Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2007ko 95. NAOn argitaratua, abuztuaren 3an. Aldaketak: 18/2011 Ebazpena, otsailaren 3koa)
Atarikoa
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, I. tituluko VI. kapituluan, arte ikasketak arautzen ditu, besteak beste musikako lanbide ikasketak, eta haien eremua eta egitura ezartzen ditu.
Lege horren 6.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuak curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen ditu, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketetarako.
Ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez ezarritako hezkuntza sistemaren antolaketa berria aplikatzeko egutegia ezartzen duenak, 21. artikuluan dioenez, 2007-2008 ikasturtean musikako lanbide ikasketetako lehenbiziko lau kurtsoak ezarriko dira, eta iraungi eginen dira orain arte indarrean egon diren maila ertaineko ikasketetako lehenbiziko bi zikloak. Halaber, artikulu horrek ondokoa ere ezartzen du: 2008-2009 ikasturtean musikako lanbide ikasketetako bosgarren eta seigarren kurtsoak ezarriko direla, eta iraungi eginen dela ordura arte indarra izanen duten maila ertaineko ikasketetako hirugarren zikloa.
Martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arautzen diren musikako lanbide ikasketen curriculuma ezartzen du, Nafarroako Foru Komunitaterako.
Ikasketa horien funtzionamendua egokiro antolatzeko, bidezkoa da musikako lanbide ikasketetan sartzeko baldintzak eta matrikulazioaren inguruko alderdiak arautzea.
Ikusirik, musikako lanbide ikasketetan sartzeko arauak emateko, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak emandako adostasun txostena.
Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
1. artikulua. Xedea.
Foru agindu honen xedea da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketetan sartzeko arauak ematea Nafarroako Foru Komunitatean.
2. artikulua. Musikako lanbide ikasketetan sartzeko baldintzak.
2.1. Lehen kurtsoan sartzea.
Musikako lanbide ikasketetako lehen kurtsoan sartzeko, berariazko sarrera proba gainditu behar da. Lanbide ikasketak aprobetxamenduz egiteko heldutasuna, gaitasunak eta ezagutzak baloratuko dira proba horretan.
2.2. Lehen kurtsoan ez, beste batean sartzea.
Lehen kurtsoan hasi ordez, espezialitate batean sartu nahi bada aurreko kurtsoak egin gabe, berariazko sarrera proba gainditu beharko da eta bertan izangaiak frogatu beharko du kasuan kasuko ikasketak aprobetxamenduz egiteko behar diren ezagutzak badituela. Proba horretan erreferentzia gisa hartuko dira izangaiak egin nahi duen kurtsoaren aurrekoetan ematen diren ikasgaien helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak.
3. artikulua. Probak egitea.
Musikako lanbide ikasketetan sartzeko probak urtero deialdi batean eginen dira, ekainean, ikastetxeak ezartzen duen epean.
4. artikulua. Inskripzioa eskatzea.
Maiatzean eta ekainean, probak egin aurretik, behar adina denbora lehenago, ikastetxeek epea ezarriko dute sarrera probarako izena emateko. Inskripzioaren eskabidea bete beharko da eta bertan adieraziko da zein kurtso eta espezialitatetan sartu nahi den.
5. artikulua. Sarrera probaren edukia.
5.1. Arau orokor gisa, zein musika tresnaren espezialitatetan sartu nahi den, espezialitate horretan eginen da sarrera proba.
5.2. Bai lehenbiziko kurtsoan sartzeko probak bai hurrengo kurtsoetako probek bi zati izanen dituzte:
a) Interpretazioa.
b) Entzuteko gaitasuna eta ezagutza teoriko-praktikoak ebaluatzeko ariketa.
5.3. Lehen kurtsoan sartzeko proban ariketa hauek eginen dira:
a) Egin nahi den espezialitateko musika tresnarekin, hiru obra joko dira, estilo desberdinetakoak. Horietako bat, gutxienez, buruz ikasita jo behar da.
Hiru obra horietatik izangaiak bi aukeratu behar ditu espezialitate bakoitzean berariaz prestatzen den errepertorioko obren artean. Errepertorio hori artikulu honetako 5.4 idatz-zatian zehazten den moduan prestatuko da. Hirugarren obra ikasleak nahi duena izanen da.
Kantu espezialitatean, hiru obretako bat herri kanta izanen da.
Artikulu honetako 5.1 idatz-zatian arau orokor gisa adierazitakoa gorabehera, lehen kurtsoan sartzeko proban, Organo eta Klabe espezialitateetan, proba pianoarekin egin ahal izanen da, eta Tuba espezialitatean, berriz, bonbardinoarekin.
b) Beste ariketa bat eginen da ikaslearen entzuteko gaitasuna eta musika-hizkuntzaz dituen ezagutza teoriko-praktikoak ebaluatzeko.
5.4. Lehen kurtsoan sartzeko probaren deskribapena eta obren errepertorioa.
Foru agindu honen eranskinean dago musikako lanbide ikasketetako lehen kurtsoan sartzeko a) letrako obren errepertorioa, espezialitatez espezialitate, baita sarrera probako b) ariketaren deskribapena ere.
Hezkuntza Departamentuak errepertorioa eta probaren deskribapena aldatu ahal izanen ditu, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.
Ikastetxeek beren hezkuntza proiektuan jasoko dituzte lehen kurtsoan sartzeko probaren edukia eta ebaluazioa, aldez aurretiko maila gisa, eta horiek lotura izan beharko dute proiektu horretan lehen kurtsorako ezarritako helburu, eduki eta ebaluazio-irizpideekin.
5.5. Lehen kurtsoan ez beste batean sartzeko proban ariketa hauek eginen dira:
a) Egin nahi den espezialitateko musika tresnarekin hiru obra joko dira, estilo desberdinetakoak. Horietako bat, gutxienez, buruz ikasita jo behar da.
b) Beste ariketa bat eginen da ikaslearen entzuteko gaitasuna ebaluatzeko eta sartu nahi duen kurtsoaren aurrekoei dagozkien ezagutza teoriko-praktikoak ba ote dituen begiratzeko.
5.6. Lehen kurtsoan ez beste batean sartzeko probaren deskribapena eta obren errepertorioa.
Ikastetxeek beren hezkuntza proiektuan jasoko dituzte lehen kurtsoan ez beste batean sartzeko probaren edukia eta ebaluazioa, eta horiek bat etorriko dira proiektu horretan helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak kurtsoz kurtso banatuta dauden moduarekin.
Hezkuntza proiektua onetsi ondoren, ikastetxeek aditzera emanen dituzte lehen kurtsoa ez den beste batean sartzeko probaren nondik norakoak, hau da, a) idatz-zatiko obren errepertorioa eta b) idatz-zatiko ariketaren edukia, ikastetxean ematen diren espezialitateetako bakoitzerako.
6. artikulua. Sarrera probaren kalifikazioa.
Probaren atal bakoitzean 0 eta 10 puntu bitarteko kalifikazioa emanen da.
Sarrera probaren azken kalifikazioa 0tik 10era bitarteko zenbaki bat izanen da, hamartar batekin, gehienez. Kalifikazio hori a) idatz-zatiko kalifikazioaren eta b) idatz-zatiko kalifikazioaren arteko batezbesteko ponderatua izanen da (lehena %70ean ponderatuko da eta bigarrena %30ean).
Proba gainditzeko, a) eta b) ataletan 5na puntu lortu behar dira gutxienez, eta azken kalifikazioan ere 5 puntu lortu behar dira gutxienez.
Lehena ez den beste kurtso batean sartzeko proban ikasleak erakusten duen errendimendu orokorra hura inskribatu den kurtsorako egokia ez bada, epaimahaiak zehaztuko du zein kurtsotan sartu behar lukeen izangaiak, eta kurtso horri begira emanen dio azken puntuazioa. Horrela, ikaspostu hutsak egokiro esleituko dira.
7. artikulua. Epaimahaiak eta aktak.
Sarrera proba ebaluatzeko, epaimahai bat eratuko da espezialitate bakoitzeko. Zuzendariak izendatutako hiru irakaslek osatuko dute epaimahai bakoitza.
Epaimahai bakoitzak prozesuaren gaineko informazio garrantzitsu guztiak jasoko ditu, eta kurtso eta espezialitate bakoitzean lortutako emaitzen akta eginen du.
Epaimahaiaren lana amaitu eta bi egun baliodun igaro baino lehen, ikastetxeko iragarki oholean, kurtso eta espezialitate bakoitzean, izangaien zerrenda jarriko da, lortutako azken kalifikazioaren arabera ordenatuta handienetik txikienera. Ariketetan lortutako puntuazio partzialak ere jarriko dira.
8. artikulua. Erreklamazioak.
Sarrera proban lortutako azken kalifikazioaren kontra, izangaiek, edo haien guraso zein legezko ordezkariek, berraztertzea eskatu ahal izanen diote ikastetxeko zuzendariari, idatziz, bi egun balioduneko epean, epaimahaiak emaitza argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hurrengo bi egun baliodunetan epaimahaiek berraztertzeko eskaerak aztertuko dituzte, horien gaineko txostenak egin eta ikastetxeko zuzendariari emanen dizkiote, eta hark kopia igorriko die izangaiei edo haien guraso zein legezko ordezkariei, ezarritako epean.
Berraztertzeko prozesua agortzen duten ikasleek zilegi izanen dute, dela nork bere kasa, dela guraso edo tutoreen bitartez, ikastetxeko zuzendariari eskatzea erreklamazioa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igor dezala, azken jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean.
Ikastetxeko zuzendariak, gehienez ere hiru egun balioduneko epean, espedientea bidaliko du Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura. Zuzendari nagusiak ebazpena emanen du -eta horrek administrazio bideari amaiera emanen dio- hamabost egun balioduneko epean espedientea jasotzen denetik hasita, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostenak kontuan izanik.
Ikaslearen alegazioaren aldeko ebazpena ematen baldin bada arestian aipatutako instantziaren batean, dagokion zuzenketa agerraraziko da aktan, epaimahaiko idazkariak sinatutako eta zuzendariak ikus-onetsitako eginbidearen bitartez, eta kontuan hartuko da ikaspostuak esleitzeko garaian, behar diren ondorioak izan ditzan.
9. artikulua. Probaren ondorioak eta baliozkotasuna.
Sarrera proba gainditzeak proba horri dagokion ikasturterako matrikulatzeko eskubidea sortuko du soilik, betiere ikaspostu hutsik baldin badago kasuan kasuko espezialitatean eta kurtsoan.
10. artikulua. Ikaspostuen eskaintza.
Hezkuntza Departamentuak bere eskumeneko ikastetxeetan eskuragarri dauden ikaspostuen kopurua ezarri ahal izanen du espezialitate eta kurtso bakoitzerako.
11. artikulua. Ikaspostuak esleitzea.
Kurtso eta espezialitateetako plaza hutsak esleituko dira ikasturte bakoitzean, kurtso bakoitzeko proban lortutako behin betiko puntuazioen arabera, puntuazioen ordenari hertsiki jarraituz.
Berdinketarik izanez gero, probaren lehen atalean puntu gehien lortu dituen izangaiak izanen du lehentasuna. Hala ere berdinketak irauten badu, jendaurreko zozketaren bidez hautsiko da.
12. artikulua. Matrikulazioaren ingurukoak.
12.1. Ikastetxeko ikasleentzako postuak.
Ikastetxeek hurrengo ikasturterako postua gordeko diete ikastetxean ikasketak egiten ari direnei.
Ekaineko deialdi arruntean irakasgai guztiak gainditzen dituzten ikasleek matrikula egin beharko dute ikastetxeak horretarako ezartzen duen epean. Hala egin ezik, hurrengo urtean ikastetxean ikasketa ofizialak egiten jarraitzeko aukera galduko dute.
Ekaineko ebaluazio arruntaren ondoren irakasgairen bat gainditu gabe duten ikasleei ikaspostua gordeko zaie aparteko ebaluazioaren emaitza jakin arte. Gainditu gabeko irakasgairen bat duen ikaslea hurrengo kurtsora igarotzeko moduan badago, ikastetxeak ikaspostua gordeko dio hurrengo kurtsoan; bestela, ikastetxeak behin-behinean gordeko dio ikaspostua bai kurtsoa errepikatzeko bai hurrengo kurtsora igarotzeko, aparteko ebaluazioaren emaitzen zain.
12.2. Matrikulatzeko prozesua.
Behin ikastetxeko ikasleak matrikulaturik, ikasturtea amaitu ondoren, eta irakasgairen bat gainditu gabe duten ikasleentzako ikaspostuak gorderik, ikastetxeek matrikulatzeko epea ezarriko diete sarrera probak gainditu dituzten ikasleei, dagozkien espezialitatean eta kurtsoan matrikulatu daitezen, foru agindu honen 11. artikuluan ezarritako lehentasun ordenari jarraituz, eta eskuragarri dauden ikaspostu hutsen arabera.
Gero, aparteko ebaluaziorako deialdiaren ondoren, ikastetxeak beste matrikulazio epe bat ezarriko du, lehenik irakasgairen bat gainditu gabe duten ikastetxeko ikasleak matrikulatu daitezen, eta bigarrenik, ikaspostu hutsen bat geratzen bada, sarrera probak gainditu arren lehenbiziko matrikulazio aldian ikasposturik lortu ez duten ikasleak matrikulatu daitezen; hori guztia foru agindu honen 11. artikuluan ezarritako lehentasun ordenaren arabera eginen da.
12.3. Espedienteak lekuz aldatzea.
Beren espedientea Nafarroako Foru Komunitateko kontserbatorio profesional edo baimendutako ikastetxeren batera aldatu nahi izanez gero, ikasleek onarpena eskatu ahal izanen dute beren ikasketak beste ikastetxe batean egiten jarraitzeko, lehengo espezialitate berean eta dagokien kurtsoan, martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuari jarraituz, betiere ikasketa hauetarako ezarritako gehieneko iraupena agortu gabe badute.
Ikastetxeak halako eskaerak onartu ahal izanen ditu baldin eta ikasle ofizialei eta sarrera probak gainditu dituzten izangaiei ikaspostua esleitu eta matrikula egin ondoren ikasposturen bat hutsik geratzen bada eskatutako kurtsoan eta espezialitatean.
Onarpena lortuz gero, ikasleak bere espedientea beste ikastetxe horretara aldatzeko eskaera egin beharko du jatorrizko ikastetxean.
12.4. Matrikulari uko egitea.
Ikasleek, apirilaren 30era arte, zilegi izanen dute matrikula deuseztatzeko eskatzea ikastetxeko zuzendariari, gaixotasunen batek edo beste arrazoiren batek ikasketetan jarraitzea eragozten badie.
Horretarako, ikasleek agiri sinesgarrien bidez frogatu beharko dute inguruabar hauetakoren bat:
-Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.
-Lanpostu bat eskuratu izana.
-Familiako beharkizunak izatea.
Ikaslearen irakasleei entzun ondoren, ikastetxeko zuzendariak eskaera ebatzi eta matrikulari uko egiteko baimena emanen du, baldin eta aipatu arrazoi horietako bat frogatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normalki joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.
Aurreko paragrafoan aipatu arrazoiak ez bezalako arrazoi bereziak daudenean, zuzendariak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusira igorriko du eskaera, txosten batekin batera eta, hala badagokio, behar den dokumentazioarekin batera, behar den ebazpena eman dadin.
Matrikularen deuseztapena ebaluazio agirietan agerraraziko da, behar den eginbidea eginez espediente akademikoan, ebaluazio aktetan eta kalifikazio liburuan.
Matrikulari uko egin arren ez dira itzuliko ordaindutako tasak.
Matrikulari uko egiten dioten ikasleek hurrengo ikasturtean berriz ekin ahalko diete ikasketei ikastetxe berean, baldintza berezirik gabe. Ondoko ikasturteetan ikastetxera itzultzeko, ordea, foru agindu honetan ezarritako sarrera-prozedura arrunta bete beharko dute: sarrera proba gainditu eta ikaspostu hutsen zain egon.
Ikasleak dena delako kurtsoan edo musikako lanbide ikasketetan iraun duen denboraren zenbaketan, ez da kontuan hartuko matrikula deuseztatu den ikasturtea.
Espezialitate berean behin bakarrik deuseztatu ahal izanen da ikasturteko matrikula.
12.5. Bi espezialitate batera egitea.
Ikasturte berean musika tresnetako bi espezialitate egin ahalko dira gehienez ere, eta biak ikastetxe berean egin beharko dira.
Espezialitate batean egin eta gainditutako irakasgai komunak beste espezialitateetan baliodunak izanen dira eta gainditutzat emanen dira, ebaluazio agirietan dagoen kalifikazio edo adierazpen berarekin.
12.6. Matrikula zabaltzea.
Goragoko kurtsoan ikasteko behar adinako ezagutzak eta interpretaziorako heldutasuna dituzten ikasleei Hezkuntza Departamentuak, salbuespenez, espezialitate bereko hurrengo kurtsoan ere matrikulatzeko baimena eman ahalko die, tutorearen gomendioak eta irakasle taldearen adostasun txostena kontuan hartuta.
Ikasleek ikastetxeko zuzendariari abenduaren 15a baino lehen eskatu behar diote matrikula zabaltzeko.
Urtarrila baino lehen, ikastetxeko zuzendariak Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariari igorriko dizkio eskabide horiek, behar diren agiriekin batera. Zerbitzu horrek, aldez aurretik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak txostena emanda, matrikula zabaltzeko eskaerei baiezkoa edo ezezkoa emanen die, eta ikastetxea jakitun jarriko du urtarrilaren 20a baino lehen.
Baiezkoa jasotzen duten eskatzaileek espezialitate bereko hurrengo kurtsoan matrikulatu ahal izanen dira, eta urtarrila amaitu baino lehen ordainduko dituzte matrikularen tasak. Ez zaizkie itzuliko matrikula zabaldu aurretik egiten ari ziren kurtsorako ordaindutako tasak.
Matrikula zabaldu duten ikasleak, otsailetik aurrera, musika tresnako eskoletara goragoko kurtsoan bakarrik joanen dira, baina gainerako irakasgaietako eskoletara bi kurtsoetan joanen dira.
Matrikula zabaldu izana agerraraziko da ebaluazio agirietan, horretarako ematen diren arauei jarraituz.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINA. Musikako lanbide ikasketetako lehen kurtsoan sartzeko proba
Honako hau erabili behar da Hezkuntzako kontseilariak 2007ko ekainaren 29an emandako 78/2007 Foru Aginduaren eranskinaren ordez (foru agindu horrek musikako lanbide ikasketetan sartzeko arauak eman zituen Nafarroako Foru Komunitaterako; 2007ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an).
A) Musikako lanbide ikasketetako lehen kurtsoan sartzeko probaren a) ataleko musika lanen errepertorioa, espezialitateka
Espezialitatea: Akordeoia
Ikasleak 2) ataleko ("Transkripzioak") musika lan bat hautatu behar du gutxienez.
Parentesi arteko zenbakiek adierazten dute zenbat pieza hautatu behar diren musika lan bakoitzetik.
1.-Jatorrizko obrak.
Obra ziklikoak eta hainbat mugimendu dituztenak.
"Kleine Suite" G. MÜLLER.
"Quadri D'israele" J. OPPENHEIMER Bérben.
"For Children" (3) P. FIALA Trio-Förlaget.
"Microscopios" (6) T. LUNDQUIST Trio-Förgalet.
"Rondini" (3) J. NOVAK Hohner.
"Haurrentzako 1. suitea" B. PRECZ Opera 3.
"Haurrentzako 2. suitea" B. PRECZ.
"Lau urtaroak" (5) B.K. PRZYBYLSKY Pwm.
"Haur jolasak" (4) G. KRZANOWSKA.
"Fairy Tales" (4) B.K. PRZYBYLSKY Pwm.
"Bidaia ekialdean zehar" L. STARK.
"Canadian Folk Songs II-III" (5) M. SURDIN Boosey&HawKes.
"Patchwork Musicale", 5 zenbakikoa eta beste bi. N. GOBBI.
"Suitea miniaturan" P. HOCH.
"Hiru pieza akordeoirako" (Ipotxak, Dantza eta Hostoen baltsa)" C. ETXEBERRIA.
"Au gre du vent Busseuil" P. BUSSEUIL Musique Semaphore Diffusion.
"Animalia" P. BUSSEUIL Musique Semaphore Diffusion.
"Memoires d'un voyager de l'espace" (3) P. BUSSEUIL Musique Semaphore Diffusion.
"Ghost Party" (5) P. MAKONEN Sanna Kaismala-Makkonen.
"Ten Stories for Accordion" (3) A. M. SAIRA AMS.
"Noten Mosaik" (5) H. HUMEL Musikverlag Josef Preißler.
"Sonatina Facile" P. FIALA Intermusik Schmülling.
"Petit Safari" (3) P. BUSSEUIL Musique Semaphore Diffusion.
"Patchwork Musicale" (5) N. GOBBI Berben.
"Sonatina 1" H-CH. SCHAPER.
"Akordeoirako pieza txikiak" (1 eta 3) F. GURBINDO.
Mugimendu bakarreko obrak.
"Italia" DANNEELS-DUMOULIN.
"Czardas" W. RÜEGGER Edition Helbling.
"Danse des Cosaques" JÖRG DRAEGER Edition Helbling.
"Concert Brillant" J. DRAEGER Edition Helbling.
"Romance" CH. CAMILLERI.
"Hatz dantza zorabiagarria" Z. CONFREY Ediciones Musicales Maravillas.
"Presto" BREIDENSTEIN Musikverlag Josef Preißler.
"Geraldine" J. BASELLI/MILLEREY Eom.
"Cka3" N. TSCHAIKIN.
"Coqs & " P. BUSSEUIL Eom.
"Country Dance" B. BORGSTROM Waterloo.
"Omaggio A Bach" OPPENHEIMER.
"Scherzo" J. GART.
"Ego-Aize" C. ETXEBERRIA.
"Concerto Brillant" J. DRAEGER Edition Helbling.
2.-Transkripzioak.
Aro barrokoa.
"Allegro" I. H. FIOCCO (J. OPPENHEIMER) Berben.
"Les Cahiers de L'accordeon" (2) M. BONNIN, A. ASTIER E. M. A. Astier.
"Preludioa eta fuga" (1) J.K.F. FISCHER (G. ESPITALIER) Eres.
"Fuga" J. PACHELBEL (J. MACEROLO) Waterloo.
"Polyphones Spielbuch III" (3) (5, 8, 13, 14, 15, 17 eta 19 zenbakikoen artetik) W. MAURER J. PREISSLER.
"Sonata La maiorrean" D. SCARLATTI (M. Ellegaard) J. Preissler.
"Il mio primo Haendel" (3) POZZOLI Ricordi.
"Il mio primo Clementi" (4) POZZOLI Ricordi.
"Il Mio Primo Scarlatti" (3) RISALITI Ricordi.
Aro klasikoa.
"Rondó" I.J. PLEYEL E. M. A. Astier.
"Andantino et Menuet" I. J. PLEYEL E. M. A. Astier.
"Rondoa" CLEMENTI.
"Il mio primo Mozart" (3) POZZOLI Ricordi.
Aro erromantikoa.
"4 Bagatela" (2) D. KABALEWSKY.
"5 Pezzi" hirugarrena eta beste bi. R. SCHUMANN/BENIZZI.
"Eulitzarraren hegaldia" RIMSKI-KORSAKOV (MARCOSIGNORI).
"Il mio primo Schumann" (3) POZZOLI Ricordi.
"Il mio primo Tchaikovsky" (3) POZZOLI Ricordi.
"4 Bagatela" (2) D. KABALEWSKY.
Espezialitatea: Harpa
Estudioak.
N.Ch. Bochsa, ''25 ariketa-estudio'' Op. 62, Leduc. arg. Estudio bat, lehenbiziko hamahiruen artetik hautatua.
Aro klasikoa.
J.L. Dussek, "Sei sonatina harparako" (Sopraphon Praka-Artia arg.). Lehen edo bigarren sonatina
F.J. Naderman, "Zazpi sonatina mailaz maila" (Leduc arg.). Lehen edo bigarren sonatina.
H. Renie, "Harparako klasikoak" bilduma (Leduc arg.). Hamaikagarren koadernoko obra bat.
Aro erromantikoa.
"Serenate Melancólica" Op. 45 de "Feuilles d'Automne". "Harparako hiru inprobisazio erraz". Alph. Hasselmans.
"Trois petites Bluettes" harparako, A. Hasselmans. Hiruretako bat, aukeran (Alphonse Leduc arg.).
XX. mendea.
B. Andrés, "Ribambelle". 10 piezetatik edozein.
M. Rosa Calvo-Manzano, "Haurren Gabonak", piezetako bat.
M. Rosa Calvo-Manzano, "Haurren mundu txikia", 5., 6., 7. edo 9. pieza. U.M.E. argitaletxea.
M. Grandjany, "Automne".
B. Andres, "Aquatintes". Piezetako edozein. J. Hamelle & Cie. argitaletxea.
XXI. mendea
"Arpa 1" liburutik aukeratutako pieza bat. Mundimúsica argitaletxea.
"Arpa 2" liburutik aukeratutako pieza bat. Mundimúsica argitaletxea.
"Arpa 3 y 4" liburutik aukeratutako pieza bat. Mundimúsica argitaletxea.
Espezialitatea: Kantua
Musika lanen zerrenda hau proposamena da, beste obra batzuk aurkeztu ahal izanen baitira, proposatutako arloetakoak baldin badira.
Aria barrokoak.
Udite amanti. G. Caccini.
Amarilli. G. Caccini.
Dite ch'io canti. Ch. Busatti.
Son ancor pargoletta. F. Cavalli.
Se láura spira. G. Frescobaldi.
Nel cor piú non mi sento. G. Paisiello.
Método Pratico. N. Vaccai.
Kantuak.
Ay triste que vengo. J. del Encina.
Tres moricas m'enamoran. Anonimoa.
El tra la la y el punteado. E. Granados.
El majo tímido. E. Granados.
Copla marinera. F. Pedrell.
¿Qué razón podeys tener?. J. Vazquez.
Ay, amargas soledades. J. M.ª Roma.
Mi libertad en sosiego. J. del Encina.
Espezialitatea: Klarinetea
Estudioak.
Lancelot, J. 15. estudioa, Adagio (mailaz mailako 25 estudio erraz). M. Transatlantiques argitaletxea.
Lancelot, J. 21. estudioa, Allegro moderato (mailaz mailako 25 estudio erraz). M. Transatlantiques argitaletxea.
Demnitz, F. 17. estudioa, Andante con moto (50 estudio klasiko). Fentone Music argitaletxea.
Baermann, C. 13. estudioa, Allegro (50 estudio melodiko). Fentone Music argitaletxea.
Baermann, C. 15. estudioa, Allegro moderato (50 estudio melodiko). Fentone Music argitaletxea.
Aro barrokoa.
Telemann, G.Ph. 3. sonatina (Wastall-Hyderen moldaketa). Boosey & Hawkes arg.
Aro klasikoa.
Mozart, W. A. Sonatina. Editio Musica Budapest arg.
Lefevre, X. 1. sonata (from Methode 1802). Oxford University Press arg.
Aro erromantikoa.
Barat, J. Ed. Chant Slave. Alphonse Leduc arg.
Beaucamp, A. Complainte. Alphonse Leduc arg.
Clerisse, R. Promenade. Alphonse Leduc arg.
Fauré, G. Berceuse Op. 16. Editio Musica Budapest.
XX. mendea.
Bartok, B. Bi dantza: (Arratsalde bat herrian eta Eslovakiarraren dantza). Editio Musica Budapest.
Bozza, E. Idylle. Alphonse Leduc arg.
Milhaud, D. Petit Concert (R. Calmelen moldaketa). Gérard Billaudot.
Poot, M. Arabesque. Alphonse Leduc arg.
Nielsen, C. Fantasy. Wilhelm Hanssen/Chester Music arg.
Bowmans, I. Claire et nette. Gérard Billaudot arg.
Espezialitatea: Klabea
Sarrera proba pianoan egitea aukeratzen bada, obren errepertorioa Pianoko espezialitateari dagokiona izanen da.
Sarrera proba klabean egitea aukeratzen bada, bigarren ataleko ("J.S. Bach") bi obra hautatzen ahalko dira.
Bariazioak, dantzak, "Pièces de Clavecin".
Anonimoa. Branle de Champagne.
A., Valente, Lo Ballo dell'intorcia.
J. P. Sweelinck. Malle Sijmon.
W. Byrd.
J. Bull. The Duchesse of Brunswick's Toye, Why ask you?, The Prince's Coranto, Brigante Coranto, English Toy.
G. Farnaby. A Toye, Tower Hill.
G. Steenwich. Serband.
W. Lawes. Coranto.
H. Purcell. Air La maiorrean.
L. Couperin. Sarabande Re minorrean,
Le Roux. Passepied Fa maiorrean.
F. Couperin. , Rigaudon (2. ordena), Les Tambourins, L'espagnolette, , L'Angelique edo antzekoa.
M. De Saint Lambert. Gavotte La minorrean.
J. Ph. Rameau. , Le Lardon, Giga Mian.
L. C. Daquin. , L'Amusante, Le coucou.
J.S. Bach.
Preludio txikiak (BWV 925, BWV 928, BWV 930, BWV 933, BWV 934, BWV 935, BWV 936, BWV 937, BWV 938, BWV 941, BWV 942, BWV 943). Asmakizunak bi ahotsetarako.
Sonata preklasikoak.
D. Scarlatti. Sonata bat, K32, K34, K40, K42, K95 edo pareko mailakoa.
G. Benda. Sonatina La minorrean edo parekoa.
F.J. Haydn. Hob. XVI/4, 7, 9, 10, 11 edo parekoa, lehen mugimendua.
W.A. Mozart. Sonatina Vienarrak, lehen mugimendua.
M. Clementi. Sonatinak Op. 36. 3, 4, 6 zenbakiak, lehen mugimendua.
Espezialitatea: Kontrabaxua
Aro barrokoa.
Gominguéné, C. Vivaldiri gorazarrea.
Bach, J.S. 2. minueta. (Suzuki).
Aro klasikoa.
Pergolesi, G. B. Tre Giorini (Zimmerman).
Aro erromantikoa.
Ratez, E. Cantabile.
Saint-Saëns, C. Elefantea.
XX. mendea.
Lancen, S. Berceusea hipopotamokume batentzat.
Walton, J. A. Deep Song.
Espezialitatea: Fagota
Estudioak.
Gariboldi, 23. unitatea, Boosey arg.
(Learn as you play bassoon).
Weissenborn, J. Estudioak Op. 8, 2 zenbakia, 4, 6 zenbakia. Carl Fischer arg. (Practical method for the bassoon).
Aro barrokoa.
Boismortier, J.B. Rigaudon. Boosey arg. (Learn as you play bassoon).
Galliard, J.E. 1. sonata La minorrean. I.M.C. arg. (3. eta 4. mugimenduak)
Telemann, G.P. Duoa. Faber arg. (First book of bassoon solos, 28 zenbakia).
Aro klasikoa.
Haydn, F.J. 85. sinfoniako finalea. Faber arg. (Going solo bassoon, 7 zenbakia).
Merci. Sonata Sol maiorrean. Schott arg.
Mozart, W. A. Se a caso madama "Le nocce di Figaro". Faber arg. (Going solo bassoon, 10 zenbakia).
Aro erromantikoa.
Fischer, L. The Cellarman's Song. Boosey arg. (Learn as you play bassoon).
Saint-Säens, C. The Elephant. Durand arg.
Schubert, F. 5. sinfoniako trioa. Faber arg. (Going solo bassoon).
Weber, C.M. von. Rustic March. Faber arg. (First book of bassoon solos, 27 zenbakia) .
XX. mendea.
Ameller. Fagotin. Hinrichsen arg.
Bartok, B. Evening in the country. Faber arg. (Going solo bassoon)
Damase. Bassoon junior. Lemoine arg.
Goosens. Vieille chanson à boire. Leduc arg.
Jacob. Four sketches. Emerson arg.
Espezialitatea: Moko-txirula
Anonimoa. "Woody cock". Boosey & Hawkes arg.
Anonimoa. "The witches" (Second Maske). Boosey & Hawkes arg.
Degen, Dietz. 1. suitea txirula eta baxu kontinuorako. Schott arg.
Dowland, J. "What if a Day". Boosey & Hawkes arg.
Duschenes, M. Estudioak. 1etik 12ra bitarteko zenbakien artetik aukeratzeko. Berandol Music arg.
Eccles. Ground, 5 zenbakia. Ricordi arg.
Eyck, J. Van. Pavane de Spagne ("Der Fluyten Lusthof" obratik). Amadeus arg.
Grosse, F. Der. Estudioak, bietako bat aukeratzeko. Sikorski arg.
Joplin, Scott. Ragak, 1 zenbakia. Dolce arg.
Keuning. Estudioak, 1.tik 10.era bitartekoak, aukeratzeko. Harmonia arg.
Lavigne, P. Rondeau-Tambourin I-II. Editio Musica Budapest.
Linde, H. M. Estudioak, 1, 3, 5, 7, 9 eta 15 zenbakikoak (bat aukeratu). Schott arg.
Loeillet, J. B. Gavotta, Editio Musica Budapest.
Marcello, B. Sonata Fa maiorrean. Amadeus arg.
Rohr, W. Sonatine 1. Schott arg.
Telemann, Sonata Fa maiorrean, Schott arg.
Valentine, R. Giga. Editio Musica Budapest.
Vivaldi, A. Sonata Re minorrean. Schott arg.
Vivaldi, A. I. sonata Do maiorrean ("Fido artzaina"). Bärenreiter arg.
Espezialitatea: Zeharkako txirula
Aro barrokoa.
Sonata bat, aukeran: N. Chedevillerena (A. Vivaldiri egotzia), G. F. Haendelena edo G. Ph. Telemannena.
G. Finger. Sonata Sol maiorrean.
J. B. Loeillet. Sonata Re maiorrean Op. 3, IX. zenbakia
J.S. Bachen BWV 209 kantatako sinfonia.
Aro klasikoa.
J. Haydn. Adagioa eta prestoa.
Ch. W. Gluck. Orfeo.
W.A. Mozart. KV 10etik 15era bitarteko sonatetako bat (aukeran).
Aro erromantikoa/XIX. mendea.
G. Donizetti. Sonata Fa maiorrean.
J. Mouquet. 5 pieza labur.
J. Massenet. Thaisen meditazioa.
G. Fauré. Sicilienne.
Ph. Gaubert. Sicilienne.
XX. mendea.
B. Bartok. Three Folksongs from the County of Csík.
A. Honnegger. Romance.
O. Esplá. Chants D?Antan.
J. Pal. Sonatina.
H. Busser. 2 Morceaux (Les écureuils eta Les Signes) txirularako.
E. J. Oltra. Flautíssim.
Espezialitatea: Gitarra
Errenazimentua.
Neusidler, Melchior. Der fuggerin Tanz (J.M. Mouraten bilduma, B liburukia, 65 zenbakia; beste edizio batzuek ere balio dute).
Aro barrokoa.
Baron, Ernst Gottlieb. Courante (H. Teucherten Meister des Barock bilduma, 3. liburukia, 16 zenbakia; beste edizio batzuek ere balio dute).
Brescianello, Giuseppe-Antonio. Gavotte (J.M. Mouraten bilduma, B liburukia, 59 zenbakia; beste edizio batzuek ere balio dute).
De Saint Luc, Jaques. Bourrée (H. Teucherten Meister des Barock bilduma, 3. liburukia, 10 zenbakia; beste edizio batzuek ere balio dute).
De Visée, Robert. Menuet (J.M. Mouraten bilduma, B liburukia, 63 zenbakia; beste edizio batzuek ere balio dute).
Aro klasiko-erromantikoa
Aguado, Dionisio. Método de Guitarra (R.S. de bilduma). Lehen ataleko 20. eta 21. ikasgaiak.
Carulli, Ferdinando. Studi per chitarra (R. Chiesaren bilduma, Suvini Zerboni arg.), 20, 25 eta 30 zenbakiak. Ballet (J.M. Mouraten bilduma, B liburukia, 68 zenbakia; beste edizio batzuek ere balio dute).
Diabelli, Anton. Präludium Op. 103 (Schot arg.).
Giuliani, Mauro. Le Papillon, 23 eta 25 zenbakiak.
Sor, Fernando. Introduction à l'Etude de , Op. 60, 5, 7, 12, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22 eta 24 zenbakiak (Universal Edition argitaletxearen edizioan beste zenbaki batzuk dira).
XX. mendea.
Brouwer, Leo. Estudio sinpleak: 6 zenbakikoa.
Buscaglia, Juan. Miniaturas (Ed. Ricordi): 1. liburutik: Don Eugenio; Canción Pampeana; Arisqueando; Melodía. 2. liburutik: Adrianita; Pampa; Amanecer; Recuerdos de mi pago; El Cimarrón.
Byatt, Martin. Hangin' Around (Modern Times bilduma, 3. liburukia, Chanterelle arg.)
Duarte, John W., Six Easy Pictures, Op. 57: Lullaby.
Kleynjans, Francis. Valse-choro (Deux Valses pour Guitare, Op. 64 lanetik).
Linnemann, Maria. Vagabond's Ragtime (Neue Folklorestücke für Gitare bilduma). Ricordi arg.
Espezialitatea: Oboea
Estudioak.
Davies. Eskalak eta arpegioak. Boosey & Hawkes arg.
Gillet. Methode Pour Le Debut. Du Hautbois. Leduc.
Van Beekum. Ornamental Oboes. Harmonia Hilversum.
Aro barrokoa.
Haendel. 1. kontzertua (1. eta 2. aldiak). Boosey & Hawkes arg.
Pergolesi. Siciliano (Oboe Music for Beginners, 10 zenbakia). Editio Musica Budapest.
Telemann. Vivace (Le Hautbois Classique, 15 zenbakia). Combre.
Purcell. Air And Hornpide. Boose (2157).
Corelli. Kontzertua (1. eta 2. aldiak). Boosey & Hawkes.
Bach. Gavotte (Oboe Music for beginners, 6 zenbakia). Editio Musica Budapest.
Aro klasikoa.
Beethoven. Adagio. Editio Musica Budapest Z 12561.
Forbes. Classical And Romantic Pieces (haietako bat) OUP 6541.
Aro erromantikoa.
Franck. Andantino (First Repertoire for Oboe, 9 zenbakia). Boosey & Hawkes arg.
Grieg. Four Pieces. Chester.
Puccini. Nessum Dorma. Norton 469.
XX. mendea.
Gabelles, G. Aubade. Billaudot.
Satie. 3 Gimnopèdies. Fen (110).
Fauré. Pièce. Billaudot.
Fauré. Berceuse. Billaudot.
MacPerson. Romance (First Repertoire Pieces for Oboe, 21 zenbakia). Boosey & Hawkes arg.
Espezialitatea: Organoa
Sarrera proba pianoan egitea aukeratzen bada, obren errepertorioa Pianoko espezialitateari dagokiona izanen da.
Sarrera proba organoan egiten bada, hau izanen da musika lanen errepertorioa:
XVI. eta XVII. mendeak.
A. DE CABEZÓN: "Obras de música para tecla, arpa y vihuela" bildumako tentuetako bat.
F. CORREA DE ARAUXO: "Facultad orgánica" bildumako tentuetako bat.
S. AGUILERA DE HEREDIA: tentuetako bat.
P. BRUNA: tentuetako bat.
XVIII. mendea.
J. S. BACH:
Preludio txikiak: 4 zk. BWV 930, 5 zk. BWV 928, 6 zk. BWV 925, 1 zk. BWV 933, 2 zk. BWV 934, 3 zk. BWV 935, zk. 4 BWV 936, 5 zk. BWV 937, 6 zk. BWV 938, 4 zk. BWV 942, 5 zk. BWV 943.
Asmakizunak bi ahotsetarako: saileko bat.
XIX. mendea.
F. LISZT: "Ora pro nobis" R383. "Messe pro Organo" R384: Gloria. "Angelus! Prière aux anges gardiens" R389. "Ave maris stella" R394.
C. FRANCK: "l'Organiste": "Offertoire en ut majeur", "Sortie ou Offertoire en ré majeur", "Offertoire en mi b majeur".
J. BRAHMS: Hamaika koral Op. 122: 5 zenbakikoa, 7 zenbakikoa.
XX. mendea.
L. VIERNE: "24 pièces en style libre" Op. 31: haietako edozein.
J. ALAIN: "Petite pièce", "Choral dorien", "Choral phrygien".
Espezialitatea: Perkusioa
Xaflak.
Malletrix. Jared Spears.
Musical marimba solos. William J. Schinstine.
Masterpieces for marimba. (Thomas Mc Millanen moldaketa).
Kaxa.
Vic Firth. 22. eta 24. estudioak, Book I.
74., 75., 76., 77., 78. eta 79. estudioak, Elementary SD Studies (Mitchell Peters).
Tinbalak.
Tampico. J. Michael Toy.
Snake River. J. Beck.
Gran Teton. J. Beck.
Espezialitatea: Pianoa
Estudioak.
C. CZERNY OP.299 (saileko bat).
J. B. CRAMER (saileko bat).
S. HELLER (saileko bat).
Aro barrokoa.
J. S. BACH.
PRELUDIO TXIKIAK.
4 zk. BWV 930, 5 zk. BWV 928, 6 zk. BWV 925, 1 zk. BWV 933, 2 zk. BWV 934.
3 zk. BWV 935, 4 zk. BWV 936, 5 zk. BWV 937, 6 zk. BWV 938, 4 zk. BWV 942.
5 zk. BWV 943.
ASMAKIZUNAK BI AHOTSETARAKO (saileko bat).
Aro klasikoa.
W.A. MOZART. Sonatina vienarrak (haietako bat osorik).
M. CLEMENTI. Sonatinak Op. 36, hirugarrena, laugarrena edo seigarrena (osorik).
J. HAYDN. Sonatinak Hob. XVII 4, 7, 9, 10, 11 G1 (haietako bat osorik); Sonatina Hob. XVIII D1 (osorik); Schott/Universal Band 1.a
L. W. BEETHOVEN. Bagatelak Op 119 (saileko bat).
Aro erromantikoa.
R. SCHUMANN "Gazteentzako albuma" Op. 68. 9, 11, 12, 13, 17, 18, 19, 20 edo 26 zenbakia.
P. TCHAIKOWSKY "Gazteentzako albuma" Op. 39. 8, 10, 14, 15, 17, 18, 21 edo 22 zenbakia.
E. GRIEG "Pieza lirikoak" Op. 12 (saileko bat).
XX. mendea.
B. BARTOK. For children (II. libk.), 18, 21, 22 edo 30 zenbakia; Mikrokosmos. IV. libk., saileko bat, 98.a izan ezik.
S. PROKOFIEV. Haurrentzako musika, Op. 65 (saileko bat).
A. KACHATURIAN. Haurrentzako albuma (saileko bat, 1, 2 eta 3 zenbakikoak izan ezik).
F. MOMPOU. Impresiones íntimas; Pájaro triste; Secreto.
C. DEBUSSY. Le petit noir.
I. ALBENIZ. Recuerdos de viaje, Op. 71 (saileko bat).
E. GRANADOS. Juveniles I, II, III (saileko bat); Boileau argitaletxea. 5. libk., 6. libk., 7. libk.
Espezialitatea: Saxofoia
Lanak.
V. Mortari. Melodia. Leduc arg.
C. Franck. Piece II. Leduc arg.
M. Dautremer. Reverie interrompue. Leduc arg.
R. Barriller. Fan'jazz. Leduc arg.
F. Ferrer. Baghira. Leduc arg.
C. Debussy. The little Negro. Leduc arg.
E. Bozza. Chanson a Bercer. Leduc arg.
Marc Carles. Cantilène. Leduc arg.
J. Ibert. Historias (I). Leduc arg.
Jeanine Rueff. Chanson et Passepied. Leduc arg.
R. Bethelot. Adage et Arabesque. Leduc arg.
E. Bozza. Aria. Leduc arg.
Estudioak.
W. Ferling/M. Mule. 48 estudio. 1.tik 12.era artekoak.
M. Mule. Vingt quatre études faciles. 3, 6, 7, 11, 19 eta 23.
H. Klosé. 15 estudio cantante. 1, 2 eta 4.
Espezialitatea: Tronboia
Aro barrokoa.
HASSE. Hasse Suite.
PEZEL. Dantzen suitea.
BACH. Aria (Bist du Bei Mir).
HANDEL. 2 Pieces (Air and Corrente).
HANDEL. Whre'er You Walk.
Aro erromantiko-klasikoa.
FAURÉ. Aurore.
FAURÉ. Après un rêve.
DEBUSSY. Air de lia.
DEBUSSY. Beau soir.
MENDELSSOHN. On Wings Of Song.
MOZART. O Isis Und Osiris.
BESSOMET. Andante dans un style classique.
XX. mendea.
LANCEN. Menuet pour un ours.
CLERISSE. Prière.
BROWN. Meditation.
UBER. Prelude and Scherzo Op. 215.
GAGNEBIN. Sarabande.
REUTTER. Ostinato.
P.M.DUBOIS. En Coulisse.
CLERISSE. Poème.
DORSSELAER. Introduction et Allegro Martial.
P. SEGUIN. Confidence.
BOUGERON. Piéce en Fa.
R. MIGNION. Andante et Allegro.
Espezialitatea: Tronpa
Aro barrokoa eta klasikoa.
COUPERIN, F. Les Moissonneurs. Rondo. Eight easy pieces, 8 zenbakia. Oxford University Press arg.
HAYDN, F.J. Minuetto. Willnerren moldaketa. Classical album for horn, 7 zenbakia. Boosey & Hawkes arg.
GLUCK, C.W. Pavane. Willnerren moldaketa. Classical album for horn, 6 zenbakia. Boosey & Hawkes arg.
MOZART, W.A. Romanza. Willnerren moldaketa. Classical album for horn, 8 zenbakia. Boosey & Hawkes arg.
Aro erromantikoa.
SAINT-SAENS, C. Romanza. Schirmer arg.
GLIÈRE, R. Romance, Op. 36, 6 zenbakia. I.M.C. arg.
SCRIABINE, A. Romance. Gerard Billaudot argitaletxea.
STRAUSS, J. Dolci Pianti. M.H.L. arg.
XX. mendea.
AUCLERT, P. Lied. A. Leduc arg.
CLERISE, R. L'absent. A. Leduc arg.
SMITH, L.B. Telestar. First Division. Ublis.
COOKE, A. Rondo in B Flat.
Espezialitatea: Tronpeta
Aro barrokoa (trompeta si bemolean eta pianoa).
PURCELL, H. Intrada et Rigaudon. P. Longinottiren moldaketa. Billaudot arg.
TELEMAN, G.P. 1. suitea. (transk.: P. Hyde D. Wastall). Boosey & Hawkes arg.
TARTINI, G. Sonata Sol minorrean biolinerako: largoa eta allegroa. Orvid-Nagelen transkripzioa. I.M.L. arg.
CORELLI, A. Sonata Fan. J. Thilderen transkripzioa. Billaudot arg.
VERACINI, F. Sonata tronpeta eta pianorako. J. Thilderen transkripzioa. Billaudot arg.
Aro klasikoa eta erromantikoa (tronpeta si bemolean eta pianoa).
W. A. MOZART. Ave Verum. Marc Reift.
SCHUBERT, F. Serenata, Marc Reift (F.J. Michelen transkripzioa).
G. CONCONE. Lyrical Estudies. 12. eta 15. estudioak
J. B. ARBAN. Metodo Osoa:
25. or. 12. ikasgaia (Sinkopak).
30. or. 24. ikasgaia (kortxeak eta semikortxeak).
XX. mendea (tronpeta si bemolean eta pianoa).
DERVAUX, A. J./JOUVIN, G. Cap-Horn. Combre arg.
AMELLER, A. Belle Province Rouyn. A. Leduc arg.
BOZZA, E. Lied. A. Leduc arg.
CLÉRISSE, A. Noce Villageoise. A. Leduc arg.
GAUDRON, A. Andante et Allegro Moderato. Billaudot arg.
CLÉRISSE, R. Thème Varié. A. Leduc arg.
PICAVAIS, L. Piece Pour Concurs. G. Billaudot arg.
SHELUKOV, V. Fanfare March. N. M. Gower.
ENDERSEN, R. M. Foret Echo.
SHELUKOV, V. Ballade. N. M. Gower.
FRIBOULET, G. Gaminerie. A. Leduc arg.
Espezialitatea: Tuba
Tuba espezialitaterako sarrera proba bonbardinoarekin ere egiten ahalko da, zerrenda honetako obrak edo Tronboi espezialitatekoak interpretatuz.
Aro barrokoa.
BACH. Air And Bouree.
CORELLI. Preludio and Allemanda (X. sonata).
HAENDEL. Larghetto And Allegro.
TELEMANN. Andante And Allegro.
PURCELL. Recitative Song And Chorus.
BACH. Musette (Anna Magd).
BOYCE. Gavotte (4. sinfonia).
Aro klasikoa.
MOZART. Minueto.
MOZART. O Isis And Osiris.
MOZART. Serenade don Giovanni.
SCHUBERT. Swang Song.
Aro erromantikoa.
WAGNER. Walther's Prize Song (Meistensinger).
BIZET. Carmen Excerpts.
SCHUMANN. Sailor's Song.
BORDOGNI. Bordogni Medley.
DEBUSSY. Jimbo's Lullaby.
GRIEG. In The Hall of The Mountain King.
GRIEG. My Johann.
PHILLIPS. Eigth Bel Canto Songs.
BRAHMS. 5 Songs.
D) XX. mendea.
BEACH. Auhena.
BOWLES. Deep Rock (Jazz Style).
BUCHTEL. Il Penseroso E L'allegro.
DOWLING. His Majesty The Tuba.
BURGSTAMLER. Chanson Noir.
NELHIBEL. Suite.
AMELLER. Bassutely.
DELGIUDICE. Le Petit Mammouth.
KREISLER. Rondo.
VANDERLOOK. Bombastoso.
LIGTH BLUE. Rossa Zure Etude.
TROIE-MILLER. Sonatina klasikoa.
WEISS. Village Blacksmith.
Espezialitatea: Txistua
Herri musika.
Comber market/The beardless boy. The irish collection. Ossian publications.
Madam Maxwell/Miss Murphy. Carloan (1630-1738). The irish collection.
Ossian publications.
Ume eder bat/Hara non diren/Zugana/Manuela. J. M. Iparragirre (1820-1881). Txistu gozoa, 2. maila
José Olaizola (1883-1969). Kontrapasa, Txistu Gozoa 3. Maila. J. I. Ansorena.
Xamurra. Reverencia, 63. Txistu ots gozoa, nola ...? 2. ikastaldia. Isidro Ansorena.
Errenazimentua.
Danze medioevali italiane. Saltarello 1. Ricordi.
Spagnoletta al modo di madriglia/Allegrezza d'amore. M. Fabrizio Caroso (1527-1605). Ricordi.
Errenazimentuko dantzak (III) Etienne du tetre, 1 Pavane. 2 Gaillarde. 3 Bransle. 4 Bransle. Ricordi ba13271.
Aro barrokoa.
Carl Rosier (1640-1725). IV. sonata. Ricordi Ba 133212.
F. Couperin (1668-1733). Doinutxo Bi. Txistu Gozoa 31.
Johann Fisher (1665-1746). II. suitea.
J. Chr. Pez (1710). Adagio e Presto.
Robert Carr. Divisions Upon an Italian Ground.
XX. mendea.
Joaquín Iruretagoiena (1898-1957). Amaiur (Alborada).
R. Vaughan Williams (1872-1958). Fantasia On Greensleeves. Oxford University Press.
José Uruñuela. Sonatatxoa. (TXISTU GOZOA III. 236.-239. or.).
Joakin Iruretagoiena. Amaiur. (TXISTU GOZOA III. 240.-242. or.).
B. Viguerie. Sonatatxoa (TXISTU GOZOA III. 200.-203. or.).
W. A. Mozart. Sonatatxoa (TXISTU GOZOA III. 180.-189. or.).
F. Couperin. Doinutxo Bi (TXISTU GOZOA III. 153.-155. or.).
Francisco Ibañez. Gogo Bizia. Berziztu argitaletxea. Durango.
Espezialitatea: Biola
Estudioak.
Sitt, H. Estudioak hari bikoitzetan, Op. 32.
Hofmann, R. Melodic Double-Stop. Studies, Op. 96.
Wohlfahrt, F. Hainbat elementu, Op. 45, 1. eta 2. libk.
Hofmann, R. Lehen estudioak biolarako, Op. 86
Aro barrokoa.
Haendel, G.F. Sonatak.
Marcello, B. Sonatak Don eta Solen.
Telemann, G.P. Kontzertua Sol maiorrean.
Vivaldi, A. Sonata Mi minorrean.
Zenbait egile. L'alto classique. 2. libk.: Prelude (A. Corelli).
Aro klasikoa.
Mozart, L. Biolarako kontzertua.
Vanhal, J.B. Sonata Op. 5.
Zenbait egile. L'alto classique. 2. libk.:
Romance (L. Beethoven).
Menuet (W. A. Mozart).
Seitz, F. 2. kontzertua Don.
Aro erromantikoa.
Sitt. H. Leaves albuma (haietako bat).
Schubert, F. Sonata movement.
Zenbait egile. L'alto classique. 2. libk.:
Serenade (F. Schubert).
Reverie (R. Schumann).
Kalliwoda: sei nokturno
XX. mendea.
Bartok, B. Dantza eslovakiarra.
Hummel, B. 1. eta 2. sonatinak (haietako bat).
Hummel, B. Kleine Suite.
Debussy, C. Romance.
Jones, D. 3 pieza.
Espezialitatea: Biolina
Estudioak.
Arias, A. I. koadernoa, 6. eta 30. estudioak (2., 7., 19., 20., 28., 32. eta 34. aldaerak).
Maisuak. I. koadernoa. 13. estudioa (kortxea = 104).
II. koadernoa. 3. estudioa.
Wohlfahrt, F. 32.-40. estudioak eta 45. estudioa, Op. 45.
Aro barrokoa.
Fiocco. Allegro.
Purcell, H. Airea eta preludioa eta rondinoa.
Gluck, C. Andante cantabile.
Rameau, J.P.
Händel, G.F. Air, Sarabanda eta Gavotte.
Hasse, J.A. Bourrée eta Menuett.
Lully, J.B. Gavotte eta Musette.
Leclair, J. M. Sarabanda.
Bach, J.S. Minuetoak eta aria cantabilea.
Tartini. Sarabanda.
Buononcini. Rondeau.
Quantz, J. Preludioa eta gabota.
Boyce, W. Matelotte.
Loeillet, J. B.
Telemann, G.P. Sarabanda, gabota eta 6 sonatina (bat, aukeran).
Kuchler, F. Concertinoa Re maiorrean op. 15 eta Concertinoa
Op. 12.
Pepusch, J.C. Sonatak
Finger, G. Hornpipea ingeles erara
Boyce, W. Matelotteak.
Stanley. Allegretto Grazioso.
Corelli, A. Sarabanda eta Corrente.
Senaillé, J. B. Entrée et cotillon.
Arne, T. A. Melodia.
Galliard, J.E. Bi melodia.
Bach, J. S. Aria cantabile.
Aro klasikoa.
Paradisi, M. T. Siciliana.
Spohr, L. Romanza.
Reeve. Intermezzo.
Millies, H. Concertinoa Re maiorrean (Mozarten erara)
Seiltz, F. 2. kontzertua Sol minorrean Op. 13.
Mozart, W. A. Bagatela.
Mozart, W.A. Martxa turkiarra (Pieza aukeratuen 2. albuma). Música Moderna argitaletxea.
Beethoven, L.V. Maitasun kanta.
Beethoven, L.V. Minueto eta Trio.
Beethoven, L.V. Minuetto Celebri Pezzi (Dalla Sonata Op. 49, 2. zenbakia). Classici Album Riccordi.
Schubert, F. Romanza.
Hook, J. Tempo di menueto.
Steibelt, D. Uno ballo.
Aro erromantikoa.
Schumann, R. Souvenir eta Loto lorea.
Elgar, E. Goizeko kanta, Op. 15, 2 zenbakia.
Curci. Ziardak.
Monti, V. Krabelina.
Brahms, J. 5. dantza hungariarra (pieza aukeratuen 2. albuma). Música Moderna argitaletxea.
Tchaikowsky, P. Hitzik gabeko erromantza (Pieza aukeratuen 2. albuma). Música Moderna argitaletxea.
Mendelssohn, F. Udaberriko kantua, Celebri Pezzi. Classici Album. Riccordi.
XX. mendea.
Blake, H. Dance of the snowmann (3 zenbakikoa).
Radanovics, M. 1, 2 eta 3 zenbakiak (bat aukeratu behar da 2. Jazz eta Biolin Koadernotik). Universal Edition 19757.
Dárdányi, P. 7 zk. Hungarian Dance. 9 zk. Slow and fast (Music for violin albumetik). Editio Musica Budapest 26.749.
Espezialitatea: Biolontxeloa
Estudioak.
S. Lee. "Mailaz mailako 40 estudio melodiko" Op. 31 obratik, 1., 3., 5., 8., 12., 15. edo 17. estudioa. Boileau argitaletxea.
L. Feuillard. "La technique du Violoncelle", II. libk. 29 zenbakia (Dotzauer) edo 31 zenbakia (Kreutzer). Delrieu arg.
Aro barrokoa.
J. B. Breval: Sonata Do maiorrean.
A. Vivaldi: V. sonata Mi minorrean.
Aro erromantikoa.
R. Schumann: Reverie (Traumerai).
W. Squire: Danse Rustique Op. 20/5.
B) Musikako lanbide ikasketetako lehenbiziko
kurtsoan sartzeko probaren b) atalaren deskripzioa
1.-Idatzizko ariketa.
1.1. Diktatu erritmiko-melodikoa.
Pianoan interpretatutako melodia bat idaztea, tonalitate maiorrekoa edo minorrekoa, gehienez bi alterazio dituena klabe-armaduran, 2/4, 3/4 edo 6/8 konpasekoa, maiatzaren 20ko 217/1996 Foru Dekretuan (1996ko uztailaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) eskatzen diren eduki erritmiko-melodikoak dituena.
Melodia hori esaldika diktatuko da. Esaldi bakoitza sei aldiz joko da gehienez. Esaldiz esaldi jo aurretik eta ondoren, melodia osorik joko da.
Ikasleak konpasa eta tonalitatea identifikatu beharko ditu.
1.2. Musika pasarte baten analisia.
Idatzizko musika pasarte batean, ikasleak honako hauek ezagutu behar ditu: tonalitatea, forma, esaldiak, esaldierdiak eta kadentziak (kadentziaerdia, plagala eta benetakoa).
2.-Ahozko ariketa.
2.1. Melodia bat lehen begiradan irakurtzea (akonpainamenduarekin).
Melodia bat lehen begiradan intonatzea, bi alterazio baino gehiagoko armadura ez duen tonalitatean, tonalitate maiorrean edo horren tonu erlatibo minorretan, 2. lerroko sol klabean, intonazio teknikak, afinazioaren doitasuna, teknika erritmikoa eta partituran agogikari eta dinamikari buruz dauden oharrak aplikatuz.
2.2. Irakurketa neurtua.
Epaimahaiak proposaturiko musika pasartea irakurri eta neurtzea sol klabean eta 4. lerroko fa klabean, konpasez aldatuz (2/4, 3/4, 4/4 eta 6/8 konpasak, baliokidetasunak errespetatuz), agintzen den abiadura metronomikoan. Kortxeaerdirainoko eta horren isilunerainoko irudiak irakurri behar dira.
Oharra: epaimahaiak curriculumean aipatzen diren praktika teorikoen inguruko galderak egin ahal izanen ditu.