(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Ziurtapen energetikoa

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza bat saldu edo 4 hilabetetik gorako epe baterako alokatu nahi bada, haren efizientzia energetikoaren ziurtagiria egina eduki beharko du, eta jabeak arduratu beharko du hura ekartzeaz.

Saltzaileak efizientzia energetikoaren ziurtagiria eman behar dio etxebizitzaren erosleari. Etxebizitza alokatu nahi bada, nahikoa da ziurtagiria erakustea eta haren kopia bat ematea.

Etxebizitza batek ez baldin badu efizientzia energetikoaren etiketa, lortu duen kalifikazio energetikoaren maila adierazten duena, ezin izanen da ezta iragarri ere.

Ziurtagiria lortzeko, jabeak teknikari eskudun bat hautatu behar du -aparejadorea, arkitektoa edo ingeniaria-, hark etxebizitza azter dezan: leihoetatik hasita berokuntza sistemara bitarte, tartean hozte sistema edo ur beroarena harturik. Ez dago tarifa ofizialik Efizientzia energetikoaren ziurtagirirako; beraz, komeni da merkatuan dauden prezioak ikustea eta alderatzea.

Nola ebaluatzen den eta zertarako

Ziurtagiriak higiezin baten efizientzia energetikoa ebaluatzen du eta kalifikazio bat ematen dio letra baten bidez, A-tik G-ra, A letrak efizientzia gorena adierazten du eta G letrak eskasena. Higiezinaren ezaugarri energetikoei buruzko informazio objektiboa emateaz gainera, ziurtagiri horretan berean efizientzia energetikoa hobetzeko gomendioak zehaztu beharko dira.

Ziurtagiriak 10 urterako balioko du; hari esker, erosleek eta errentariek etxebizitza erosi edo alokatu baino lehen jakiten ahalko dute etxebizitza batek zenbat gastatzen duen baldintza normaletan (klima eta erabilera). Neurri honen bidez, energia aurrezteko eta efizientzia handitzeko xedea izanik, efizientzia handiko etxebizitzak eta energia aurrezteko inbertsioak sustatu nahi dira. 

Ziurtagiri honetan, eraikinaren kalifikazio energetikoaz gainera, eraikinen ezaugarri energetikoei buruzko informazio objektiboa jarri behar da; eta lehendik eginak dauden eraikinetan, horrekin batera, eraikinaren edo eraikinaren parte baten efizientzia energetikoa hobetzeko edo maila optimo edo errentagarrienera iristeko gomendioak ere gehituko dira, jabeek ikus dezaten komeni ote zaien edo errentagarria ote den gomendio horiei kasu egitea. 

Eraikin berrien energia eragimenaren ziurtagiriari buruzko arauak

235/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, eraikinen efizientzia energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onesten duena.
235/2013 Errege Dekretuaren akats zuzenketa.
199/2013 Foru Agindua, maiatzaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, eraikinen efizientzia energetikoari buruzko ziurtagirien erregistroa aldatzen duena.

Informazio gehiago lortzeko egin klik hemen, edo kontsultatu efizientzia energitikoa ziurtagirieen erregistroa.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa