Castellano | Euskara | Français | English
(1996ko 84. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 12an)
Atarikoa
Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoak, bere laugarren artikuluan xedatzen du curriculuma dela hezkuntz sistemako maila, etapa, ziklo eta gradu bakoitzaren helburu, eduki, metodo pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoa, irakaslana arautzen duena.
Halaber, artikulu horrek fnkatzen du Gobernuari dagokiola curriculumaren alderdi oinarrizkoak finkatzea, gutxienezko irakaspenak izanen direnak, ikasle guztien prestakuntza eta titulu guztien baliozkotasuna bermatzeko. Hezkuntza gaietan eskumena duten Hezkuntz Administrazioek finkatuko dute, beren kudeaketapeko lurraldean, hezkuntz sistemaren maila, etapa, ziklo eta gradu eta modalitateen curriculuma, beti ere haietan gutxienezko irakaspen horiek sartuz.
Halatan, ekainaren 26ko 756/1992 Errege Dekretua argitaratu delarik, musika ikasketen erdiko eta hastapeneko graduen alderdi oinarrizkoak finkatzen dituena, kontutan harturik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobeagotzeari buruzko Lege Organikoaren 47. artikuluak xedatzen duena eta abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua, Irakaskuntza ez unibertsitarioen gaietako eginkizun eta zerbitzuak Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera traspasatzea onartzen duena, Nafarroako Gobernuari dagokio curriculuma eratzea bere eskumenpeko lurraldean.
Musika prestakuntzak espezialitate mailako ikasketa batzuen adierazpen artistiko maila eman behar duelarik, eta ikasketa horiek musikaren lanbidean aritzea baitute helburu, eta beraz berariazko gaitasuna eta borondatea dutenentzat bakarrik baitira, guzti honek curriculum berezia behar du, tresna teknika diferenteen ezagupen praktiko hutsera eta irakaskuntza tradizionalenari erantsitako ezagupen akademikoetara mugatu gabekoa; musika egintzaren beste alderdi berezko batzuk ere ukitu behar ditu, egintza hori fenomeno bai historiko-kulturala eta bai estetiko eta psikologikoa den ikuspuntutik. Bestelako ezagupen horiek bide eman behar diote ikasleari humanistagoko garapen bat izateko, musikariaren prestakuntza osotarakoak eskatzen duenaren arabera. Hortik abiatuta, tresna espezialitate baten ikasketa izanen da curriculumaren bizkarrezurra, bi helbururekin: Oinarrizko ikasketa izatea goiko mailan espezialitate ikasketetara sartzeko, aukeratu den tresnaren barrenean, edo beste lanbide aukeraren batera irekitzeko oinarri izatea.
Musika egintzara honela sakonkiago hurbiltzeak, beraz, oreka bat bilatzen du ezagupen teorikoaren, tresnari buruzko trebetasunak garatzearen eta musika eta arte egintzak gidari dituen printzipio estetikoak ulertzearen artean. Oreka bilatze horrek bai hastapen mailako ikasketa antolamenduan eta bai maila horrek osagai dituen tresna espezialitate diferenteetako curriculum edukietan izanen du islada.
Hastapen graduan, Foru Dekretu honek arautzen duen curriculumak osatu egiten ditu ekainaren 26ko 756/1992 Errege Dekretuan finkatu dituen irakaspen minimoak, multzokako musika-jardunari arreta bikoitza eskainiz: eskola kolektiboaren bidez eta Koro ikasketaren bidez.
Tresna eskola kolektiboak, hastapen graduan, lagun egin behar dio, ikaslearen soizializazio gaitasunarekin lotura duten beste zenbait gairen artean, ikaslearen interesa pizteari bere tresna hutsik ikasteak ematen diona baino zabalagoko errepertorio batenganako; gero orkesta talde eta kamara taldeetan aritzeko prestabide izan behar du.
Koroa ikasteak, hastapen graduan, bultzatu egin behar du bai errepertorio berri bat ezagutzea eta bai kantuaren adierazkortasun berezkoa. Foru Komunitatearen koro tradizioa ikusita, bultzatu egin behar da haur koroen tradizioa berpiztea, bertako folklorearen ezaugarriei ere kasu eginaz, berezko izaera musikala islatzen baitu bere eskala eta moduekin eta oso harreman hurbila baitu musika koralarekin.
Foru Dekretu honetan hastapen graduari dagozkion hezkuntza helburu orokorrak biltzen dira, eta bai gai bakoitzari dagozkionak ere, haien edukiak, ebaluazio irizpideak eta orientazio metodologikoak. Hori guztia baturik curriculuma da, eta agertzera ematen ditu gradu honetako hezkuntz helburuak.
Edukiak ez dira unitate tematikotzat interpretatu behar, eta ez dira, beraz, nahitaez arau honetan ageri diren hurrenkera berean antolatzekoak. Irakasleek zehaztu behar dute hori geroago. Aurrenik, irakasle taldeek curriculum proiektuak itxuratu behar dituzte hastapen gradurako, haietan zirkunstantziak moldatuz bai ikastetxearen eta bai ikasleen ezaugarrietara. Zehazte lan horrek hauxe ukitu behar du, besteak beste: edukiak eta helburuak ikasturte eta zikloetan partitzeko modua, metodologia eta ebaluazio irizpideak aplikatzeko lerro orokorrak. Azkenik, irakasle bakoitzak, Proiektu horien barrenean, bere programazio propioa itxuratu behar du, eta hartan ikasgelan burutu nahi dituen hezkuntz prozesuak bildu.
Aipagarria da, Tresna espezialitateen edukiak direla-eta, amankomuneko ezaugarri bat: Ikas eta irakas prozesuaren hasieratik bertatik elkartu behar direla ulerpena eta adierazpena, ezagupena eta burutzapena. Arteari buruz hezitze prozesu konplexu horretan gogoan eduki behar da musikari baten, musika tresna bat adierazbide duen baten prestakuntzako eduki oinarrizkoak ikasketen hasieratik presente daudela, ia denak, eta prestakuntza garatzeak ez duela hainbeste esan nahi elementu berriak beretzea nola lehengo elementuetan sakontzea etengabe. Hezkuntz prozesu honetan, tarte bakoitzean hautatzen diren obren izaerak xedatzen du interpretazioaren zailtasun maila.
Ebaluazio irizpideek hauxe markatzen dute: Hastapen graduko ikasketak bukatzerako zenbaterainoko eta zer nolako ikaspen maila espero den ikasleengandik helburu orokorretan eta irakasgai eta tresna espezialitate bakoitzaren helburu berariazkoetan eta adierazitako gaitasunei dagokionez.
Helburu horien betetze maila, ebaluazio irizpide finkatuen alderako, ez da neurtuko modu mekanikoan, malguki baizik, ikaslearen egoera kontutan harturik, hau da, bere ikasturte edo hezkuntz zikloa, eta bere ezaugarri eta ahalmenak.
Ebaluazio irizpideak enuntziatu batez eta haren esplikazio labur batez osaturik daude. Ebaluazio irizpideek, irakasleari bere ikasleen ikaste maila unean unekoen erakusburu batzuk eskeintzen dizkiotelarik, eginkizun inportantea dute prestakuntzaren ebaluazioan, bide ematen baitute atzemandako eskasiak zuzentzeko. Bestaldetik, erakusburu horiek informazio iturri bat dira irakas prozesuari berari buruz. Horrela, ebaluazio irizpideek, helburuekin batera, erreferentzi puntu funtsezkoa dira ikas eta irakas prozesu elkarreragilearentzat.
Laburzki, hastapen graduan ikasleen beregaintasuna sustatuko da musika adierazbidetzat erabiltzeko duten gaitasuna behar adinako kalitate musikala lortu dezan erdiko gradura pasatu ahal izateko. Hartarako lagungarri, curriculuma eta hezkuntz ekintza osoa dago, bai espezialitate bakoitzean burutzen dena eta bai hezkuntz orientazioan tutoretzaren bidez egiten dena.
Foru Dekretu honek, halaber, hastapen gradura sartzearen zenbait alderdi orokor arautzen ditu. Gradu honetara sartzeko ez da aski izanen aurrezko ezagupenak frogatzea; bi irizpide nagusi hartuko dira aintzat: musika gaitasuna eta adin egokia. Ikastetxe bakoitzak zehaztuko ditu horiek. Horri esker, batetik Curriculum Proiektura eta Ikastetxearen posibilitateetara moldatu ahal izanen da, eta bestetik, informazio iturri bat lortuko da prozesu diferenteen gainean, gero batean, hala behartzen bada, osotarako tratamendu bat egiteko.
Hori horrela, Hezkuntza, Kultura, Kirola eta Gazteri Kontseilariak hala proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeian izandako bileran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:
1. artikulua
1. Foru Dekretu honek, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 4. artikuluaren arabera, Musika ikasketen hastapen graduaren curriculuma arautzen du, Musika ikasketen erdiko eta hastapeneko graduko curriculumaren alderdi oinarrizkoak finkatzen dituen 756/1992 Errege Dekretuan finkatzen dena ere sartuz.
2. Halaber, xedapen honek hastapen gradura sartzeko irizpide orokorrak arautzen ditu.
2. artikulua
Arau hau Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ezarriko da.
3. artikulua
Musikaren irakaskuntza profesionala hastapen gradua lau ikasturtetan antolatuko da, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren ) artikuluak finkatzen duenaren arabera.
4. artikulua
Foru Dekretu honetan xedatzen denerako, hauxe aditzen da hastapen graduko Musika Ikasketen curriculum-az: gradu honetan irakaslana arautu behar duten helburu, eduki, metodo pedagogiko eta ebaluazio irizpideen multzoa.
5. artikulua
Musika ikasketen hastapen graduak ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Musikak lengoaia artistiko gisa et herri nahiz pertsonen kultur adierazbide gisa duen inportantzia preziatzea.
b) Sentimen musikal eta estetiko ona erakutsiz norbere burua adieraztea eta hainbat garai eta estilotako musikaz gozatzea, horrela komunikazio eta errealizazio pertsonalerako aukerak berretuz.
c) Osotarako ikuspegi batean lotzea irakasgaietan erdiesten dituen ezagupenak eta bere espezialitateko tresnaren literatura, behar bezalako interpretazio artistikoa lortzeko.
d) Musikak duen komunikazio funtzioa ulertzea, jendaurrean beren buruan behar adinako konfiantza dutela joz.
e) Talde musika jotzea, beste ahotsak edo tresnak entzutera ohituz eta multzora orekaz moldatuz.
f) Ikasketa pertsonalerako teknikak erabiltzea, lanean aritzeko beregaintasuna ematen dutenak, lana baloratuz.
g) Isiltasuna baloratzea kontzentrazioa garatzeko elementu ezinbestekotzat baloratuz.
6. artikulua
Hastapen graduari dagozkion espezialitateak hauek dira: Eskusoinua; Arpa; Klarinetea; Klabea; Kontrabaxua; fagota; zeharkako flauta; Moko flauta; Kitarra; Zidun tresnak; Oboea; Perkusioa; Pianoa; Saxofoia; Tronboia; Tronpa; Tronpeta; Tuba; Txistua; Biola, Biola ganba; Biolina; Biolontxeloa.
7. artikulua
1. Aurreko espezialitateetatik hastapen graduaren ikasturte bakoitzari dagozkion irakasgaiak eta eskol orduak, Foru Dekretu honetako I. Eraskinean finkatzen dira.
2. Perkusioa ez beste espezialitate guztietako hastapen graduan, tresnaren irakaslanak bakarkako eskola bat izanen du, astean ordubetekoa, eta beste hainbesteko eskola kolektibo bat.
Perkusio eskolak beti kolektiboak izanen dira, Irakasle/ikasle proportzioa 1/5 baino gehiago ez dela. Eskola.
3. Hastapen graduko Curriculumaren helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak Foru Dekretu honetako II. Eraskinean finkatzen direnak dira. Maila honetako printzipio metodologikoak III. Eraskinean zehazten dira.
8. artikulua
1. Ikastetxeek hastapen graduko musika ikasketen curriculuma zehaztu eta osatu eginen dute Curriculum Proiektuak itxuratuz.
2. Curriculum Proiektuak ondoren aipatzen diren erabaki eta neurriak hartuko ditu, curriculumaren garapenari buruzkoak: Hastapen graduaren helburu orokorrak nola egokitzen zaizkien Ikastetxearen zein ikasleen ezaugarriei, behar bezala aurrera ateratzeko hartu beharreko neurriak azalduz; Metodologiari buruzko erabaki orokorrak; Ikasleak ebaluatzeko eta aurreratzeko prozesuaren irizpideak; Irakas prozesuak eta irakasle lana, -eta bai Curriculum Proiektua bera ere-, ebaluatu eta, hala behar izaten bada, errebisatzeko irizpideak; Tutore Lanaren Plana eratzea. Curriculum Proiektuak, halaber, irakasgai bakoitzerako zehaztuko du nola banatzen diren ikasturteka helburuak, edukiak, metodologia berariazkoa eta ebaluazio irizpideak, ondoren programazioetan garatuko direnak, eta bai ere zer material eta baliabide erabiliko diren. Banaketa hori ez da aldatuko ikasle talde ber baterako hastapen gradu guztian zehar. Haren barrenean graduan sartzeko prozedurari dagozkion erabakiak ere sartuko dira.
3. Ikastetxeko Curriculum Proiektua, ikastetxeko irakaslanaren osagai izanen da eta Urteroko Programazio Orokorrari erantsiko zaio.
4. Irakasleek beren irakaslanerako programazioak garatuko dituzte curriculumaren eta Ikastetxeko Curriculum Proiektuaren arabera.
5. Hezkuntza, Kultura, Kultur eta Gazteri Departamentuak sustatu egingo du curriculumaren garapena errezten duten materialak itxuratu eta erabiltzea. Orobat, Curriculum Proiektuak itxuratu eta garatzea errezteko moduko xedapenak emanen ditu.
9. artikulua
1. Hastapen graduari dagozkion irakaslanen artean tutore eta orientazio lanak ere egonen dira.
2. Ikasle talde baten irakasle tutoreak bai ebaluazioa eta bai ikas zein irakas prozesuak kontrolatzeko ardura izanen du, eta ikasleen orientazio pertsonala ere bere gain hartuko.
10. artikulua
1. Ebaluazioa egiteko kontutan hartuko dira hezkuntz helburuak, eta bai halaber curriculumak finkatu dituen ebaluazio irizpideak.
2. Ikasleek ikasten dutenaren ebaluazioa etengabea eta integratzailea izanen da, nahiz eta curriculumaren irakasgai diferenteen arabera atalkatua.
3. Ikasleak dituen irakasle guztiek eginen dute ebaluazioa, irakasle Tutorearen koordinaziopean; irakasle horiek jokabide integratua izanen dute ebaluazio prozesuan eta prozesu horretatik heldu diren erabakiak hartzerakoan.
4. Irakasleek, ikasleen ikaspena, irakas prozesua eta beren irakasle lana ebaluatuko dituzte.
5. Ikasleen azken buruko ebaluazio eta kalifikazioa ekainean eginen da.
11. artikulua
1. Hastapen gradu honetan egoteko, luzenez bost urteko muga dago, eta ez da zilegi izanen ziklo bakoitzean hiru urte baino gehiago egotea eta ez ikasturte berean bi urte baino gehiago.
2. Salbuespenez, zilegi izanen da maila berean egoteko epe hori urtebete luzatzea, ikasketen haria funtsez trabatzen duen eritasunen bat sortzen delarik, edo antzeko larritasuna duen zerbaitengatik. Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuari dagokio luzatze hori ematea interesatuak hala eskaturik eta Ikastetxeak aurrez txostena emanik.
3. Bi edo gehiago irakasgaitan kalifikazio negatiboa izanez gero, ikaslea ezin pasako da hurrengo ikasturtera.
4. Irakasgai batean kalifikazio negatiboa izateak ez du galaraziko hurrengo ikasturtera pasatzea. Kalifikazio hori tresna edo ahots ariketako irakasgai batekoa izan bada, hurrengo ikasturteko ikasgelan eginen da, irakasgai hori ikasturte horretan ere baldin badago. Bestela, ikasleek aurreko urtean gainditu gabeko irakasgaiaren eskoletara joan beharko dute.
12. artikulua
Hezkuntza, Kultura, Kultur eta Gazteri Departamentuak zilegi izanen du ikasturte bat baino gehiagotan matrikulatzeko baimena ematea ikasleren batek, Irakasleen orientazioari segituz, hala eskatzen badu, beti ere baldin eta Foru Dekretu honetako hamargarren artikuluko 3. atalak aipatzen dituen irakasleek jaulkitako txostenak ikaste gaitasun egokia segurtatzen badu.
13. artikulua
Ikastetxe bakoitzak ezarriko du, Hezkuntza, Kultura, Kultur eta Gazteri Departamentuaren baimena aurrez izanda, zer bide dagoen hastapeneko musika gradura sartzeko, bere Curriculum Proiektuaren eta bere hezkuntz gaitasunen arabera; bide horiek, ikaslegaien gaitasun musikalen ebaluazioa eta tresna espezialitateetan hasteko adin egokia izatea hartuko dituzte gehienbat aintzat.
Lehenbiziko Xedapen Gehigarria
Suntsitu egiten da, Foru Dekretu honek aipatzen dituen ikasketetarako, matrikula librearen modalitatea, urte bukaerako azterketak urtero egiten zituena.
Bigarren Xedapen Gehigarria
Ekainaren 26ko 756/1992 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak agintzen duenez, eta bertan xedatutako prozedurarekin bat, Txistuaren irakaskuntza musika ikasketen hastapen graduaren curriculumeko osagai izanen da.
Hirugarren Xedapen Gehigarria
Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Departamentuak zilegi izanen du Ikastetxe integratuak Foru dekretu honek xedatzen duenera egokitzea.
Lehenbiziko Xedapen Iragankorra
Foru Dekretu honek indarra hartzen duenetik, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuak eta bera aldatzen duten xedapenek daukaten hezkuntz antolamendua indarrean egonen dira harik eta hartarako araudiak musika ikasketak ezarri eta iraungitzeko aipatzen dituen epeak kunplitzen diren arte.
Azken Xedapenetako Lehenbizikoa
Esku ematen zaio Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteri Kontseilariari behar adina xedapen emateko Foru Dekretu honetan finkatzen dena exekutatu eta garatzeko.
Azken Xedapenetako Bigarrena
Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERASKINA. Hastapen gradua: Irakasgaiak eta eskola orduak
1. Perkusioa ez gainerako ezpezialitate guztietarako. Asteko
Lehen Ikasturtea Tresna
Bakarkako eskola 1,00
Taldekako eskola 1,00 Musikaren lengoaia 2,00
Bigarren ikasturtea Tresna
Bakarkako eskola 1,00
Taldekako eskola 1,00 Musikaren lengoaia 2,00
Hirugarren ikasturtea Tresna
Bakarkako eskola 1,00
Taldekako eskola 1,00 Musikaren lengoaia 2,00 Korua 1,30 Asteko
Laugarren ikasturtea Tresna
Bakarkako eskola 1,00
Taldekako Eskola 1,00 Musikaren lengoaia 2,00 Korua 1,30 2. Perkusioa. Asteko
Lehen ikasturtea Perkusioa: Taldekako eskola 2,00 Musikaren lengoaia 2,00
Bigarren ikasturtea Perkusioa: Taldekako eskola 2,00 Musikaren lengoaia 2,00
Hirugarren ikasturtea Perkusioa: Taldekako eskola 2,00 Musikaren lengoaia 2,00 Korua 1,30
Laugarren ikasturtea Perkusioa: Taldekako eskola 2,00 Musikaren lengoaia 2,00 Korua 1,30
II. ERASKINA. Hastapen graduko musika ikasketen curriculuma
ABESBATZA
Sarrera.
Kantuak, musika heziera guztien oinarri behar du. Mendebaldeko musikaren historian etengabe berretsi da kantuaren inportantzia, hasi "Schola cantorum" gregorianoetatik harik eta berrieneko esperientzi pedagogikoetara.
Ez erdi aroak ez errenazimenduak ez zuten ezagutu musikaririk aldi berean kantari, tresna jole eta musikagile ez zenik.
Soinua norberak produzitzeko esperientzia, norbere baliabide fisiologikoekin, musikari guztien hastapenetan ageri zaigu eta bistan da ezinbestekoa dela. Polifonia sortu zen garai kruzialetan (ezin enblematikoagoko gauza baita mendebaldeko musikarentzat), ezin pentsatuzkoa zen ahotsa eta tresna alde banatara joatea. "Per cantare e suonare" zen Errenazimenduko sorlanen jatorrian egoten zen lema, eta tresna jotzeko moduak ere, oinarri-testuaren artikulazioak eta arnasaldiak zituen gidari.
Mendebaldeko musikak etengabe baloratu du osagai inportante eta emankortzat kantagarritasuna, nola sorketan, hala interpretazioan. Desbiazio larriak izan badira ere, beti sortu dira ahots itzalekoak musikaren tasun bokalak defendatzeko.
Tresna joleak kanturik behar ez duelakoa uste okerra da. Ahotsaren esperientziak soinu fisikoaren dimentsio humano agian barrenduxeagoa ematen dio. Tresnarako esaldi bat gustoz kantatzen dakienak hortxe izan dezake zati hori neke handirik gabe ulertzeko giltza. Edozein musika testu kantuaren bidez aditzera ematen dakienak laguntza ederra izanen du tresna joeran sakontzeko. Bereziki kantu polifonikoak sustatzen du balore pedagiko hau, dimentsio sozial eta artistiko ezin ordainduzkoa ematen baitio norbanakoari.
Musikaren Lengoaiak eta Kantu koralak, hastapeneko graduan, lotura hertsia dute. Musikaren Lengoaia ikastea atseginagoa eta sakonagoa izanen da horrekin batera soinu bokal eta koralaren ariketa zaindu batekin konbinatzen bada. Ahots soinuaren produkzio fisikoan sortzen diren konotazio psikikoek inportantzia berezia dute pedagogia musikalerako. Musikaren artea humanizatu egin behar da, kanpora baino lehen barrenean sakon dastatuz. Ikasleak kantari jartzea ahots zuriko koroetan gauza inportantea da musikari baten prestakuntzan.
Helburuak.
Abesbatza irakasgaiak, hastapen graduan, ikasleengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Ahotsa erabiltzea zauli eta inhibiziorik gabe.
b) Ahots emisio naturala proiektatzea erlajazioa eta arnasa erabiliz, tentsio gutziak (gorputzekoak, gogokoak zein sozialak) kentzeko moduan.
c) Ahotsa erabiltzea adierazbide musikalerako eta istantean gozatzeko tresnatzat, kantua behar bezala afinatuz emateko eta entzuteko moduko sentimena erakutsiz.
d) Behar adinako entzumena eta kontzentrazioaz jokatzea aldi berean beste ahotsak aditu eta norbere zatia kantatzeko, elkarrekin interpretazen ari direla.
e) Taldeko musika jarduna gobernatzen duten arauak onartzea, taldekide bakoitzak musikarekin eta lagunekin hartzen duen erantzukizuna onartuz.
f) Interpretazio artistikoko osagai oinarrizkoak erabiltzea (fraseatua, artikulazioa, dinamika, agogika), bai bakarka aritzean nola taldeka.
g) Musika interpretatzerakoan zuzendariaren onarrizko jestuei kasu egitea.
h) Musika ezagupenak lotzea kantu koralaren bidez erdietsitakoekin.
i) Musika folkloriko tradizionala ezagutu eta gozatzea.
Edukiak.
Hitzen metrika. Erlajazioa eta haren praktika. Arnasa. Ahots teknika. Afinazioa eta enpastea. Artikulazioa eta fraseatua. Ahots berdin bakar bateko, biko eta hiruko kantak. Ahots polifoniaren sarrera. Taldekako ahots inprobisazioa: motak eta konposizio polifoniko ez konbentzionalak (testurak, atmosferak, efektuak, etab...) Gure herriko kanta folklorikoak interpretatzea, eta bai beste herri eta komunitateetakoak ere. Oinarri melodiko harmoniko jakin batzuk emanda zati ttikiak inprobisatzea.
Ebaluazio irizpideak.
1. Ikasturtean programatu direnetako edozein obra ematea, hari bakoitzean hiru edo gehiago kide dituen multzoan.
Irizpide honen xedea da ebaluatzea ikaslea zenbateraino gai den interpretaziorako elementu guztiak osotasunaren efikaziaren mende jartzeko eta partaide guztien arteko kolaborazio jarrera zenbaterainokoa den.
2. Zailtasun gutxiko obra homofonikoak bapatean jotzea, isla tonal garbikoak.
Irizpide honen helburua da ebaluatzea ikaslea zenbateraino gai den afinazioa eta zentzu tonala nahiz sentimena harremanetan jartzeko, mundu polifonikoaren plastizitate espazialean integratzeko.
3. Taldean obra bat prestatzea, irakaslea hots emaile izan gabe.
Irizpide honen xedea da baloratzea ikaslea zenbateraino gai den interpretazioaren osakide diren elementuez dituen ezagupenak aplikatzeko, aukeratu estiloaren arabera egoki interpretatzean.
4. Programako errepertorioko obrak nork bere gain prestatzea.
Irizpide honen helburua da ebaluatzea egoera konkretuetan nola jarrera erantzule bat azaltzen den.
5. Interbalo eta akorde jakin batzuk entonatzea diapasoiko "La"tik abiatuta, zailtasuna gutxika areagotuz eta erreferentziako soinua aldatuz.
Irizpide honen helburua da ebaluatzea koruko kide bakoitza zenbateraino gai den denbora ahalik eta laburrenean pentsatzeko zein soinu dagokion eta afinatuz eman dezan. Halaber, interbalo harreman diferenteak noraino berrendu dituen ere nabaritzen da.
MUSIKAREN LENGOAIA
Sarrera.
Alorrarteko analogia gutxik izanen dituzte musikak eta lengoaiak adina puntu komun eta hainbestetarikoak. Gizonak bere bizitzako aurreneko urteetan beretzen du musika ulertzeko gaitasuna, nahiz eta bistako arrazoiak direla medio eta hizkuntzarekin ez bezala, haurrak oso modu mugatuan erabiltzen duen musika bere burua aditzera emateko, aurrez ikasketa tekniko arretatsu bat behar duela.
Lengoaiak bezala, musikak soinuaren euskarri fisikoa nahitaezko du, hura oinarri garatu eta bere-berezko esangura hartuko badu. Soinuaren legeek ematen diete itxura musika egitatearen gainerako ezaugarriei. Ezaugarri horiek, hizkuntza bezala berriz ere, betebehar fisiko eta psikofisiologiko determinagarri batzuk dituzte oinarri nagusia; Soinuaren tasun fisikoez gain (tinbrea, altura, intentsitatea, etab.) eginkizun guztiz funtsezkoa du soinua denbora unitate minimoetan banatzeak, eta unitate horiek ondoren beste unitate geroz eta handiagoak osatzeak, harik eta denak baturik forma musikalaren osotasuna sortu arte. Hizkuntzan bezala, beraz, musikan zilegi da elementu morfologiko eta sintaktikoak aipatzea ondorengo erretorika baten oinarritzat.
Orokorki, eta gure garaian maizenik ematen zaion izenaz, "musikaren lengoaia" deitzen dugunak, solfeo tradizio osoa biltzen du, hasi jatorritik, solfatze disziplina sortu zenetik, harik eta XIX. Mendeko bukaerara, "Do finkoa" eta "Do mugikorra" eskolak sortu zirena rte. Musika lengoaiaren edukiek, musika egintzaren alderdi guztien ulerpen praktiko eta intuiziozko bat planteatzen dute, eskema bakunenetatik geroz eta handiagokoetara, pittaka arrazionalizatuz eta norberetuz edozein etapa hiskorikotako obrak interpretazeko teknikak, sistema tonal-bimodala suntsitzeak ekarritako saio hizkuntzak ahaztu gabe, berekin dakartzan konplexitate eta berrikuntza tinbrezko, ritmozko eta grafikoekin.
Musika lengoaiaren helburu nagusia gaitasun bokal, ritmiko, psikomotor, entzumenezko eta adierazpenezkoak garatzea da, halatan non kode musikala komunikaziorako eta irudikapenerako tresna baliagarri eta efikaza bihur dadin; horiek baitira musikan aritzean sortzen diren eginkizun behinenak, beste edozein lengoai jardunetan bezala.
Komunikaziozko helburu hori azpimarratu beharrekoa da, gure hurbilbidean zeinuen ezagupenak eta adierazpenak esangura lortuko ba dute nahitaezkoa baitute elkarloturik egotea, hitzaldi bat osatzea. Hartakotz, Musika lengoaiako ezagupenak norberetzeko prozesua hastapeneko graduan, mezuak bidali eta jasotzeko behar diren gaitasunak garatzeko moduko prozedurak izan beharko ditu lagungarri.
Hastapeneko graduan, ekintza pedagogikoaren helburua izanen da ikasleak irakurtzen eta idazten ongi ikastea, beregaintasun zerbait lortu eta lengoaia ikasten segi dezan. Ez da ahaztu behar, halare, entzuteko ulermena ere sistematiko garatu beharreko gaitasuna dela, entzumena musika jasotzeko oinarria baita. Halaber ezinbestekoa da ikasleek ikustea ikasitakoa baliagarri zaiela musikan aritzerakoan.
Hastapeneko graduko edukien aurkezpenak hiru ardatz handi ditu: ahotsa erabiltzea eta hark kantuaren bidez daukan komunikazio eginkizuna, hezkuntza ritmikoa garatzerakoan alderdi psikomotoreak aintzat hartzea, eta, azkenik, ulertuzko musika entzumena. Ikas prozesuak, beraz, ariketa sistematikoa oinarri harturik, lau gaitasun funtsezko hartzen ditu helburu: entzuten jakin, kantatzen jakin, irakurtzen jakin eta idazten jakin. Prozesu hori, hurrenkera honen arabera finkatzen da: egin, entzun/sentitu, ezagutu/ulertu.
Edukiak garatzeko kontutan hartu beharko da, batez ere aurreneko bi urteetan, zer nolako ezagupenak dituzten ikasleek musika irakaskuntza espezializatura iristen direnean eta uneoro saiatuko da edukiak egokitzen ikasle horien umotze mentalaren etapako ezaugarrietara, subordinazio horrek ekarriko baitu ritmo, intentsitate edo metodologiazko disfuntzioak egotea ala ez egotea ikas-irakas prozesuetan.
Helburuak.
Musika lengoaia hastapen graduan irakasteak ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Talde lagunekin musikazko bizipenak parteiatzea, kantuaren, mugimenduaren, entzumenaren eta tresnaren bidez musikarekiko harreman afektiboa horrela aberastuz.
B) Ahotsaren emisio egokia erabiltzea interbalo eta melodiak gertaberritzeko, harik eta lengoaia propio bihurtu arte, kantua oinarrizko jarduntzat hartuta.
C) Ritmoa behar bezala interpretatzeko koordinazio motorea izatea, asoziazio eta disoziazio trebetasunak erabiliz.
d) "Barren entzumena" erabiltzea entzumena eta bere irudikapen grafikoa lotzeko, eta bai tinbreak, egitura formalak, indikazio dinamikoak, espresiboak, denborazkoak etab. Ezagutzeko.
e) Buruz interpretatzea doinuak eta kantak, parametro musikal diferenteak hobeki ulertzeko moduan.
f) Irakurketa eta idazketa ezagupen praktikoak lotzea tresnak berezko duen errepertorioarekin.
g) Esperientzia koralak, harmonikoak, formalak, tinbrikoak, etab., pentsamentu musikal kontzientearen oinarrian baitaude, ahotsak eta tresnak entzutea oinarri.
h) Modu sortzailean musika zatiak inprobisatzea, lortutako trebetasunak konprobatu eta sentsazio artistikoak sortzeko modukoak.
i) Azentuazio ritmikoak eta forma musikalak bizitzea mugimenduaren bidez.
Edukiak.
Ritmoa.
Pultsua hauteman, identifikatu eta barrentzea. Azentua hauteman eta identifikatzea. Unitate metrikoak: konpas binario, ternario eta kuaternarioak ezagutzea. Figura ritmikoak. Formula ritmiko oinarrizkoak. Tenpoa eta agogika. Pultsu binario edo ternarioak sortzen dituen formula ritmiko oinarrizkoak praktikatu, identifikatu eta ezagutzea. Pultsu batean dauden balorazio bereziko taldeak praktikatu, identifikatu eta ezagutzea. Iraupena mudatzen duten zeinuak praktikatu, identifikatu eta ezagutzea (puntilloak eta loturak). Gertaera ritmiko ezaugarriak praktikatu, identifikatu eta ezagutzea: sinkopa, anakrusa, etab. Konpas aldaketak praktikatu eta identifikatzea, Pultsu=pultsu edo figura=figura baliokidetzak interpretatuz.
Entonazioa, entzumena eta adierazpena.
Ahotsa eta haren funtzionamendua ezagutzea. Arnasa, emisioa, artikulazioa, etab. Altura: tonoa, intentsitatea, kolorea, iraupena, afinazio determinatu eta indeterminatua, etab. Mugimendu melodikoen sensibilizazioa eta entzumen eta ahots ariketa. Zati melodikoak edo kantak buruz gertaberritzea ahotsez nahiz idatziz. Noten irakurketa praktikatzea harekin batera dagokien soinua ahotsez emitituz. Sol bigarrenean eta fa laugarrenean klabeak. Interbalo harmoniko sinpleak -handiak, txikiak eta justuak- belarriz ezagutzea. Mailari dagozkion obrak ahotsez interpretatzea, testudunak nahiz testugabeak, akonpainamentuarekin nahiz gabe. Horizontalki nahiz bertikalki sol bigarrenean eta fa laugarrenean klabeetan edo ikaslearen tresnari dagozkionetan, idatzitako notak irakurtzen praktikatzea. Gradu eta funtzio tonalen, eskalen, alterazioekiko sentikortu eta ezagutzea. Elementu oinarrizko harmoniko eta formalak -tonalitatea, modalitatea, kadentzia, modulazioak, fraseak, ordenazio formalak: errepikazioak, imitazioak, bariazioak, kontrastea, mailara moldatutako obren gainean- . Transportea erabiltzea zaulitasun melodiko entzumenezko bat lortzeko, ondoren tonalitatea menperatzeko moduan. Ahots bakarreko diktatu ritmiko, melodiko eta ritmiko-melodikoak gertaberritzea. Idazki zati baten eta entzundakoaren arteko diferentziak edo hutsak atzematea. Adierazpenari eragiten dioten termino eta zeinuak atzeman, ezagutu eta interpretatzea. Lengoaiaren elementuak inprobisatuz erabiltzea, aurrezko proposamenarekin nahiz gabe. Gorputzaren mugikortasuna trebatzea hainbat estiloko dantzekin, errepertorio bariatua erabiliz: historikoak, tradizionalak, didaktikoak, etab. Koro musikako estilo diferenteak interpretatzea: kultoa, herrikoia, erlijiosoa, profanoa etab.
Ebaluazio irizpideak.
1. Egitura melodiko eta ritmiko laburrak imitatzea ahotsarekin eta perkusioarekin.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikasleak zer nolako oroimena duen eta zer gaitasun jasotako mezua fidelki gertaberritzeko bai soinuz nola errealizazio motoreari dagokionez.
Obra edo zati baten pultsua ezagutzea belarriz, eta bai azentu periodikoa ere.
Irizpide honen asmoa da pultsua nola hautematen den neurtzea, oinarrizko erreferentzia baita exekuzio ritmikorako, eta bai konpasaren oinarrian den azentu periodikoa atzematea.
3. Pultsua mantentzea hiru isilune laburretan.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den pultsua barrentzeko exekuzio bakarkako nahi taldekako bat egoki gauzatu ahal izateko moduan.
4. Tresnaz, ahotsez edo perkusioaz jotzea obra edo zati bateko egitura ritmikoak.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den maila honi dagozkion hainbat formula ritmiko kateatzeko erabat zehatz eta tenpo finkatu batean.
5. Ritmo sinple bati testu bat ezartzea, edo alderantziz.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den ritmoak eta azentuazio bereko hitz edo esaldiekin lotzeko.
6. Belarriz atzematea eta interpretatzea konpas aldaketa sinpl4ak.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den belarriz hautemateko eta praktikan exekutatzeko unitate berdin nahiz diferente bateko konpas aldaketak. Kasu honetan bakarrik: 1) Beltza=beltza, 2) beltza=beltza puntilloarekin, 3) beltza=zuria, 4) Kortxea=kortxea, eta alderantziz 2) eta 3) kasuetan.
7. Melodia edo kanta tonal bat entonatzea akonpainamentuarekin nahiz gabe.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den entonatzeko eta afinazioa doitzeko dituen teknikak zati tonal bati aplikatzerakoan partiturako indikazio espresiboak aplikatuz. Tresnazko akonpainamentua baldin badago, horrek ez du melodia errepikatuko.
8. Norbere baitan leitzea, denbora jakin batean eta entonazioa konprobatu gabe, musika testu bat eta buruz gertaberritzea.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den Soinu irudi melodiko-ritmikoak irudikatu, gertaberritu eta memorizatzeko, partitura harakatze hutsarekin.
9. Interbalo harmoniko edo melodiko handi, txiki nahiz justuak atzeman eta entonatzea bitarteko erregistro batean.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikasleak zenbateraino menperatzen duen interbaloa, dela interbalo harmoniko edo melodikoa atzemanez, dela azken hori intonatuz.
10. Obra edo zati baten modua belarriz atzematea (maiorra-minorra).
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den lengoaiaren osagai funtsezko hau ezagutzeko, entzute inteligente baterako elmentuak emanaz.
11. Eredu melodiko sinpleak, eskalak edo akordeak gertaberritzea hainbat alturatatik abiatuta.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den egitate melodiko bat bera gertaberritzeko edozein soinutatik, ereduaren interbaloak zuzen mantenduz eta tonalitatea egitate iraunkortzat ulertuz.
12. Entzundako zati baten gainean egitura ritmikoak inprobisatzea.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikasleak zenbateko sormena duen, formula ritmikoak, ezagunak nahiz ezezagunak aplikatuz, entzundako zatiaren pultsuarekin eta konpasarekin akordatuz.
13. Melodia tonal laburrak inprobisatzea.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikasleak zenbateraino barrendu dituen kontzeptu tonal oinarrizkoak.
14. Idatziz berregitea entzundako musika zatiak.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den entzundako soinu irudiak barrendu eta gertaberritzeko. Segun eta zer zailtasun maila proposatzen den, aukera dago gertaberritze hori alderdi ritmiko edo ritmiko-melodikoetara mugatu edo aldi berean bietara.
15. Entzunaldi baten ondoren deskribatzea entzundako edo interpretatutako obren ezaugarri berezgarriak.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den hainbat alderdi hautemateko: ritmikoak, melodikoak, modalak, kadentzialak, formalak, tinbrikoak, etab., aurrez hautatuz zer alderdiri antz eman behar zaien, edo bestela libre utziz arreta gehien ekarrarazten dieten alderdiei antz ematera.
16. Bakarka nahiz taldeka forma musikal ttikiak inprobisatzea musika lengoaiaren alderdi diferenteei dagozkien premisetatik abiatuz.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino garaturik daukan sormena eta zer gaitasun duen ideia baten araberako eta forma musikal batean egituratutako elementuak hautatzeko. Halaber, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizteko gaitasuna eskatuko zaie.
TRESNAK
Sarrera.
Hastapeneko gradua osatzen duten lau ikasturteek etapa txit inportantea dira etorkizuneko tresna jolea prestatzeko, denbora tarte honetan asentatu behar baitira teknika zuzen eta egoki baten oinarriak. Orain da denbora, bestetik, zenbait kontzeptu musikal beretzeko, denborak ekartzen duen umotzearen buruan, tresna jole kontzientzia benetako bat sortuko dutenak.
Interpretazioaren problematikak testua ongi ulertzea du aurreneko mugarria: partituran bildutako zeinu sistema bat besterik ez, berez eskasa musikaren fenomenoa irudikatzeko, mendez mende etengabe aberastu bada ere. Izan ere musikaren fenomenoa, funtsez, etengabe bersortu beharreko zerbait da, hainbat ikuspegi subjetibotatik begira daitekeena.
Honek, aurrenik, hauxe ekartzen du ondorio: musikaren zeinu sistema ikasi egin behar dela, tresna batean trebatu baino lehen edo aldi berean. Sistema hori, izan ere, datu esentzialak paperean finkatzeko erabiltzen da, gutxi gora behera bada ere. Etorkizuneko tresna jolearen lana, beraz, hauxe da: partitura zuzen irakurtzen ikasi; ondoren, irakurketaren bidez, idatzitakoaren esanguran sakondu bere balio estetikoa preziatzeko, eta aldi berean, behar den trebetasuna garatzea tresna baten manejuan musika testu horren exekuzioa bete-betean izan dadin esanguratsu eta adierazkorra.
Hurbilbide pedagogiko moderno batek oinarrizko premisa bat hartu behar du abiaburu: haur baten bokazio musikala, zenbait kasutan, are gehienetan, ez da egoten erabat definitua. Horrek nahitaezko egiten du modu ahalik eta erakargarrien eta akulagarrienean aurkeztu behar zaizkiola ikasi behar dituen ezagupen teorikoak eta nahitaez egin behar dituen praktika orduak, benetan interesa piztuko badio proposatzen zaion eginkizunak, eta bokazio ernaberria indartuko bazaio.
Hastapeneko graduko ikasketak egiten ari den denboran, hamabitik zortzi urtera bitarte, ikasleak oso bilakaera intelektual eta emozional azkarra du. Horregatik, planteamendu pedagogikoak etengabe egokitu behar dira ikaslearen nortasunaren umotze prozesura. Egokitze honi esker ahalbait hobekien aprobetxa daiteke haur denborak ezaugarri duen jasokortasuna, berezko dohainak garatzea bultzatu eta, aldi berean, bere eskura jarri bere abstrakzio gaitasun gero eta handiagoa praktikatzeko.
Musikak, beste lengoaiek bezala, laketze prozesu bat behar du ulergarri bihurtzeko. Aurreneko haurtzaroan hasten da prozesu hori, ikasleak hastapeneko graduko ikasketak egiteko edadean eta kondizioetan egon baino askoz lehenagotik. Momentu hori ailegatzen denean, ikasleak, inguruan etengabe edukitzen duen musika barrendu duelarik, badaki lengoaia horretako elementuak intuizioz ezagutzen; Nola edo hala baditu lengoaia hori ulertzeko "giltzak", nahiz eta gidari dituen legeak ezezagun dituen. Lengoaia horretan "mintzatzeko" tresnak falta ditu, eta hastapeneko graduko irakaskuntzak eman behar dizkio.
Aukeratu duen tresna manejatzen trebatzeaz gain, ikasleak musikaren fenomenoa eta musika interpretatzeak dakartzan betebeharrak sakonago ulertzea lortu behar da. Hartarako ikustera eman behar zaizkio egitura musikal guztiek, agerraldi xumeenetan ere, oinarri duten elementu sintaktikoak. Interpretazioak, bere alderdi guztietan, bai adierazkorretan nola morfologikoetan (dinamika, agogika, elementu formal diferenteen batasuna eta haien osotasuna atzematea), egitura sintaktiko horri lotuta dago funtzionalki. Musika "gramatika" hastapeneko hori, azken finean honela sortzen da: beste jakingaietan beretu ezagupen teorikoak aplikatuz programa osatzen duten eta ikasleak egin behar dituen obren errepertorioari. Ezagupen horiek zabaldu eta sakondu beharrak dira erdiko graduan orduko irakasgaiak ikasiz.
Halatan bada, tresna joleak jakin behar du zer inportantzia duen memoriak interprete baten prestakuntzan. Esan dezagun, aurrenik, noiznahi gogora ekar daitekeen hori beste deus ez dela ikasitakotzat jo behar. Bigarrenik, buruz ikastea ezin hobeko lagungarria dela ikasketan, beste bentajak beste, aukera ematen duelako batzuetan denbora aurreztarazteko eta partituraz ahaztuta arreta guztia paratzeko problema teknikoak egoki askatzen eta musikari benetako balio adierazkorra ematen. Azkenik, esan behar da memoriak izugarrizko inportantzia duela obra bat osotara eta erabat ulertzerakoan, obra denboran barrena gertatzen baita. Eta beraz memoriak baizik ezin eman baitio bilakaera horri koherentzia eta batasuna.
Hastapeneko gradua bukatzean, ikasleak bere tresnak eskaini ahala posibilitate menperatu behar ditu, ezagupen horiek ariketa gimnastiko huts batera murriztu gabe.
ESKUSOINUA
Helburuak.
Hastapen graduan, eskusoinuaren irakaskuntzak ikasleen gaitasun hauek garatzen laguntzea izanen du helburu:
Tresna egoki kokatzeko behar den egonkera hartzea, "gorputz-tresna" multzoaren harremanean esku hartzen duten elementu anatomiko-funtzionalak kontrolatu ahal izateko moduan.
b) Tresna jotzean esku hartzen duten artikulazio elementu diferenteetako bakoitza koordinatzea.
c) Soinuaren kalitatea pittaka hobetzea, tresnaren ezaugarriak eta ahalmenak ezagutuz.
d) Hainbat estilotako obrak osagai dituen errepertorio bat interpretatzea, mailari dagokion zailtasunekoa, bai bakarlari gisa eta bai taldean.
e) Soinuaren produkzioa eta kalitatea kontrolatzea artikulazio difereteen bidez (auspoa, frasea, digitala...)
f) Buruz ikasteko estrategiak erabiltzea (entzutez, muskuluen bidez, begiz...) ikasketa bide oinarrizkotzat.
Edukiak.
Entzumenezko sentikortasuna soinu kalitate ona lortzeko baldintza ezinbestekotzat. Bi eskuak aldi berean erabiltzea hautatutako tresna modalitatean (free bass edo convertor). Tresnak berezko dituen idazkera eta irakurkera sistema diferenteak. Artikulazioko elementu diferenteen koordinazio, independentzia, aldiberekotasuna eta sinkronizazioa: behatzak, eskuak, besondo-auspoa, etab. Esku eta behatzen independentzia: bi ahots edo lerro esku berean, melodia eta akonpainamentuaren arteko diferentzia, polirritmia. Soinuaren kontrola: soinuaren atakea, mantenimendua eta etena; erregulartasuna eta gradazio ritmiko eta dinamikoa; zatien aldiberekotasuna eta independentzia testura diferenteen interpretazioan etab. Auspoa: ahalmenak eta efetuak, arnasa eta atakearen erabilera, erregulartasuna. Erregistrazioa: erregistro aldaketak interpretazioan, erregistroen funtzioa aplikatzea idatzitakoaren eta entzundakoaren arteko harremana ulertzeko, obren erregistrazioa etab. Testura melodikoak interpretazea, denak batera, polifonikoak, homofonikoak etab. "Posizio finkoa" eta "posizioaren desplazamendua" kontzeptuak aplikatzea manual diferenteen gainean. Zatitxo batzuk digitatzea bere ezaugarri musikalen arabera: denbora, mugimendu melodikoak, artikulazioa etab. Atake eta behatz artikulazio motak (legatto, staccato...). Auspoaren artikulazioa (tremoloa, ricochet...) Atake eta artikulazio moduen konbinazioa. Dinamika eta efektu diferenteak nola erabili. Aurreneko begiratuan irakurtzea. Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Estudiatzeko ohitura zuzen eta egokiak. Egitura musikalak bere maila diferenteetan ulertzea, motiboak, temak, periodoak, fraseak, atalak, etab., haien bidez ohararren gaineko eta ez intuizio hutseko interpretazio batera ailegatzeko. Eskusoinu errepertorioko ariketa, estudio eta obrak. Taldeko joaldia.
HARPA
Helburuak.
Hastapen graduko harparen irakaskuntzak ikasleen gaitasun hauek garatzen laguntzea izanen du helburu:
a) Gorputz egonkera zuzena ikastea tresnaren tajukerarako egokia.
b) Soinuaren kalitatea pittaka hobetzea, tresnaren ezaugarriak eta ahalmenak ezagutuz.
c) Oinarrizko errepertorio bat jotzea, hainbat estilo eta garaitako obrekin.
Edukiak.
Entzumenezko sentikortasuna soinu kalitate ona erdiesteko ezinbesteko baldintzatzat. Digitazioen hastapenak ezagutzea teknika eta adierazpenerako komeni denaren arabera. Afinazio taula eta aparatu lagungarriak erabiliz nahiz erabili gabe praktikatzea. Posizio finkoa praktikatzea. Pedalak praktikatzea eta haiek nola aplikatu prozesu modulanteetara. Interbalo harmonikoak, akordeak, eskalak eta arpegioak praktikatzea. Abiada handiagotzea. Efektu eta adierazpenerako teknika hastapenekoak: legatoak, sforzandoak, artikulazioak, pikatuak, pikatu-ligatuak, soltea (azken hiruok itzaltze teknika guztiekin). Ukarai ta besoak malgutzeko eta kulunkatzeko teknikak, arnas eta erlajazio teknikak. Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Ikasketa ohitura zuzen eta egokiak. Zati errezak lehen begiratuan leitzea. Egitura musikalak ulertzea beren maila diferenteetan -motiboak, temak, periodoak, fraseak, atalak, etab.- haien bitartez iristeko oharraren gaineko eta ez intuizio hutseko interpretazio batera. Harpa errepertorioko ariketak, estudioak eta obrak. Taldeko joaldia.
KLABEA
Helburuak.
Klabea hastapen graduan irakasteak ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Gorputzaren egonkera ona lortzea, besondo-beso-eskua multzoaren jarduna aisatzeko moduan.
b) Tresnaren soinu ahalmenak erabiltzea (espresiboak, dinamikoak, etab.), tresnaren barne mekanismoa ezagutzearen bidez.
c) Oinarrizko errepertorio bat erabiltzea, hainbat garai eta estilotako obrekin, maila honetarako egokiak.
d) Hainbat teklatu eta erregistro konbinazioren adierazpen ahalmenak erabiltzea.
e) Kontrapuntuzko obretan, lerro melodiko diferenteak zein bere aldetik interpretatzea.
Edukiak.
Entzumena sentikortzea soinu kalitate ona lortzeko ezinbesteko baldintzatzat. Atake eta artikulazio moduak frase eta testura musikalaren arabera. Digitazioak eta zer lotura duten artikulazioarekin eta fraseatuarekin. Behatzen independentzia eta sendotzea. Bi teklatutan aritzea. Klabe errepertorioko ariketak, estudioak eta obrak. Zenbait obra eraikita dauden baxu ostinatoak. Zati edo obra errezak lehen begiratuan irakurtzea. Ikasketa ohitura egokiak. Egitura musikala aztertzea bere maila-motibo, tema, periodo, frase, atal etab. diferenteetan, ulermena aisatzeko eta ondoren buruz jo ahal izateko moduan. Baxu kontinuoa eta emandako baxu baten gainean inprobisatzea (hasiera). Taldeko joaldia.
MOKO FLAUTA
Helburuak.
Moko flauta hastapen graduan irakasteak ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Errez hats hartzeko moduko gozputz egonkera hartzea, tresna ere egoki paratu eta bi eskuen arteko koordinazioa aisatzeko modukoa.
b) Hatsa kontrolatzea diafragmarekin hats hartuz, soinua egoki bidali, afinatu, artikulatu eta zaulitzeko moduan.
c) Bakarka eta taldeka interpretatzea, tresnaren ahalmenak erabiliz eta bere soinu ezaugarriak ezagutuz.
d) Behar diren erreflexuak erabiltzea noten afinazioa eta soinuaren kalitatea automatiko erdiesteko moduan.
e) Oinarrizko errepertorio bat interpretatzea, hainbat garai eta estilotako obra islagarriekin.
Edukiak.
Entzumena sentikortzea soinu kalitate ona lortzeko baldintza ezinbestekotzat. Flauta diferenteen digitazio propioa. Atake eta artikulazio diferenteak praktikatzea. Moko flauta errepertorioko ariketak, estudioak eta obrak. Flauta taldearen errepertorioa interpretatzea, maila honi dagokion zailtasunekoa. Inprobisazioa praktikatzea. Lehen begiratuan irakurtzea. Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Ikasketa ohitura zuzen eta egokiak. Egitura musikalak ulertzea bere maila diferenteetan -motiboak, temak, periodoak, fraseak, atalak etab.- haien bidez oharraren gaineko eta ez intuizio hutseko interpretazio batera ailegatzeko. Taldeko joaldia.
KITARRA
Helburuak.
Kitarra hastapen graduan irakasteak, ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Tresnarekiko gorputz egonkera egokia ikastea, ezkerreko besondo-beso-ukarai-eskuak-behatzak multzoa diapasoiaren gainean eta eskuinekoa soken gainean ari daitezen aisatzeko moduan.
b) Tresnaren soinu ahalmena erabiltzea, haren ezaugarriak ezagutuz, soinu kalitatea etengabe hobetzea lortzeko, bai bakarka jotzean nola taldeka.
c) Hainbat garai eta estilotako obra islagarriak dituen errepertorio oinarrizkoa interpretatzea.
d) Behar adinako pultsazioarekin joz interpretatzea, obra bakoitzak behar duen potentzia eta alturan matizatu eta adierazteko moduan.
e) Obrak teknika egokiarekin exekutatzea, ohitura txarrak baztertuz.
Edukiak.
Kitarra jotzean esku hartzen duten funtzio motoreak eta haien koordinazio egokia hauteman eta garatzea. Esku bakoitzaren trebetasuna eta bien arteko koordinazioa garatzea. Entzumena sentikortzea soinu kalitate ona lortzeko baldintza ezinbestekotzat. Sokak afinatzea. Ezker eskuko behatzen arteko distantzia garatzea. Kitarra digitazioaren hastapen orokorrak: digitazioa eta musika edukien adierazpena eta ideien argitasuna. Dinamika eta agogika. Tresnatik soinu intentsitatea ateratzeko modu eta manerak. Tresnaren ahalmen tinbrikoak nola erabili. Tresnaren baliabide oinarrizkoak. Eskuin eskuko atake modu diferenteak pittaka soinu kalitate egokia lortzeko; aldi bereko hainbat plano errealizatzea. Musika egiturak beren maila diferenteetan ulertzea -motiboak, temak, periodoak, fraseak, atalak eta abar- haien bidez oharraren gaineko eta ez intuizio hutseko interpretazio batera ailegatzeko. Ahotsak argi gidatzea kontrapuntuzko obretan. Harmoniko naturalak. Gaurko idazkera (hastapenak). Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Ikasketa ohitura zuzenak eta egokiak. Kitarra errepertorioko ariketa, estudio eta obrak, Taldeko joaldia.
HARI TRESNAK
BIOLINA, BIOLA, BIOLONTXELOA, KONTRABAXUA
Helburuak.
Hastapen graduan hari tresnak irakasgai izateak ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Gorputz egonkera egokia ikastea, tresna egoki paratu eta arkuaren manejua eta ezker eskuaren jarduna eta bien arteko koordinazioa aisatzeko moduan.
b) Tresnaren soinu ahalmena erabiltzea, haren ezaugarriak ezagutuz, bai bakarka jotzean nola taldeka.
c) Afinazioa kontrolatzea eta soinu kalitatea hobetzea, entzumena sentikortuz.
d) Hainbat garai eta estilotako obra islagarriak dituen errepertorio oinarrizkoa interpretatzea.
Edukiak.
Soinuaren produkzioa: sokak airera, arku guztia eta haren luzera diferenteak erabiliz. Tresnaren eta arkuaren egonkera: muskuluak kontrolatzea. Entzumena sentikortzea soinu kalitate ona lortzeko baldintza ezinbestekotzat. Oinarrizko arku kolpeak eta bibratoa ezagutzea musika adierazbideko elementutzat. Posizio diferenteak ikastea. Eskuin besoaren mugimendu horizontala (cantabile) eta ezker eskuko behatzen mugimendu perpendikularra, eta bien arteko koordinazioa. Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Ikasketa ohitura zuzenak eta egokiak. Musika egiturak beren maila diferenteetan ulertzea -motiboak, temak, periodoak, fraseak, atalak eta abar- haien bidez oharraren gaineko eta ez intuizio hutseko interpretazio batera ailegatzeko. Errepertorioko ariketa, estudio eta obrak, Taldeko joaldia.
ZIDUN TRESNAK
Helburuak.
Hastapen graduan zidun tresnak irakasteak ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Tresnarekiko gorputz egonkera egokia ikastea ezkerreko beso-besondo-ukarai-eskuak-behatzak multzoak diapasoiaren gainean eta eskuinekoak zian eta soketan jardutea ahalbidetu eta aisatzeko moduan.
b) Tresnaren soinu ahalmena erabiltzea, haren ezaugarriak ezagutuz, bai bakarka jotzean nola taldeka.
c) Ziaren artikulazio diferenteak erabiltzea.
d) Hainbat garai eta estilotako obra islagarriak dituen errepertorio oinarrizkoa interpretatzea.
Edukiak.
Entzumena sentikortzea soinu kalitate ona lortzeko baldintza ezinbestekotzat. Esku ezkerraren jarduna diapasoia erabiltzean. Bi eskuen arteko koordinazioa. Diapasoia bandurrian eta mandolinan; haren ezaugarriak. Afinazioa tresna lagungarriekin nahiz gabe. Ziaren artikulazio diferenteak)zuzenekoa, zeharbidekoa, zi-altxagarria, astindua...) kontuan harturik emititu beharreko soinuen kualitateak. Musika egiturak beren maila diferenteetan ulertzea -motiboak, temak, periodoak, fraseak, atalak eta abar- haien bidez oharraren gaineko interpretazio batera ailegatzeko. Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Ikasketa ohitura zuzenak eta egokiak. Errepertorioko ariketa, estudio eta obrak, Taldeko joaldia.
ZUREZKO HAIZE TRESNAK ZEHARKAKO FLAUTA, OBOEA, KLARINETEA,
FAGOT ETA SAXOFOIA
Helburuak.
Zurezko haize tresnak hastapen graduan irakasteak ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Gorputz egonkera egokia ikastea, traba gabe hats hartu, tresna egoki paratzea eta bi eskuen koordinazioa aisatzeko moduan.
b) Airea kontrolatzea diagfragmatik hats hartuz eta ahokadura osatzen duten muskuluak erabiliz, soinua behar bezala emititu, afinatu, artikulatu eta zaulitu ahal izateko moduan.
c) Behar diren erreflejoak zehatz erabiltzea automatiko zuzentzeko noten afinazioa eta soinuaren kalitatea.
d) Tresnaren soinu ahalmena erabiltzea, haren ezaugarriak ezagutuz, bai bakarka jotzean nola taldeka.
e) Afinazioa kontrolatzea eta soinu kalitatea hobetzea, entzumena sentikortuz.
f) Soinu egonkor bat emititzea, tresnaren hedadura guztian, bibratoa eta matiz diferenteak erabiltzen hasiz interpretazio musikalari kolore eta adierazpena emateko.
g) Mihiak montatu, fabrikatu eta mehetzea (bi mihiko tresnak).
h) Hainbat garai eta estilotako obra islagarriak dituen errepertorio oinarrizkoa interpretatzea.
Edukiak.
Erlajazioa eta arnasketa birika kapazitatea garatzeko. Aurpegiko muskuluak indartzea. Arnasketa tresnarekin nahiz gabe (nota eutsiak afinazioa, soinu kalitatea eta airearen dosifikazioa kontrolatuz). Mihiak: nola montatu, fabrikatu eta mehetu. Entzumena sentikortzea soinu kalitate ona lortzeko baldintza ezinbestekotzat. Eskala eta interbaloak (hirugarrenak eta laugarrenak) airearen emisioa kontrolatuz artikulazio diferenteetan. Soinuaren emisioa dinamika eta altura diferenteekiko. Malgutasuna garatzea salto, artikulazio, trino eta abarretan, taldeko joaldiak beste tresna batzuekin afinazioa, doitzea eta zehaztasun ritmikoa garatzeko. Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Ikasketa ohitura zuzenak eta egokiak. Zati edo obra errezak lehen begiratuan irakurtzea. Musika egiturak beren maila diferenteetan ulertzea -motiboak, temak, periodoak, fraseak, atalak eta abar- haien bidez oharraren gaineko eta ez intuizio hutseko interpretazio batera ailegatzeko. Errepertorioko ariketa, estudio eta obrak.
METALEZKO HAIZE TRESNAK
TRONPA, TRONPETA, TRONBOIA ETA TUBA
Helburuak.
Metalezko haize tresnak hastapen graduan irakasteak ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Gorputz egonkera egokia ikastea, tentsirorik gabe jo eta trabark gabe hats hartzeko modukoa, tresna egoki paratzea eta bi eskuen koordinazioa aisatzeko moduan.
b) Ahokoa egoki paratzea ezpainetan ikaslearen ahoko fisiologiaren arabera, ahokadura kontrolatzen duten muskuluak ahalbait gehien garatzeko moduan.
c) Airea kontrolatzea diagfragmatik hats hartuz eta ahokadura osatzen duten muskulak erabili, soinua behar bezala emititu, afinatu, artikulatu eta zaulitu ahal izateko moduan.
d) Behar diren erreflejoak zehatz erabiltzea automatiko zuzentzeko noten afinazioa eta soinuaren kalitatea.
e) Tresnaren soinu ahalmena erabiltzea, haren ezaugarriak ezagutuz, bai bakarka jotzean nola taldeka.
f) Afinazioa kontrolatzea eta soinu kalitatea hobetzea, entzumena sentikortuz.
g) Hainbat garai eta estilotako obra islagarriak dituen errepertorio oinarrizkoa interpretatzea.
Edukiak.
Erlajazioa eta arnasketa birika kapazitatea garatzeko. Aurpegiko muskuluak indartzea. Entzumena sentikortzea soinu kalitate ona lortzeko baldintza ezinbestekotzat. Soinua emititzeko estudioak. Digitazioaren rintzipio oinarrizkoak. Artikulazio diferenteetan trebatzea. Dinamika lantzea. Ezpainen flexibilitatea garatzea, interbalo lotuak eta posizio finkoak parktikatuz. Ahokoa. Eite bereko tresnak erabiltzea, tamainaz ondoren tuba edo tronboia ikasteko egokiak (bonbardinoa edo pistoiko tronboia). Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Ikasketa ohitura zuzen eta egokiak. Obra edo zati errezak lehen begiratuan irakurtzea. Egitura musikalak bere maila diferenteetan ulertzea -motiboak, temak, periodoak, esaldiak, atalak etab.- haien bitartez iristeko oharraren gaineko eta ez intuizio hutseko interpretazio batera. Errepertorioko ariketak, estudioak eta obrak. Taldean jotzea.
PERKUSIOA
Helburuak.
Perkusioa hastapen graduan irakasteak, ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Perkusioaren familia osatzen duten tresna guztien soinu ahalmena erabiltzea, bai bakarka jotzean nola taldeka, bere ezaugarriak ezagutuz.
b) Entzumena sentikortzea tresna sail guztian soinu kalitatearen betebeharra berdin baloratuz.
c) Hainbat estiloko talde errepertorio bat interpretatzea, maila honen zailtasunarentzat egokia.
Edukiak.
Esku bakoitzaren eta bi esku koordinatuen trebetasuna garatzea. Entzumena sentikortzea atal hau osatzen duten tresnen tinbre aberastasun eta aniztasun guztia ezagutu, baloratu eta erabiltzeko baldintza ezinbestekotzat. Soinua produzitzeko moduak tresna bakoitzean (baketa, behatz, esku etab., klase diferenteak) Esku aldaketen gaineko printzipio orokorrak. Atake modu diferenteak. "Perkusio ttikiko" tresnak, bereziki eskuarekin zuzenean jo daitezkeenak (Bongoak, panderoak, tunbadorak etab.). Talde joaldia perkusioak berezko duen tinbre aniztasunaren pertzepzio aldi berekoa beretzeko baldintza ezinbestekotzat. Kaxa, xilofono eta tinbalekin praktikatzea, garapen ritmiko, melodiko eta entzumenezkorako tresna oinarrizkotzat (afinazioa); geroz eta zailagoko estudioak tresna horietan. Maila errezeko obrak perkusio taldearentzat, tresna sail zabal eta bariatuarekin, taldea osatzen duten tresnen truke sistematikoa eginaz. Talde inprobisazioa praktikatzea. Lehen begiratuan irakurtzea, Tresna diferenteetarako idazkeraren ezaugarrietara egokitzeko malgutasuna bultzatuz. Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Ikasketa ohitura zuzen eta egokiak. Ikasketa ohitura zuzen eta egokiak.
PIANOA
Helburuak.
Pianoa hastapen graduan irakasteak, ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Gorputzaren egonkera egokia hartzea tresnarekiko, beso-besondo-esku multzoak teklatuaren gainean lan egitea ahalbidetu eta errezteko moduan.
b) Tresnaren soinu ahalmena erabiltzea haren ezaugarriak ezagutuz.
c) Tresnaren errepertorioko obrak interpretatzea, pianoaren literaturak bere historian zehar hartzen dituen garai diferenteak ezagutuz.
d) Tresna honen idazkera estilo diferenteak praktikazeko moduko garapen tekniko bat erakustea.
Edukiak.
Norbere erlajazioaren barne pertzepzioa garatzea, beti oreka egokia bilatuz erlajazioaren eta tresna jotzeak behar duen muskulu lanaren artean. Besoaren pisua oharraren gainean erabiltzea. Esku bakoitzaren eta bi esku koordinatuen trebetasuna garatzea. Behatz teknika lantzea, indepedentzia, abiadura, erresistentzia eta dibertsifikazio dinamikorako gaitasuna areagotzeko behatzen artikulazio mugimenduetatik abiatuta. Besoaren artikulazio diferenteetatik abiatuta (ukarai, ukondo, besaburua) mugimendu posibleak lantzea, hala nola erorikoak, botadurak, albokako mugimenduak, mugimendu zirkular eta errotaziokoak eta aukera ematen duten konbinatoria guztia. Pianoko digitazioaren printzipio orokorrak eta hura nola garatu askatu beharreko zailtasunen konpexitate gero eta handiagoaren arabera. Entzumena sentikortzea soinu kalitate ona lortzeko baldintza ezinbestekotzat. Atake eta artikulazio modu diferenteak, dinamika, frasearen kondukzioa eta musika testuraren dentsitatearen arabera. Intentsitate banako soinuak lortzea aldi berean esku bereko behatzen artean, diferentziazio dinamiko bat lortu beharrez, dela doinu-akonpainamentu erlazioan dela hainbat konplexitate mailako planteamendu kontrapuntistikoetan. Pedalak ezagutu eta haietan trebatzea. Egitura musikalak ulertzea bere maila diferenteetan -motiboak, temak, periodoak, fraseak, atalak etab.- haien bidez oharraren gaineko eta ez intuizio hutseko interpretazio batera ailegatzeko. Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Ikasketa ohitura zuzen eta egokiak: kontzentrazioa, autokritikaren eta lan disziplinaren zentzua. Piano errepertorioko ariketa, estudio eta obrak. Taldeko joaldia.
TXISTUA
Helburuak.
Txistua hastapen graduan irakasteak, ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a) Egoki hats hartzeko moduko gorputz egonkera hartzea, tresna egoki paratu eta eskuarekiko koordinazioa errezteko modukoa.
b) Airea kontrolatzea arnasketa diafragmatikoa erabiliz, soinua egoki emititu, afinatu, artikulatu eta malgutzeko moduan.
c) Tresnaren soinu ahalmena erabiltzea, haren ezaugarriak ezagutuz bai bakarka jotzean nola taldeka
d) Entzumena sentikortzea afinazioa etengabe kontrolatu eta soinuaren kalitatea etengabe hobetu ahal izateko moduan.
e) Soinu egonkor bat emititzea, tresnaren hedadura guztian, matiz diferenteak erabiliz interpretazio musikalari kolore eta adierazkortasuna emateko.
f) Artikulazio diferenteen esangura ulertzea tresnaren adierazkortasun musikalaren oinarritzat.
g) Txistuaren batera joaten diren perkusio tresnen soinu ahalmenak erabiltzea, bai bakarka jotzean nola taldeka, haien ezaugarriak ezagutuz.
h) Oinarrizko errepertorio bat jotzea, hainbat estilo eta garaitako obra islagarriekin.
Edukiak.
Erlajazioa eta arnasa. Arnasa eta arnasaren kontrola tresnarekin nahiz gabe (Afinazioa kontrolatuz izandako notak, notaren atakea eta bukaera, soinuaren kalitatea eta airearen dosifikazioa). Entzumena sentikortzea eta barne entzumena garatzea soinu kalitate ona lortzeko baldintza ezinbestekotzat. Soinua emititzea dinamika eta altura diferenteen arabera. Digitazio eta artikulazioak (bigarren posizioak) koordinatu, erregularizatu eta azkartzea. Eskalak eta interbaloa (kromatismoa, nota baxuak). Ikasketa ohitura egoki eta zuzenak. Perkusio-atabala: behar den egonkera hartzea. Ziria mugitzen duen eskua trebatzea eta bien joku koordinatua garatzea. Behar den aldakortasuna garatzea bi tresnak aldi berean edo bata bestearen ondoren jotzeko. Oinarrizko ritmoak eta folklorearekin duten harremana (biribilketa, zortziko, arin-arin, ezpatadantza, orripeko etab.) Estudioak, ariketak eta obrak bi tresnekin. Talde joaldiak bandan edo beste tresnekin, afinazioa, doitzea eta zehaztasun ritmikoa garatzeko. Obra edo zati errezak lehen begiratuan irakurtzea. Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Inprobisazioa garatzea. Egitura musikalak ulertzea bere maila diferenteetan -motiboak, temak, periodoak, fraseak, atalak etab.- haien bidez oharraren gaineko eta ez intuizio hutseko interpretazio batera ailegatzeko. Errepertorioko ariketa, estudio eta obrak.
BIOLA GAMBA
Helburuak.
Biola gamba hastapen graduan irakasteak, ikaslearengan honako gaitasunak garatzea izanen du helburu:
a)Gorputz egonkera egokia hartzea, tresna ogi paratu, arkua manejatu eta esku ezkerrak lan egitea eta bien arteko koordinazioa errezteko moduan.
b) Tresnaren soinu ahalmenak erabiltzea, haren ezaugarriak ezagutuz, soinuaren kalitatea etengabe hobetzeko moduan, bai bakarka jotzea nola taldeka.
c) Entzumena sentikortzea afinazioa etengabe kontrolatu ahal izateko moduan.
d) Oinarrizko errepertorio bat jotzea, hainbat estilo eta garaitako obekin.
Edukiak.
Entzumena sentikortzea soinu kalitate ona lortzeko baldintza ezinbestekotzat. Behatzen posizioetarako printzipio oinarrizkoak, mastako posizioenak eta arkua menejatzekoak. Behar den gorputz kontzientzia garatzea ulertzeko zer eragin duten mugimenduek tresnaren erabileran. Eskuin besoa sentikortzea atake egoki, segurtasun ritmikoa eta arku aldaketetako malgutasuna lortzeko. Ezker besoa sentikortzea, zaulitasuna eta afinazioa lortu eta apaindura errezteko. Inprobisazioa. Interpretazio historikoaren praktikaren atarian. Memoria etengabe eta geroz eta gehiago erabiltzea. Ikasketa ohitura zuzen eta egokiak. Egitura musikalak ulertzea bere maila diferenteetan -motiboak, temak, periodoak, fraseak, atalak etab.- haien bidez oharraren gaineko eta ez intuizio hutseko interpretazio batera ailegatzeko. Errepertorioko ariketak, estudioak eta obra. Taldeko joaldia.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK: TRESNA
1. Testuak lehen begiratuan leitzea, trabatu gabe eta ulertuz.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den nolabaiteko autonomiarekin jokatzeko testu baten irakurketan.
2. Musika testuak buruz ikasi eta jotzea, edukiak behar dituen neurria, afinazioa, artikulazioa eta fraseatua erabiliz.
Irizpide honen asmoa da memoriaren bidez konprobatzea ikasleak nola aplikatzen dituen musika lengoaiaren ezagupen teoriko praktikoak.
3. Obrak jotzea, kasuan kasuko estiloko irizpideen arabera.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den denbora, artikulazioa eta dinamika erabiltzeko interpretazioaren oinarrizko elementutzat.
4. Entzunaldi baten ondoren deskribatzea entzundako obren ezaugarriak.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den zenbait obra aditu eta ikasitako gauekin erlazionatzeko, obra horiek direlarik bere garapen kognitibo eta afektiboaren mailarako egokiak nahiz eta ezin dituen interprertatu, harentzat berriak direlako edo zailtasun teknikoak galerazten diolako.
5. Estudioetan eta obretan erakustea bakarka ikasteko gaitasuna.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den bere estudioan aplikatzeko irakaslearen esanak eta haien bidez lan autonomia geroz eta handiagoa garatzeko, bere errendimendua egoki baloratu ahal izateko moduan.
6. Jendaurrean bakarlari gisa eta buruz jotzea bere mailako obrak tresnan, segurtasunarekin eta egoera kontrolatuz.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den memoria eta autokontrola erabiltzeko eta ikasi beharreko obra menperatzeko. Halaber konprobatu nahi da ikasleak zer interes duen estudiatzeko eta zenbateko oreka pertsonala jendaurrean aritzeko.
7. Talde baten kide jokatzea eta gai izatea gainerako tresna edo ahotsetara egokitzen den bitartean jo edo kantatzeko.
Irizpide honen asmoa da konprobatzea ikaslea zenbateraino gai den bere afinazioa, zehaztasun ritmikoa, dinamikoa etab. Bere taldekideenera egokitzeko.
III. ERASKINA. Hastapen graduaren printzipio metodologikoak
Irakasleei dagokie beren irakaslana metodo pedagogiko egokien bidez burutara ematea. Metodo horiek, ordea, zenbait printzipio begiratu behar dituzte, funtsezkoak baitira hastapen gradurako. Ondoren printzipio metodologiko horiek modu orokorrean aipatzen dira. Foru Dekretu honek arautzen dituen tresna espezialitate eta irakasgai guztietarako balio dute.
Norbere gorpuzkera tresna bakoitzaren ezaugarrietara moldatu behar delarik, musika ikasketak goizik hastea komeni da. Horrez gain, musika ikasketen bidea luzea delarik, bere zailtasuna dela medio, nahitaez ikasketa horiek eta erregimen orokorreko irakaskuntzakoak batera egin behar izaten dira. Hori horrela, komeni da bi irakaskuntza mota horietako hezkuntza prozesuek printzipio berberen gainean oin har dezaten, hau da, iharduera konstruktiboa harturik ikas prozesuaren ardatz. Hartara, ikasleak berak eraikitzen du, azken batean, prozesu hori, bere lehengo eskemak aldatuz eta bermoldatuz.
Edukiak nola aurkezten diren, halako emaitza izaten du ikasketak. Edukiak antolatzerakoan, kontutan hartu behar da ikasleek lehendik zer ezagupen, trebetasun eta esperientzia dituzten. Halaber, argiro agertu behar dituzte elkarren arteko harremanak, irakasgaien barne egitura errespetatuz eta behar den aldiro irakasgai ber bateko nahiz hainbat irakasgaitako eduki diferenteen arteko harremana planteatuz.
Ikas prozesuan barrena, Irakasleak gidari behar du, kontseilu emaile, bai problema konkretuei soluzio konkretuak emateko eta bai, orokorkiago, ahaleginean aukerak emateko, irizpideak inposatu beharrean; orientatzaile izan behar du, eta ez du zertan ikaslea emaitza aurrefinkatuetara eraman behar; ikaslearen harkortasuna eta arte-gertaeraren aurreko erantzun gaitasuna sustatu behar ditu. Ikasleak protagonista behar du bere nortasun artistikoaren garabidean; irakasleak, berriz, maieutika lana du bere.
Erabiltzen diren metodoek, musikaren gai guztietarako jakinmina eta interesa piztu behar dute, ahalean. Hartara, bultza eginen zaio ikasleari gehiago sar dezan bere burua ikas prozesuan eta interes berriak piztuko zaizkio.
Irakasleak gela giro egokia sortuko du ahaleginean ikasleak motibatzeko eta lanerako gogoa emateko, ikasleak bere buruagana duen estimazioa eta konfianta berretuz.
Ikasleek hastapen graduan egiten dituzten ikasketek aukera eman behar dute bere nortasun artistikoa garatzeko. Garapen horri esker gai izanen dira beren inguruko eremu eta jokalekuei modu aberatsago batean antz emateko, beretu dituzten trebetasun eta ezagupenei esker. Horrez gain irakasleak aukerak eman behar dizkie ikasleei beretutako ezagupenak konprobatu eta aplikatu ditzaten, ikasten dutenaren balioaz jabetzeko.
Ikasten denaren funtzionalitatea, gainera, ez da bukatzen ikasitakoaren aplikazio praktikorako eta baliagarritasunerako perspektiba horretan. Horrez gain, ezagupen horiek, beste ezagupen batzuk beretzeko oinarri izan behar dute.
Ikastea eta ikasitakoaren bidez norbere kasa ikasten segitzea da hastapen graduaren helburu nagusietako bat. Ikaskizunak beretzeko moduak beste estrategia batzuk sortu behar ditu ikasleak beste ikaskizunak beretu ahal izan ditzan irakaslearen edo beste inolako helduren premiarik gabe.
Curriculun proposamenaren izaera zabal eta malguak inportantzia handia ematen dio irakasle taldearen lan baterakoari. Curriculum Proiektua irakaslanari buruzko gogoeta eremu bati lotutako tresna da eta aukera ematen dio irakasle taldeari curriculuma moldatzeko Ikastetxearen hezkuntza testuinguru berezira.
Programazio malgu bat ezinbesteko gauza da musikaren hastapen graduan, ikasle bakoitzaren ezaugarri eta premietara moldatzeko modua egon dadin, bai bere ahalmenak garatzeko eta bai bere hutsuneak betetzeko. Arreta indibidual hori lortzeko, iraasleek egoera bakoitzari egoki erantzuteko moduko metodologiak aplikatu behar dituzte.
Ebaluazio prozesuek lotura estua dute metodologi arazoetan hartzen diren erabakiekin. Gradu honetan ebaluazioak etengabea izan behar du, hezitzailea eta pertsonalizatua, halatan non aukera emanen duen irakas prozesuak ikasleek lortu beharreko hezkuntz helburuetara egokitzeko.
Ebaluazioak legun egin behar du ikaslearen hezkuntz garabidean, jakitera emanez zein unetan aurkitzen den, dituen ahalemenez ohartaraziz, egoki aurrerazeko zer traba dituen agertuz eta haiek gainditzeko zer bide dauden. Aldi berean, ebaluazioa, adiera zabalean, irakasleen irakaslana hobetzeko tresna izanen da, erreztu egiten duelako Curriculum Proiektuan hartu diren programazio eta erabakien azterketa. Halaber, beharrezkoa da ikasleak bere ebaluazio prozesuan parte har dezan, curriculumaren xede bat baita ikasleen autonomia eta inplikazioa bultzatzea. Curriculum Proiektuan zehaztu eginen da zein modu, egoera eta tresna diren egokienak ebaluazio mota hori egiteko.
Tresna-prestakuntzarako erabiltzen diren metodo pedagogikoen xedea interpretazio musikala izanen da, gertaera anitza, hagitz subjetiboa den partez, zeinaren azken buruko emaitzan ezin askatuzko batasunean elkartzen baitira obran dagoen egilearen mezua eta interpreteak hori transmititzeko duen modu berezia, bere sentimen pertsonalaren bidez modulatuta. Hezkuntza lan guztietan bezala, hemen ere azken helburua ikaslearen nortasuna eta sentikortasun propioa garatzea da, eta hanbatez gehiago horrela zenbatez musika baita nagusiki emozioak adierazteko bide bat, eta ez komunikazio kontzeptualerakoa, zeinean subjetibotasunak, beraz, toki gailena hartzen baitu.
Etorkizuneko tresna jolearen prestakuntzak, beraz, teknika geroz eta hobeagotzea izanen du helburu. Erabakiak hartzerakoan teknika garatzeko aproposena den metodologiaren gainean, modu sakonean ulertu behar da teknika, eta hala ulertarazi ikasleari: benetako "interpetazioaren teknika", alegia, exekuzioaren mekanika hutsaz baina askoz haratago (nahiz eta hori ere teknikaren osagaia izan); Teknika, izan ere, zentzurik zabalenean, arte lanaren burutzapena bera da eta, beraz, bertan bat egiten da eta aldi berean da helbide eta helburu.