(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Haurtzaroa zainduz

Beti eta, are gehiago, pandemian

 

"Haurtzaroa zainduz. Beti eta, are gehiago, pandemian" Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) proiektua da eta haren xedea da haurren osasuna sustatzea eta COVID-19aren pandemiak haurrengan izan duen inpaktua murriztea.

Egin dira dekalogo bat, kartel bat, animazio bat eta orri-markatzaile bat. Horietan laburbiltzen da nola egin kasu adingabeei, edozein egoeratan eta, arrazoi gehiagoz, gaur egun COVID-19aren pandemiak eragindako zailtasunen aurrean. Haurrei entzun behar zaie, haien emozioak ezagutu eta onartu behar dira, tratu ona eman behar zaie, jostatu behar dira eta aisialdiaz gozatu, betiere koronabirusaren aurkako prebentzio-neurriak betez...

Familien Nazioarteko Eguna maiatzaren 15ean da. Horren karietara banatuko dira material hauek osasun etxeetan, eskoletan, haurrei eta haien familiei laguntzeko zerbitzuetan, Nafarroako liburutegi publikoen sarean...

Material hauek prestatzen parte hartu dute guraso elkarteen federazioek, haurrei laguntzen aritzen diren profesionalek, osasun ijitoen artean sustatzeko elkarteek, eta, besteak beste, Nafarroako Gobernuko departamentu hauek: Osasuna, Hezkuntza, Eskubide Sozialak eta Migrazio Politikak eta Justizia. Dekalogoa zortzi hizkuntzatan prestatu da.

Helburuak

  • Garatzea haurtzaroaren ongizate emozionala, fisikoa eta soziala.
  • Sustatzea familiek eta profesionalek hausnar dezaten pandemiak haurtzaroan izan duen inpaktuaren gainean eta, orobat, behar horiek zain ditzaten.
  • Sustatzea tratu oneko harremanak haurtzaroan.

Xede populazioa

  • Familiak
  • Haurrak zaintzen dituzten pertsonak.
  • Profesionalak, haurrekin eta familiekin lanean ari diren gizarte, osasun, hezkuntza eta komunitate esparruetakoak.
      


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa