(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsa

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Ohiko etxebizitza galtzeagatik gizartetik baztertuta izateko arriskuan egon eta babes publikoa behar dutenei laguntzea du helburu Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsak.

Nafarroan erroldatuta egon eta etxebizitzaren beharra ez merkatu librean ez etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuaren bidez ezin bete duten adin nagusiko pertsonak izanen dira Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsean sartutako etxebizitzen hartzaileak, egoera hauetako bat bizi badute.

Orobat, Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtseko etxebizitza bat eskuratu eta bertan bizitzeko, hartzaileek trebetasun pertsonal eta sozial hauek izan beharko dituzte, gauza izan daitezen:

a) Gehienez ere 3 urteko epean beharrezko autonomia pertsonala/familiarra eta ekonomikoa izateko, esleitu zaien etxebizitzan egindako egonaldian izan duten sostengu sozialetik askatzeko modukoa, beste etxebizitza eta beste ingurune batean sartuta.

b) Bizikidetza on bat izateko eta sustatzeko esleitu zaien etxebizitzako eraikinean.

c) Beharrezko gaitasuna eta jarrera izateko, esleitu zaien etxebizitza behar bezala zaintzeko modukoa.

Entitate sozial laguntzaile batek aukeratuko ditu Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsean sartutako etxebizitzen hartzaileak.

Programa honi buruz informazio gehiago lortzeko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin harremanetan jarri behar da.

Informazio gehiago: 89/2014 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsa ezartzen duena


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa