(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Etxebizitza babestua eskualdatzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza babestuak trukatzea

Etxebizitza Departamentuak etxebizitza babestuen artean soilik baimentzen ahal ditu trukeak.

Alegia, ezin dira etxebizitza libre bat eta etxebizitza babestu bat trukatu. Baina egin daiteke trukea tipologia desberdinetako etxebizitza babestuen artean. Horrela, bada, etxebizitza babestuak trukatu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Etxebizitzaren titulartasunak jabetza erregistroan inskribatuta egon beharko du, trukean interesa duten pertsonen izenean.
  • Lehenago, Etxebizitza Departamentuari baimena eskatu beharko zaio.
  • Trukea egiteko interesa duten pertsonek beharkizun hauek bete beharko dituzte:
    • Familiaren diru sarrera ponderatuak IPREM adierazlea halako 6,5 baino txikiagoak izatea, trukea gertatzen den egunerako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko epea bukatua dagoen azkeneko zergaldian.
    • Trukean interesa duen pertsona, edo haren familia-unitateko ezein kide, ez izatea beste etxebizitza baten edo haren zati alikuotaren jabariaren titularra edo hura erabili edo gozatzeko eskubide errealaren titularra, salbu eta desegokitasunaren gaineko baldintza eta Gobernuari edo VINSAri eskaintza egitearen gainekoa batera gertatzen badira.
  • Ezin da trukerik egin trukearen xedeko etxebizitzen behin betiko kalifikazioaren egunetik hasita 3 urte igaro arte.
  • Trukea 3 urte igarotakoan baina 5 urte igaro aurretik egiten bada, itzuli egin beharko dira etxebizitza erosterakoan jaso ziren laguntza ekonomikoak, halakorik bada (berandutza interesak gehitu behar zaizkie).
  • Informazio gehiago.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa