(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Erakusketa iraunkorra

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Erakusketa iraunkorrak karlismoaren historiaren hamabi sail biltzen ditu, sortu zenetik 1977ra arte. Horietatik hamaika kronologikoak dira.

Karlismoa, mugimendu historikoa.

Lubaki karlistak (José Cusachs y Cusachs, 1888)

Lubaki karlistak (José Cusachs y Cusachs, 1888)

Europan eta Ipar Amerikan aldaketa politiko eta sozial handiak (iraultza) gertatu ziren XVIII. mendearen bigarren erdialdean. Baina gizarte guztia ez zegoen aldaketa horien alde. Beraz, aipatu mendearen bukaeran eta XIX.enean mugimendu kontrairaultzaile indartsua sortu zen. Horretan dago sartua karlismoa. Bi-biek dituzte antzeko ezaugarriak: legitimismoa, erlijioaren babesa eta arrazionalismo iraultzaileari dioten arbuioa. Baina karlismoak berezitasun bat dauka: luze iraun zuela. Egokitzeko zuen gaitasunak jarraitzeko aukera eman zion, gainerako mugimendu kontrairaultzaileak XIX. mendearen bigarren erdialdean deuseztu baziren ere.

igo

Antzinako Erregimenaren krisia eta karlismoaren sorrera. Lehen gerra karlista, gerren arteko garaia eta bigarren gerra karlista.

Lehen gerra karlistako gudua (Francisco de Paula Van Halen y Maffei, 1841)

Lehen gerra karlistako gudua (Francisco de Paula Van Halen y Maffei, 1841)

1808an gudaroste frantsesen kontrako altxamendua gertatu zen, Fernando VII.a tronutik kenduaren alde eta erlijioaren alde, nonbait arriskuan. Atzerritarraren kontrako erantzuna ere izan zen, eta horrek izaera nazionala eman zion Independentziaren Gerrari. Gerra bukatuta, beraz, absolutismoa atera zen garaile. Fernando VII.ak 1820ko iraultzari eta ondoko altxamendu armatu liberalari egin behar izan zien aurre, baita azken urteetako altxamendu absolutista ultrei ere. Borroka giro horretan –etengabea Independentziaren Gerraz geroztik–, gatazka juridikoa ere izan zen: nork zuen tronurako eskubidea? Fernando VII.aren anaiak, Carlos Mª Isidro de Borbón infanteak, edo erregearen alabak, hau da, Isabel printzesak.

Garai honetan guztian gertatutakoak xehetasunez azalduak daude mapen eta programa interaktiboen bitartez. Garai horretakoak dira museoan erakusten diren gauzetako asko, banderak (besteak beste, Bandera Nagusia) eta uniformeak esaterako. Haien ondoan, gerraren artea izenburuaz, bi gerretako eszenak dituzten margolanak daude ikusgai, Van Halenek, Benlliurek, Estevanek, Cusachsek eta Salaberríak eginak.

igo

Karlismoa mendeen artean, Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila.

Ikur honekin, garaile (Gustavo de Maeztu, 1937)Nafarroako Museoaren gordailua.

1874an, borboiak berriz ere boterera iritsita, Isabel II.aren seme Alfonso XII.a, eta bigarren gerra bukaturik (1876), aldaketa aroa hasi zen karlismoarentzat. 1833an hasitako gerren zikloa itxi zen, eta horrek egokitzera behartu zuen alderdia (Komunioa), adierazpide nagusia gerra ez zen garaia hasi baitzen.

Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren ondoren, karlismoa, berriz ere, iraultzaren kontrako zenbait indarren erakarmen-gune bihurtu zen. Batasun Tradizionalista indar politiko antolatu bilakatu zen eta presentzia handia hartu zuen agertoki publikoan.

1936an, karlistak altxamendu militarrari lotu zitzaizkion. Erreketeen oinezko erregimentuak buru-belarri aritu ziren Gerra Zibilean.

igo

 Karlismoa Francoren erregimenean eta Trantsizioan.

Carlos Hugo Jurramendin aurkeztea (Ignacio Ipiña, 1957)

Erregimen berriaren etorrerarekin, karlista batzuk gogo biziz egin zuten bat frankismoarekin; beste batzuk, aldiz, bateratzearen aurka agertu ziren, kaltegarri ikusi baitzuten Espainia tradizionalaren berrezarpenerako, eta asimilazioari aurre egiten hasi ziren.  Erregearen figura desagertu egin zen 1936ko irailaren 29an, Alfonso Carlos I.a hiltzean, eta hautagai baten bilaketak ere “javierista”, “octavista” eta “juanista” edo “sivatisten” arteko barne zatiketak eragin zituen. Horrek ikuspegi monarkikoa alde batera uztea ekarri zuen.

Berrogeita hamarreko hamarraldian karlismoak erregimenarengana hurbiltzea onartu zuen frankismoaren osteko ondorengontza lortu ahal izateko. Testuinguru horretan Carlos Hugo de Borbón Parma aurkeztu zuten Asturiasko printze gisa Jurramendin, 1957an. Hurrengo hamarraldian “argitze ideologikorako” prozesu bat abiatu zen. Karlismoaren hedapenaren, bilkura jendetsuen, eta hedabideetako presentziaren garaia izan zen.

 

1968. urtean Borbón-Parma familia kanporatu zuten eta “javierismoak” erregimenarekiko gertutasun orori uko egin zion. Horrek eboluzio ideologikoa azkartu zuen, Alderdi Karlistaren sorrerari bide emanez, zeinak bere egin zituen printzipio sozialistak eta autogestiozkoak.

Ikuspegi tradizionalistaren eta ikuspegi berrituaren arteko talkek amaiera tragikoa izan zuten 1976an Jurramendiko liskarrekin.

Demokrazia iristean Alderdi Karlista ez zen legeztatu, eta horrek mugatu egin zuen bere presentzia 1977ko lehen hauteskundeetan.

Museoren aireko ikuspegia

 

 

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa