(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketen eskaera, 2020/2021 ikasturtea

Jarraibideak, egutegia eta geokokapenaren tresna, "Ezaugarriak" zabalduz

Aurkezteko epea zabalik Behera kargatu agiriak


Epea

Noiztik 2020-04-20 Noiz arte: 2020-04-24

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Ikastetxez aldatu edota esleipenez dagokiena ez den ikastetxe bat aukeratu nahi duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen familiak

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak
  • Izen-emate inprimakiak:
  • Familia liburua / Jaiotze agiria / Pasaportea
  • Erroldatze agiri edo bolantea
Hautazko agiriak

Hurrengo urratsak

Epe arrunta

  • Eskabideak eta baremoari eragiten dioten agiriak aurkezteko: apirilaren 20tik apirilaren 24ko 14:00ak arte.
  • Onartuen behin-behineko zerrenda ikastetxean jendaurrean jartzeko: maiatzaren 4an.
  • Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko: maiatzaren 5etik maiatzaren 6ko 14:00ak arte.
  • Onartuen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzeko: maiatzaren 8an.
  • Onartutako ikastetxean matrikula egiteko: ekainaren 24etik uztailaren 13ko 12:00ak arte.

Epe berezia

  • Eskabideak eta baremoari eragiten dion dokumentazioa aurkezteko: irailaren 1etik irailaren 2ko 14:00ak arte.
  • Onartuen behin-behineko zerrenda ikastetxean jendaurrean jartzeko: irailaren 4an.
  • Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko: irailaren 7tik irailaren 9ko 14:00ak arte.
  • Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzeko: irailaren 10ean.
  • Onartutako ikastetxean matrikula egitea: irailaren 11etik 14ko 14:00ak arte.

Araudia

Araudi orokorra

  • 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa.
  • 31/2007 Foru Dekretua, apirilaren 2koa, unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dira.
  • 8/2015 Foru Dekretua, otsailaren 18koa, apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretua aldatzen duena.
  • 69/1995 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe sarea berrantolatzeko arauak ematen dituen 150/1996 Foru Dekretuak aldatzen duena. Martxoaren 30eko 109/1998 Foru Dekretuak aurrekoa aldatzen du.
  • 112/2013 Foru Agindua, abenduaren 13koa, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.
  • 28/2015 Foru Agindua, martxoaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onesten dituena.
  • 141/2016 Foru Agindua, 28/2015 Foru Agindua aldatua.
  • 80/2019 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen  duena.

2020-2021 ikasturtea

  • 39/2020 Ebazpena, otsailaren 14koa, zeinaren bidez ezartzen baita zein izanen den, ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren barnean, hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren prozeduraren jarraibideak, egutegia eta eskabide ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egiteko 2020-2021 ikasturtean.
  • Akats zuzenketa, otsailaren 14ko 39/2020 Ebazpenarena.  
  • Eskolatze-prozesuetan beharrezkoa denean plaza-esleipeneko ordena alfabetikoa zehazteko zozketako akta.

Harremana

Eskolatze Bulegoa
Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es 
Telefonoak: 848 42 66 17 / 848 42 69 77

Informazio eta Dokumentazio Bulegoa
Telefonoak: 848 42 66 16 / 848 42 65 16 / 848 42 64 00

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Negociado de Escolarización


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.