(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Artetako Etnografiko Museoa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Artetako Etnografiko Museoa.

Nafarroako historiako ondasun etnografikoak biltzen dituen museoa, Erdi Arotik makina automatizatuen sorreraraino (1930-1940): lanbide eta bizimodu tradizionalei loturiko objektuak (burdin lanak bereziki), eskulangintza (zura eta buztina batik bat), jostailuak eta jantziak.

Museoaren egoitza bera ere ikusgarria da: 1668an eraikitako Fantikorena etxea.

Horrez gainera, Artetako Museo Etnografikoak bere fundatzaile eta gaur egungo zuzendariaren, Jose Ulibarrena Arellano eskultorearen, hainbat pieza gordetzen ditu.


Helbidea:
Fantikorena etxea, San Salvador kalea, 18, 31172 Arteta.
Titularra:
"Pedro Nafarroakoa Mariskala” Fundazioa.
Edukia:
Nafarroan bildutako objektu etnografikoak, historiaurretik 1940ko hamarkadaraino.
Ordutegia:
-Udan:
Asteartetik igandera, 11:00etatik 13,30era.
Astelehenetan itxita dago.
-Neguan (irailaren erdialdetik ekainera):
Larunbat eta igandeetan 11:00etatik 13,30era.
Arratsaldez aldez aurreko hitzorduarekin.
Taldeak, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Tarifa:
Doan.
Telefono: 948 328034 eta 636 845984.
Helbide elektronikoa: ulibarrena@yahoo.es
Web orria: Museodearteta

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa