Osasun Publikoaren Institutua
Osasunaren Sustapenerako Saila
Tel.: 848423450
Ibilaldien gidari buruzko xehetasuna
BGBK (Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa) batez ere tabakoaren kearen eraginpean egotetik eratorritako patologia da. Arnasa-bideak handituz eta oztopatuz aritzen da.
Gaixotasunak aurrera egin ahala, buxatze horrek aire-falta sentsazioa (disnea) eragiten du, zeina, areagotu egingo den zenbait esfortzu egitean, hala nola, oinez ibiltzea, eskailerak igotzea eta abar.
Horrek pazienteak gutxiago mugitzera baldintzatzen ditu eta, ondorioz, gaixotasunak okerrera egiten du, disnea maila handiagoa eraginez, eta, beraz, eguneroko bizitzako jarduerak pixkanaka-pixkanaka mugatuz.
Gaixotasun horren kasuan, ariketa fisikoa sarri egitea agintzen zaizkion sendagaiak hartzea bezain tratamendu garrantzitsua izango da.
Forma fisikoari eusten lagunduko dio, sintomak arinduko dizkio, bere oxigenoaren erabilera hobetuko du, muskulatura indartuko du eta neke-sentsazioa gutxituko zaio.
Gidak
Estekak