Castellano | Euskara | Français | English
93/2014 FORU AGINDUA, URRIAREN 21EKOA, HEZKUNTZAKO KONTSEILARIAK EMANA. HONEN BIDEZ ARAUTZEN DIRA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IRAKASKUNTZETAKO IKASLEEN EBALUAZIOA, TITULAZIOA ETA EGIAZTAPEN AKADEMIKOA
(2014ko 232. NAOn argitartutako testua, azaroaren 24an)
Atarikoa
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionala ezartzen du.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluan xedatzen denez, kirol-irakaskuntzak araubide bereziko irakaskuntzatzat hartuko dira hezkuntza sisteman. Halaber, I. tituluko VIII. kapituluan horien printzipio orokorrak ezartzen dira eta hezkuntza administrazioen esku uzten da irakaskuntza ezberdinen curriculumaren ezarpena, eta horretarako, Gobernuak finkatutako oinarrizko alderdiak sartu behar dira. 65. artikuluan, titulazioei eta baliozkotzeei dagozkien oinarrizko irizpideak xedatzen ditu.
Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezarri zuen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak, IV. kapituluan, ebaluazioa arautu zuen, eta VI. kapituluan tituluak eta ziurtagiriak lortzea, horien egitura, ematea, erregistroa eta ondorioak arautu zituen.
Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuak, 9. artikuluan, araubide bereziko kirol irakaskuntzen ebaluazioa eta ziurtapena arautu zituen.
Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak emandako aldeko txostena, araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautzeko, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen ) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, agindu dut:
I. KAPITULUA. Xedea eta aplikazio eremua
1. artikulua. Xedea.
Hau da agindu honen xedea:
a) Araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ebaluazioa egiteko baldintzak arautzea.
b) Ikasketa horiei aplikatu beharreko ebaluazio agirien ereduak ezartzea.
2. artikulua. Aplikazio eremua.
Foru agindu hau aplikatzekoa izanen da araubide bereziko kirol irakaskuntzak Nafarroako Foru Komunitatean ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatu baimenduetan.
II. KAPITULUA. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen ebaluazioaren ezaugarri orokorrak
3. artikulua. Ebaluazioaren helburua.
1. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen ebaluazioaren helburua da ikasleen ikaskuntza baloratzea, eta ikaskuntza hori honako hauek eskuratzera zuzenduta dago: kirol zikloaren gaitasun orokorra eta kirol sistemak berezkoak dituen gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, behar denean, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion lanbide prestakuntzak eta, hala badagokio, gaitasun unitateak.
2. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren funtsezko elementuetako bat da ebaluazioa, bai irakasle eta ikasleentzat bai araubide bereziko kirol irakaskuntzetarako, ikaskuntzen kalitatearen erreferentzia baita eta horiek errazten baititu.
4. artikulua. Ebaluazioaren alderdi orokorrak.
1. Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 9. artikuluak arautzen ditu araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.
2. Behar den tituluaren profil profesionalean ezartzen diren gaitasun eta eginkizunen esparruan, ebaluazioak erreferente izanen ditu bai zikloko helburu orokorrak bai ikaskuntzako emaitzetan adierazitako helburuak, oinarrizko edukiak eta curriculumean modulu bakoitzerako ezarritako ebaluazio irizpideak.
3. Ebaluazioa kirol irakaskuntzetako moduluka eginen da, eta erreferentzia gisa hartuko dira lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzak nahiz ebaluazio irizpideak; halaber, kontuan hartuko dira lanbide gaitasun egokiak eskuratzea, lan arloko autonomia, nortasuna eta heldutasun pertsonal nahiz profesionala eskuratzea, beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzea, lana segurtasun eta osasun egoera egokietan egitea eta ikaslea bere ikaskuntzan inplikatzea eta jarrera ona agertzea.
4. Ikasleen ebaluazioa etengabea eta integratzailea izanen da araubide bereziko kirol irakaskuntzetan; funtsean prestakuntza izaera izanen du eta ikasleen prestakuntza prozesu osoan eginen da. Integratzailea izanen da, izan ere, kirol zikloaren helburu orokorrak hartu behar ditu kontuan, moduluen ikaskuntza emaitzetan adierazitakoaren bidez.
5. Bermatu dadin ebaluazioak prestakuntzarako balio duela eta irizpide erabat objektiboz ebaluatuko dela ikasleen errendimendua, horretarako eskubidea baitute, ikastetxeetako Zuzendaritza, ikasturtearen hasieran, arduratuko da jendaurrean azaldu daitezen zer ebaluazio irizpide aplikatuko diren curriculumean ezarritako ikaskuntzak eskuratu direla erakusteko. Orobat, jendaurrean jarriko dira kirol irakaskuntzetako moduluetan ebaluazio positiboa eskuratzeko eska daitezkeen helburuak, edukiak eta ikaskuntzako emaitzak.
5. artikulua. Etengabeko ebaluazioa.
1. Araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleentzat ezarritako ebaluazio sistema, modalitate orokorrean, etengabeko ebaluazioa da. Etengabeko ebaluazioa da ikasleak egunero egiten duen lanaren behaketan eta balorazioan oinarritutako ebaluazio sistema bat eta, beraz, nahitaezkoa da ikaslea klaseetara erregularki joatea, bai eta moduluetarako programatutako jardueretara ere. Oro har, gutxienez ere moduluaren iraupen osoaren ehuneko laurogeita bostean joan beharko da. Salbuespen gisa, ikastetxeko zuzendaritzak, irakasle-taldeak egindako proposamen arrazoituaren bidez, jardueretara bertaratzeko portzentaje txikiagoa ezartzen ahalko du.
2. Etengabeko ebaluazioaren metodoak aukera ematen du ikasleen ikasprozesu osoa baloratzeko, egiten duten lanaren eta barneratuz doazen ezagutzen etengabeko jarraipena eginez, eta, ikasturteak aurrera egin ahala, ikasprozesu hori hobetzeko aukera ere ematen du, beharrezkoak diren aldaketak sartuz, prestakuntza prozesua bera eta lortutako emaitzak hobetzeko xedez.
Ebaluazio-prozesua ez da mugatu behar ikasleek ezagutzak barneratzen ote dituzten egiaztatzera; ikasleek, jarraitua den prozesu batean duten parte-hartze aktiboaren bidez, modulu bakoitzean lortzen dituzten trebetasunak, gaitasunak, ahalmenak eta emaitzak ere baloratu behar dira.
3. Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleek ezin izanen dute jarduera praktikorik egin baldin eta, irakasle taldearen iritziz, horiek nolabaiteko arriskurik badute ikasleentzat, taldeko gainerako kideentzat edo ikastetxeko instalazioetarako. Ikastetxeko zuzendaritzak neurri horren hartzaileak diren ikasleei eta, adinez txikiak badira, haien legezko ordezkariei jakinaraziko die etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu dutela eta zein diren horren ondorioak. Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu izana banakako ebaluazio txostenean adieraziko da.
4. Oro har, klaseetara joateko betebeharra ez betetzeak etengabeko ebaluaziorako eskubidea galtzea ekarriko du hori bete ez den moduluan. Alabaina, klaseetara joateko betebeharra betetzen ez duten ikasleek ez dute galduko klasera joateko eskubidea, ez eta prestakuntzarako edo ebaluaziorako eskubidea ere. Horrenbestez, eta ikasleek prestakuntzarako eta behar den bezala ebaluatuak izateko duten eskubidea gauzatzen laguntzeko, beharrezkoa da ebaluatzeko sistema eta tresnak moldatzea, ikasleen egoera pertsonalera egokitzeko. Horrek aukera emanen du etengabeko ebaluazioa berriro ezartzea baimentzeko, egokitzat jotzen bada eta ikaslearen inguruabarrek horretarako aukera ematen badute. Horixe da etengabeko ebaluazioaren zentzua, bai eta etengabeko ebaluazio hori izaterik ez duten ikasleendako beste ebaluazio sistema batzuk ezartzearena ere.
5. Proiektu funtzionalak, ikastetxe bateratuen kasuan, eta ikastetxearen hezkuntza-proiektuak, bigarren hezkuntzako institutuen kasuan, orientabide komunak jaso beharko dituzte ikastetxean etengabeko ebaluzioaren sistema aplikatzeari buruz, bai eta beste ebaluazio sistema batzuei buruzkoak ere, etengabeko ebaluazioa izan ez dezaketen ikasleentzat aurreikusiak.
6. artikulua. Programazio didaktikoak eta ebaluazioa.
1. Programazio didaktikoetan, arreta berezia emanen zaie ebaluazio prozesua planifikatzeko irizpideei eta horretan erabakiak hartzeari, bereziki honako hauei:
a) Ikasleen ikaskuntza prozesua ebaluatzeko prozedurak eta ebaluazio tresna orokorrak ebaluazio irizpideen arabera moldatzea.
b) Gainditu gabeko kirol irakaskuntzetako moduluak errekuperatzeko jardueren plangintza eta, espresuki, ikasleek beren kabuz egin ditzaketen jardueren plangintza.
c) Etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleentzako ebaluazio sistemen eta tresnen garapena.
7. artikulua. Ebaluazioa desgaitasuna duten ikasleei egokitzea.
1. Ebaluazio prozesuak desgaitasuna duten ikasleen behar metodologikoetara egokituko dira, eta ebaluazio probak egin ahal izatea bermatuko da.
2. Desgaitasun mailaren bat frogatu duten ikasleei behar diren denbora eta bitartekoen egokitzapenekin eginen zaie ebaluazioa, beren aukeren eta ezaugarrien arabera, barnean direla komunikazio sistema alternatibo eta handigarriak, bai eta ebaluazio prozesua errazteko laguntza teknikoak ere. Nolanahi ere, moduluak gainditzeko beharrezkoa izanen da indarreko araudiak modulu horietarako ezartzen dituen ikaskuntza-emaitzak lortzea.
3. Talde bakoitzean ebaluazioaren ardura duen irakasle taldeak, tutoreak koordinaturik, behar diren neurriak erabakiko ditu, desgaitasuna duten ikasleen ebaluazio prozesu egokia bermatzeko.
8. artikulua. Matrikula eta deialdi kopurua ikasturteko.
1. Matrikula ikasturte bakoitzerako eginen da eta, horri esker, ikasleek bi deialdi arrunt izateko eskubidea dute ikasturteko, modulu bakoitzerako, modalitate orokorrean.
2. Deialdi arruntetako bakoitzak bat eginen du, hurrenez hurren, foru agindu honen 15. artikuluak aipatzen dituen ikasturteko lehenbiziko eta bigarren azken ebaluazioekin. Ikasturte bakoitzeko bigarren deialdia egiteko gutxienez ere hilabeteko epea izanen da, eta hirukoa gehienez, behin ikasturteko azken ebaluazioko lehen saioa bukatzen denetik aurrera. Epe hori aldatu ahal izanen da baldin kiroleko modalitate eta espezialitateak urtarokotasunaren menpe badaude eta naturan egiten badira.
9. artikulua. Deialdi arruntak eta aparteko deialdia.
1. Modalitate orokorrean, kirol irakaskuntzetako moduluek lau deialdi arruntetan izan dezakete azken ebaluazioa, salbu prestakuntza praktikoko eta bukaerako proiektuko moduluetan; kasu horietan, gehienez ere bi deialdi izanen dira.
2. Salbuespen gisa, kirol irakaskuntzen modulu bakoitzerako ezarritako deialdi arrunten gehieneko kopurua amaitu duten ikasleek aparteko deialdi bat egiteko eska diezaiokete ikastetxeko zuzendariari, baldin eta egoera hauetakoren batean badaude: amatasuna edo aitatasuna, menpekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta, gaixotasuna edo prestakuntzaren garapen arrunta baldintzatu edo eragozten duen beste edozein egoera. Zuzendariak eskaera hori ebatzi eta interesdunei horren berri emanen die.
3. Aparteko deialdia jasotzen duten ikasleek berariazko matrikula egin behar dute hartaz baliatzeko. Matrikula hori bateragarria izanen da beste ikasketa batzuetako matrikularekin, eta ez du emanen klaseetara eta prestakuntza jardueretara joateko eskubiderik. Nolanahi ere, kasu bakoitzaren inguruabarrak aztertu ondoren ikastetxeak bidezko deritzen hezkuntza neurriak ezarri ahal izanen ditu ikasleak aparteko deialdia gainditzeko, esaterako, klaseetan eta kirol jardueretan parte hartzea.
4. Prestakuntza praktikoaren moduluak bi deialdi arruntetan izan dezake azken ebaluazioa. Ez dago aparteko deialdirik izateko batere aukerarik.
10. artikulua. Azken ebaluaziorako aparteko deialdia eskatzeko prozedura.
1. Modalitate orokorrerako ezarriak dauden lau deialdi arruntak agortzen direnean, ikasleek aparteko deialdi bat eskatzen ahalko diote ikastetxeko zuzendariari, betiere aurreko artikuluan aurreikusitako egoera batean baldin badaude.
2. Azken ebaluazioko aparteko deialdirako eskaera idazki baten bidez eginen da, eta ikasleak eskaeraren xedea den modulua zer ikastetxetan egin duen, hango zuzendariari igorriko dio.
3. Aparteko deialdi hori eskatzeko epea hiru hilabetekoa izanen da, laugarren deialdi arrunteko kalifikazioa jakinarazten denetik hasita. Eskaera jasotakoan, zuzendariak, kasuan kasuko moduluko irakasleari eta irakasle taldeko gainerakoei kontsulta egin ondoren, ebazpena emanen du eta idatziz adieraziko dio eskatzaileari. Ebazpena emateko epea hamabost egun naturalekoa izanen da gehienez, eskaera jasotzen den egunetik hasita.
4. Aparteko deialdia emanez gero, hori zein egun eta modutan eginen den ere jakinaraziko ikasleari.
5. Aparteko deialdia jasotzen duten ikasleek berariazko matrikula egin behar dute hartaz baliatzeko. Matrikula hori bateragarria izanen da beste ikasketa batzuetako matrikularekin, eta ez du emanen klaseetara eta prestakuntza jardueretara joateko eskubiderik.
6. Nolanahi ere, kasu bakoitzaren inguruabarrak aztertu ondoren ikastetxeak bidezkoak iruditzen zaizkion hezkuntza neurriak ezarri ahal izanen ditu ikasleak aparteko deialdia gainditzeko, besteak beste klaseetara joatea.
7. Aparteko deialdiaren eskaera ukatzen bazaio, ikasleak erreklamazioa aurkezten ahalko du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari zuzendua, eta horrek berariaz ebatziko du.
III. KAPITULUA. Ebaluazio prozesua
11. artikulua. Irakasle taldea.
Kirol zikloa osatzen duten modulu guztiak kontuan hartuta, modulu horiek ematen dituen irakasle taldeak ebaluatuko du ikasleen ikaskuntza (Bigarren Hezkuntzako irakasleek eta espezialistek osatuko dute talde hori), irakasle tutoreak koordinatuta eta ikasketa burutzak gainbegiratuta. Talde horretako kideek emandako informazioetan oinarrituko dira. Bigarren Hezkuntzako irakasle bat izanen da tutorea. Ebaluazio prozesu osoan, ikasle bakoitzaren bilakaera orokortasunean baloratuko da, eta hari buruz behar diren erabakiak hartuko dira. Ebaluazio saioetan gauzatuko eta sistematizatuko da ebaluazioa.
12. artikulua. Ebaluazio saioak.
1. Ebaluazio saiotzat joko dira bilera horiek non aztertuko baitira irakasleek eta, halakorik izanez gero, kirol irakaskuntzetako moduluetako espezialistek emandako informazioak. Horietan, gainera, baloratuko da ikasleek zer aurrerapen izan duten kirol irakaskuntzetako zikloaren helburu orokorrak betetzeko eta zikloa osatzen duten moduluen helburuak betetzeko, bai eta aurreikusitako ikaskuntza emaitzak lortzeko ere. Gainera, irakasleek hausnarketa eginen dute irakaskuntza prozesuei eta irakaslanari buruz.
2. Bidezko diren ebaluazio saioetan, irakasle taldeak ikasleak hurrengo mailara igarotzeko aukerari eta/edo titulazioari buruzko erabakiak hartuko ditu.
3. Ebaluazio saioen emaitza foru agindu honen 29. artikuluan zehaztutako ebaluazio agirietan adieraziko da eta ikasleei horren berri eman beharko zaie.
4. Ebaluazio prozesua hiru saio motatan antolatuko da: hasierakoa, partziala eta azkena; baina ikasle talde bakoitzaren ardura duen irakasle taldea behar adina aldiz elkartuko da, tutoreak koordinaturik, ikasleen bilakaera baloratzeko.
13. artikulua. Hasierako ebaluazio saioa.
kirol irakaskuntzen zikloen hasieran, irakasle taldeak ikasleen hasierako ebaluazioko saioa eginen du, honetarako:
–Ikasleen ezaugarriak, aldez aurreko prestakuntza eta gaitasunak ezagutzea.
–Ikasleak dagokien kiroleko profil profesionalaren arabera orientatzea eta kokatzea.
Saioan, kontuan hartzen ahalko dira aurretik egindako etaparen ebaluazio txostenak, aldez aurretik egindako ikasketa akademikoak, kirolekoak edo lanbide heziketakoak, sarbide probaren bidez sartzen diren ikasleen proba, aldez aurreko lanbide eta kirol arloetako esperientzia eta ikasleen gaineko behaketa jardueretan.
Hasierako ebaluazio horrek ez du inola ere ekarriko ikasleen kalifikazioa.
14. artikulua. Ebaluazio partzialeko saioak.
1. Irakasle taldeak hala erabakitzen duenean eginen dira ebaluazio partzialeko saioak, kirol irakaskuntzen ziklo bakoitzean, talde bakoitzerako. Horietan, irakasleek ikasleen ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa jasoko dute etengabe, sistematikoki behatuz, lanak baloratuz, berariazko probak eginez eta beste prozedura batzuen bidez, prozesu horren jarraitutasuna errazteko asmoz.
2. Ebaluazio partzialeko saioen helburua izanen da ikasleen ikaskuntza prozesua eta aurrerapen akademikoa aztertzea, taldearen azterketa orokorra egitea eta ikasleen aurrerapen egokiari laguntzen dioten erabakiak hartzea. Saio horien gaineko informazioa ikasketa espedientean jasoko da, behar denean, foru agindu honen 1. eranskinaren arabera.
Irakasle tutoreak koordinatutako ebaluazio saio horietan irakasle taldeak ikasleen kalifikazioa erabakiko du kirol irakaskuntzen modulu bakoitzeko, betiere etengabeko ebaluazioaren ikuspegia aintzat hartuta. Ikasleen ikaskuntza prozesuari buruzko oharrak eransten ahalko dira.
Ebaluazio partzialeko saioa amaitu ondoren, tutoreak ikasleei eta, ikasleak adin txikikoak badira, gurasoei edo legezko ordezkariei haien errendimenduaren berri emanen die, foru agindu honen 4. eranskinean zehaztutako ebaluazio txostenaren bidez.
3. Ebaluazio partzialeko saiorik egin behar bada, irakasle taldek erabakiko du zenbat egiten diren:
–Hasierako eta bukaerako zikloetan ematen diren moduluak: ebaluazio partzialeko bi saio eginen dira gehienez modulu bakoitzerako. Kasua bada, azkena dagokien moduluen azken ebaluazioko saioarekin batean izanen da.
–Goi mailako zikloan ematen diren moduluak: ebaluazio partzialeko hiru saio eginen dira gehienez. Azken ebaluazio partziala moduluen azken ebaluazioko saioarekin batean izanen da.
15. artikulua. Azken ebaluazioko saioa.
1. kirol irakaskuntzen modulu berariazkoen eta modulu amankomunen kasuan, modulu bakoitzaren prestakuntzaldia amaitutakoan eginen dira azken ebaluazioko saioak, eta kirol irakaskuntzen zikloaren kasuan, kirol irakaskuntzen zikloa osatzen duten modulu guztiak eta prestakuntza praktikoaren modulua amaitutakoan, eta behar denean, bukaerako proiektuaren modulua ere amaitutakoan.
2. Moduluen prestakuntzaldia amaitutakoan, horiei buruz eginen den azken ebaluazioko saioan, irakasle taldeak baloratuko du ea ikaskuntzako emaitzak eta moduluen helburuak lortu diren, eta, tutorearen zuzendaritzapean, ikasleen kirol irakaskuntzen modulu bakoitzeko kalifikazioa erabakiko du. Atal honen hasieran azaldutakoaz gain, azken ebaluazioko saioan irakasle taldeak baloratuko du, behar denean tituluak eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituzten errege dekretuekin bat, ea prestakuntza praktikoaren modulura igaro behar den.
3. Behin kirol irakaskuntzen zikloko gainerako modulu amankomun eta berariazkoak gainditurik ebaluatuko da bukaerako proiektuko modulua.
4. kirol irakaskuntzen zikloaren azken ebaluazioan, zeina hura osatzen duten modulu guztiak amaitutakoan eginen baita, ebaluatuko dira bukaerako proiektuaren modulua eta praktiketako modulua. Orobat, irakasle taldeak erabakiko du, behar denean, ohorezko matrikularik emanen den.
5. Ebaluazio partzialeko saioak amaitu ondoren, tutoreak ikasleei eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei emaitzaren berri emanen die ebaluazio txostenaren bidez, foru agindu honen 4. eranskinaren arabera.
16. artikulua. Azken ebaluazioko saioen epeak.
1. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen modalitate orokorrean, baldin eta moduluaren prestakuntzako eduki osoa hasierako zikloan eta azken zikloan ematen bada, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urteroko ebazpenean adieraziko dira azken ebaluazioko lehenbiziko saioa egiteko datak. Ebazpen horren bidez ikasturterako jarraibideak onetsiko dira, Foru Komunitateko araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei dagozkien eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko. Behar denean, prestakuntza praktikoko moduluari hasiera eman aurretik eginen da saio hori, orokorki, eta, behar denean, bukaerako proiektuko moduluari hasiera eman aurretik.
2. Ikaslearen aurrerapena kirol irakaskuntzetako moduluetarako aurreikusitako helburuekin bat ez datorrenean, horiek ematen dituzten irakasleek neurri egokiak hartuko dituzte programatutako emaitzak lor ditzaten ikasleek. Gainditu gabeko modulu horietarako azken ebaluazioaren hurrengo deialdia, halaber, aurreko atalean aipatutako urteroko ebazpenean ezarritako egunetan eginen da.
3. Behin prestakuntza praktikoko modulua bukaturik eginen da horren azken ebaluazioko saioa.
4. Ikasleak kirol irakaskuntzetako moduluak gainditu gabe zikloa errepikatu behar badu, deialdiak eta ebaluazio saioak dagokion ikasturterako antolatu direnak izanen dira.
17. artikulua. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen beste modalitate batzuetako ebaluazio prozesua.
Kirol irakaskuntzen modalitate berezian eta urrutiko modalitatean, garatzen den araudian ezarritakoarekin bat arautuko da ebaluazio prozesua.
IV. KAPITULUA. kirol irakaskuntzetako moduluen eta kirol zikloaren kalifikazioa
18. artikulua. Kalifikazioak.
1. Ebaluazio partzialeko saioetan ikasleen kalifikazioak ezartzen dira modulu bakoitzerako. Horiekin batera, ikaskuntza prozesuari buruzko oharrak eransten ahal dira eta, betiere, baloratuko da errendimendua ikaslearen gaitasunei zer neurritan egokitu zaien. Kalifikazioak zenbakiz emanen dira, batetik hamarrera bitartean eta hamartarrik gabe.
2. Ikasturte bakoitzean, ebaluazio partzialetako kalifikazioak kontuan hartuko dira moduluaren azken ebaluazioan, baina etengabeko ebaluazioaren ikuspegia aintzat hartuta. Modulu bakoitzaren azken kalifikazioa zenbakia izanen da, batetik hamarrera bitartekoa (dezimalik gabe); salbuespena: prestakuntza praktikoaren modulua eta bukaerako proiektuko modulua; horietan, kalifikazioa “gai” edo “ez gai” izanen da. Bosteko kalifikazioa edo hortik gorakoak positibotzat joko dira.
3. kirol irakaskuntzetako ziklo bakoitzaren (hasierakoa, azkena eta goi mailakoa) azken kalifikazioa batez besteko nota ponderatua izanen da, ikastorduen eta kasuan kasuko moduluetan lortutako kalifikazioen arabera, salbu prestakuntza praktikoaren moduluan eta bukaerako proiektuaren moduluan, formula honekin bat:
Zikloko azken kalifikazioa = Σ (a * b) / c
a = moduluko orduak.
b = moduluaren kalifikazioa.
c = zikloak guztira duen ordu kopurua.
4. Erdi mailako tituluak lortzera bideratutako ikasketen azken kalifikazioa, batez besteko ponderatua izanen da, ikastorduen eta erdiko mailako hasierako zikloan eta bukaerako zikloan lortutako kalifikazioen arabera, formula honekin bat:
Erdiko mailako azken kalifikazioa = (d * y + e * z) / t
d = erdiko mailako hasierako zikloko azken kalifikazioa.
y = erdiko mailako hasierako zikloko ordu kopurua guztira.
e = erdiko mailako bukaerako zikloko azken kalifikazioa.
z = erdiko mailako bukaerako zikloko ordu kopurua guztira.
t = erdiko mailak guztira duen ordu kopurua.
5. Kiroleko esperientziarekin prestakuntza-egokitasuna duten moduluak, baliozkotuak eta salbuetsiak ezin izanen dira zenbatu ziklo bakoitzeko azken kalifikazioa lortzearen ondorioetarako. Horregatik, ez dira zenbatuko kirol esperientziarekin egokitasuna duten edo baliozkotu edo salbuetsi diren moduluetako orduak, eta, ondorio horietarako, ordu horiek deskontatu eginen dira zikloaren iraupen osotik. Inguruabar horiek honela jasoko dira ebaluazio agirietan: “egokitasuna”, “baliozkotua” eta “salbuetsia”, hurrenez hurren.
6. kirol irakaskuntzetan, ziklo bakoitzeko azken kalifikazioa eta erdiko mailako azken kalifikazio orokorra 1etik 10erako zenbaki eskalaren araberakoa izanen da, bi dezimalekin. Bosteko kalifikazioa edo hortik gorakoak positibotzat joko dira, eta bostetik beherakoak negatibotzat.
7. Irakasle tutorea arduratuko da ikasleek lortutako kalifikazioak foru agindu honen 29. artikuluan zehaztu diren ebaluazio agirietan idazteaz.
8. Kalifikazio negatiboei dagokienez, ikasleek horiek errekuperatzeko antolatu diren jardueren berri izan beharko dute, baita horiek egiteko aldiaren, epeen eta ebaluazio dataren berri ere.
19. artikulua. Ohorezko aipamena eta ohorezko matrikula.
1. Modulu zehatz batean “hamar” kalifikazioa lortzen duten araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleei “ohorezko aipamena” ematen ahalko zaie.
Ohorezko aipamenak kirol irakaskuntzetako zikloaren irakasle taldeak erabakita eta modulua ematen duten irakasleek proposatuta emanen zaizkie, aprobetxamendu akademiko bikaina ez ezik, ahalegina eta kirol irakaskuntzetako moduluaren aldeko interesa ere erakutsi dituzten ikasleei.
Modulu eta talde bakoitzeko ematen ahal diren ohorezko aipamenak bi izanen dira, gehienez.
Ohorezko aipamena lortu duten ikasleen ebaluazio agirietan, bidezko moduluan, hain zuzen ere, “OA” adierazpena eta jarraian “hamar” kalifikazioa idatziko dira.
2. Kirol irakaskuntzetan amaierako nota bederatzi eta hortik gorakoa duten araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleei “ohorezko matrikula” ematen ahalko zaie.
Ohorezko matrikulak kirol irakaskuntzetako zikloaren irakasle taldeak erabakita emanen dira eta, aprobetxamendu akademikoa ez ezik, kontuan hartuko dira, orobat, ikasleek egindako ahalegina eta zikloan eta, bereziki, prestakuntza praktikoko modulua egitean eta, behar denean, bukaerako proiektuaren modulua egitean behatutako eboluzioa.
Erdiko mailako edo goi mailako titulua lortzeko kirol irakaskuntzetan, talde bakoitzeko ematen ahal diren ohorezko matrikulak bi izanen dira, gehienez.
Kirol irakaskuntzetako ziklo batean ohorezko matrikula lortu duten ikasleei “Ohorezko matr.” adierazpena eta zikloaren amaierako nota idatziko zaizkie ebaluazio agirietan. Hori ebaluazio aktan agerraraziko da bidezko diligentziaren bidez.
3. “Ohorezko matrikula” lortzeak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan egiten diren goi mailako ikasketen lehenengo ikasturtean ikasketa zerbitzuen prezio publikoak ordaintzetik salbuestea ekarriko du.
V. KAPITULUA. Iraupena eta prestakuntza praktikoko eta bukaerako proiektuko moduluetara igarotzea
20. artikulua. Iraupena.
1. Gehienez ere, lau ikasturte akademikoz iraunen dute ikasleek kirol irakaskuntzetako zikloetan. Lau ikasturte horien kalkuluan sartuko da ikasturtea baldin eta ikasleak matrikulatu formalizatu ondoren deuseztatu ez bada.
2. Desgaitasuna edo hezkuntza premia bereziak behar bezala frogatuta dituzten ikasleak sei ikasturtez egon daitezke gehienez ere.
3. Kirol irakaskuntzetako zikloan, ikasleek gutxienez ere bi modulu gainditu beharko dituzte, eta horien iraupena, batera, ziklo osoaren ehuneko hogeita bost edo gehiago izanen da. Baldintza hori betetzen ez badu, ikasleak ezin izanen du zikloan jarraitu.
4. Aurreko bi idatz-zatietan adierazitakoa gorabehera, ikasleak hala eskatzen badu, ikastetxeko zuzendariak ohiz kanpoko baimena ematen ahalko dio prestakuntzan jarraitzeko, baldin eta behar bezala frogatutako ezinbesteko arrazoi batek eragina izan badu ikaslearen errendimendu akademikoan.
21. artikulua. Prestakuntza praktikoko modulua.
1. Prestakuntza praktikoko modulura igarotzeko, beharrezkoa izanen da egoki diren kirol irakaskuntzetako moduluak gainditzea, hain zuzen ere kirol modalitate eta espezialitate bakoitzerako tituluak eta gutxieneko ikasketak ezartzen dituzten errege dekretuek ezarritakoak.
2. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 11. artikuluan eta abenduaren 28ko 248/2011 Errege Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoarekin bat, prestakuntza praktikoko modulua benetako zentro profesionaletan, organismoetan, klubetan, federazioetan eta bestelako kirol entitateetan gauzatuko da, benetako lan egoeretan. Horretarako, aldez aurretik hitzarmena sinatuko da zentro profesionalaren edo kirol zentroaren titularraren eta Hezkuntza Departamentuaren artean. Modulu hori nahitaezkoa da ziklo guztietan, eta ikastetxeetan hartutako lanbide eta kirol arloko gaitasunak aplikatuz gauzatuko da.
3. Ahal dela, modulu hori Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako organismo, klub, federazio eta bestelako kirol entitateetan gauzatuko da. Hala ere, kirol arloko modalitate edo espezialitate bakoitzeko ezaugarriak eta inguruabarrak kontuan harturik, modulu hau beste lurralde batzuetan ere egiten ahal da.
4. Zentro profesionalean edo kirol zentroan ikaslearen jarraipena egin duen ikastetxeko irakasle tutoreak eginen ditu prestakuntza praktikoaren moduluaren ebaluazioa eta kalifikazioa, kontuan harturik zentro profesionalean edo kirol zentroan izendatutako tutorearen txostenak.
5. Ikastetxeko tutoreak bisiten egutegi bat ezarriko du, zentro profesionaleko edo kirol zentroko tutorearekin koordinaturik, ikasleek zentro profesionalean edo kirol zentroan egiten dituen jarduerak kudeatzeko eta zuzenean behatzeko.
22. artikulua. Bukaerako proiektuaren modulua.
1. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat, kirol irakaskuntzen gainerako modulu amankomunak eta berariazkoak amaitutakoan aurkeztuko da bukaerako proiektuaren modulua. Gainerako moduluetako kalifikazioak argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, ikasleak kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloko koordinatzaileari aurkeztuko dio proposamen bat, egin nahi duen bukaerako proiektuaren edukiari buruzkoa.
2. Goi mailako zikloko irakasle taldeak aurreko ataleko bukaerako proiektuetarako proposamenak baloratuko ditu. Bukaerako proiektuaren proposamena onartzeko, irakasle taldeak honako hau hartuko du kontuan:
a) Prestakuntzako eduki batekin edo batzuekin lotura duen.
b) Zer aukera dagoen bukaerako proiektua benetan gauzatzeko irakasle taldeak ezarritako epeen barnean.
3. Ikasle bati bukaerako proiekturako proposamena onartzen ez bazaio, bigarren epe bat izanen du, irakasle taldeak jarriko duena, behar diren aldaketak egiteko edo proposamen berri bat aurkezteko.
4. Bukaerako proiektua egiteko ez da beharrezkoa izanen ikasleak eskoletara bertaratzea. Hala eta guztiz ere, egiteko erraztasunak emateko, irakasle taldeak ikasleak orientatuko ditu hura garatzeko, eta bibliografia emanen die, baita beste baliabide batzuk ere. Laguntza-saioen egutegi bat egin daiteke, bukaerako proiektuaren modulua garatzeko.
5. Goi mailako zikloko irakasle taldeak ezarriko du bukaerako proiektua egiteko eta aurkezteko epea.
6. Bigarren eranskineko ereduaren araberakoa izanen da bukaerako proiektuen ebaluazioa egiteko akta. Bakarra izanen da bukaerako proiektu guztietarako, eta zikloko irakasle taldeko kide guztiek sinatu beharko dute.
VI. KAPITULUA. Matrikula baliogabetzea eta ebaluazio deialdiari uko egitea
23. artikulua. Matrikula deuseztatzea.
1. Ikastetxeak baliogabetzen ahal du matrikula, ofizioz edo ikasleak eskatuta.
2. Ikastetxeak ofizioz baliogabetzen ahal du matrikula, ikaslea justifikaziorik gabe bere kirol irakaskuntzetako zikloaren jardueretara joaten ez bada behin eta berriz, edo elkarbizitzarako bereziki kaltegarria den beste portaera batengatik, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren 17. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan ezarritako moduan.
Ikastetxeak matrikula ofizioz baliogabetzea bat dator abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriko matrikularen deuseztapenarekin. Matrikula baliogabetzeko, zazpigarren xedapen gehigarri horretan ezarritako prozedurari jarraituko zaio: lehenik, neurri hori onetsi eta ikastetxearen Elkarbizitzaren Erregelamenduan sartu behar da; bigarrenik, aplikatu ahal izateko, aldez aurretik hezkuntza neurriak jarri behar izan zaizkio ikasleari. Matrikularen deuseztapena ohiko prozeduraren bidez tramitatuko da. Xedapen honetan ezarritakoaren kontrako erreklamazioak ikastetxeko Eskola Kontseiluan edo, hala badagokio, Gizarte Kontseiluan aurkeztuko dira, ikastetxeko Elkarbizitzaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz.
3. Matrikula baliogabetzea erabakitzen denean, ikaslearen ebaluazio agiri ofizialetan islatuko da eginbide baten bidez.
4. Matrikula ofizioz baliogabetu edo deuseztatzeak berarekin dakar matrikulatutako kirol irakaskuntzetako modulu guztietan irakatsia, ebaluatua eta kalifikatua izateko eskubidea galtzea, baita ikaspostua erreserbatua izateko eskubidea ere. Horregatik, kirol irakaskuntzetako zikloko ikasketetan jarraitu nahi badu, ikasleak onartzeko ezarritako prozeduran parte hartu beharko du berriz. Baliogabetutako matrikula ez da sartuko ebaluazio-deialdi ahituen kalkuluan.
5. Ikasleak eskatzen badu matrikula baliogabetzeko, eskaera onartuko da baldin eta inguruabar jakin batzuk gertatu direla frogatzen bada. Kasu horretan, matrikula baliogabetzeak berarekin dakar dagokion eskaintzako modalitatea osatzen duten modulu guztien azken ebaluazioaren deialdiari uko egitea eta modulu horietan irakatsia izateko eskubidea galtzea. Matrikula ikasleak eskatuta baliogabetzeko prozedura ondokoa da:
5.1. Ikasleek espedientea daukan ikastetxeko zuzendariari matrikula baliogabetzeko eska diezaiokete, baldin eta agiri bidez eta era frogagarrian frogatzen badute ondoko inguruabarretako bat:
a) Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.
b) Familiako beharkizunak izatea.
c) Ohiz kanpoko beste inguruabar batzuk.
5.2. Matrikula baliogabetzeko eskaera, frogagiriekin batera, ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztu beharko da bertan emandako moduluen kirol irakaskuntzetako zikloaren azken ebaluazioaren lehen deialdia baino bi hilabete lehenago gutxienez, orokorki. Taldearen irakasle taldea entzun ondoren, ikastetxeko zuzendariak eskaera ebatzi, eta matrikula baliogabetzeko baimena emanen du, baldin eta aurreko atalean aipatu arrazoietako bat frogatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normal joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.
5.3. Matrikula baliogabetzeko baimena ematen den kasu guztietan, ikaslearen ebaluazio agirietan agerraraziko da. Kontuan hartuko da baliogabetze horrek baimendu den ikasturte horretan bakarrik izanen duela eragina. Baliogabetutako matrikula ez da sartuko ebaluazio-deialdi ahituen kalkuluan.
6. Matrikula ikasleak eskatuta baliogabetzeak ikaspostua erreserbatua izateko eskubidea sortzen du. Horri esker, ikasleak aukera izanen du matrikulatzeko hurrengo ikasturtean, kirol irakaskuntzetako ziklo eta ikastetxe beretan.
7. Prestakuntza norberaren inguruabarretara egokitzeko asmoz, ikasleek eskaintzako modalitatea aldatu nahi dutenean, hautatutako modalitate berriaren matrikula aurkeztu baino lehen eskatu beharko dute egindako matrikula baliogabetzeko.
24. artikulua. Ebaluazio deialdiari uko egitea.
1. Ebaluazio deialdiari uko egiteak kirol irakaskuntzetako modulu baten edo gehiagoren azken ebaluazioari uko egitea dakar berarekin, baina matrikula deuseztatu beharrik gabe.
2. Modalitate orokorrean ezin izanen da eskatu ikasturte bakoitzeko bi moduluri baino gehiagori uko egitea, kirol irakaskuntzetako ziklo bakoitzeko. Hortaz, moduluetako bakoitzean, horietako azken ebaluazioko deialdi arruntetako bati edo biei egiten ahal zaie uko. Ukoaren xede den deialdi bakoitzeko berariazko eskaera bat egin beharko da.
3. Desgaitasuna edo hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek ez dute izanen aurreko lerroaldean adierazitako mugarik.
4. Bere ikasketa espedientea duen ikastetxeko zuzendaritzari eskatu beharko dio ikasleak ebaluazio deialdiari uko egitea, gutxienez ere azken ebaluazioa baino bi hilabete lehenago. Kasu berezietan hori baino epe laburragoan eskatu ahal izanen da ukoa.
5. Taldearen irakasle taldeari entzun ondoren, ikastetxeko zuzendariak ebaluazioari uko egiteko baimen eskaera ebatziko du, eta baimena emanen du baldin eta 23. artikuluko 5.1. atalean aipatu arrazoietako bat frogatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normal joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.
6. Ikastetxeko zuzendaritzak eskaera jaso eta zazpi egun balioduneko epean jakinaraziko dio eskatzaileari zer erabaki hartu den.
7. Ebaluazio deialdiari uko egiteko baimena ematen den kasu guztietan ikaslearen ebaluazio agirietan agerraraziko da. Kontuan hartuko da uko horrek baimendu den moduluaren deialdian bakarrik izanen duela eragina.
8. Ikasleak moduluak gainditzeko antolatu diren probak eta jarduerak egiten ez baditu eta adierazitako epeetan ezarritako azken ebaluazioaren deialdiari uko egiteko berariazko eskaera aurkeztu ez badu, deialdia erabili dela ulertuko da.
VII. KAPITULUA. Egokitasunak, baliozkotzeak eta salbuespenak
25. artikulua. Kirol irakaskuntzetako moduluek kirol esperientziarekin duten egokitasuna.
1. Prestakuntza arloko egokitasuntzat hartzen da honako hau: prozesu akademiko-administratibo hori zeinaren bidez, ikasleak hala eskaturik, erabakitzen baita matrikulaturik dagoen kirol irakaskuntzetako modulu bat edo gehiago ez direla egin behar, ulertzen delako gainditurik daudela, egoki den kirol esperientzia frogaturik.
2. Tituluak eta gutxieneko ikasketak ezartzen dituzten errege dekretuetan ezartzen dira egokitasunaren xede izan daitezkeen kirol irakaskuntzetako moduluak, baita horretarako beharkizunak eta baldintzak ere.
3. Prestakuntza arloko egokitasunaren xede izan diren kirol irakaskuntzetako moduluak ezin izanen dira zenbatu kirol irakaskuntzetako zikloko azken kalifikaziorako, ezta kirol arloko titulua lortzeko ikasketetako azken kalifikaziorako ere.
4. “Egokitasuna” adierazpena erabiliz erregistratuko da prestakuntza arloko egokitasuna ebaluazio agirietan.
26. artikulua. Kirol irakaskuntzen moduluen baliozkotzea.
1. Baliozkotzea prozedura akademiko eta administratiboa da, zeinaren bidez, ikasleak eskatuta, xedatzen baita matrikulatua dagoen kirol irakaskuntzetako modulu bat edo gehiago ez direla egin behar, ulertzen baita ezen modulu horiek, edukiaren eta irakastorduen aldetik, beste modulu batzuen (izan kirol irakaskuntzetakoak, izan lanbide heziketakoak) baliokideak direla, edo batxilergoko, unibertsitate ikasketetako edo beste ikasketa batzuen edo beste bide batzuetatik eskuratutako gaitasun unitate batzuen baliokide direla, indarrean den araudiaren arabera.
2. Kirol irakaskuntzetako moduluak honako kasu hauetan baliozkotu daitezke:
a) Kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, lanbide heziketako prestakuntza zikloetako zenbait modulu gainditu direla frogatuz, irailaren 21eko ECI/3224/2004 Aginduaren I. eta II. eranskinetan xedatutakoarekin bat (gero urriaren 8ko ECI/3341/2004 Aginduaren bidez zuzendu zen, eta azaroaren 18ko ECI/3830/2005 Aginduaren bidez aldatu).
b) Goi mailako kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, unibertsitateko ikasketa batzuk gainditu direla frogatuz, irailaren 21eko ECI/3224/2004 Aginduaren III., IV. eta V. eranskinetan xedatutakoarekin bat (gero urriaren 8ko ECI/3341/2004 Aginduaren bidez zuzendu zen, eta azaroaren 18ko ECI/3830/2005 Aginduaren bidez aldatu).
c) Kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren gaitasun unitateak frogatzearen bidez, baldin gaitasun unitatea honen bidez frogatzen bada:
–Kirol irakaskuntzetako edo lanbide heziketako beste edozein titulu.
–Lanbide ziurtagiria.
–Frogatze partziala, ezartzen denarekin bat, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
d) Kirol irakaskuntzetako berariazko multzoko moduluak baliozkotzea, baldin amankomunak badira kirol irakaskuntzetako zenbait ziklotan, beste modulu zehatz batzuk gainditu izana frogatuz, betiere izen bera badute eta iraupena, helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukiak ere berberak badira, titulu bakoitza arautzen duen arauan ezarritakoarekin bat.
Orobat, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren erregelamenduzko garapenak hala ezartzen badu, posible izanen da berariazko multzoko kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea izen bera ez duten moduluak gainditu direla frogatuz baldin helburu, eduki eta iraupen bera badute.
e) Erdi mailako kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, batxilergoko ikasgaiekin, titulua eta egoki diren gutxieneko ikasketak ezartzen dituen errege dekretuak ezarritakoaren arabera.
f) Multzo amankomuneko kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, frogatuz modulu horiek gainditu direla edozein kirol modalitate eta espezialitatetako ziklo batean.
g) Kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako ikasketa ofizialak gainditu direla frogatuz, baldin edukiak bat heldu badira eta gainditutako irakastordu kopurua baliozkotu nahi den moduluaren adinakoa edo handiagoa bada.
h) Kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, jarduera fisikoarekin eta kirolarekin loturik ez dauden ikasketa ofizialak gainditu direla frogatuz, baldin edukiak bat heldu badira eta gainditutako irakastordu kopurua baliozkotu nahi den moduluaren adinakoa edo handiagoa bada.
3. Baliozkotzearen xede izan diren kirol irakaskuntzetako moduluak ezin izanen dira zenbatu kirol irakaskuntzetako zikloko azken kalifikaziorako, ezta kirol arloko titulua lortzeko ikasketetako azken kalifikaziorako ere.
4. “Baliozkotua” adierazpena erabiliz erregistratuko da kirol irakaskuntzetako moduluen baliozkotzea ebaluazio agirietan.
27. artikulua. Kirol irakaskuntzen moduluak salbuestea.
1. Prestakuntza praktikoaren modulua salbuetsita geldi daiteke partez edo osoki, segun zer egokitasun duen teknikari, irakasle edo gidarien lanarekin, betiere kirol edo lan esparruaren barnean, baldin frogatzen bada goi mailako kirol irakaskuntzekin lotutako esperientzia, prestakuntza praktikoaren moduluaren iraupenaren halako bikoa.
2. Titulua eta egoki diren gutxieneko ikasketak ezartzen dituen errege dekretuak xedatutakoarekin bat erabakiko da prestakuntza praktikoaren moduluaren salbuespen partziala edo erabatekoa egiten den.
3. “Salbuetsia” adierazpena erabiliz erregistratuko da prestakuntza praktikoaren moduluaren salbuestea ebaluazio agirietan.
28. artikulua. Egokitasunen, baliozkotzeen eta salbuespenen prozedura.
1. Kirol esperientziarekin egokitasuna dagoela adierazteko eskaerak, baliozkotze eskaerak eta teknikari, irakasle edo gidari gisa lanean aritzeagatik kirol irakaskuntzetako moduluak salbuesteko eskaerak egiteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik ikaslea matrikulaturik egotea araubide bereziko kirol irakaskuntzak emateko baimendurik dagoen ikastetxe batean.
2. Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariari eskatuko zaizkio egokitasunak, baliozkotzeak eta salbuespenak. Eskaerari, nahitaez, behar diren frogagiriak erantsiko zaizkio.
3. Eskaerako xede diren moduluak zer kirol irakaskuntzetako ziklori dagozkion, ziklo horretako ikasturtea hasi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dira eskaera guztiak.
4. Ikaslearen ikasketa espedientea dagoen ikastetxeko zuzendariak ebatziko ditu moduluetarako egokitasun eta salbuespen eskaerak.
5. Moduluak baliozkotzeko eskaerak ondokoek ebatziko dituzte:
a) Ikaslearen ikasketa espedientea dagoen ikastetxeko zuzendaritzak, honako kasu hauetan:
–Kirol irakaskuntzetako moduluen baliozkotzea, lanbide heziketako prestakuntza zikloetako modulu batzuk gainditu izana frogatuz.
–Goi mailako kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, unibertsitateko ikasketa batzuk gainditu direla frogatuz.
–Kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren gaitasun unitateak frogatzearen bidez.
–Kirol irakaskuntzetako berariazko multzoko moduluak baliozkotzea, baldin amankomunak badira kirol irakaskuntzetako zenbait ziklotan, beste modulu zehatz batzuk gainditu izana frogatuz.
–Erdi mailako kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, batxilergoko ikasgaiekin.
–Multzo amankomuneko kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, modulu horiek gainditu izateagatik edozein kirol modalitate eta espezialitatetako ziklo batean.
b) Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, honako kasu hauetan:
–Kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako ikasketa ofizialak gainditu direla frogatuz.
–Kirol irakaskuntzetako moduluak baliozkotzea, jarduera fisikoarekin eta kirolarekin loturik ez dauden ikasketa ofizialak gainditu direla frogatuz.
Kasu honetan, ikastetxeak eskaerak Kirolaren Kontseilu Nagusiari igorriko dizkio, eta horretarako 7. eranskineko eredua erabiliko du, honako hauez lagundurik:
Bat.–NANaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua.
Bi.–Zer ikastetxetan egin ziren ikasketak, ikastetxe horrek emandako ikasketen ziurtagiri pertsonala, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua. Zehazki agertuko du baliozkotu nahi diren zer ikasgai dauden gainditurik, eta honako hauek ere bai: ikasturtea, irakastorduak eta erdietsitako nota edo kalifikazioa. Behar denean, ikasketen tituluaren fotokopia konpultsatua.
Hiru.–Behar denean, programen ziurtapena ere eskatzen ahal da, gainditutako ikasketa horiek egin ziren ikastetxeak emana.
6. Aurreko puntuetan aipatutako eskaerei baiezkoa emateko, aplikatzekoa den araudian ezarritako baldintzak betetzeaz gain, frogatu beharko da baldintza horiek eskaeraren xedeko moduluen kirol irakaskuntzetako zikloari dagokion ikasturtea hasi aurretik betetzen direla.
7. Ikasleek egokitasuna, baliozkotzea edo salbuespena zer modulutarako eskatu duten, modulu horien prestakuntza jardueretara joan beharko dute eskaerak ebazten ez diren bitartean. Egokitasunak, baliozkotzeak eta salbuespenak aldeko ebazpena ematen denean hasiko dira ondorioak sortzen. Egokitasunaren, baliozkotzearen edo salbuespenaren berrespena azken ebaluazioen ondoren gertatzen bada, dokumentu ofizial guztietan kalifikazioa aldatzeko diligentziak egin behar dira.
8. Ikaslearen ikasketa espedientean, ebaluazio aktetan eta ikasketen ziurtagirian erregistratuko da bidezkoa den kirol irakaskuntzen moduluen egokitasuna, baliozkotzea edo salbuespena, honela:
a) Egokitasuna, moduluak egokitasunaren xede direnean.
b) Baliozkotua, moduluak baliozkotu direnean.
c) Salbuetsia, prestakuntza praktikoko modulua salbuetsi denean.
9. Egokitasunaren, baliozkotzearen edo salbuespenaren xede izan diren moduluak ezin izanen dira zenbatu kirol irakaskuntzetako zikloko azken kalifikaziorako, ezta kirol arloko titulua lortzeko ikasketetako azken kalifikaziorako ere.
VIII. KAPITULUA. Ebaluazio agiriak eta ikasketen ziurtagiriak
29. artikulua. Ebaluazioaren dokumentuak.
1. Honako hauek dira araubide bereziko kirol irakaskuntzen ebaluazio prozesuko agiriak:
a) Ikaslearen espedientea, 1. eranskineko ereduaren arabera.
b) Ebaluazio akta, 2. eranskineko ereduaren arabera.
c) Ikasketen ziurtagiri ofiziala, 3. eranskineko ereduaren arabera.
d) Banakako ebaluazio txostena, 4. eranskineko ereduaren arabera.
Ebaluazio txostenak eta ikasketen ziurtagiri ofizialak dira ikasleen mugigarritasuna bermatzen duten oinarrizko agiriak. Ikaslearen espedientearen isla zehatza izanen da ikasketen ziurtagiria.
2. Ebaluazioa etengabea izanda, ikasleek beren ikaskuntza prozesuaren eboluzioa ezagutzea komeni denez, ikasleei bi ebaluazio txosten emanen zaizkie, gutxienez, ikasturtearen barnean.
30. artikulua. Ebaluazio aktak.
1. Araubide bereziko kirol irakaskuntzetarako deialdi arrunt edo aparteko deialdi bakoitzean ebaluazio akta bat eginen da, 2. eranskineko ereduari jarraikiz. Aktan taldeko ikasleen izenak agertuko dira, alfabetoaren arabera ordenatuak, nortasun agiri nazionalaren zenbakiarekin batera. Horiez gain, moduluen ebaluazioaren emaitzak idatziko dira, 18. artikuluan ezarritako eran.
2. Taldeko irakasle guztiek sinatuko dituzte ebaluazio aktak. Ebaluazio akta guztietan ikastetxeko zuzendariaren ikus-onespena agertu beharko da.
3. Ikastetxe pribatuek eta kirol administrazioaren menpeko ikastetxe publikoek, zer ikastetxe publikori dauden atxikita, hari bidaliko diote akta ebaluazioen ale bat deialdi bakoitza bukatu ondoren, ikasketen ziurtagiri ofizialean behar den eginbidea eta behar adina ziurtagiri egin ditzan.
31. artikulua. Ikaslearen espedientea.
1. Ikaslearen espedientean honako datu hauek agertuko dira: ikastetxea eta ikaslea identifikatzeko datuak, espediente zenbakia, ikasketetarako sarbidearen datuak, matrikula data eta ebaluazio prozesuaren inguruko informazioa.
2. Ikaslearen espedientean ebaluazioaren emaitzak agertuko dira, hau da, ziklo bakoitzaren azken kalifikazioa.
3. Ikaslearen espedienteari bere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan garrantzitsutzat jotzen den dokumentazio guztia erantsiko zaio, baita ikasketetarako sarbideari eta bere ibilbide akademikoaren gainerako gorabeherei lotutakoa ere.
4. 1. eranskineko ereduaren arabera beteko da ikaslearen espedientea.
32. artikulua. Banakako ebaluazio txostena.
1. Banakako ebaluazio txostenean ikasle baten ikaskuntza prozesurako behar den informazioa biltzen da.
2. Ebaluazioa etengabea denez, eta ikasleak bere ikasprozesuaren bilakaera ezagut dezan, txostena ikasleari emanen zaio berak eskatzen badu.
3. Banakako etengabeko txostena 4. eranskinean ezarritako ereduaren arabera eginen du tutoreak, eta ikastetxeko zuzendariaren ikus-onespena agertu beharko da.
33. artikulua. Ikasketen ziurtagiri ofiziala.
1. Ikasketen ziurtagiri ofizialak ikaslearen espedientea zehazki islatuko du eta berak egindako ikasketak egiaztatuko ditu. Oinarrizko agiri ofizial horrek honako hauek adierazi beharko ditu: ikasketa planaren arauen aipamena, lortutako kalifikazioak, modulu baliozkotuak, kirol esperientziarekin egokitasuna dutenak eta salbuetsiak. Halaber, honako hauek adierazi beharko dira: deialdi mota (arrunta ala apartekoa) eta zenbakia, ikasturtea, eskaintza modalitatea eta ziurtagiria eman den eguna. Orobat, honako informazio hau agertuko da: ikaslearen antzinatasuna ikastetxean, matrikula eta deialdien deuseztapena, ziurtagiriaren xede den zikloan izandako ikastetxe aldaketak eta, hala bada, erdi mailako hasierako zikloa gainditu izanaren ziurtagiria zer egunetan eskatu zen.
2. Ikastetxeko idazkaritzek eginen dituzte ziurtagiriak, 3. eranskinean ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuak luzatutako inprimaki normalizatu ofizialetan. Ziurtagiriek indarreko araudian ezarritako baldintzak beteko dituzte.
3. Soilik interesdunak eskatzen badu eginen da ikasketen ziurtagiri ofiziala.
Ikasleak ikastetxe pribatu batean edo kirol administrazioaren menpeko ikastetxe publiko batean ikasten badu, aurreko lerroaldeko prozeduraren arabera jokatuko da, kontuan hartuta ezen halako ikastetxeek, zer ikastetxe publikori dauden atxikita, hari bidaliko diotela ikasketen ziurtagiri ofiziala, behar den eginbidea egin dezan, egiaztatuz ikasketen ziurtagiri ofizialaren datuak eta ebaluazio aktetakoak bat datozela.
34. artikulua. Ikasleen mugigarritasuna.
1. Ikasle bat beste ikastetxe batera aldatzen bada, zentro zaharrak haren ziurtagiri akademiko pertsonala bidali behar dio zentro berriari, eskatu ondoren, bai eta banakako ebaluazio txostena ere, eta diligentzian adierazi behar du kalifikazioak bat datozela zentroan dauden ebaluazio txostenetakoekin.
2. Ikastetxe hartzaileak bidali zaizkion ebaluazio txostenen ardura hartuko du eta ikaslearen ikasketa espedienteari hasiera emanen dio.
3. Ikasle baten espediente akademikoa beste autonomia erkidego bateko ikastetxe batetik Nafarroako ikastetxe batera bidaltzea onartutakoan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak bidezko egokitzapena abiaraziko du hura behar den ikasketetan has dadin.
4. Beste ikastetxe batera aldatzea ez da baimenduko baldin soilik prestakuntza praktikoko modulua edo, hala bada, bukaerako proiektuko modulua egitera bada. Beste autonomia erkidego bateko ikastetxe batetik Nafarroako ikastetxe batera aipatu moduluak ikastera aldatzeko, aldez aurretik Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren titularrak baimena eman beharko du.
5. Baliozkotze, egokitasun, salbuespen edo aurreko kirol prestakuntzaren homologazio prozesuetan, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren IX. kapituluan eta bosgarren xedapen gehigarrian aipatzen diren horietan, ebazpenaren edo ebazpenen kopia erantsiko zaio ikasketen ziurtagiri ofizialari. Kopiak jatorrizko ikastetxearen ikus-onetsia izan beharko du.
6. Artikulu honetan aipatzen den informazioa jasotzeko, “EDUCA” aplikazio informatikoa edo beste baliabide batzuk erabil daitezke.
35. artikulua. Ebaluazio agiriak baliabide elektronikoen bidez betetzea.
Ikastetxe publiko eta pribatuek baliabide elektronikoen bidez beteko dituzte foru agindu honetan aipatzen diren ebaluazio agiri ofizialak, dela “Educa” aplikazio informatikoaren bidez, dela datuak formatu bateragarri batean jasotzea ahalbidetzen duen beste aplikazio baten bidez.
36. artikulua. Ebaluazio agiriak zaintzea eta artxibatzea.
1. Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen ari diren ikastetxeko idazkaritzan zainduko da ikaslearen espedientea.
2. Kirol Administrazioaren menpeko ikastetxe publiko eta pribatuek ebaluazio akta bakoitzeko bi ale beteko dituzte, bat ikastetxerako eta bestea atxikita dauden ikastetxe publikorako. Azkeneko ale hori ikastetxe publikoko idazkaritzan artxibatuko da, eta idazkaria izanen da hura zaintzearen eta eskatzen diren ziurtagirien erantzulea.
37. artikulua. Erdiko mailako hasierako zikloa gainditu izanaren ziurtagiria.
1. Behin erdiko mailako hasierako zikloko ikasketak gainditurik, interesdunak eskaturik, Hezkuntza Departamentuak, ikastetxe publikoen bidez, egoki den ziurtagiria emanen du, 5. eranskinean ezarritakoaren araberakoa.
2. Inprimaki ofizial normalizatuetan emanen dira erdiko mailako hasierako zikloa gainditu izanaren ziurtagiriak, eta indarreko araudian ezarritako beharkizunak beteko dituzte. Hezkuntza Departamentuak ikastetxeen esku jarriko ditu inprimaki normalizatu horiek.
3. Erdiko mailako hasierako zikloa gainditzeak ahalbidetzen du erdiko mailako azken zikloko ikasketak egiten segitzea, modalitate edo kirol espezialitate berean, eta, behar denean, hartutako gaitasun profesionalak frogatzen ditu, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalari dagokionez.
38. artikulua. Gainditutako moduluen ziurtagiri partziala.
1. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluko 2. atalean ezarritakoarekin bat, kirol irakaskuntzetako ziklo bakoitzeko ikasketa guztiak gainditzen ez dituzten ikasleek, gainditutako ikasketen ziurtagiri ofizial bat jasoko dute, eta ondorio akademikoez gain, behar denean, hartutako gaitasun profesionalen aitortza izanen du, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren arabera.
2. Gainditutako moduluen ziurtagiri akademiko ofiziala inprimaki ofizial normalizatuetan emanen da, eta ebazpen honen 6. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriko da. Hezkuntza Departamentuak ikastetxeen esku jarriko ditu inprimaki normalizatu horiek.
IX. KAPITULUA. Tituluen ematea, erregistroa eta ondorioak
39. artikulua. Kirol irakaskuntzen tituluak.
1. Kirol arloko Teknikariaren dagokion titulua lortzeko eskubidea emanen du kirol arloko ikasketetako hasierako eta azken zikloak gainditzeak. Kirol arloko behar den Goi Mailako Teknikariaren titulua lortzeko eskubidea emanen du kirol arloko ikasketetako goi mailako ziklo bat gainditzeak.
2. Kirol arloko Teknikariaren tituluak eta Goi Mailako Kirol arloko Teknikariaren tituluak izaera ofiziala eta balio akademikoa eta profesionala dituzte, eremu nazional osoan, bai eta indarreko legeriak ezarritako ondorioak ere. Beren barnean dituzten lanbide profileko gaitasunak eta prestakuntza frogatzen dituzte, eta, behar denean, tituluan sartutako gaitasun unitateak; betiere, hori ez da lanbidean aritzeko arauketa bat.
40. artikulua. Beste ikasketa batzuetara igarotzea.
1. Kirol arloko Teknikariaren tituluak ahalbidetzen du Batxilergoko edozein modalitatetara igarotzea, kirol irakaskuntzetara sartzeko beharkizun akademikoa edozein zela ere.
2. Goi Mailako Kirol arloko Teknikariaren tituluak egoki diren unibertsitate ikasketetara zuzenean igarotzeko aukera emanen du, kontuan izanik zein diren egindako ikasketak, unibertsitatera sartzeko prozedurei buruz indarrean dagoen araudiaren arabera.
41. artikulua. Erregistroa eta titulua luzatzea.
Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko estatuko oinarrizko araudiaren arabera eginen dira Kirol arloko Teknikariaren eta Goi Mailako Teknikariaren tituluen erregistroa eta ematea.
42. artikulua. Zainketa.
Espedienteak ikastetxeko idazkaritzak zaindu eta artxibatu behar ditu; bertan gordeko dira. Ikastetxea desagertuz gero, Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak ezarriko ditu agiri horiek zaintzeko edo lekualdatzeko.
Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluen baliokidetasunak.
Tituluak eta gutxieneko ikasketak ezartzen dituzten errege dekretuetan eta horien curriculuma arautzen duten foru dekretuetan ezarritakoari jarraituko diote Kirol arloko Teknikariaren eta Goi Mailako Kirol arloko Teknikariaren tituluen baliokidetasun araubideak eta haren lanbide eta ikasketa ondorioek.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Ikasleen datu pertsonalen babesa.
Ikaslearen datu pertsonalak lortzeari, datu horiek ikastetxe batetik bestera lagatzeari eta datuen segurtasun eta konfidentzialtasunari dagokienez, datu pertsonalak babestearen arloan indarra duten arauetan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da, eta betiere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Xedapen Iragankor Bakarra. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren aurretik araututako araubide bereziko kirol irakaskuntzak.
Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrak aipatzen dituen tituluetako kirol arloko modalitate eta espezialitateek eutsi eginen diete tituluak ezartzen dituzten eta behar diren gutxieneko ikasketak onesten dituzten errege dekretuetan ezarritako antolamenduari eta egituraketari. Kasu horietan, bukaerako proiektuko kalifikazioa 1etik 10erako zenbakiekin adieraziko da, dezimalik gabe, eta behar den graduko batez besteko notaren zati izanen da. Foru agindu honetan hasierako zikloari eta bukaerako zikloari egiten zaizkion aipamenak lehen mailari eta bigarren mailari aplikatzen ahal zaizkio, hurrenez hurren.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
Indargabetu egin dira foru agindu honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.
Azken Xedapenetako Lehena. Arauen garapena.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan foru agindu honetan xedatutakoa aplikatzeko, garatzeko eta gauzatzeko.
Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
1. ERANSKINA. Araubide bereziko kirol irakaskuntzak
IKASKETA ESPEDIENTEA
IKASTETXEA: ............................................................
ESPEDIENTE ZK.: .....................................................
DATA: .........................................................................
IKASLEAREN DATU PERTSLAK | |||||||
Deiturak: |
Izena: |
NANa/AITa/Pasaportea/Beste agiri batzuk (1) | |||||
Sexua (G gizona, E emakumea): |
Jaioteguna: |
Herria: |
Probintzia: |
Herrialdea: |
Nazionalitatea: | ||
Helbidea: |
PK |
Herria: | |||||
Aitaren edo tutorearen izena: |
Amaren edo tutorearen izena: |
Telefonoa: Helbide elektronikoa: | |||||
DATU AKADEMIKOAK | |||||||
ESKOLATZEAREN AURREKARIAK | |||||||
Ikastetxea |
Udalerria (probintzia) |
Ikasturtea |
Etapak edo zikloak |
Kurtsoak |
Lortutako titulazioa | ||
|
|
|
|
|
| ||
|
|
|
|
|
| ||
|
|
|
|
|
| ||
|
|
|
|
|
| ||
Proba bidezko sarbidea |
Ikastetxea |
Udalerria (probintzia) |
Data |
Kalifikazioa | |||
q Unibertsitatean sartzeko proba (25 urte baino gehiago) q Kirol irakaskuntzetan sartzeko proba q Sartzeko proba berariazkoa |
|
|
|
| |||
ETXE ALDAKETAK | |||||||
Helbidea: |
Udalerria: |
Probintzia: |
Telefonoa: Helbide elektronikoa: | ||||
Helbidea: |
Udalerria: |
Probintzia: |
Telefonoa: Helbide elektronikoa: | ||||
IKASTETXE ALDAKETA | |||||||
Egun honetan: Herria: |
ikastetxe honetara aldatu da: Probintzia: | ||||||
Egun honetan: Herria: |
ikastetxe honetara aldatu da: Probintzia: | ||||||
Egun honetan: Herria: |
ikastetxe honetara aldatu da: Probintzia: | ||||||
Oharra: espediente akademikoari agiri hauek erantsiko zaizkio: 1.–Jatorrizko agiria edo kopia konpultsatua, kirol irakaskuntzen ziklora sartzeko beharkizun akademikoarena, edo kirol irakaskuntzetara sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriarena, baita sartzeko proba berariazkoa edo berariazkoak gainditu izatearen ziurtagiriarena ere. 2.–Ikasturte bakoitzeko matrikulazioen eta kalifikazioen laburpena (orri osagarriak). 3.–Gainera, hala badagokio, ikasketa espedientean honako agiri hauek sartuko dira: –Matrikula baliogabetzeari lotutako jatorrizko agiriak edo horien kopia konpultsatua (eskaera, frogagiriak eta ebazpena). –Deialdiari uko egiteari lotutako jatorrizko agiriak edo horien kopia konpultsatua (eskaera, frogagiriak eta ebazpena). –Banakako ebaluazio txostenaren kopia konpultsatua. –Moduluen egokitasunerako, baliozkotzerako eta/edo salbuespenerako sortutako jatorrizko agiriak edo horien kopia konpultsatua. –Ikasketa espedienteari lotutako eginbideak. (1) Egoitza-baimena/Ikasteko bisatua/Atzerritarraren txartela. | |||||||
IKASTETXEA: ............................................................
ESPEDIENTE ZK.: .....................................................
DATA: .........................................................................
1 Orri osagarria: ..........................................................
ZK.: .............................................................................
Deiturak: |
Izena: |
NANa/AITa/Beste agiri batzuk (2): |
MATRIKULAREN DATUAK | |||
Ikasturtea: |
2 Modalitatea: |
Kirol modalitatea/Espezialitatea |
5 Kodea/Tituluaren FD |
3 Mota: |
|
| |
4 Bidea: |
|
|
Matrikulatutako moduluetan lortutako amaierako kalifikazioak (gainditu gabeko moduluak ere sartuko dira).
MODULUAK/MULTZOAK |
KALIFIKAZIOAK | |||||
6 Zikloa/maila |
7 Moduluaren kod. |
Izen osoa |
8 Kalifikazioak |
Oharrak |
9 Datak |
10 Deialdi zk. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Kalifikazioa eta data |
|
11 MAILAKO/ZIKLOKO AZKEN NOTA |
|
MATRIKULARI UKO EGIN ZAION EGUNA |
|
MATRIKULA BALIOGABETU DEN EGUNA |
|
....................... (e)n, 20......(e)ko ................... aren ........(e)an Idazkaria Stua. ............................ |
12 Beste ohar batzuk: |
1.–Matrikula bakoitzak orri osagarri bat sortzen du.
2.–O: orokorra. B: berezia. U: urrutikoa.
3.–OS: osoa. PMUL: Partziala, multzoen arabera. PM: Partziala, moduluen arabera.
4.–A: arrunta. PT: titulua lortzeko probak.
5.–Nafarroako Foru Komunitatean kirol irakaskuntzen zikloari esleitutako kodea eta curriculumaren foru dekretua.
6.–HAS: (hasierakoa). BUK: (bukaerakoa). GM: (goi mailakoa). 1. (lehenbiziko maila). 2. (bigarren maila).
7.–Moduluaren kodea.
8 |
Modulua gainditu gabe |
1, 2, 3 edo 4 |
Bukaerako proiektuaren modulua gainditu gabe |
EZ GAI |
Modulua gainditua |
5, 6, 7, 8, 9 edo 10. |
Modulua baliozkotua |
BK | |
Prestakuntza praktikoko modulua/multzoa gainditua |
GAI |
Modulua salbuetsia |
SL | |
Prestakuntza praktikoko modulua/multzoa gainditu gabe |
EZ GAI |
Ebaluazio deialdiaren ukoa duen modulua. |
UK | |
Bukaerako proiektuaren modulua gainditua |
GAI |
Kirol esperientziarekin egokitasuna duen modulua |
EGOK |
9.–Moduluaren azken ebaluazioaren data.
10.–Deialdiaren zenbakia edo, bestela, aparteko deialdia.
11.–Mailako edo zikloko azken ebaluazioaren kalifikazioa eta data.
12.–Hainbat gertakariri buruzko oharrak: egokitasunak, baliozkotzeak, salbuesteak, hurrengo mailara igarotzeari eta ziurtagiriei buruzko erabakiak, mailaren ziurtagiriaren eskaera...
(2) Egoitza-baimena/Ikasteko bisatua/Atzerritarraren txartela.
2. ERANSKINA. Ebaluazio akta
ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IKASKETAK
MODALITATEA/ESPEZIALITATEA .............................................. IKASTETXEA ..................................
IKASTURTEA ........................................................... ZIKLOA/MAILA ............................................................
Graduko kirol irakaskuntzak ....................................................................................
KIROL IKASKETETAKO ETA ZIKLOKO/MAILAKO MODULUEN/MULTZOEN AZKEN KALIFIKAZIOAK
IZEN-DEITURAK |
1. MAILAKO MODULUAK |
2. MAILAKO MODULUAK |
| |||||||||||||||||||||||||||
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
1 Kodea |
3 AK E | ||||||||||||||||
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
2 Kalif. |
Baliozk. zk. |
4 Zikloa/maila |
Titulua lortzeko ikasketak | |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
5 Ohar orokorrak:
|
OHARRA: Akta honetan ............................ ikasle biltzen dira. Azkena: .......................................................
....................... (e)n, 20...(e)ko ................... aren ........(e)an
ZUZENDARIA TUTOREA IRAKASLE TALDEA
1.–Moduluaren kodea.
2.–Amaierako kalifikazioa eta ebaluazio deialdiaren zenbakia.
3.–AK: Titulua lortzeko ikasketen eta mailako/zikloko azken kalifikazioa.
4.–Hasierako zikloa-bukaerako zikloa-goi mailako zikloa (LOE) / Lehenbizko maila-Bigarren maila-Goi mailako graduko zikloa (LOGSE).
5.–Ikasle bakoitzarentzako oharrak, honi buruzkoak:
ERR: Errepikatu.
ZIUR: Zikloaren/mailaren ziurtagiriaren eskaera.
TIT: Tituluaren eskaera.
DA: Deialdiak agortutik.
3. ERANSKINA. Ikasketen ziurtagiri ofiziala
...................................................................... jaunak/andreak, ....................................... ikastetxeko idazkaria denak,
Telefonoa ...................................................., Posta elektronikoa .................................................................,
ZIURTATZEN DU:
......................................................................... ikasleak, .......................................................... NANa/AITa/Pasaportea/Beste agiri bat duenak (3) ..................................... -n matrikulatua, ................................. Errege Dekretuak eta ................................... Foru Dekretuak arautzen baitute, honako kalifikazioak lortu ditu, bere ikasketa ziurtagirian ageri denez:
KURTSOA |
KODEA |
MODULUA/MULTZOA |
IKASTURTEA |
IKASTETXEA |
KALIFIKAZIOA |
DEIALDI ZK. | |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
MAILAKO/ZIKLOKO AMAIERAKO NOTA: ......................................................................................................................................... Eguna: .................................................. | |||||||
....................... (e)n, 20...(e)ko ................... aren ........(e)an | |||||||
Ontzat emana ZUZENDARIA Stua. ............................................ |
Ontzat emana IDAZKARIA Stua. ............................................ | ||||||
Kalifikazioak |
Modulua gainditu gabe |
1, 2, 3, 4 |
Bukaerako proiektuaren modulua gainditu gabe: |
EZ GAI |
Modulua gainditua |
5, 6, 7, 8, 9, 10 |
Modulua baliozkotua |
BK | |
Prestakuntza praktikoko modulua gainditua: |
GAI |
Modulua salbuetsia |
SL | |
Prestakuntza praktikoko modulua gainditu gabe: |
EZ GAI |
Uko deialdiari |
UK | |
Bukaerako proiektuaren modulua gainditua: |
GAI |
Egokitasuna duen modulua |
EGOK | |
Kurtsoa |
Hasierako zikloa / Lehenbizko maila |
1 |
Bukaerako zikloa / Bigarren maila |
2 |
Goi mailako zikloa |
3 |
|
|
(3) Egoitza-baimena/Ikasteko bisatua/Atzerritarraren txartela.
4. ERANSKINA. Araubide bereziko kirol irakaskuntzak
BANAKAKO EBALUAZIO TXOSTENA
IKASLEAREN DATU PERTSLAK | ||
Deiturak: |
Izena: |
NANa/AITa/Pasaportea/Beste agiri batzuk (4) |
Helbidea: |
PK |
Herria: |
Ikasturtea |
Modalitatea, mota eta bidea |
Gradua |
Kirol modalitatea/Espezialitatea |
|
|
|
|
Zikloa/Maila |
|
Ebal. partziala Data .../.../... |
Oharrak* |
Ebal. partziala Data .../.../... |
Oharrak* |
Ebal. partziala Data .../.../... |
Deialdi zenbakia | |
Kodea |
Modulua |
Kalifikazioa |
Kalifikazioa |
Kalifikazioa | ||||
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
ZIKLOKO/MAILAKO AMAIERAKO NOTA: ........................................................................................................................................................................ |
Oharrak eta/edo gomendioak: | |
....................... (e)n, 20...(e)ko ................... aren ........(e)an Tutorea Stua. ........................................... Moduluaren azken ebaluazioa egin baino lehen ikastetxez aldatzeko eskaera egiten bada, ebaluazio partzialeko txostena ematen ahalko da, kalifikazioak eta oharrak biltzen dituena, tutoreak sinatua eta ikastetxeko zuzendariak ontzat emana. | |
Itzuli sinatuta: Interesduna Stua. ....................... |
Aita, ama edo legezko tutorea Stua. ....................... |
....................... (e)n, 20...(e)ko ................... aren ........(e)an (4) Egoitza-baimena/Ikasteko bisatua/Atzerritarraren txartela. |
5. ERANSKINA. Hasierako zikloa/lehenbiziko maila gainditu izanaren ziurtagiria
...................................................................... jaunak/andreak, ............................................................. ikastetxeko idazkaria denak, Telefonoa ...................................................., Posta elektronikoa ............................................................................................................................,
ZIURTATZEN DU:
......................................................................... ikasleak, ............................................................ NANa/AITa/Pasaportea/Beste agiri bat duenak (5) ..................................... -n matrikulatua, ................................. Errege Dekretuak eta ................................... Foru Dekretuak arautzen baitute, ikasketa horien hasierako zikloa/lehenbiziko maila gainditu du, eta honako kalifikazioak lortu ditu, bere ikasketa ziurtagirian ageri denez:
KURTSOA |
KODEA |
MODULUA/MULTZOA |
IKASTURTEA |
IKASTETXEA |
KALIFIKAZIOA |
DEIALDI ZK. | |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
MAILAKO/ZIKLOKO AMAIERAKO NOTA: ........................................................... Eguna: ............................ | |||||||
....................... (e)n, 20....(e)ko ................... aren ........(e)an | |||||||
Ontzat emana ZUZENDARIA Stua.: ............................................ |
Ontzat emana IDAZKARIA Stua.: ............................................ | ||||||
| |||||||
Kalifikazioak |
Modulua gainditu gabe |
1, 2, 3, 4 |
Bukaerako proiektuaren modulua gainditu gabe: |
EZ GAI |
Modulua gainditua |
5, 6, 7, 8, 9, 10 |
Modulua baliozkotua |
BK | |
Prestakuntza praktikoko modulua gainditua: |
GAI |
Modulua salbuetsia |
SL | |
Prestakuntza praktikoko modulua gainditu gabe: |
EZ GAI |
Uko deialdiari |
UK | |
Bukaerako proiektuaren modulua gainditua: |
GAI |
Egokitasuna duen modulua |
EGOK | |
Kurtsoa |
Hasierako zikloa / Lehenbizko maila |
1 |
Bukaerako zikloa / Bigarren maila |
2 |
Goi mailako zikloa |
3 |
|
|
(5) Egoitza-baimena/Ikasteko bisatua/Atzerritarraren txartela.
6. ERANSKINA. Gainditutako moduluen ziurtagiri akademiko ofiziala
...................................................................... jaunak/andreak, ............................................. ikastetxeko idazkaria denak, Telefonoa ...................................................., Posta elektronikoa ............................................................................................................................,
ZIURTATZEN DU:
......................................................................... ikasleak, ............................................................ NANa/AITa/Pasaportea/Beste agiri bat duenak (6) ..................................... -n matrikulatua, ................................. Errege Dekretuak eta ................................... Foru Dekretuak arautzen baitute, ondoko koadroan agertzen diren moduluak/multzoak gainditu ditu, bere ikasketa ziurtagirian ageri denez:
KURTSOA |
KODEA |
MODULUA/MULTZOA |
IKASTURTEA |
IKASTETXEA |
KALIFIKAZIOA |
DEIALDI ZK. | |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
| |
....................... (e)n, 20....(e)ko ................... aren ........(e)an | |||||||
Ontzat emana ZUZENDARIA Stua.: ............................................ |
Ontzat emana IDAZKARIA Stua.: ............................................ | ||||||
| |||||||
Kalifikazioak |
Modulua gainditu gabe |
1, 2, 3, 4 |
Bukaerako proiektuaren modulua gainditu gabe: |
EZ GAI |
Modulua gainditua |
5, 6, 7, 8, 9, 10 |
Modulua baliozkotua |
BK | |
Prestakuntza praktikoko modulua gainditua: |
GAI |
Modulua salbuetsia |
SL | |
Prestakuntza praktikoko modulua gainditu gabe: |
EZ GAI |
Uko deialdiari |
UK | |
Bukaerako proiektuaren modulua gainditua: |
GAI |
Egokitasuna duen modulua |
EGOK | |
Kurtsoa |
Hasierako zikloa / Lehenbizko maila |
1 |
Bukaerako zikloa / Bigarren maila |
2 |
Goi mailako zikloa |
3 |
|
|
(6) Egoitza-baimena/Ikasteko bisatua/Atzerritarraren txartela.
7. ERANSKINA. Kirol irakaskuntzen moduluak baliozkotzeko eskaera
Datu pertsonalak.
Deiturak: ................................................., Izena: ..............................,
Jaioteguna: ............, Nazionalitatea: .............., NANa: ......................
Helbidea: ............................., P.K.: .............., Herria: ........................,
Telefonoa: ..............., Posta elektronikoa: ......................................, Faxa: ..................,
ADIERAZTEN DU:
Dauzkan ikasketak: ...........................................................................
Matrikulaturik dagoen ikastetxea: .......................................................
ESKATZEN DU ondoko hau baliozkotu dakiola:
GAINDITUTAKO IKASGAIA |
ESKATZEN DUEN MODULUA |
GRADUA |
MAILA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Aurkezten diren agiriak:
X |
NANaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua |
X |
Ikasketen ziurtagiri pertsonala, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua |
|
Daukan tituluaren fotokopia konpultsatua. |
|
Gainditutako ikasgaien programen ziurtagiria |
HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROLEKO MINISTRO JAUNA/ANDREA.