Museo Etnografikoa, Elizondon.
Puriosenea etxea, Baztango XVI. mendeko arkitekturaren adibide bikaina, nortasun historiko handiko ibar horretako bizimodu tradizionalaren erakusgarri bikaina da 2003az geroztik.
Antzinako etxebizitzaren banaketa aintzat harturik, erakusketa aretoak eraikinaren espazioetara egokitzen dira, eta ibilbide ezin atseginagoan bailararen izaera berezia erakusten diete bisitariei –antolakuntza juridiko berezia, adibidez–. Objektu etnografikoez gainera, interes handiko monumentu arkeologiko bat ikus daiteke Museoaren lorategian: Soalarreko menhirra.
Baztandarren adiskide handi eta museoaren bultzatzaile izan zen Jorge Oteiza eskultorearen ohoretan, artista oriotarraren “Amatasun” izeneko eskultura jarri da eraikinaren kanpoaldean.
Helbidea:
Braulio Iriarte kalea, 37, 31700 Elizondo.
Titularra:
Baztango Udala.
Edukia:
Baztango historia eta etnografia, arkeologia (menhirra).
Javier Ciga erakusketa.
Ordutegia:
Ostiraletik igandera: 11:00etatik 14,00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Tarifak:
Banakakoa: 4 euro.
Deskontuak: taldeak, 8 urtetik gorako haurrak, ikasleak eta erretiratuak.
Telefono : 948 581517.
Helbide elektronikoa: oteizabaztan@terra.es