(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Aldi baterako erakusketa 2021

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Argia ilunantzean. Osasuna eta humanitarismoa gatazka belikoetan. XIX. eta XX. mendeak

Karlismoaren Museoak erakusketa berria du: Argia ilunantzean. Osasuna eta humanitarismoa gatazka belikoetan. XIX. eta XX. mendeak. Komisarioa Pablo Larraz da, medikuntzan doktorea Nafarroako Unibertsitatean eta karlismoaren osasun militarraren historian aditua. Erakusketa 2022ko maiatzaren 8ra arte bisitatu ahal izanen da, Orokietako guduaren ehun eta berrogeita hamar urteurrena ospatzeko. Borroka horretan Gurutze Gorriak esku hartu zuen lehen aldiz Espainiako gerra batean.

Karlismoaren Museoaren erakusketa honek osasunaren bilakaera biltzen du XIX. mendeko gerra karlistetan eta Espainiako Gerra Zibilean. Gerra-garai horietan, dramatikoak izan ziren arren, aurrerapausoak eman ziren osasunean eta zaurituen eta gaixoen tratamenduan, eta hobekuntza horiek are nabarmenagoak dira gizartearentzat gerrak bizi dituenean edo, gaur egun gertatzen den bezala, pandemia egoeretan.



Erakusketak bost atal ditu. Lehen atalak, Minaren aurpegia, gerrak gizakiari eragiten dion zorigaitzaren ikuspegi gogorra eskaintzen du, konparaketa eginez Francisco de Goyaren “Gerrako hondamendiak” serieko grabatuen eta gai bereko ondorengo lanen artean. Eta, Florence Nightingaleren erretratu baten bidez, itxaropenaren alegoria gisa, barneratzen gara XIX. eta XX. mendeetako gerretako osasunaren ibilbide historiko honetan.

Bigarren atalak, Sugar bat iluntasunean: humanismoa eta zientzia, XIX. mendeko gerretako sufrimenduari buruzko pertzepzio berri bat erakusten du, gerra karlisten bidez. Izan ere, presoak trukatzeko akordioak lortu ziren, hala nola Eliot Hitzarmena 1835ean, eta sorospen elkarte independente eta neutral bat sortu zen 1864an: Gurutze Gorria. Erakusketaren atal honek kanpaina-ospitaleetako tratamenduak hobetu zituzten aurrerapen zientifikoak, gerra-zuzenbidea eta humanitarismoa ere jorratzen ditu.

Erakusketaren hirugarren atalak, Iratxeko Ospitalea, La Caridad izeneko sorospen-elkarte karlistaren sorrera, Margarita Borboi-Parmakoak 1873an bultzatua, lantzen du, bai eta erakunde horrek Bigarren Gerra Karlistan (1872-1876) Frantziako hegoaldeko eta Nafarroako ospitaleetan egindako lana ere. Erakusketak Iratxeko ospitalea nabarmentzen du, XIX. mendeko gerretan karlisten osasun-zentro nagusia zelako. Nazioarteko ospea duten zenbait pertsonabildu zituen ospitaleak, hala nola Benito Menni aita, Vincent Kennet-Barrington edo John Furley, besteak beste.

Erakusketaren laugarren atalak, Margaritak, emakume karlistak eta haien lana osasungintzan, emakumeak eta haien bilakaerari eta karlismoan duen zereginari buruzko alderdiak jorratzen ditu. XX. mendearen hasieratik Espainiako Gerra Zibilera arte (1936-1939) erizain aritu ziren emakume horiek.

Erakusketaren bosgarren atalak, Alfontso Karlos Ospitalea, erietxe horren eguneroko bizitzaren esperientzia zehatza irudikatzen du; ospitalea ez zegoen frontean, baina Espainiako Gerra Zibileko (1936-1939) borrokalariak sendatzen zituen.

Azkenik, epilogo gisa, Karlismoaren Museoko patioan ikus-entzunezko bat egonen da, Minaren komunitatea. Azken osasun-zentro horren bizipenak eta osasun-langileen eta eriondoaren arteko loturak erakusten ditu.


Erakusketan ikusgai dauden piezak hainbat erakunde eta bilduma partikularretakoak dira: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, Madrilgo eta Ávilako Artxibo Nagusi Militarrak, Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboa, Lizarrako Udal Artxiboa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegia, Kataluniako Liburutegia, Nafarroako Gurutze Gorria, Defentsako Farmazia Zentro Militarra, Nafarroako Jauregia, Jauregizar Fundazioa, Mencos Fundazioa, Zaragozako Museoa, Medikuntza Historiaren Kataluniako Museoa, San Telmo Museoa, Burgosko Museo Historiko Militarra, Armadaren Museoa, Zumalakarregi Museoa, Madrilgo Museo Karlista eta hainbat bilduma partikular.

Katalogoa

Hitzaldi Zikloa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa