Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Museoak jakinarazten dizue jada erreserba dezakezuela eguna eta ordua Museoak 2022-2023 ikasturtean antolatuko dituen jarduera didaktikoetarako.
Erreserbak telefonoz eginen dira, 848 42 64 93ra deituz, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era.
Museoko sarrerak, jarduerak eta material didaktikoa dohainik dira ikastetxetarako. Gaztelaniazko edo euskarazko bertsioak eska ditzakete.
Posta elektronikoa: didactica.museo.navarra@navarra.es
Bisita gidatua Historiaurreko gelan
Hezkuntzako maila guztietara eta ikastetxe bakoitzaren eskakizunetara egokitutako bisita gidatuak.
Ibilbide kronologikoak planteatzen dira, Historiaurretik hasi eta XXI. mendera arte, baita tematikoak ere, honako gai hauek jorratuz: geometria artean, emakumearen presentzia gure bildumetan, historian zeharreko gatazka, etab.
Bisita antzezpenarekin
Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat, batez ere.
Erakusketako piezekin lotutako historiak kontatzen ditu pertsonaia historiko edo mitologiko batek, beste garai batzuetako artea eta bizimoduak ikasleei erakusteko. Gaur eguneko bizimoduarekin dauden antzekotasunak eta desberdintasunak azaltzen dira.
Teseo eta Minotauroa; Nafarroako Museoko mosaikoak.
- Teseo
Abda eta Leireko kutxatila; kristauak, judutarrak eta musulmanak Erdi Aroan.
-Abda
Katalina Ozkarizkoa, Berpizkundeko margolari nafarra.
- Katalina
Eskola lantegiak
Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat.
Asteartetik ostiralera egiten dira, urritik maiatzera. 9:30etan eta 11:00tan. Gaztelaniaz eta euskaraz.
Gutxi gorabeherako iraupena: 90 minutu.
Ikastetxe bakoitzak gehienez lau lantegitan har dezake parte lauhileko bakoitzean.
Hitzordua erreserbatuz gero, erantzunkizunez jokatzea eskatzen da.
2022-2023 ikasturtea:
2023ko apirilean eta maiatzean egingo diren tailerrak Juan José Aquerreta margolariari buruzko erakusketaren barruan kokatzen dira. ...eta antzeko (Heian Shodan) izenburua duen erakusketa, izango da haur eta lehen hezkuntzarako proposatzen ditugun jardueren ardatza.
Erakusketari buruzko informazioa
Historiaurreko maleta
Historiaurreko eta Erdi Aroko Zigiluen maletak
Zenbait hezkuntza mailatara egokitu dakizkiekeen baliabide didaktikoak aurkezten dituzte. Historiaurreko eta Erdi Aroko curriculumeko edukiak garatzeko bide ematen dute.
Bi astean uzten dira, dohainik. Nafarroako Museoan hartu eta itzultzen dira, ezarritako epean, aldez aurretik eskatuta telefono honetan: 848 426 493.
Mintegia: Museotik aztarnategira, gure Historiaurrea ezagutzea.
Argibideak
Irakaslea: Javier Armendáriz, arkeologoa.
Koordinatzaileak: Ana Redín, Nafarroako Museoa, eta Mª Paz Eizmendi, Iruñeko ILZko Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientzietako aholkularia. Tel.: 948.291.728
e-mail: sociales.cap.pamplona@educacion.navarra.es
Parte-hartzaileak:
Merche Osés Urricelqui
IES Tierra Estella / Lizarraldea BHI
La Edad de Hierro en Navarra. El poblado de Las Eretas DBHko 1.rako
José Miguel Legarda Sembroiz
IES Tierra Estella / Lizarraldea BHI
Edad de los metales y megalitismo DBHko 1.rako
Elisa Gómez Chozas
Iruñeko Arte Eskola
Diseño de recortables de vestimenta en la Prehistoria Arte batxilergorako
Ana González Bazo
Lekarozko BHI
La Prehistoria, características y formas de vida DBHko 1.rako
José Daniel del Castillo
Iruñeko Salestarren Ikastetxea
Programazioa | La Prehistoria en Navarra Batxilergoko 1. eta 2.erako
Celia Martín Larumbe
Zizur Nagusiko BHI
El Megalitismo
DBHko 1.rako
Maribel Erro Lizarraga
Corellako Alhama BHI
"Al principio" (kamishibai)
Sostengu gelako ikasleentzat.
Gorka Bueno Urricelqui
Iruñeko Biurdana BHI
Interneteko baliabideen bilduma, DBHko 1.rako
Daniel Sánchez Aguirreola
Iruñeko Jesusen Alabak ikastetxea
La máquina del tiempo DBHko 1.rako
Jorge Amezketa
Askatasuna BHI Gizakiaren eboluzioa, Metal aroa DBHko 1.rako