(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Orreagako Museoa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
Ajedrez de Carlomagno, relicario del siglo XIV, ubicado en el Museo de Roncesvalles

Karlomagnoren Xakea, XIV. mendeko erlikia-ontzia, Orreagako Museoan dagoena.

Orreagako Museoak Andre Mariaren Errege Kolegio-elizaren arte sakratuko bilduma eskaini du: zizel lanak, mihiseak, numismatika, liburu zaharra, eskuizkribua eta inprimakia eta baita urregintza ere, horixe baita funtsik garrantzitsuena.

Azpimarratzekoak ditugu ondokoak: zilarrezko Ebanjelio Liburu erromanikoa (1200. urtea), XIII. mendeko urre koloreko zilarrezko Kutxatila eta filigrana gotiko-mudejarra, Karlomagnoren Xakea izenez ezagutzen den erlikia-ontzia (XIV. mende erdialdekoa, Montpellierreko eztenarekin egina) eta Miramamolin izeneko esmeralda (Navas de Tolosako guduan Antso Azkarrak irabazitako garaikurra).

Pinturen arloan, nabarmentzekoak dira Kalbarioaren Triptikoa, El Boscoren eskolakoa eta San Juanitoren Familia Sakratua, Luis de Moralesena.


Helbidea:
Kale bakarra, z/g. 31650 Orreaga.
Titularra:
Orreagako Kolegiozko Kapitulua.
Edukia:
Orreagako Errege Kolegio-elizaren Arte Sakratua.
Tarifak:
Kontsultatu.
Ordutegia:
-Apiriletik urrira: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara.
-Azarotik martxora: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:00etara.
-Urtarrilean: itxita (kontsultatu).
Konplexu monumental itxita dago: irailaren 8, abenduaren 25, urtarrilaren 1 eta 6.
Auria Orreaga konpainiak bisitaldi gidatuak eskaini du, talde eta hainbat hizkuntzatan. Arduraduna: Asumpta Recarte.
Tel: 948 79041980 - 625 833 483
Fax: 948 33 60 11
Herialde elektronikoa: auriaorreaga@gmail.com 
Web orria: http://www.roncesvalles.es/

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa