Castellano | Euskara | Français | English
291/2011 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza ikasketen oinarrizko maila, erdi maila eta maila aurreratua egiaztatzeko proben gaineko oharrak onesten dituena eta oinarrizko mailarako eta erdi mailarako abenduaren 2ko 507/2008 Ebazpenaren bidez eta maila aurreraturako azaroaren 25eko 541/2009 Ebazpenaren bidez, hurrenez hurren, onetsiriko zehaztapenak indarrik gabe uzten dituena
(2011ko 157. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 9koa)
Atarikoa
Maiatzaren 28ko 78/2008 Foru Aginduaren bidez uztailaren 4ko 88/2007 Foru Agindua aldatu zen. Horren bidez, araubide bereziko hizkuntza ikasketen oinarrizko eta erdi mailen antolaketa ezarri zen. 78/2008 Foru Aginduak, 17. eta 18. artikuluetan, xedatzen du oinarrizko eta erdi mailak egiaztatzeko berariazko probak bilduko dituztela, martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuan ezartzen diren curriculumetan maila horietarako aurreikusten diren helburuak lortzeko bermea izanen direnak.
Halaber, 16. artikuluan xedatzen du proba horiek orotariko zehaztapenak eta Hezkuntza Departamentuak ematen dituen gainerako guztiak kontuan hartuko dituela eta 18. artikuluak xedatzen du, gainera, hizkuntza bakoitzerako erdi mailako probak prestatzeko batzordeak osatu direla, orotariko zehaztapenekin bat.
Abuztuaren 10eko 836/2007 Ebazpenaren eta irailaren 17ko 13/2007 Ebazpenaren bidez, oinarrizko mailako eta erdi mailako zehaztapenak onetsi ziren, hurrenez hurren, gero abenduaren 2ko 507/2008 Ebazpenaren bitartez aldatu zirenak. Orobat, azaroaren 25eko 541/2009 Ebazpenaren bidez, maila aurreratuko zehaztapenak onetsi ziren.
Gero, mailak ezarri ondoren eta oharren funtzionamendua ziurtagiri proben aldean azterturik, ikusi da beharrezkoa dela probak berraztertu eta aldatzea. Aldaketa horiek hizkuntza eskoletako irakasleek prestatu dituzte, Hezkuntza Departamentuarekin batera.
Horrenbestez, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak proposatu du oinarrizko maila, erdi maila eta maila aurreratua egiaztatzeko proben gaineko oharrak onestea, eta abenduaren 2ko 507/2008 eta azaroaren 25eko 541/2009 ebazpenetan onetsi zirenak indargabetzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:
1. Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzaren oinarrizko maila, erdi maila eta maila aurreratua egiaztatzeko probaren gaineko zehaztapenak onestea. Ebazpen honen I., II., III., IV., V., VI. VII., VIII. eta IX. eranskinetan azaltzen dira.
2. Abenduaren 2ko 507/2008 Ebazpena eta azaroaren 25eko 541/2009 Ebazpena indarrik gabe uztea.
3. Ebazpen hau eta I., IV. eta VII. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
I. ERANSKINA. Oinarrizko maila - Hautagaien gaineko oharrak
1.-Azterketaren helburua.
Oinarrizko mailako azterketa hau izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako lau hizkuntza trebetasunetan duten gaitasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dute.
2.-Izangaien eginbeharrak.
-Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat aurkeztu beharko dute.
-Izangaiek garaiz iritsi behar dute eta deialdian finkatzen den orduan egon beharko dute azterketa egiteko gelan.
-Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Lapitzez egindako probak ez dira zuzenduko.
-Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.
-Sakelako telefonoak eta beste edozein aparatu elektroniko itzali beharko dira.
3.-Azterketaren ezaugarri orokorrak.
Izangaiek matrikulatu diren ikastetxean eginen dute proba.
3.1. Azterketaren zatiak.
Azterketak lau zati bereizi ditu:
PROBAK |
PUNTUAZIOA |
GUTXIENEZ |
IRAUPENA |
Irakurriaren ulermena |
15 p. |
%60 (9 p.) |
40' |
Ahozkoaren ulermena |
15 p. |
%60 (9 p.) |
25' |
Idatzizko adierazpena |
20 p. |
%60 (12 p.) |
60' |
Ahozko adierazpena |
20 p. |
%60 (12 p.) |
15' bi izangai |
Irakurriaren ulermenaren proba, ahozkoaren ulermenarena eta idatzizko adierazpena saio berean eginen dira. Ahozko adierazpena neurtzeko proba beste saio batean eginen da. Proba bakoitza aparte eginen da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izanen.
Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete, izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira, alegia, probaren puntuazio %60 gainditu beharko da.
Hori gorabehera, hartze-proba batean -eta bakarrik proba batean-, irakurmenarenean edo ahozko ulermenarenean %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago bada, puntuazioa zati idatziko gainerako probekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio osoa %60koa bada.
Hautagai batek ohiko deialdian EZ GAI azken kalifikazioa lortzen badu, deialdi horretan gainditzen den trebetasun bakoitzaren puntuazioa ikasturte bereko aparteko deialdirako mantenduko da eta hautagaiak ohiko deialdian gainditu ez dituen trebetasunen probak eginen ditu bakarrik.
3.2. Gaikako arloak.
Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gaikako arlo hauetaz arituko dira:
-Beste pertsona batzuekiko harremanak.
-Osasuna eta gorputzaren zainketa.
-Hezkuntza.
-Erosketak.
-Janariak eta edariak.
-Pertsonaren identifikazioa.
-Etxebizitza, etxea eta ingurua.
-Eguneroko bizitza.
-Denbora librea eta aisia.
-Bidaiak.
-Zerbitzu publikoak.
-Tokiak.
-Hizkuntza eta komunikazioa.
-Eguraldia.
-Zientzia eta teknologia.
3.3. Kalifikazioak.
Probaren emaitzari buruz ikasleei emanen zaien informazio-orrian "gai" edo "ez-gai" kalifikazio orokorra jarriko da.
4.-Azterketako lau proben ezaugarriak.
4.1. Irakurriaren ulermena
Izangaiak gauza izan behar du erregistro formalean edo neutroan idatzitako egitura sinple eta argiko testu laburren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun nabarmenenak ulertzeko. Testuok eguneroko kontuei buruzkoak izanen dira, izangaiarentzat bereziki ezagunak diren esperientzia arloekin zerikusia dutenak.
4.1.1. Probaren formatua. | ||
PROBA ZATIA |
MIKROTREBETASUNA |
EGINKIZUNA |
LEHENBIZIKO ZATIA (5 p.) |
Ematen den informazio jakin batetik abiatuta, testuinguru komunikatiboa asmatzea (testuinguru komunikatiboko edozein elementuri buruz galdetuta: nor, non, nori, zeren bidez) edo Testu baten zentzu orokorra harrapatzea + Testuinguruan hitz baten esanahia ondorioztatzea |
1. FORMATUA: 5 testu labur (bakoitzak 40 hitz izanen ditu gutxi gorabehera). PROZEDURA: 5 testu irakurri eta proposatzen diren epigrafeekin edo marrazkiekin lotu (bi distraigarri). a b c aukeretatik hautatzekoak. 2. FORMATUA: 5 paragrafoko testu bat (paragrafo bakoitzak 40 hitz gutxi gorabehera). PROZEDURA: testuaren 5 paragrafoak irakurri eta proposatzen diren laburpen-epigrafeekin lotu (bi distraigarri). |
BIGARREN ZATIA (5 p.) |
Ideia nagusiak harrapatzea + Testuinguruan hitz baten esanahia ondorioztatzea |
1. FORMATUA: 5 testu labur (bakoitzak 40 hitz izanen ditu gutxi gorabehera). PROZEDURA: 5 testuak irakurri eta proposatzen diren esaldiekin edo marrazkiekin lotu (bi distraigarri). a b c aukeretatik hautatzekoak. 2. FORMATUA: 5 paragrafoko testu bat (paragrafo bakoitzak 40 hitz gutxi gorabehera). PROZEDURA: testuaren 5 paragrafoak irakurri eta proposatzen diren laburpen-esaldiekin lotu (bi distraigarri). 3. FORMATUA: 5 galderako elkarrizketa (250 hitz inguru). Galderak eta erantzunak + distraigarri bat bereiz aurkeztuko dira. PROZEDURA: testua irakurri eta berregin. |
HIRUGARREN ZATIA (5 p.) |
Testu baten xehetasunak bereiztea + Testuinguruan hitz baten esanahia ondorioztatzea |
FORMATUA: testu bat, gehienez 300 hitzekoa. PROZEDURA: testua irakurri eta itema egia/gezurra den adierazi (+ justifikazioa: bidezkoa den esaldia aipatu). 6 hitz gehienez. Galdera ireki oso bideratu batzuk erantzutea (erantzunean 6 hitz gehienez). a b c aukeretatik hautatzekoak. |
4.2. Ahozkoaren ulermena. Izangaiak gauza izan behar du ahozko testu labur, argi eta errazen zentzu orokorra, funtsezko informazioa eta alderdi nagusiak ulertzeko. Testuok ahoz nahiz baliabide teknikoen bidez (telefonoa, irratia eta abar) transmititu eta geldiro ahoskatuko dira, erregistro formalean nahiz neutroan, betiere baldin entzuteko baldintzak onak badira eta mezua distortsionatua ez badago. Maiz erabiltzen diren esaldi eta esamoldeak izanen dira, izangaiarentzat bereziki ezagunak diren esperientzia arloekin zerikusia dutenak. 4.2.1. Probaren formatua. | ||
PROBA ZATIA |
MIKROTREBETASUNA |
EGINKIZUNA |
LEHENBIZIKO ZATIA (5 p.) |
Testu baten zentzu orokorra harrapatzea. |
FORMATUA: 5 testu labur, bakoitza 20'' ingurukoa (edo testu gutxiago, guztira antzeko iraupena dutenak). PROZEDURA: testuak bi aldiz entzun eta proposatzen diren epigrafeekin edo marrazkiekin lotu (bi distraigarri). Testu bakoitzean a b c aukeretatik hautatu. |
BIGARREN ZATIA (5 p.) |
Testuinguru komunikatiboa identifikatzea: esplizitua inplizitua (Testuinguru komunikatiboaren edozein elementuri buruz galdetuko da: nor, zertarako, non, nori, zeren bidez). |
FORMATUA: 5 testu labur, bakoitza 20'' ingurukoa (edo testu gutxiago, guztira antzeko iraupena dutenak). PROZEDURA: testuak bi aldiz entzun eta proposatzen diren epigrafeekin edo marrazkiekin lotu (bi distraigarri). Testu bakoitzean a b c aukeretatik hautatu. |
HIRUGARREN ZATIA (5 p.) |
Testu baten xehetasun edo ideia nagusiak identifikatzea. |
FORMATUA: ahozko testu bat edo bi, guztira 2' ingurukoak. PROZEDURA: audio testua bi aldiz entzun eta a b c aukeretatik hautatzekoak. Informazioa ematea: taula edo testu bat osatu 4 hitzekin gehienez. Galdera ireki oso bideratu batzuk erantzutea (erantzunean 4 hitz gehienez). |
4.3. Idatzizko adierazpena.
Izangaiak gauza izan behar du testu labur eta egitura errazekoak idazteko erregistro neutro batean, kohesio baliabideak eta ortografiarako zein puntuaziorako arau oinarrizkoenak erabiliz. Testuok eguneroko bizitzako ohiko eginkizun errazei buruzkoak izanen dira, izangaiarentzat ohikoak edo ezagunak diren gaiei buruzko informazio truke erraz eta zuzena egitea besterik eskatzen ez dutenak. Norberaren proiektuei, iraganari eta inguruneari buruzko kontuak modu errazean ematen jakin behar du, baita norberaren berehalako beharrei buruzkoak ere.
4.3.1. Probaren formatua.
1. eginkizuna
TESTU MOTA |
Gutun pertsonala edo mezu labur, ohar, gonbidapen edo gutun bati egin beharreko erantzuna. |
LUZERA |
50 eta 70 hitz bitarte (euskaraz 35 eta 50 bitarte). |
PUNTUAZIOA |
10 p. |
2. eginkizuna
TESTU MOTA |
Testu kontestualizatu bat, narrazio eta/edo azalpen bat duena. |
LUZERA |
100 eta 120 hitz bitarte (euskaraz 70 eta 90 bitarte). |
PUNTUAZIOA |
10 p. |
Izangaiak sortu beharreko testuak eguneroko gai orokorrei buruzkoak izanen dira (oinarrizko mailako curriculumaren I. eranskineko 2.1.1. atala).
4.3.2. Ebaluazio irizpideak.
Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Eraginkortasun komunikatiboa.
Izangaiak testu bat irakurtzeko duen erraztasunari dagokio, hots, berriz irakurri behar ote den edo mezua argi eta behar bezala transmititzen ote den.
b) Egokitasuna:
Hots:
-Eginkizunari heldu ote zaion, hau da, zehaztutako puntuak garatu ote diren.
-Testua sortzeko finkatu den hitz kopurua edo luzera errespetatu ote den.
-Eskatutako formatuaren arabera egin ote den (gutuna, ohar informala, narrazioa, etab.).
-Erregistroa hartzailearen, helburuaren eta egoeraren araberakoa den, bai lexikoari, bai egiturei dagokienez.
-Edukia proposaturiko gaiaren araberakoa ote den.
c) Koherentzia.
Testuaren egitura semantikoari dagokio, hala informazioaren eta ideien antolaketari buruz, nola diskurtso-lerroa mantentzeko moduari buruz (sarrera, garapena eta bukaera).
d) Kohesioa.
Informazioaren, ideien eta diskurtso-lerroaren antolaketa sintaktikoari dagokio.
Kohesioa esaldiak eta paragrafoak osatu eta lotzeko moduan islatzen da. Horretarako hauek erabil daitezke:
-Lokailu logiko eta kronologikoak, hala esaldiak lotzeko, nola paragrafoak lotzeko.
-Erreferenteak adierazteko baliabideak erabiltzea (izenordainak, deiktikoak, lexiko-kateak, denboraren sekuentziazioa, etab.).
-Puntuazio zeinuen erabilera egokia.
e) Zuzenketa.
Gramatikaren, lexikoaren eta ortografiaren erabilera egokiari dagokio.
f) Aberastasuna.
Erabilitako informazioaren, lexikoaren eta egituren aniztasunari eta zehaztasunari dagokie, egoera komunikatiboak eskatzen duen heinean eta gaitasun mailaren arabera.
Garrantzitsuena mezua modu eraginkorrean transmititzea da. Lexikoaren eta gramatikaren ezaugarriak baloratzen dira irakurleak mezua aiseago ulertzeko lagungarriak diren heinean.
4.4. Ahozko adierazpena.
Izangaiak ahozko testu laburrak sortzeko gauza izan behar du, bai aurrez aurreko komunikazioan nola telefonoz nahiz beste baliabide teknikoen bidez, erregistro neutro batean, eta modu ulergarrian komunikatzeko gauza ere, nahiz atzerriko doinua, etenak eta zalantzak bistakoak izan eta gauzak errepikatu, parafrasiak egin eta komunikazioa mantentzeko mintzakideen laguntza beharrezkoa izan. Eginkizunak errazak eta ohikoak izanen dira, izangaiarentzat ohikoak eta ezagunak diren kontuei buruzko informazio-truke erraz eta zuzenekoak besterik eskatzen ez dutenak. Izangaiak, modu errazean, bere esperientzia eta proiektuak azaltzeko gauza izan beharko du, baita bere berehalako beharrei buruzkoak ere.
4.4.1. Probaren formatua.
-Proba bikoteka eginen da, bi aztertzaileren aurrean, eta grabatu eginen da. Bikoteko kide bat proba egitera joaten ez bada, bikote berriak eginen dira edo hirunaka bilduko dira.
-Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen.
FASEA |
DENBORA |
1. Aurkezpena |
30" |
2. Bakarrizketa |
Prestatzeko: 30'' (izangai bakoitzarentzat) Bakarrizketa: 2' - 3' (izangai bakoitzarentzat) |
3. Elkarreragina |
Prestatzeko: 30" Elkarreragina: 3'-4' |
|
Guztira: 15' |
4.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:
a) Aurkezpen fasea:
-Izangaien nortasuna egiaztatuko da.
-Izangaiak elkarren parean jarriko dira, bien artean tarte egokia utziz.
-Izangaiek beren burua aurkezten dute izen-abizenak eta jaiolekua edo bizilekua adieraziz. Fase hau ez da ebaluatuko eta izangaien ahotsa ongi entzuten dela ziurtatzeko eta izangai bakoitza grabazioan identifikatzeko balioko du.
b) Bakarrizketaren fasea:
-Aztertzaileak ahoz emanen ditu jarraibideak eta bakarrizketa egiteko oinarria den euskarria emanen dio izangaiari. Euskarri hori A4 neurriko orri plastifikatu bat izanen da, hiru gai idatzirik dituena, jorra daitezkeen atal eta guzti.
-Euskarria eskuetan duela, A izangaiak 30 segundu izanen ditu prestatzeko. Prestaketa lan hori oharrik hartu gabe eginen da.
-Aztertzaileak hitz egiten hasteko agindua emanen du.
-Izangai bakoitza bere buruaz mintzatuko da, jarritako gaien testuinguruan kokatuz. Proposatutako puntu guztiak jorratzen ahalko ditu edo gai gutxiago landu, baina informazio sakonagoa emanez.
-Izangaia 2 edo 3 minutuz arituko da solasean eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada edo ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator.
-A hautagaiaren solasaldiaren ondoren, aztertzaileak euskarri ezberdin bat emanen dio B izangaiari eta, horrekin ere, berdin jokatuko da.
c) Elkarreraginaren fasea:
-Izangaiei euskarri bana emanen zaie.
-Aztertzaileak ozen irakurriko du eginkizuna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, 30'' utziko die banaka prestatzeko. Elkarreraginaren funtsa elkarrizketa bat sortzea da, izangai bakoitzak rol ezberdin bat jokatuz.
-Prestatzeko denbora bukatuta, elkarreragina nork hasiko duen adieraziko du aztertzaileak (nahiz eta izangaiek dituzten euskarrietan ere horren berri emanen den).
-Izangaien elkarreraginaren faseak 4 minutu iraunen du eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada edo ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator.
4.4.3. Ebaluazio irizpideak.
Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Egokitasuna.
Hots:
-Eginkizunari heldu ote zaion, hau da, zehaztutako puntuak garatu ote diren.
-Edukia proposaturiko gaiaren araberakoa ote den.
-Elkarreragiteko orduan erreakzio egokia izan ote duen, elkarrizketa hasi, sortu eta bukatzekorakoan edo, zerbait ulertzen ez badu, azalpenak eskatzerakoan.
-Testuinguru komunikatibo horretarako egokia den erregistroa eta intonazioa erabili ote dituen, hau da, solaskidearen ezaugarrien araberakoa eta solaskidearekin duen harremanaren araberakoa.
-Ezarritako iraupena errespetatu ote duen.
b) Koherentzia:
Ideiak eta informazioa modu logikoan antolatu ote diren, diskurtsoa ulerterraza izan dadin.
c) Jariotasuna:
Erritmo aski erregularrari eutsiz jarduteko gaitasunari dagokio, duda-muda eta/edo etenaldi luzeekin komunikazioa ez eteteko moduan.
d) Zuzentasuna:
Egitura gramatikalen eta lexikoaren erabilera zuzenari eta soinuen ahoskatze egokiari dagokie.
e) Aberastasuna:
Erabilitako informazioaren, lexikoaren eta egituren aniztasunari eta zehaztasunari dagokie, egoera komunikatiboak eskatzen duen heinean eta gaitasun mailaren arabera.
Garrantzitsuena mezua modu eraginkorrean transmititzea da. Diskurtsoaren ezaugarri formalak baloratzen dira entzuleak mezua aiseago ulertzeko lagungarriak diren heinean.
5.-Azkeneko oharrak.
5.1. Erreklamazioak egiteko eskubidea.
Hizkuntzen irakaskuntza berezien oinarrizko eta erdiko maila antolatzeko 88/2007 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, probako hizkuntza trebetasunen batean edo denetan lorturiko kalifikazioarekin ados ez badago, ikasleak, araubide librekoa zein ofizialekoa izan, behar diren argibideak eska ditzake eta, beharrezkoa izanez gero, idatzizko erreklamazioa ere jartzen ahalko du. Horretarako, bi egun balioduneko epea izanen du emaitzak argitaratzen direnetik hasita. Erreklamazioa proba egin zen eskolan berean aurkeztuko da.
Nolanahi ere, informazio gehiago jaso nahi izanez gero, ikasleak matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariarengana edo ikasketaburuarengana jo beharko du.
5.2. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.
Mugitzeko desgaitasunen bat, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala edo hipoakusia duten ikasleen behar berezietarako egokitu ahal izanen da proba.
Egokitzeren bat behar duten ikasleek premia horiek adierazi beharko dituzte Ikasketa Burutzari zuzendutako idazki batean, eta haiek justifikatzeko, desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute. Eskaerak probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.
Baldintzak egokitzeak ez du berarekin ekarriko proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egiteko aukera.
5.3. Bertaratze agiriak.
Izangaiek azterketa egin izana egiaztatzeko agiria eska dezakete. Egiaztagiria aztertzaileari eskatuko zaio, ahozko edo idatzizko proba bukatutakoan.
6.-Aholkuak.
-Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.
-Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela aseguratu.
-Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.
-Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.
-Idatzizko ariketako zereginei heldu aurretik, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.
IV. ERANSKINA. Erdi maila-hautagaien gaineko zehaztapenak
1.-Azterketaren helburua.
Erdiko mailako azterketa hau izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako lau hizkuntza trebetasunetan duten gaitasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dute.
2.-Izangaien eginbeharrak.
-Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat aurkeztu beharko dute.
-Izangaiek garaiz iritsi behar dute eta deialdian finkatzen den orduan egon beharko dute azterketa egiteko gelan.
-Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Lapitzez egindako probak ez dira zuzenduko.
-Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.
-Sakelako telefonoak eta beste edozein aparatu elektroniko itzali beharko dira.
3.-Azterketaren ezaugarri orokorrak.
3.1. Azterketaren zatiak.
Azterketak lau zati bereizi ditu:
PROBAK |
PUNTUAZIOA |
GUTXIENEZ |
IRAUPENA |
Irakurriaren ulermena |
15 p. |
%60 (9 p.) |
45' |
Ahozkoaren ulermena |
15 p. |
%60 (9 p.) |
30' |
Idatzizko adierazpena |
20 p. |
%60 (12 p.) |
75' |
Ahozko adierazpena |
20 p. |
%60 (12 p.) |
20? bi izangai |
Irakurriaren ulermenaren proba, ahozkoaren ulermenarena eta idatzizko adierazpena saio berean eginen dira. Ahozko adierazpena neurtzeko proba beste saio batean eginen da. Proba bakoitza aparte eginen da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izanen.
Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete, izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira, alegia, probaren puntuazio %60 gainditu beharko da.
Hori gorabehera, hartze-proba batean -eta bakarrik proba batean-, irakurmenarenean edo ahozko ulermenarenean %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago bada, puntuazioa zati idatziko gainerako probekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio osoa %60koa bada.
Hautagai batek ohiko deialdian ez gai azken kalifikazioa lortzen badu, deialdi horretan gainditzen den trebetasun bakoitzaren puntuazioa ikasturte bereko aparteko deialdirako mantenduko da eta hautagaiak ohiko deialdian gainditu ez dituen trebetasunen probak eginen ditu bakarrik.
3.2. Gaikako arloak.
Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gaikako arlo hauetaz arituko dira:
-Beste pertsona batzuekiko harremanak.
-Osasuna eta gorputzaren zainketa.
-Hezkuntza.
-Erosketak.
-Janariak eta edariak.
-Pertsonaren identifikazioa.
-Etxebizitza, etxea eta ingurua.
-Eguneroko bizitza.
-Denbora librea eta aisia.
-Bidaiak.
-Zerbitzu publikoak.
-Tokiak.
-Hizkuntza eta komunikazioa.
-Eguraldia.
-Zientzia eta teknologia.
-Politika eta gizartea.
3.3. Kalifikazioak.
Probaren emaitzari buruz ikasleei emanen zaien informazio-orrian "gai" edo "ez-gai" kalifikazio orokorra jarriko da.
4.-Azterketako lau proben ezaugarriak.
4.1. Irakurriaren ulermena.
Izangaiak gai izan behar du zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun ardurakoenak ulertzeko testu idatzi argi eta ongi antolatuetan, hizkuntza estandarrean idatziak eta gai orokorrak, gaur egunekoak edo norberaren espezialitatearen ingurukoak badira.
4.1.1. Probaren formatua. | ||
PROBA ZATIA |
MIKROTREBETASUNA |
ZEREGINA |
2 edo 3 ZATI (15 p.) |
Testu baten ideia nagusiak bereiztea + Testu baten xehetasunak bereiztea + Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea |
1. FORMATUA: 400 hitz arteko testua. PROZEDURA: testua irakurri eta itema egia/gezurra den adierazi (+ justifikazioa: gehienez ere sei hitz aipatu). Aukera zuzena (a, b, c) hautatu erantzuteko. 2. FORMATUA: 400 hitz arteko testu bat, 5 paragrafotan zatitua, edo antzeko hedadura duten zenbait testu. PROZEDURA: testuaren 5 paragrafoak irakurri eta paragrafoak laburtzen dituzten 8 esaldi edo marrazkietako 5ekin lotu. 3. FORMATUA: 5 galderako elkarrizketa (400 hitz bitarte). Galderak eta erantzunak bereiz aurkeztuko dira (3 distraigarri). PROZEDURA: galderak eta erantzunak irakurri eta lotu. 4. FORMATUA: 5 testu labur (bakoitzak 50 hitz izanen ditu gutxi gorabehera) PROZEDURA: 5 testuak irakurri eta aukera zuzena hautatu (a, b, c) 5. FORMATUA: 400 hitz arteko testua. |
|
|
PROZEDURA: testua irakurri eta galdera ireki oso bideratu batzuk erantzutea (erantzunean 6 hitz gehienez). Aukera zuzena (a, b, c) hautatu erantzuteko. itema egia/gezurra den adierazi (+ justifikazioa: gehienez ere sei hitzeko esaldia aipatu). 6. FORMATUA: 400 hitz arteko testua; horretatik 5 elementu atera dira (hitzak, sintagmak edo perpausak) 8 aukerarekin (3 distraigarri). PROZEDURA: testua irakurri eta osatu. |
4.2. Ahozkoaren ulermena. Izangaiak gauza izan behar du zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak ulertzeko egitura garbiko eta hizkuntza estandarreko ahozko testuetan, mailarako egokia den abiaduran ahoskatuak eta ahoz nahiz baliabide tekniko baten bidez transmitituak, betiere baldintza akustikoak onak badira. 4.2.1. Probaren formatua. | ||
PROBA ZATIA |
MIKROTREBETASUNA |
EGINKIZUNA |
LEHENBIZIKO ZATIA (5 p.) |
Testu baten esanahi orokorra, ideia nagusiak eta xehetasunak bereiztea. |
FORMATUA: ahozko testu labur batzuk, guztira 3 minutu inguru. PROZEDURA: audio testuak bi aldiz entzun eta proposatzen diren 8 epigrafeetariko 5ekin lotu. a b c aukeretatik hautatzekoak. |
BIGARREN ZATIA (5 p.) |
1. FORMATUA: ahozko 5 testu labur, guztira 3 edo 4 minutu. PROZEDURA: audio testuak bi aldiz entzun eta proposatzen diren 8 esaldietariko 5ekin lotu. 2. FORMATUA: ahozko testu bat edo gehiago, guztira 3 edo 4 minutu. PROZEDURA: audio testuak bi aldiz entzun eta a b c aukeretatik hautatzekoak. Informazioa ematea: taula edo esaldiak osatu 4 hitzekin gehienez. | |
HIRUGARREN ZATIA (5 p.) |
FORMATUA: ahozko testu bat, 2-3 minutukoa, edo 5 testu labur, guztira luzera bera dutenak PROZEDURA: audio testua bi aldiz entzun eta galdera ireki oso bideratu batzuei erantzutea (erantzunean 4 hitz gehienez). a b c aukeretatik hautatzekoak. Informazioa ematea: taula edo esaldiak osatu 4 hitzekin gehienez. |
4.3. Idatzizko adierazpena.
Izangaiak gauza izan behar du eguneroko gaien edo interes pertsonaleko gaien gainean testu erraz eta kohesionatuak idazteko, haietan informazioa eskatuz edo emanaz, istorioak kontatuz, esperientziak deskribatuz, gertaerak deskribatuz, benetakoak izan nahiz irudimenezkoak, sentimenduak, erreakzioak, nahiak eta aspirazioak adieraziz, iritziak laburki justifikatuz eta planak azalduz.
4.3.1. Probaren formatua.
1. zeregina
TESTU MOTA |
Testu elkarreragilea: lagun edo adiskideei informazioa emateko gutunak, edo produktuei, bidaiei, ikastaroei eta abarri buruzko berariazko informazioa eskatzeko gutunak, euskarri jakin batetik abiaturik (iragarkia, posta, postala, etab.). |
LUZERA |
100 eta 120 hitz bitarte (euskaraz 70 eta 90 bitarte). |
PUNTUAZIOA |
10 p. |
2. zeregina
TESTU MOTA |
Sormen testua: testu kontestualizatu bat, narrazio eta/edo azalpen bat duena: gutunak, txostenak, eguneroko batean idatzitako oharrak, etab. |
LUZERA |
150 eta 180 hitz bitarte (euskaraz 110 eta 130 bitarte). |
PUNTUAZIOA |
10 p |
Izangaiak sortu beharreko testuak eguneroko gai orokorrei buruzkoak izanen dira (curriculumaren III. eranskineko 2.1.1. atala).
4.3.2. Ebaluazio irizpideak.
Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Eraginkortasun komunikatiboa:
Izangaiak testu bat irakurtzeko duen erraztasunari dagokio, hots, berriz irakurri behar ote den edo mezua argi eta behar bezala transmititzen ote den.
b) Egokitasuna:
Hots:
-Zereginari heldu ote zaion, hau da, zehaztutako puntuak garatu ote diren.
-Testua sortzeko finkatu den hitz kopurua edo luzera errespetatu ote den.
-Eskatutako formatuaren arabera egin ote den (gutuna, ohar informala, narrazioa, etab).
-Erregistroa hartzailearen, helburuaren eta egoeraren araberakoa den, bai lexikoari, bai egiturei dagokienez.
-Edukia proposaturiko gaiaren araberakoa ote den.
c) Koherentzia:
Testuaren egitura semantikoari dagokio, hala informazioaren eta ideien antolaketari buruz, nola diskurtso-lerroa mantentzeko moduari buruz (sarrera, garapena eta bukaera).
d) Kohesioa:
Informazioaren, ideien eta diskurtso-lerroaren antolaketa sintaktikoari dagokio.
Kohesioa esaldiak eta paragrafoak osatu eta lotzeko moduan islatzen da.
Horretarako hauek erabil daitezke:
-Lokailu logiko eta kronologikoak, hala esaldiak lotzeko, nola paragrafoak lotzeko.
-Erreferenteak adierazteko baliabideak erabiltzea (izenordainak, deiktikoak, lexiko-kateak, denboraren sekuentziazioa, etab).
-Puntuazio zeinuen erabilera egokia.
e) Zuzenketa.
Gramatikaren, lexikoaren eta ortografiaren erabilera egokiari dagokio.
f) Aberastasuna.
Erabilitako informazioaren, lexikoaren eta egituren aniztasunari eta zehaztasunari dagokie, egoera komunikatiboak eskatzen duen heinean eta gaitasun mailaren arabera.
4.4. Ahozko adierazpena.
Izangaiak gauza izan beharko du ahozko testu ongi antolatu eta mintzakidearendako zein komunikazio helbururako egokiak produzitzeko, behar adinako zuzentasuna, jarioa eta espontaneotasuna erakutsiz, elkarreragina ez eteteko moduan, nahiz eta batzuetan atzerriko azentua, diskurtsoa planifikatzeko edo hutsak zuzentzeko etenak agertu, eta mintzakideen laguntza pixka bat beharrezkoa izan.
4.4.1. Probaren formatua.
-Proba bikoteka eginen da, bi aztertzaileren aurrean, eta grabatu eginen da. Bikoteko kide bat proba egitera joaten ez bada, bikote berriak eginen dira edo hirunaka bilduko dira.
-Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen.
FASEA |
DENBORA |
1. Aurkezpena |
30" |
2. Bakarrizketa |
Prestatzeko: 1' (izangai bakoitzarentzat) Bakarrizketa: 3' - 4' (izangai bakoitzarentzat) |
3. Elkarreragina |
Prestatzeko: 1? Elkarreragina: 4'-5' |
|
Guztira: 20' |
4.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:
a) Aurkezpen fasea:
-Izangaien nortasuna egiaztatuko da.
-Izangaiak elkarren parean jarriko dira, bien artean tarte egokia utziz.
-Izangaiek beren burua aurkezten dute izen-abizenak eta jaiolekua edo bizilekua adieraziz. Fase hau ez da ebaluatuko eta izangaien ahotsa ongi entzuten dela ziurtatzeko eta izangai bakoitza grabazioan identifikatzeko balioko du.
b) Bakarrizketaren fasea:
-Aztertzaileak ahoz emanen ditu jarraibideak eta bakarrizketa egiteko oinarria den euskarria emanen dio izangaiari. Euskarri hori A4 neurriko orri plastifikatu bat izanen da; bi argazki izanen ditu eta 4 galdera.
-Euskarria eskuetan duela, A izangaiak minutu bat izanen du prestatzeko. Prestaketa lan hori oharrik hartu gabe eginen da.
-Aztertzaileak hasteko agindua emanen du.
-Parte hartu behar duen izangaiak bakarrizketa eginen du argazkiei erreferentzia eginez (deskribatu gabe) eta euskarrian dauden 4 galderei erantzunez.
-Izangaia 3 edo 4 minutuz arituko da solasean eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada edo ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator.
-A hautagaiaren bakarrizketaren ondoren, aztertzaileak euskarri ezberdin bat emanen dio B izangaiari eta, horrekin ere, berdin jokatuko da.
c) Elkarreraginaren fasea:
-Izangaiei euskarri bana emanen zaie.
-Aztertzaileak ozen irakurriko du eginkizuna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, minutu bat utziko die banaka prestatzeko. Elkarreraginaren funtsa elkarrizketa bat sortzea da, izangai bakoitzak rol ezberdin bat jokatuz.
-Prestatzeko denbora bukatuta, elkarreragina nork hasiko duen adieraziko du aztertzaileak (nahiz eta izangaiek dituzten euskarrietan ere horren berri emanen den).
-Izangaien elkarreraginaren faseak 4 minutu iraunen du eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada edo ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator.
-Izangairen batek bertaratze-agiriren bat behar izanez gero, proba bukatutakoan aztertzaileak prestatu eta emanen dio.
4.4.3. Ebaluazio irizpideak
Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Egokitasuna.
Hots:
-Eginkizunari heldu ote zaion, hau da, zehaztutako puntuak garatu ote diren.
-Edukia proposaturiko gaiaren araberakoa ote den.
-Elkarreragiteko orduan erreakzio egokia izan ote duen, elkarrizketa hasi, sortu eta bukatzekorakoan edo, zerbait ulertzen ez badu, azalpenak eskatzerakoan.
-Testuinguru komunikatibo horretarako egokia den erregistroa eta intonazioa erabili ote dituen, hau da, solaskidearen ezaugarrien araberakoa eta solaskidearekin duen harremanaren araberakoa.
-Ezarritako iraupena errespetatu ote duen.
b) Koherentzia.
Ideiak eta informazioa modu logikoan antolatu ote diren, diskurtsoa ulerterraza izan dadin.
c) Jariotasuna.
Erritmo aski erregularrari eutsiz jarduteko gaitasunari dagokio, duda-muda eta/edo etenaldi luzeekin komunikazioa ez eteteko moduan.
d) Zuzenketa.
Egitura gramatikalen eta lexikoaren erabilera zuzenari eta soinuen ahoskatze egokiari dagokie.
e) Aberastasuna.
Erabilitako informazioaren, lexikoaren eta egituren aniztasunari eta zehaztasunari dagokie, egoera komunikatiboak eskatzen duen heinean eta gaitasun mailaren arabera.
5.-Azkeneko oharrak.
5.1. Erreklamazioak egiteko eskubidea.
Hizkuntzen irakaskuntza berezien oinarrizko eta erdiko maila antolatzeko 88/2007 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, probako hizkuntza trebetasunen batean edo denetan lorturiko kalifikazioarekin ados ez badago, ikasleak, araubide librekoa zein ofizialekoa izan, behar diren argibideak eska ditzake eta, beharrezkoa izanez gero, idatzizko erreklamazioa ere jartzen ahalko du. Horretarako, bi egun balioduneko epea izanen du emaitzak argitaratzen direnetik hasita. Erreklamazioa proba egin zen eskolan berean aurkeztuko da.
Nolanahi ere, informazio gehiago jaso nahi izanez gero, ikasleak matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariarengana edo ikasketaburuarengana jo beharko du.
5.2. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.
Mugitzeko desgaitasunen bat, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala edo hipoakusia duten ikasleen behar berezietarako egokitu ahal izanen da proba.
Egokitzeren bat behar duten ikasleek premia horiek adierazi beharko dituzte Ikasketa Burutzari zuzendutako idazki batean, eta haiek justifikatzeko, desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute. Eskaerak probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.
Baldintzak egokitzeak ez du berarekin ekarriko proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egiteko aukera.
5.3. Bertaratze agiriak.
Izangaiek azterketa egin izana egiaztatzeko agiria eska dezakete. Egiaztagiria aztertzaileari eskatuko zaio, ahozko edo idatzizko proba bukatutakoan.
6.-Aholkuak.
-Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.
-Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela aseguratu.
-Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.
-Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.
-Idatzizko ariketako zereginei heldu aurretik, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.
VII. ERANSKINA
Izangaientzako maila aurreratua ziurtatzeko probaren zehaztapenak
1.-Azterketaren helburua.
Maila aurreratuko azterketa hau izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako lau hizkuntza trebetasun nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dute.
2.-Izangaien eginbeharrak.
-Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri ofizial bat aurkeztu beharko dute.
-Izangaiek garaiz iritsi behar dute eta deialdian finkatzen den orduan egon beharko dute azterketa egiteko gelan.
-Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Lapitzez egindako probak ez dira zuzenduko.
-Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.
-Sakelako telefonoak itzalita eduki beharko dira.
3.-Azterketaren ezaugarri orokorrak.
Izangaiek matrikulatu diren ikastetxean eginen dute proba.
3.1. Azterketaren zatiak.
Azterketak lau zati bereizi ditu:
PROBA |
PUNTUAZIOA |
GUTXIENEZ |
IRAUPENA |
Irakurriaren ulermena |
15 p. |
%60 (9 p.) |
1h |
Ahozkoaren ulermena |
15 p. |
%60 (9 p.) |
45' |
Idatzizko adierazpena |
20 p. |
%60 (12 p.) |
1h 45? |
Ahozko adierazpena |
10 p. |
%60 (6 p.) |
25' (bi izangaiak) |
Irakurriaren ulermenaren proba, ahozkoaren ulermenarena eta idatzizko adierazpenarena saio berean eginen dira. Ahozko adierazpena neurtzeko proba beste saio batean eginen da. Proba bakoitza aparte eginen da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izanen.
Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete, izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira.
Hori gorabehera, hartze-proba batean -eta bakarrik proba batean-, irakurmenarenean edo ahozko ulermenarenean %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago bada, puntuazioa zati idatziko gainerako probekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio osoa %60koa bada.
Deskribatzaileak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren arabera ulertu behar dira.
3.2. Kalifikazioak.
Probaren emaitzari buruz ikasleei emanen zaien informazio orrian gai edo ez-gai kalifikazio orokorra jarriko da.
4.-Azterketako lau proben ezaugarriak.
4.1. Irakurriaren ulermena.
Izangaiak gai izan behar du idatzizko testu luze eta konplexuen esanahi orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak ulertzeko, irakurtzeko modua eta abiadura testu eta helburu desberdinetara egokituz, eta irakurketarako hiztegi aktibo zabala eduki beharko du, oso maiz agertzen ez diren esakuneekin eragozpenak izanik ere; gauza bera eskatuko zaio gaur egungo gaiei buruzko artikuluekin, egileak ikuspuntu bat hartu edo argudioak garatzen dituenean, eta literatur prosa garaikideko testuekin, salbu eta konplexutasun handiko hiztegia badute.
4.1.1. Probaren formatua. | ||
PROBA ZATIA |
MIKROTREBETASUNA |
HAUTATUTAKO EGINKIZUNA (20 item) |
LEHENDABIZIKO ZATIA (5 p) |
Testu baten ideia nagusiak bereiztea + Testu baten xehetasunak bereiztea + Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea |
1. FORMATUA: 700 hitz arteko testua. PROZEDURA: testua irakurri eta gutxienez 5 item aukera zuzena (a, b, c) hautatu erantzuteko. galdera ireki oso bideratu batzuk erantzutea, erreferentziako hitz zehatzak errepikatu gabe. 2. FORMATUA: 700 hitz arteko testu bat, 5 paragrafotan zatitua, edo antzeko hedadura duten zenbait testu. PROZEDURA: 5 paragrafoak edo testuak irakurri eta horiek laburtzen dituzten 7 esaldietako 5ekin lotu (2 distraigarri). 3. FORMATUA: 5 galderako testua (700 hitz bitarte). Galderak eta erantzunak bereiz aurkeztuko dira. PROZEDURA: galderak eta erantzunak irakurri eta lotu. (2 distraigarri) |
BIGARREN ZATIA (5 p) |
FORMATUA: 700 hitz arteko testua. PROZEDURA: testua irakurri eta gutxienez 5 item aukera zuzena (a, b, c) hautatu erantzuteko. Galdera ireki batzuk erantzutea, erreferentziako pasarteetako hitz zehatzak errepikatu gabe. | |
HIRUGARREN ZATIA (5 p) |
FORMATUA: 800 hitz arteko testua; horretatik 5 elementu atera dira (sintagmak edo perpausak). PROZEDURA: testua irakurri eta osatu proposatutako 7 elementuetako 5ekin, gutxienez (2 distraigarri). |
4.2. Ahozkoaren ulermena. Izangaiak gai izan behar du esanahi orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak ulertzeko gai zehatzak edo abstraktuak lantzen dituzten hizkuntza estandarreko ahozko testu konplexuetan, mailarako egokia den abiaduran ahoskatuak eta ahoz nahiz baliabide tekniko baten bidez transmitituak, betiere baldintza akustikoak onak badira. 4.2.1. Probaren formatua. | ||
PROBA ZATIA |
MIKROTREBETASUNA |
HAUTATUTAKO ZEREGINA (item kopurua: 20) |
3 edo 3 ZATI (15 p.) |
Testu baten esanahi orokorra, ideia nagusiak eta xehetasunak ulertzea |
FORMATUA: zenbait dokumentu labur, guztira 5 minutuko gehieneko iraupenarekin. PROZEDURA: dokumentuak bi aldiz entzun eta -proposatutako epigrafeetatik 5ekin, gutxienez, lotzea binaka (7tik 10era bitarte) -edo gutxienez 5 item, a b c aukeretatik hautatzekoak. |
FORMATUA: ahozko dokumentu bat edo gehiago, guztira 5 minutuko gehieneko iraupenarekin. PROZEDURA: dokumentuak bi aldiz entzun eta gutxienez 5 item: -galdera ireki batzuk erantzutea, edo -a b c aukera hautatzea, edo -informazioa ematea: taula, zerrenda edo esaldia osatzea. | ||
FORMATUA: ahozko dokumentu bat, 5 minutuko gehieneko iraupenarekin. PROZEDURA: ahozko dokumentua bi aldiz entzun eta gutxienez 5 item: galdera ireki batzuk erantzutea, edo a b c aukera hautatzea, edo informazioa ematea: taula, zerrenda edo esaldia osatzea. |
4.3. Idatzizko adierazpena.
Izangaiak gai izan beharko du gai desberdinei buruzko testu argiak eta xehetasunez hornituak idazteko, solaskiderako eta komunikazio helbururako egokiak, bai eta gai orokorrei buruzko ikuspuntu bat defendatzeko ere, aukeren alde onak eta txarrak azalduz, edo zenbait iturritatik heldu diren informazio eta argudioak laburbilduz eta ebaluatuz.
4.3.1. Probaren formatua.
1. zeregina
TESTU MOTA |
Testu pertsonala: testuinguru batean kokatutako testua, albisteak eta ikuspuntuak eraginkortasunez adierazi, emozio pixka bat helarazi, gertaeren eta esperientzien garrantzi pertsonala nabarmendu eta gutuna hartuko duenaren eta beste pertsona batzuen ikuspuntuak eta albisteak komentatzen dituena. (gutunak, txostenak, eguneroko batean idatzitako oharrak, blog baterako ekarpenak, posta elektronikoa, etab.) |
LUZERA |
200 eta 250 hitz bitarte (euskaraz 150 eta 180 bitarte). |
PUNTUAZIOA |
10 p. |
2. zeregina
TESTU MOTA |
Testu formala: testuinguru batean kokatutako testua, zeinetan izangaiak iritzi bat adierazi eta argudio bat garatzen baitu, ikuspuntu jakin baten aldeko edo aurkako arrazoiak emanez eta aukera desberdinen alde onak eta txarrak azalduz, eta zeinetan bere ikuspuntuak eraginkortasunez adierazten baititu. (enpresa eta entitateentzako gutunak edo posta elektronikoa, egunkari bateko zuzendariarentzako gutunak, txostenak, erreklamazioak, auzoko edo ikastetxeko aldizkariko artikuluak, etab.) |
LUZERA |
200 eta 250 hitz bitarte (euskaraz 150 eta 180 bitarte). |
PUNTUAZIOA |
10 p. |
Izangaiak sortu beharreko testuak eguneroko gai orokorrei buruzkoak izanen dira (curriculumaren 1. eranskineko 2.1.1. atalekoak).
4.3.2. Ebaluazio irizpideak.
Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Eraginkortasun komunikatiboa: testua oztoporik gabe irakurtzea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak kontatzeko eta ikuspuntuak defendatzeko zehaztasuna eta eraginkortasuna.
b) Egokitasuna eta koherentzia: zeregina betetzea, luzera edo hitz kopurua errespetatzea eta formatuari egokitzea. Informazioa eta ideiak antolatzea diskurtso lerroa mantentzeari dagokionez.
c) Kohesioa: testua esaldi eta paragrafotan antolatzea. Diskurtsoko lokailuak, erreferenteak adierazteko baliabideak eta puntuazio zeinuak erabiltzea.
d) Lexikoa: zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.
e) Morfosintaxia: zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.
4.4. Ahozko adierazpena.
Izangaiak gauza izan beharko du gai desberdinei buruzko ahozko testu argiak eta xehetasunez hornituak sortzeko, solaskiderako eta komunikazio helbururako egokiak, bai eta gai orokorrei edo norberaren espezialitatearekin lotutakoei buruzko ikuspuntu bat defendatzeko ere, aukeren alde onak eta txarrak azalduz, eta elkarrizketa luzeetan parte hartzeko, giro zaratatsuan bada ere, hiztunaren eta haren solaskideen arteko komunikazioa ahalegin handirik egin gabe, zuzentasunez, hitz-jario onarekin eta naturaltasunez gertatzeko moduan, izangaiak noiz edo noiz akatsak eginik ere.
4.4.1. Probaren formatua.
-Proba bikoteka eginen da, gutxienez ere bi irakaslez osatutako epaimahai baten aurrean, eta grabatu eginen da. Irakasleetako bat solaskidea izanen da. Bikoteko kide bat proba egitera joaten ez bada, bikote berriak eginen dira edo hirunaka bilduko dira. Ezinbesteko kasuetan, egoerak eskatzen duenean, proba banaka egiten ahalko da; horretarako eskaera egin beharko da idatziz, kasuan kasuko hizkuntza eskolan. Halakoetan, epaimahaiko kide bat edo eskola irakasle bat aritzen ahalko da izangaiarekin batera.
-Txanda iristen denean, irakasle batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen.
FASEA |
DENBORA |
IRUZKINAK |
Aurkezpena |
3' |
EBALUATU GABE |
Bakarrizketa |
Gaia hautatzea: 30 segundo (izangai bakoitzarentzat) Prestaketa: 2' (izangai bakoitzarentzat) Bakarrizketa: 3tik 4'ra bitarte (izangai bakoitzarentzat) Guztira: 13' |
Izangai bakoitzak gai bat hautatuko du proposatutako biren artetik eta adierazitako gaia azalduko du. |
Elkarreragina |
Prestatzeko: 2' Elkarreragina: 5etik 6'ra bitarte (bi izangaientzat) Guztira: 8' |
Izangaiek proposatu den gaiari buruzko elkarrizketa eginen dute. |
|
Guztira: 25' |
|
4.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:
a) Aurkezpen fasea:
-Izangaien nortasuna egiaztatuko da.
-Izangaiak elkarren parean jarriko dira, bien artean tarte egokia utziz.
-Izangaiek beren izen-abizenak esanez aurkeztuko dute beren burua. Fase hau ez da ebaluatuko eta izangaien ahotsa ongi entzuten dela ziurtatzeko eta izangai bakoitza grabazioan identifikatzeko balioko du.
b) Bakarrizketaren fasea:
-Solaskideak ahoz emanen dizkio jarraibideak A izangaiari eta bakarrizketa egiteko oinarri diren bi euskarri emanen dizkio, gai desberdinei buruzkoak. Euskarri horiek A4 neurriko orri plastifikatuak dira, eta haietako bakoitzean 2 edo 3 testu labur daude, jatorrizkoak, edo koloretako 2 edo 3 argazki.
-Izangaiari orri zuri bat ere emanen zaio, oharrak hartzeko, hala nahi izanez gero.
-A izangaiak, parte hartu behar duen lehenak, bakarrizketa eginen du proposatutako gaia erreferentziatzat hartuta.
-Argazkiak/testuak abiapuntua dira izangaiak bere azalpena egin dezan, honakoetan oinarrituta:
Argazki/testu guztiak hartu beharko ditu erreferentziatzat, baina ez dira inolaz ere azken horiek deskribatu beharko.
-A izangaiak 30 segundo izanen ditu euskarriei begiratu eta gaia hautatzeko, eta 2 minutu azalpena prestatzeko.
-Solaskideak adieraziko dio noiz hasi behar duen.
-Ondoren, solaskideak beste bi euskarri desberdin emanen dizkio B izangaiari bakarrizketa prestatzeko, pauso guztiak errepikatuz.
c) Elkarreraginaren fasea:
-Izangaiei euskarri bana emanen zaie.
-Solaskideak ozenki irakurriko du eginkizuna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, 2 minutu utziko dizkie banaka prestatzeko. Orri zuri bana ere emanen zaie, oharrak hartzeko, hala nahi izanez gero. Elkarreraginaren funtsa elkarrizketa bat sortzea da.
-Prestatzeko denbora bukatuta, solaskideak A izangaiari adieraziko dio has daitekeela.
-Izangairen batek bertaratze-agiria behar izanez gero, proba bukatutakoan solaskideak prestatu eta emanen dio.
4.4.3. Ebaluazio irizpideak
Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Eraginkortasun komunikatiboa: etorria, zehaztasuna eta eraginkortasuna, ideiak adierazi eta ikuspuntuak defendatzeko.
b) Egokitasuna eta koherentzia: diskurtsoaren kontsigna eta egituratze eskakizunetara egokitzea.
c) Kontrol fonologikoa: ahoskera, intonazioa eta erritmoa.
d) Lexikoa: zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.
e) Morfosintaxia: zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.
5.-Azkeneko oharrak.
5.1. Erreklamazioak egiteko eskubidea.
Ikasleen eskubideak eta betebeharrak ezartzen dituen legediarekin bat, edozein ikaslek -presentziala izan nahiz librea izan-, ebaluazio prozesua araudian ezarritakoari lotu ez zaiola iritziz gero, erreklamazioa aurkeztu ahal izanen du proba egin duen eskolan, emaitzak argitaratu eta ondoko 2 egunetan. Prozesuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, matrikula egin duen ikastetxeko zuzendaritzara edo ikasketa burutzara jo beharko du.
5.2. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.
Mugitzeko desgaitasunen bat, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala edo hipoakusia duten ikasleen behar berezietarako egokitu ahal izanen da proba.
Egokitzeren bat behar duten ikasleek premia horiek adierazi beharko dituzte Ikasketa Burutzari zuzendutako idazki batean, eta haiek justifikatzeko, desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute. Eskaerak probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.
Baldintzak egokitzeak ez du berarekin ekarriko proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egiteko aukera.
5.3. Bertaratze agiriak.
Izangaiek azterketa egin izana egiaztatzeko agiria eska dezakete. Egiaztagiria aztertzaile bati eskatuko zaio, ahozko edo idatzizko proba bukatutakoan.
6.-Aholkuak.
-Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.
-Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Ziurtatu erantzunak jarraibideetan adierazi bezala idatzi dituzula.
Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.