Xabierko Gaztelua.
Gotorleku eta nafar sendi boteretsuen (Aznarez, Artieda, Jatsu-Azpilkueta XVI. mendeaz geroztik) bizitegi gisa duen interesaz gainera, artelan eta dokumentu ugari gordetzen ditu. Artelanei dagokienez, XV-XX. mendeetako espainiar pinturako margolanak (Murillo, Coello, Carreño, Maella, V. Becquer, Lucas, R. Madrazo eta Salaberria), eta Frantzisko Xabierkoaren bizitzaren irudiak erakusten dituen XIX. mendeko japoniar kakemono bilduma dira aipagarrienak.
Aipatzekoak dira halaber alabastro polikromatuan eginiko erretaula, XVI. mendekoa, Errege Magoen Adorazioarekin; San Frantzisko Xabierkoa Hilzorian (XVIII. mendeko argizari flandestarra); eta Heriotzaren Dantza irudikatzen duten horma-irudi bitxiez inguratutako XIV. mendeko Kristo Mirarigilea.
Helbidea:
Xabierko Gaztelua, 31411 Xabier.
Titularra:
Jesusen Lagundia.
Edukia:
Arte Ederrak eta arkeologia. San Frantzisko Xabierkoa (Frantzisko Jatsu eta Azpilkuetakoa, 1506-1552) eta misio lana Ekialde Urrunean. Gaztelua eta haren zaharberritzea.
Ordutegia:
Abenduarenetik otsailarenera: 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 17:30era.
Martxotik azaroarenera: 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 16:30era.
Tarifak:
Helduak: 2 €.
12 urte arteko haurrak: 1 €.
Taldeak (20 pertsonakoak gutxienez): 1,50 €.
Zerbitzu osagarriak:
Oroigarrien eta liburuen denda.
Telefono zenbakia: 948 884024.
Fax zenbakia: 948 884259
Helbide elektronikoa: castillodejavier@jesuitas.es