(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

109/2010 Foru Agindua, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, musikako goi mailako ikasketak antolatzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko

 

(2010eko 89. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 23an)

Atarikoa

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 58. artikuluan ezartzen du Gobernuari dagokiola goi mailako arte ikasketa guztien egitura eta oinarrizko edukia finkatzea. Eskumen hori dela eta, urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretua argitaratu da, goi mailako arte ikasketak antolatzen dituena, baita maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretua ere, musikako goi mailako graduko arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen duena.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak eskumen osoa ematen dio Nafarroari irakaskuntza bere hedadura, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan arautu eta administratzeko, baina deusetan galarazi gabe Konstituzioak arlo horretan ezarritako manuak, horiek garatzen dituzten lege organikoak, Estatuaren eskumenak titulu akademiko eta profesionalak lortu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzeari dagokionez, eta Estatuaren goi ikuskapena, ezarri dena betetzeari eta bermatzeari dagokionez.

Hortaz, orain beharrezkoa da Nafarroako Foru Komunitaterako araudi bat prestatzea, LOEren ondoriozko musikako goi mailako ikasketa berrien aplikazioa arautzeko, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren arabera.

Ikusirik Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak musikako goi mailako ikasketa berriak ezarri eta antolatzearen alde egin duen txostena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluaren bidez eman didaten erregelamenduzko ahalmena aplikatuz, agindu dut:

Lehena. Helburua eta aplikazio eremua.

Nafarroako Foru Komunitatean musikako goi mailako ikasketak antolatzea Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren barrenean, goi mailako arte ikasketak antolatzen dituen urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren arabera eta maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren arabera, azkeneko errege dekretu horren bidez arautu baitzen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako graduko arte ikasketen oinarrizko edukia.

Bigarrena. Musikako goi mailako ikasketa berriak ezartzea.

2010/2011 ikasturtetik aurrera, musikako goi mailako ikasketak mailaz maila ezartzen hastea Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren irizpideekin bat.

Hirugarrena. Lege esparrua.

Musikako goi mailako ikasketak antolatu eta ezartzeko lege esparrua urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuan eta maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuan ezarritakoa izanen da.

Xedapen Iragankor Bakarra. Beste arau batzuen aplikagarritasuna.

Foru agindu honetan araututako ikasketak erabat ezarri arte, musika ikasketen goi mailako curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean ezarri zuen abuztuaren 27ko 432/2002 Foru Agindua aplikatuko da, baita hura osatzeko araudia ere.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa