(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

394/1999 Foru Agindua, azaroaren 16koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta institutuen arteko lankidetza programan euskara ere sartzen duena

 

(2000ko 7. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 17an)

Atarikoa

Azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala sortu zen. Bertan, helburuen artean, hezkuntzak irakastea ikastetxe laguntzaileetan koordinatzea aipatzen da, ikastetxe horietan bateragarri izanen baitira Bigarren Hezkuntzako eta hizkuntza eskola ofizialetako hizkuntza kurrikuluak. Horrela, Bigarren Hezkuntzan euskara ikasten dutenek errazkiago eskuratzen ahalko dituzte hizkuntza araubide bereziko irakaskuntzetako titulu akademiko ofizialak, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan izaniko irakaskuntzatik abiaturik.

Halaber, hizkuntza hori programan sartzean, posible izanen da Bigarren Hezkuntzako ikasleen eskariaren handia asetzea, hezkuntza irakaskuntza espezializatuetako ziurtagiriei dagokienez.

Kontuan hartuz, Hizkuntza irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako irakaskuntzen antolamenduari buruz irailaren 2an eman eta 1988-09-10eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 967/1988 Errege Dekretua; Urrutiko Hezkuntzara egokituriko hizkuntza irakaskuntza espezializatuetako lehen mailako oinarrizko zikloko kurrikulua ezartzeko 1993ko azaroaren 2an eman eta 1993-11-13ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Agindua; eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala sortzeko azaroaren 15ean eman eta 1993-11-24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 339/1993 Foru Dekretua.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 b) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta institutuen arteko lankidetza programan euskara ere sartzea. Horrela ekainaren 25ean eman eta 1999-08-23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 226/1995 Foru Aginduan aipatzen den hizkuntza eskaintza handituko da.

2. Foru Agindu honez geroztik, Euskara Departamentua osatzen ahalko da Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean.

3. 2000-2001 ikasturtetik aurrera programa honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek halaxe eskatu beharko dute, urriaren 18an eman eta 1995-10-8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 583/1995 Foru Aginduaren arabera.

Azken Xedapenetako Lehena

Baimena ematen zaio Hezkuntza zuzendari nagusiari Foru Agindu honetan xedaturikoa bete eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Agindu hau igortzea Araubide Bereziko Irakaskuntza eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Araubide Bereziko eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Euskara Irakatsi eta Sustatzeko Atalera, Ikasketen Antolamenduko Atalera, Hizkuntza Unitate Teknikora, Glotodidaktika Bulegora eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialera.

Azken Xedapenetako Hirugarrena

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa