(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Etxebizitza babestua eskualdatzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza babestua saltzea

Etxebizitza babestu baten jabetza hartzen den unetik, badago hura saltzea. Debekaturik dago, ordea, lehenbiziko bost urteetan etxebizitza babestua dohaintzan ematea, eta lehenbiziko hiru urteetan hura trukatzea.

Etxebizitza babestua saldu nahi bada, kontuan hartu beharko dira ohar hauek:

  1. Etxebizitza erosi nahi duen pertsonak honako betekizun hauek bete behar ditu:
    • Eroslearen familiaren diru sarrera ponderatuak ez izatea IPREM adierazlea halako 6,5 baino handiagoak adierazlea halako 6,5 baino handiagoak, salmenta gertatzen den egunerako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko epea bukatua dagoen azkeneko zergaldian.
      Ondorio horretarako, erreferentzia hartuko dira 507 laukia (Zerga Oinarriaren Zati Orokorra) gehi tributaziotik salbuetsitako errentak (529 laukia).
    • Eroslea, edo haren familia-unitateko ezein kide, ez izatea beste etxebizitza baten edo haren zati alikuotaren jabariaren titularra edo hura erabili edo gozatzeko eskubide errealaren titularra, salbu eta Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritako desegokitasunaren gaineko baldintza eta eskaintza egitearen gainekoa batera gertatzen badira.
  2. Gehieneko salmenta-prezioa ezin da izan Nafarroako Gobernuak urte bakoitzerako finkatutako moduluaren prezioa baino handiagoa. Hemen sartu eta kalkulatu ahalko duzu zenbatean saldu daitekeen, gehienez ere, etxebizitza babestu bat, baita zenbat urtetako babes araubidea duen ere.

    Esan denez, prezio hori gehienekoa da. Beraz, etxebizitza saltzeko prezio txikiagoa finkatzen ahal da, alderdien artean hala itunduta.
  3. Etxebizitzaren saltzaileak diru-laguntza izan badu etxebizitza erosteko, osorik itzuli beharko du (berandutza interesak gehituta) baldin eta etxebizitza behin betiko kalifikatu zenetik bost urte igaro baino lehen egiten badu salmenta. Hori guztia, salmentak izan ditzakeen beste ondorio fiskal batzuk eragotzi gabe (adibidez, etxebizitza-kontuko diru kopururen bat erabili badu orain eskualdatu behar duen etxebizitzarako).

    Laguntzen itzulketa hori hurrengo atalean aipatuko den jakinarazpena baino lehen egin behar da. Hain zuzen ere, aipatu jakinarazpenari nahitaez erantsi behar zaizkion agirietako bat laguntzen itzulketa frogatzen duen ordainketa-gutunaren fotokopia da.

    Ezin da eskatu laguntzak itzultzeko, etxebizitza babestua ordainean ematekoa denean edo hipotekaren betearazpen-prozeduraren bidez eskualdatu edo judizioz kanpo saldu behar denean.

    Bigarren eskualdaketan etxebizitza babestua erosten duenak ez du eskubiderik inolako laguntzarik jasotzeko.
  4. Etxebizitza bat saldu edo 4 hilabetetik gorako epe baterako alokatu nahi bada, haren efizientzia energetikoaren ziurtagiria egina eduki beharko du, eta jabeak arduratu beharko du hura ekartzeaz. 
  5. Alderdiak salmenta-prezioari buruz ados jarri eta, hala behar denean, saltzaileak diru-laguntza itzuli ondoren, eskualdaketa Etxebizitza Departamentuari jakinarazi behar zaio, Nafarroako Gobernuak etxebizitza lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak dituelako, etxebizitza babestuen kostu bidezko eskualdaketa guztietan. Jakinarazpen horrekin, gainera, kontrolatu egin daiteke erosleak gorago aipatu diren baldintzak betetzen dituela etxebizitza eskuratzeko eta ez dela gainpreziorik jasoko etxebizitzaren truke.

    Nafarroako Gobernuak 40 egun balioduneko epea du etxebizitza lehentasunez eskuratzeko eskubidea baliatuko duen erabakitzeko eta erabakia jakinarazteko. Epe horretan ezer erantzuten ez badu, Nafarroako Gobernuak eskubidea erabiltzeari uko egin diola ulertuko da eta etxebizitza eskualdatu ahal izanen da, jakinarazpenean adierazitako prezioan eta erosleari. Eskualdaketan ez badira betetzen jakinarazpenean adierazitako baldintzak, Nafarroako Gobernuak etxebizitza atzera eskuratzeko eskubidea erabiltzen ahalko du.
  6. Behin salmenta baimendua, baimen honen efektuak 6 hilabeteetan iraungitzen dira. Beraz, salmenta aipatutako epean Notarioaren aurrean ez bada formalizatzen, baimena berriro ere eskatu behar izango da
  7. Salmenta burututakoan, eskualdatzaileak jabetzaren eskualdaketa formalizatzeko erabilitako agiriaren kopia eman behar dio Etxebizitza Departamentuari, bi hilabeteko epean, formalizazio egunetik hasita. Agiri hori ezarritako epean ez aurkeztea arau-hauste administratiboa da, eta 3.000 eurorainoko isuna izan dezake.
  8. Etxebizitza babestu baten eskualdaketaren jakinarazpena zuzenean aurkez daiteke Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan, edo bide telematikotik. Egin klik hemen behar den dokumentazioa lortzeko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa