(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Tulebrasko Monasterioaren Museoa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Tulebrasko Monasterioa.

Tulebrasko Monasterioaren Museoak Nafarroako udalerri honetako Karitateko Andre Mariaren Monasterioko arte sakratuko bilduma dauka, Espainiako lehenengo emakume zistertarren fundazioa (1147). Bereziki, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetakoak.

Azpimarratzekoak dira Ama Birjinaren Lokartzeari buruz margotutako erretaula eta Hirutasun Santuaren taula, biak ere Jeronimo Cosidarenak eta Berpizkundeko manierismokoak; eta baita Oheko Ama Birjina ere, janzteko irudi barrokoen adibidea, bitxitasun ikonografiko berezia duena. Ikusgai dauden urregintza, kantu-liburu eta higiezinez gainera, alboko dorre erromanikora ere egin daiteke ikustaldia. Interes arkeologiko handiko piezak dauzka dorre horrek.

Erakusketa aretoa XII. mendeko gela zaharrean dago.


Helbidea:
San Bernardo, z/g. 31522 Tulebras.
Titularra:
Karitateko Andre Maria Erreginaren Monasterioko moja zistertarrak.
Edukia:
Monasterioko arte sakratua (XVI. mendetik XVIII. mendera bitartekoa).
Ordutegia:
- Urriaren 1etik apirilaren 30era, larunbat eta igandetan, 16:00etatik 18:00etara.
- Maiatzaren 1etik irailaren 30era: 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara.
Urte osoan barrena, aldez aurretik hartu beharko da hitzordua.
Tarifak:
Doako sarrera (borontatea).
Telefono: 948 851475 y 676 186734.
Helbide elektronikoa: museo@monasteriodetulebras.com
Web orria: http://www.monasteriodetulebras.com/vista/

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa