Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Museoak baditu beste bilduma garrantzitsu batzuk, leku arrazoiengatik erakusten ez direnak.
Zilarrezko denarioa. Barskunesko txanpon etxea, K.a. II. mendea
15.000 bat txanpon, txanpongintzako 369 estanpa, bolante-prentsa eta beste osagarri batzuk ditu. Horiei eskerrak dakigu nolakoa izan den txanpongintza Nafarroako erresuman, K.a. I. mendetik gaur arte.
Nicolás Ardanaz, Iruñaren ikuspegia. XX. mendea
Nafarroako argazkilarien 24.000 argazki baino gehiago kontserbatzen ditu, zenbait euskarritan eginak. Aipagarriak dira Nicolás Ardanazen, Pedro María Irurzunen eta Iruñeko Zaragüeta estudioaren bildumak.
Javier Ciga, Natura hila, XX. mendea
Arte plastikoa eta grafikoa biltzen duen bilduma eder hau autore nafarrena da, gehienbat.
Bionbo mexikarra, XVII. mendea
Badaude balio handiko altzarien funtsa eta urregintzakoa, baita bestelako piezak ere, mosaiko erromatarren bilduma aipagarriaz eta eborariako piezez gain (Leireko kutxatila hispaniar-musulmana).
Faustino Aizkorbe, Cabeza, XX. m.
Nafarroako Museoak gordailuan dituen hainbat pieza han-hemenka banaturik ditu erakusgai. Horien artean, aipatzekoa da formatu handiko eskultura bilduma bat, Bertizko Jaurerriko parkearen sarreran dohainik ikus daitekeena, Oieregin (Bertizarana).
Nafarroan bisita daitezkeen bildumak