(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Gomendio orokorra

 


Oro har, Nafarroa eta Frantzia arteko pasoko ibilgailuei gomendatzen zaie A-15 errepidetik joatea (Leitzarango autobia), lanek irauten duten bitartean N-121-A errepidean auto-pilaketak aurreikusten baitira.

Baztan-Bidasoa aldera joateko, aukera Belateko mendate zaharra hartzea izango da.

Hain zuzen ere, Belateko mendatean (NA-1210) zirkulazioa hobetzeko, egokitzapen-lanak burutu dira; hala nola, asfaltatze osoa, seinaleak berriz jartzea edo gehitzea, hainbat bihurgune zabaltzea eta aurreratzeko hainbat debeku jartzea.

Tunelak itxita dauden bitartean, Nafarroako Gobernuak bidesari hobaria emango die Zuastiko ordainlekutik pasatzen diren ibilgailu astunei. Horretarako banku txartela edo Vía-T gailua erabili behar da. Eskudirutan ordaintzen bada, ez da hobaria jasoko.


  • Hobekuntzak Belateko eta Almandozko tuneletan. Rafikoaren arautzea Nafarroa eta Frantzia artean
  •  
fin contenido web