(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Tratamiendua

Asma ongi kontrolatuz gero, segur aski sintomarik gabe bizitzen ahal zara

ZEURE BURUA ZAINTZEN BADUZU, LEHENAGO BAINO HOBEKI SENTITUKO ZARA. ZER EGIN BEHAR DA?    

Asma ongi kontrolatua dagoela esaten dugu baldin eta gaixoa gauza bada ohiko jarduerak egiteko (lana, ikasketak, etxeko lana), egunean zehar arnasa faltarik sentitzen ez badu, gauaz sintomek gaixoa esnatzen ez badute edo ohi baino lehenago esnatzen ez badute, arnasa hobetzeko botika duen inhalagailu bat erabili beharrik ez badu, edo krisi akuturik ez badago.

Tratamenduaren zutabe nagusiak hauek dira:

Eragileak menderatzea:

  • Substantzia narritagarriekiko kontaktua saihestea
  • Erretzeari uztea
  • Arnasbideetako infekzioei aurrea hartzea

Medikazioa hartzea:

  • Inflamazioa kontrolatzeko botikak: kortikoideak
  • Arnasa hobeki hartzeko botikak: eragin laburreko bronkio-zabaltzaileak
  • Beste tratamendu batzuk: eragin luzeko bronkio-zabaltzaileak, antileukotrienoak, alergietarako txertoak, etab.

Inhalagailuak erabiltzen ikastea

Ariketa fisikoa eta arnasketa ariketak egitea

Lasaitzeko eta estresa kontrolatzeko ariketak egitea

Beste neurri batzuk: elikadura, pisua kontrolatzea, beste zenbait botika, eguneroko jardueretara egokitzeko teknikak, ahoko higienea, etab.

Behin asma diagnostikaturik, gaixoaren esfortzua behar da, nork bere burua zaintzeko neurrien berri izan eta praktikara eramateko.

   

Gogoeta egiteko



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa