(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Haurren hort-laguntza

Zer den HHZP

   

Haurren Hortzak Zaintzeko Programa Osasunbidea/Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ekimena da, Nafarroako haurren aho-hortzetako osasuna hobetzeko helburua duena, prebentzio neurriak hartuz eta hortzetako oinarrizko zainketak dohainik emanez.

igo

Norentzat den

Nafarroan bizi eta 6tik 15 urte bitarte egiten dutenentzat.

  • 2017an 2002tik 20011ra bitartean jaiotakoei

 

igo

Zer eskaintzen den dohainik

  • Urteko azterketa

  • Fluor topikoa, txantxarra izateko arrisku handia bada.

  • Aho-hortzetako larrialdetako laguntza.

  • Hortzak ateratzea (agindu ortodontzikoetan izan ezik)

Behin Betiko Hortz-Aginetan Bakarrik (esne-hortzetan ez):

  • Txantxarra izateko arrisku handia duten haginetako artekak ixtea
  • Txantxarraren tratamendua (enpasteak, nerbioak hiltzea, koroiak...).
  • Malformazioen eta istripuetan hautsitako hortzen tratamendua (berreraikuntzak, nerbioak hiltzea, koroiak...)
  • Aho garbiketa.

igo

Zer ez den eskaintzen

  • Txantxarraren eta hausturen tratamendua esne-hortzetan.

  • Ortodontziako tratamendua (ez Rx ez hortzak ateratzea ortodontziagatik, ezta deus ere ortodontziako tratamenduaren ondoriozkoa denik ).

  • Hortzetako inplanteak

  • Portzelanak

igo

Programan nola parte hartu

  1. Urteko Onarpen Taloia eduki. Ez baduzu, deitu telefono honetara: 848 429 338.

  2. Foileto honetako dentistetako bati hitzordua eskatu.

  3. Urteko ONARPEN TALOIA eramatea aurten lehenbiziko bisitan. Egun horretan dentistak eta haurraren arduradunak sinatuko dute.

  4. Kontsultara joan ezinik egonez gero, aldez aurretik deitu hitzordua aldatzeko.

  5. Aurreko BI urteetan haurra ez bada baliatu programaz, edo segidan BI ALDIZ abisatu gabe huts eginez gero hitzordura, dentistak Aho-hortzetako Osasunaren Unitatera bidaliko du haurra, egoera normaltzeko.

  6. Urte naturala iragan arte ezin da dentistaz aldatu.

  7. Urte natural berean, aukeratutako dentistarengana berriz joateko, ez da veste onarpen-taloirik aurkeztu beharko.

igo

Gure aholkuak

  1. HORTZAK PASTA FLUORDUNEZ ZEPILATU OTORDUEN ONDOTIK, afal ondoren batez ere.

  2. GUTXITU GOZOKIEN KONTSUMOA, otorduetatik kanpo batez ere.

  3. Gutxienez URTEAN BEHIN JOAN DENTISTARENGANA, txantarrik ez dagoela iruditu arren.

igo


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa