(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Berriak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

 2015eko Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna

Nafarroako Museoak, Karlismoaren Museoak eta Julio Caro Baroja Museo Etnologikoak, bostgarren urtez segidan, bookcrossing programan hartuko dute parte. Programa Gasteizko Artium Museoak koordinatzen du, eta mundu osoko museoek eta zentroek gauzatuko dute heldu den apirilaren 23an, osteguna, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira.

Espainiako 54 zentro eta museok bat eginen dute esperientzia honekin, zeinaren bidez 2.000 liburu baino gehiago aske utzi edo zabalduko baitira, jendeak hartu, eta, haiek irakurriz gozatu ondoren, berriz ere aske utz ditzan munduko beste lekuren batean. Aske zabaltzen diren liburu guztiek beren identifikaziorako etiketa bana izanen dute, bai eta irakurlearentzako jarraibide batzuk ere, kanpainan parte hartzea errazteko balioko dutenak. Bestalde, liburuak http://www.bookcrossing-spain.com/ web orrian erregistratuak egonen dira, eta irakurleek web orri horretan bertan adierazten ahalko dute non askatuko duten ale bakoitza.

Kanpaina honen bitartez museoetako liburutegiak irakurketa sustatzeko ekimenean sartu nahi dira, eta, zehazki, kultur arlo desberdinetako jakintzaren zabalkundean.

2015ko Bookcrossing ekimenaren bideo-aurkezpena

Informazio gehiago

igo

 “Navarra en la mirada de Julio Caro Baroja/Nafarroa Julio Caro Barojaren begietan” aldi baterako erakusketaren katalogoa

Julio Caro Baroja jaio zenetik mendeurrena ospatzeko erakusketaren katalogoa argitaratu du Museoen Zerbitzuak. Liburua salgai egonen da Nafarroako Museoaren dendan eta Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Fondoan, 12 euroren truke.

On line erosteko

katalogoa

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa