(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Gizarte gaiak :
    • Adinekoak :
      • Erabakia, 1997ko ekainaren 23koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Plan Gerontologikoari Nafarroako Parlamentuak onespena eman diola jakintzat jotzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Erabakia, 1997ko ekainaren 23koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Plan Gerontologikoari Nafarroako Parlamentuak onespena eman diola jakintzat jotzen duena

 

(1997ko 86. NAOn argitaratua, uztailaren 18an)

Atarikoa

Nafarroako Parlamentuko Gizarte Gaietako Batzordeak, 1997ko ekainaren 3an egin bilkuran, ebazpenerako bi proposamen gehitu eta onetsi egin zuen Nafarroako Plan Gerontologikoa. Bidezko da orain Gobernuak jakintzat jotzea aipatu onespen hura eta xedatzea haren aplikaziorako behar diren neurriak.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposaturik, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hogeita hiruan egin bilkuran, erabaki du:

Lehena

Jakintzat jotzea 1997ko ekainaren 3ko bilkuran Parlamentuko Gizarte Gaietako Batzordeak onespena eman diola Nafarroako Plan Gerontologikoari.

Bigarrena

Agintzea Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari behar diren xedapen eta neurri guztiak har ditzan, Nafarroako Plan Gerontologikoan aurreikusitako politika eta jarduketak abiarazi eta gauzatzeko.

Hirugarrena

Argitara ematea Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa