Castellano | Euskara | Français | English
Lehendabizi, sustapenean erreserbak ezartzen dira inguruabar pertsonal jakin batzuk dituzten eskatzaileentzat, eta etxebizitzak errenta-tarteen arabera banatzen dira.
Etxebizitza babestuak, eskuratzeko betekizunak beteta, eskatzaileen zentsuan inskribatuta dauden pertsonen artean esleitzen dira. Horretarako, eskuratzeko baremoa aplikatu da, besteak beste, etxebizitza izan beharra baloratzen duena.
Hiru hilean behin (martxoaren 1ean, ekainaren 1ean, irailaren 1ean eta abenduaren 1ean) etxebizitza babestuak —bai sustatzaile publikoenak (NASUVINSA) bai sustatzaile pribatuenak— esleitzeko prozedura egiten da. Esleitzeko prozedura horretan egun horietarako zentsuan inskribatuta dauden eta esleituko diren etxebizitzak eskuratzeko eskubidea duten pertsona guztiek parte hartzen dute, agertutako lehentasunen eta eskuratzeko betekizunen betetze-mailaren arabera.
Horrela, hiruhileko bakoitzean etxebizitza babestuak esleitzeko prozedura bat egiten da, hurrengo faseetan banatzen dena: