(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Irakaskuntzak :
    • Araubide Bereziko Irakaskuntzak :
      • Musika ikasketak :
        • 78/2012 Ebazpena, otsailaren 13koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako musika ikasketetan kredituak rtu eta transferitzeko sistema arautzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

78/2012 Ebazpena, otsailaren 13koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako musika ikasketetan kredituak rtu eta transferitzeko sistema arautzen duena

 

(2012ko 67. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 10ean)

Atarikoa

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 54. artikulutik 58.era bitartekoetan berariaz arautzen dira goi mailako arte ikasketak eta, horien artean, goi mailako musika ikasketak.

Urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak, kredituak onartu eta transferitzeari buruzkoa den 6. artikuluan, ezartzen du hezkuntza administrazioek argitara emanen dutela goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistemari buruzko araudia, ikasleen mugikortasuna gauza dadin, bai Estatuaren barrenean bai kanpoan.

Maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako graduko arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen duenak, arautu egiten ditu, halaber, goi mailako arte ikasketetako kredituak onartu eta transferitzeko irizpideak, ezertan ere galarazi gabe urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan oro har ezarritakoa.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak eskumen osoa ematen dio Nafarroari irakaskuntza bere hedadura, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan arautu eta administratzeko, baina deusetan galarazi gabe Konstituzioak arlo horretan ezarritako manuak, horiek garatzen dituzten lege organikoak eta Estatuaren eskumenak, titulu akademiko eta profesionalak lortu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzeari dagokionez, eta Estatuaren goi ikuskapena, ezarri dena betetzeari eta bermatzeari dagokionez.

Horiek horrela, eta azaldutakoari jarraikiz, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak zehaztu egin behar ditu kredituen onarpena eta transferentzia lortu eta tramitatzeko prozedurako baldintzak.

Ikusirik Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalaren txostena, kredituak onartu eta transferitzeko prozedura arautu dadin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:

1. Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema arautzea, eranskinetan zehaztutako araudiarekin eta formatuarekin bat.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzura, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora.

I. ERANSKINA. Kredituak onartu eta transferitzeko araudia

1.-Xedea eta eremua.

Arau honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako goi mailako musika titulazioetan kredituak onartu eta transferitzeko prozedurak arautzea.

2.-Definizioak.

1. Onarpentzat jotzen da goi mailako arte ikasketen ikastetxeetan edo Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko beste ikastetxe batean ikasketa ofizialetan lortu eta titulu ofizial bat lortzeko zenbatzen diren kredituak aintzat hartzea. Kreditu onartutzat joko dira, halaber, hezkuntza administrazioak oinarri hau duten eskaeretatik abiaturik aintzat hartzen dituenak: ikasketen titulu ofizialari dagozkion gaitasunei lotutako lanbide edo lan esperientzia frogatua, eta kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartze frogatua.

2. Transferentziatzat jotzen da goi mailako arte ikasketen ikastetxeetan edo Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko beste ikastetxe batean ikasketa ofizialetan lortu eta titulu ofizial bat lortzeko zenbatzen ez diren kredituak aintzat hartzea.

3. Onarpenaren eta Transferentziaren Ebazpena deituko da ikastetxeko zuzendaritzak eskaeraren xedeko kredituak onartu eta transferitzeko erabiltzen duen dokumentua (III. eranskina).

3.-Prozedura.

1. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan matrikulatu eta onartutako ikasleek aukera izanen dute kredituak onartu eta transferitzeko eskaera aurkezteko, ikastetxeak ezartzen duen epean. Eskaera hori honako hauetan oinarritzen ahalko da: lehenago egindako ikasketak (II. eranskina, A atala), ikasketen titulu ofizialari dagozkion gaitasunei lotutako lanbide edo lan esperientzia (II. eranskina, B atala), edo kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartzea (II. eranskina, C atala). Eskabideekin batera beharrezkoak diren dokumentuak eta ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. Lehenago egindako ikasketei buruzkoak badira, eskatzaileen ikasketen eta jatorrizko ikasketa planetako dokumentazioaren ziurtagiriak aurkeztuko dira, izandako irakasgaien edukiak eta gaitasunak azalduta, halakorik bada. Lanbide edo lan esperientziaren kasuan, kontratuak, frogagiriak, enpresako eta erakundeko titularraren txostenak, etab. Kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartzeari dagokionez, kasuan kasuko erakundeak egindako txostenak, frogagiriak, programak, etab.

2. Ikastetxeak, eskaera epea ez ezik, ebazpena eman eta interesdunei jakinarazteko egutegia ezarriko du. Matrikula epea bukatu baino lehen egin beharko da jakinarazpen hori.

3. Ikasketaburutzak ebazpena emateko proposamen arrazoitua eginen du eskaera bakoitzeko. Departamentu didaktikoen edo kasuan kasuko irakasgaietako irakasleen aholkuak jaso ditzake horretarako.

4. Ebazpen proposamenak, bidezkoak diren agiriekin batera, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera igorriko dira, aztertu eta, egokia bada, onartzeko.

5. Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak eskaerak onartu edo baztertu dituen jakinaraziko dio ikastetxeko zuzendaritzari, eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari itzuliko dizkio dokumentazioarekin batera.

6. Titulua lortzeko onartu, transferitu eta gainditutako kredituak ikasle bakoitzak egindako ikasketen egiaztagiri ofizialetan sartuko dira, eta tituluaren Europako Gehigarrian azalduko.

7. Ikasketa espedientean tipografikoki argi bereizi beharko dira titulua lortzera bideratutako kredituak eta titulua lortzeko eraginik ez duten bestelako kredituak, transferituak.

8. Kredituak onartzearen xedeko irakasgaien kasuan, jatorrizko ikastetxean lortutako kalifikazioa zenbatuko da. Kalifikaziorik gabeko kredituen onarpena ez da kontuan hartuko ponderazioaren ondorioetarako.

9. Kredituak ikaslearen espediente berrian agerraraziko dira, jatorrizko espedientean ageri diren testuekin, tipologiarekin, kreditu kopuruarekin eta kalifikazioarekin; halaber, zein ikastetxetan egin ziren azalduko da eta, hala denean, destinoko titulazioko zein irakasgai ukitzen den.

10. Onarpena ematean jatorrizko kredituen tipologia aldatzen bada, testua mantendu eta egoera horren berri emanen da.

4.-Kredituak onartu eta transferitzean aplikatu beharreko irizpideak.

1. Espedienteak autonomia erkidego batetik beste batera aldatzen badira ikasketa berekin jarraitzeko, lortutako kreditu guztiak onartuko dira.

2. Musikako goi mailako titulu bereko beste espezialitate edo ibilbide batera jotzen bada, oinarrizko prestakuntzako irakasgaiei dagozkien kreditu guztiak onartuko dira. Gainerako kredituak banan-banan aztertuko dira, bidezkoa den ebazpena eman aurretik.

3. Ez dira onartutzat joko karrera bukaerako lanari dagozkion kredituak.

4. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eta lege hori garatzeko araudiek arautzen duten Musikako goi mailako tituluari ez dagozkion goi mailako ikasketetako kredituak onar daitezela eskatuz gero, banan-banan aztertuko dira.

5. Eskaerak banan-banan aztertzean kontuan hartzekoa: izandako irakasgaien gaitasun eta edukien eta destinoko ikasketa planean ezarritakoen arteko egokitzapena.

6. Destinoko titulazioko irakasgai bati, edo irakasgai bateko kurtsoari, ezin izanen zaio onarpen partziala eman.

7. Goi mailako ikasketei dagozkien kredituak, onarpen eta transferentziako eskaeraren xede direnak, onartzen ez badira, kreditu transferitutzat joko dira.

8. Egiaztatutako lanbide edo lan esperientzia onartzen ahalko da titulu ofizial bat lortzeko zenbatuko diren kredituen gisara, betiere esperientzia hori titulu horri dagozkion gaitasunei lotuta badago.

9. Ikasleek 6 kreditu arteko onarpena lor dezakete aukerako irakasgaiei dagokienez, kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartze frogatuagatik.

II. ERANSKINA. Kredituak onartu eta transferitzeko eskaera

Eskaerarekin batera, frogagiri hauek aurkeztu beharko dira:

Edukia duten atalak soilik bete behar dira; gainerakoa gauzaez bihurtuko da zeharkako marra baten bidez.

A Atala

Lehenago egindako ikasketak (4.1etik 4.7ra)

Eskatzaileak laukiak bete gabe uzten ahalko ditu eskura ez dauden datuak eskatzen badira, hala nola irakasgai mota edo kreditu kopurua, baldin eta lehenagoko ikasketa planetan parametro horiek erabiltzen ez baziren. Kalifikazioa ere ez da jarriko ikasketen ziurtagiriak zehazten ez badu.

Halaber, eskatzaileak zehaztu dezake destinoko ikasketa planeko zein irakasgai diren eskaera onartuz gero egin beharko ez lituzkeenak.

................................................................................ jaunak/andreak, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako musika ikasketetan matrikulatuta edo onartuta dagoen ikasleak (espezialitatea/ibilbidea ...............), eskatzen du gainditutako irakasgaiei dagozkien kredituak, Jatorrizko titulazioa eremuan ageri direnak, onartzea edo transferitzea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 1eko 110/2010 Foru Aginduak ezarritako ikasketa planeko kredituen eta irakasgaien arabera (2010 uztailaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) (Destinoko titulazioa).

1.-Aurkeztutako frogagiriak: .............................................................................................................................................................................................................................................................................................................

2.-Eskaera:

JATORRIZKO TITULAZIOA

Ikasketa plana

Espezialitatea

Ikastetxea

JATORRIZKO TITULAZIOA

DESTINOKO TITULAZIOA

TRANSFERENTZIA

ONARPENA

Irakasgaia/kurtsoa

Mota

Kredituak

Kalifikazioa

Irakasgaia/kurtsoa

Mota

ECTS

Kalifikazioa

Iruñean, ..............(e)ko ...................aren ..........(e)an.

Eskatzailearen sinadura

B Atala

Ikasten ari den titulu ofizialari dagozkion gaitasunekin lotutako lanbide
edo lan esperientzia (4.8 art.).

................................................................................ jaunak/andreak, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako musika ikasketetan matrikulatuta edo onartuta dagoen ikasleak (espezialitatea/ibilbidea ...............), eskatzen du ikasten ari den titulu ofizialari dagozkion gaitasunekin lotutako lanbide edo lan esperientzia frogatuaren kredituak onartzea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 1eko 110/2010 Foru Aginduak ezarritako ikasketa planeko kredituen eta irakasgaien arabera (2010 uztailaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

1.-Aurkeztutako frogagiriak:

2. Esperientziaren deskribapena, zein gaitasunekin dagoen lotuta eta zer onarpen eskatzen den adierazita

Iruñean, ..............(e)ko ...................aren ..........(e)an.


Eskatzailearen sinadura

C Atala

Kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartzea (4.9 art).

................................................................................ jaunak/andreak, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako musika ikasketetan matrikulatuta edo onartuta dagoen ikasleak (espezialitatea/ibilbidea ...............), eskatzen du kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartze frogatuaren kredituak onartzea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 1eko 110/2010 Foru Aginduak ezarritako ikasketa planeko aukerako irakasgaien kredituen (2010 uztailaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

1.-Aurkeztutako frogagiriak: .............................................................................................................................................................................................................................................................................................................

2.-Jardueraren azalpena .................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

Iruñean, ..............(e)ko ...................aren ..........(e)an.


Eskatzailearen sinadura

III. ERANSKINA

................................................................................ jaunari/andreari kredituak onartu eta transferitzeko ebazpena.

Ikusirik interesdunak aurkeztutako eskaera eta agiriak, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Zuzendaritzak erabaki du agiri honetan azaltzen diren kredituak onartzea eta/edo transferitzea eskatzailearen alde. Kreditu horiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 1eko 110/2010 Foru Aginduak ezarritako ikasketa planari aplikatzen zaizkio (2010 uztailaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Ebazpen honek ikaslearen ikasketa espedientean eta Tituluaren Europako Gehigarrian izanen ditu ondorioak.

ONARTUTAKO KREDITUAK

JATORRIA

LEHENAGO EGINDAKO IKASKETAK

Irakasgaia/Kurtsoa

Mota

ECTS

Kalifikazioa

Irakasgaia/Kurtsoa

Mota

Kredituak

Kalifikazioa

Ikasketa plana

Espezialitatea

Ikastetxea

IKASTEN ARI DEN TITULUARI DAGOZKION GAITASUNEKIN LOTUTAKO
LANBIDE EDO LAN ESPERIENTZIA

KULTUR, ARTE ETA KIROL JARDUERETAN, IKASLEEN ORDEZKARITZAKOETAN, ELKARTASUNEZKOETAN
ETA LANKIDETZAKOETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA

AUK.

TRANSFERITUTAKO KREDITUAK

JATORRIA

Irakasgaia/Kurtsoa

Mota

Kredituak

Kalifikazioa

Ikasketa plana

Espezialitatea

Ikastetxea

"Mota" zutabean, honako hau zehaztuko da: Oinarrizko Prestakuntzako (OP), Espezialitateko Nahitaezko (EN) edo Aukerako (AUK) irakasgaia den.

"Kalifikazioa" laukian, eskatzaileak aurkeztutako ikasketen ziurtagirian ageri den bera jarriko da, destinoko titulazioan indarra duen kalifikazioen eskalari egokitua. Ziurtagirian kalifikaziorik ez badago, kasuan kasuko laukia gauzaez bihurtuko da marra horizontal baten bidez.

Iruñean, ..............(e)ko ...................aren ..........(e)an.

Nafarroako Goi Mailako Musika
Kontserbatorioko ikasketaburua

Arte Ikasketetarako eta Musikaren
Hiria Kudeatzeko Ataleko burua

Nafarroako Goi Mailako Musika
Kontserbatorioko zuzendaria

Sin.:

Sin.:

Sin.:

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa