(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Etxebizitza babestua eskualdatzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza babestua alokatzea

Esleitutako etxebizitza babestua okupatzerik ez badago, alokatu egin daiteke, betiere kontuan hartzen badira honako ohar hauek:

  1. Etxebizitzako maizterrak baldintza hauek bete beharko ditu:
    • Haren familiaren diru sarrera ponderatuak ez izatea IPREM adierazlea halako 6,5 baino handiagoak, alokairua gertatzen den egunerako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko epea bukatua dagoen azkeneko zergaldian.
      Ondorio horretarako, erreferentzia hartuko dira 507 laukia (Zerga Oinarriaren Zati Orokorra) gehi tributaziotik salbuetsitako errentak (529 laukia). 
    • Maizterra, edo haren familia-unitateko ezein kide, ez izatea beste etxebizitza baten edo haren zati alikuotaren jabariaren titularra edo hura erabili edo gozatzeko eskubide errealaren titularra, salbu eta Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritako desegokitasunaren gaineko baldintza eta eskaintza egitearen gainekoa batera gertatzen badira.
  2. Alokairuaren errenta gisa finkatzen den gehieneko prezioa ezin da izan Nafarroako Gobernuak urte bakoitzerako finkatutako moduluaren prezioa baino handiagoaHemen sartu eta kalkulatu ahalko duzu zenbatean alokatu daitekeen, gehienez ere, etxebizitza babestu bat, baita zenbat urtetako babes araubidea duen ere.

    Esan denez, prezio hori gehienekoa da. Beraz, etxebizitza alokatzeko prezio txikiagoa finkatzen ahal da, alderdien artean hala ituntzen bada.
  3. Etxebizitza errentan ematen duenak diru-laguntza izan badu etxebizitza erosteko, osorik itzuli beharko du (berandutza interesak gehituta) baldin eta etxebizitza behin betiko kalifikatu zenetik bost urte igaro baino lehen egiten badu errentamendua. Hori guztia, alokairuak izan ditzakeen beste ondorio fiskal batzuk eragotzi gabe (adibidez, etxebizitza-kontuko diru kopururen bat erabili badu orain errentan eman behar duen etxebizitzarako).

    Laguntzen itzulketa hori hurrengo atalean aipatuko den jakinarazpena baino lehen egin behar da. Hain zuzen ere, jakinarazpenari nahitaez erantsi behar zaizkion agirietako bat laguntzen itzulketa frogatzen duen ordainketa-gutunaren fotokopia da.

    Partikular baten etxebizitza babestuan bizi den maizterrak ez du eskubiderik inolako laguntzarik jasotzeko.
  4. Etxebizitza bat saldu edo 4 hilabetetik gorako epe baterako alokatu nahi bada, haren efizientzia energetikoaren ziurtagiria egina eduki beharko du, eta jabeak arduratu beharko du hura ekartzeaz. Ziurtagiri hori ez da eskatuko errentamendu kontratua berritu nahi bada.
  5. Alderdiak errentari buruz ados jarri eta, hala behar denean, errentatzaileak diru-laguntza itzuli ondoren, alokairua Etxebizitza Departamentuari jakinarazi behar zaio, alderdiek sinatzekoa duten kontratuarekin batera. Jakinarazpen hori nahitaezkoa da beti, eta haren bidez egiaztatzen ahal da maizterrak bete beharreko baldintza guztiak betetzen dituela eta ez dela gainpreziorik jasotzen alokairuagatik.
  6. Etxebizitza babestu baten alokairuaren jakinarazpena zuzenean aurkez daiteke Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan, edo bide telematikotik. Egin klik hemen behar den dokumentazioa lortzeko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa