Castellano | Euskara | Français | English
Zalantzaren bat baduzu sintomekin, tratamenduekin, probetarako prestakuntzarekin edo bestelako osasun-arazoekin zerikusia duena, jarri harremanetan zure osasun etxeko osasun-langileekin edo Osasun Aholkurako Zerbitzuko erizainekin.
2024ko maiatzaren 2tik aitzina, erizainek ordutegi hau izanen dute aholku emateko: 08:00etatik 22:00etara, asteko egun guztietan.
Osasun Aholkurako Zerbitzura jotzeko, deitu 948 290 290 telefonora, edo idatzi hona: consejosalud@navarra.es,
Zerbitzua herritar guztiendako da eta haren bidez erizain batek zure zalantzak argitzen lagunduko dizu: medikamentuei, sintomei edo osasun-arazoei buruzkoak, probetarako prestatzeko moduei buruzkoak eta abar.
Paziente kronikoendako diseinatua dago batez ere, haien jarraipena egiteko asistentziazko trantsizioetan, haiek kontrolatzeko desorekatuak daudenean, telemonitorizatuak daudenak zaintzeko, eta Larrialdietara joan edo ospitaleratu ondoren eroso egoten lagunduko dieten deietarako.