(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English


1841eko Foruen Aldaketarako Legea promulgatu zenetik, zeinak, Hitzarmen Ekonomikoaren sistemari bide eman zion, bost testu adostu dira unean uneko testuinguru politikora eta ekonomikora egokitzeko. Honako hauek dira:

     

Lehenengo aldaketa 1877an egin zen, azken Gerra Karlistaren ondoren, foruen aurkako giroa, Nafarroako eta Euskal Herriko Lurralde Historikoen zerga-erregimenaren aurkakoa zena, puri-purian zela.

Testuinguru horretan, Gobernu zentrala Nafarroako zerga-autonomia ezabatzen saiatu zen, han ere, Estatuan gainerakoan zeuden zerga berdinak ezarriz; baina ez zuen egin, ekarpena 8 milioi errealetara igotzearen truke.

      

1893an, Nafarroako foru-erregimenarekin amaitzeko beste saiakera bat izan zen, gizarte-mobilizazio sendoa sortu zuena, Gamazada izenez ezaguna. Azkenean gauzatu ez bazen ere, gertaera horrek Espainiako Gobernuko hainbat sektoreren asmo zentralistak agerian utzi zituen.

Agertoki horretan, garrantzi handia izan zuen 1927ko testuak Nafarroako zerga-autonomiaren berariazko aitorpenak. Nafarroari zerga-erregimen propioa ezartzeko gaitasuna aitortzen zitzaion, beti ere, Estatuaren zergak eta nazioarteko itunak errespetatzen bazituen.

Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpena 4,6 milioi pezetetara igo zen. 

     

Espainiako Gerra Zibila amaituta, Nafarroako diputazioak eta gobernu frankistak Hitzarmen Ekonomiko berri bat negoziatu zuten, 1941ean onetsi zena eta 1940an Larraz ministroak sustatuko zerga-erreformari erantzuten ziona. Horretaz gain, Nafarroaren ekarpena 21 milioi pezetetara igo zen.

   


Fecha de los diferentes convenios.

Espainian 50eko hamarkada amaieratik aurrera izandako eraldaketa ekonomiko eta gizarte-eraldaketa sakonaren harira, beharrezkoa izan zen Estatuarekiko zituzten finantza- eta zerga-harremanak aldatzea; aldaketa hori 1969ko Hitzarmenean islatu zen.

Berrikuntza nagusia ekarpena kalkulatzeko irizpide berriak sartu izana izan zen. Honek ekarpen bakar izateari utzi zion –ordura arte bezala– 230 milioi pezetako zati finko bat eta zati aldagarri bat, zeharkako zergetako errendimenduetako konpentsazioengatik eta esportazioari egindako desgrabazioengatik, izatera pasatuz.

            

Azkenean, 1978ko Espainiako Konstituzioaren onarpenak, 1982ko Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoan (LORAFNA) aurreikusitakoaren arabera Estatuaren zerbitzuak Nafarroari transferitzeak eta Espainia Europako Ekonomia Elkartera (egungo Europar Batasuna) atxikitzeak eragindako zerga-erreforma sakonak negoziazio berri bat behartu zuten Nafarroako Foru Erregimena Estatuko agertoki politiko eta ekonomiko berrira egokitzeko.

Testuak espresuki aitortzen du Nafarroaren zerga-autonomia, muga batzuen baitan, eta, baita, bere izaera itundua ere, zeinak, unilateralki aldaezin bihurtzen duen.

    

Hitzarmenaren historiari buruzko informazio gehiago

fin contenido web