(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Aurretiko hitzordua erregistroetarako eta Herritarren Arretarako bulegoetarako

Eska ezazu hitzordua, nahi baduzu erregistroetara eta Herritarren Arretarako bulegoetara joan COVID-19ak sortu duen egoeraren ondorioz. Bakarrik aurretiko hitzorduarekin hartuko da jendea, irekitzen diren bulegoetan. Gainerakoak pixkanaka irekiko dira.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Herritar, enpresa eta profesional guztiak, behar badute erregistro batera edo Herritarren Arretarako bulego batera joan.

Argibide gehiago

Maiatzaren 25ean zenbait bulego irekiko dira, guztiak itxita egon ondoren COVID-19agatik. Gainerakoak pixkanaka irekiko dira.

Aurretiko hitzordua duten herritarrak hartuko dira bakarrik.

Informazioa eskatu nahi baduzu, erabil ezazu navarra@navarra.es posta elektronikoa edo 012 nahiz 948 012 012 telefonoa.

Ahal dela, eskabideak beteta ekarri. Jaits ezazu eskabide orokorra, behar baduzu.

Gomendagarria da erreserba egitean helbide elektroniko bat ematea, bertan jasotzeko hitzorduaren berrespena.

Hitzordua Internet bidez erreserbatzen baduzu helbide elektronikorik eman gabe, gero hitzordu hori ezeztatu edo aldatu nahi izatekotan, dagokion bulegora deitu beharko duzu telefonoz.

Gogoan izan leku publiko itxietan nahitaezkoa dela maskara erabiltzea.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak

Ahal dela, eskabideak beteta ekarri. Eskabide orokorra jaisten ahal duzu, behar izanez gero.

Hautazko agiriak

Ziurtagiri digital hauetakoren bat behar baduzu:

  • Administratzaile bakarraren edo solidarioaren ordezkaria
  • Pertsona juridikoaren ordezkaria
  • Nortasun juridikorik gabeko entitatearen ordezkaria
  • Administrazio publikoa

Foru Ogasunaren erregistroetara jo beharko duzu PINa lortzeko.

Pertsona fisikoaren edo cl@ve-ren ziurtagiriak eskuratzeko, edozein bulegotara jo dezakezu.

Nola tramitatu?

Internet bidez

  • Aurretiko hitzordua eskatzeko, sakatu ezazu "Tramitatu" botoia.
  • Irekita dauden bulegoen zerrenda agertuko zaizu, bulegoen helbideekin.
  • Aukeratu ezazu zer bulegotara joan nahi duzun, eta sakatu "Aurretiko hitzordua".
  • Aukeratu itzazu eguna eta ordua.
  • Gomendagarria da helbide elektroniko bat ematea, bertan berrespena jasotzeko.

Bulegoetan

Aurretiko hitzordua eskatzen ahal duzu 848 42 70 00 telefonora deituta.

Arreta emateko ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara; uztailaren 1etik abuztuaren 15era astelehenetik ostiralera 08:00ettaik 15:00etara izan ezik

Harremana

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzua


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.