(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Galde iezadazu

Zure galderekin, interesa erakusten duzu. Zure galderekin, adineko pertsonen autonomia errespetatzen duzu.

 

Kanpainaren justifikazioa

COVID-19aren pandemiak nafar gizarte osoari erasan dio eta, bereziki, adinekoei; izan ere, eritasunak ondorio larrienak eragin ditu haiengan. Osasun fisikoa, emozionala eta soziala ahuldu dira. Pandemiaren eraginez larriagotzen ari den arazoa adinkeria da (Osasunaren Mundu Erakundeak izen hori jarri dio adinagatiko diskriminazioari).

Adinkeriari aurre egiteko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) "Galde iezadazu" kanpaina jarri du abian.

Ekimen honen bidez aldatu nahi da, adineko pertsonekin izandako familia- eta gizarte-harremanetan, adinekoei gauzak esateko modua: ez genieke esan behar zer egin behar duten, baizik eta zertan diren... Zer moduz daramazu pandemiarena? Nola zaude? Zer duzu gaur bazkaltzeko? Paseatzera ateratzen ari zara? Nahi duzu zerbaitetan laguntzea?

Kanpainari buruzko argibide gehiago: https://preguntame.navarra.es/eu/
 

Helburuak

  • Adineko pertsonen osasun emozionala, soziala, fisikoa eta kognitiboa sustatzea

  • Adinkeriari edo adinagatiko diskriminazioari aurre egitea

  • Akidura pandemikoari aurre egitea

  • Adineko pertsonek familia- eta gizarte-harremanetan dituzten indarguneak, baliabideak eta autonomia onartzea.
     

Xede populazioa

  • Nafar guztiak

  • 65 urtetik gorakoak.

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa