Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2007ko 101. NAOn argitaratua, abuztuaren 15ean. Aldaketak: 44/2010 Foru Agindua, martxoaren 8koa)
Atarikoa
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, I. tituluko VI. kapituluan arte ikasketak arautzen ditu, zeintzuen artean musikako lanbide ikasketak dauden, eta horien esparrua eta egitura ezartzen du.
Lege horretako 6.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatu ditu abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuak.
Ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez ezarritako hezkuntza sistemaren antolaketa berria aplikatzeko egutegia ezartzen duenak, 21. artikuluan dioenez, 2007-2008 ikasturtean musikako lanbide ikasketen lehenbiziko lau kurtsoak ezarriko dira, eta iraungi eginen dira orain arte indarrean egon diren erdi mailako ikasketen lehenbiziko bi zikloak. Halaber, artikulu horren arabera, 2008-2009 ikasturtean musikako lanbide ikasketen bosgarren eta seigarren kurtsoak ezarriko dira, eta iraungi eginen da ordura arte indarra izanen duten erdi mailako ikasketen hirugarren zikloa.
Martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen curriculuma ezarri du Nafarroako Foru Komunitatean.
Ikasketa horien ezarpena gauzatu eta abian jartzeko, bidezkoa da musikako lanbide ikasketen egitura eta ordutegia ezartzea espezialitate bakoitzean.
Ikusirik Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariaren adostasun txostena musikako lanbide ikasketen egitura eta ordutegia ezartzeko.
Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
1. Helburua eta aplikazio eremua.
Foru agindu honen helburua da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketetako mailaren eta kurtsoen egitura ezartzea espezialitate bakoitzean, Nafarroako Foru Komunitatean, bakoitzaren irakasgaiak eta irakastorduak zehaztuta, foru agindu honen eranskinean ageri den moduan. Hori guztia Nafarroako Foru Komunitatean musikako lanbide ikasketen curriculuma ezartzen duen martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuari jarraikiz.
2. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Xedapen Gehigarri Bakarra. Aukerako irakasgaiak.
Hezkuntza Departamentuak aukerako irakasgaien eskaintza eta irakasgai horien orduak arautuko ditu, foru agindu honetan ezarritako moduan.
ERANSKINA
Eskola ordutegia, Musikako Lanbide Ikasketetako espezialitateen arabera