(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleen 2020-2021 ikasturteko aurreinskripzioa eta matrikula

Aurkezteko epea itxita Behera kargatu agiriak


Epea

Noiztik 2020-02-03 Noiz arte: 2020-02-07

Epe arrunta:

  • Aurreinskripzio eskaerak aurkezteko: otsailaren 3tik 7ra (14:00ak arte). Eskaera bakarra aurkeztu behar da, lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean.
  • 3 urtekoen matrikulazioa: martxoaren 25etik 27ra (14:00ak arte).
  • Gainerako mailetarako matrikulazioa: ekainaren 22tik 25era (14:00ak arte).

Aurkezpena

Norentzat

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen familiendako.

Argibide gehiago

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak
Hautazko agiriak

Hurrengo urratsak

Epe arrunta:

  • Aukeratutako ikastetxean jartzea, ongi ikusteko moduko tokian, onartutakoen behin-behineko zerrenda: martxoaren 2an.
  • Behin-behineko zerrendari egindako erreklamazioak aurkeztea lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean: martxoaren 9tik 10era (14:00ak arte).
  • Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea (hiru urtekoena 1. zerrenda izanen da): martxoaren 12an.
  • Onartu gabeko ikasleei plazak esleitzea: martxoaren 13tik 24ra arte.
  • Departamentuak esleituriko plazak dituzten hiru urteko ikasleen zerrenda (2. zerrenda): martxoaren 24an.
  • Hiru urteko ikasleen matrikula eta, hala badagokio, aukera hobetzeko eskaera: martxoaren 25etik 27ra (14:00ak arte).
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen matrikula (3 urtekoak izan ezik):  ekainaren 22tik 25era (14:00ak arte).
  • Hiru urteko ikasleak: uko egin eta aukera hobetzeko azken eguna, ekainaren 30a (14:00ak arte).
  • Hiru urteko ikasleak: aukera hobekuntza egin ondoren onartutako ikasleen behin betiko zerrenda (3. zerrenda): irailaren 4an.

Epe berezia:

  • Izena emateko epea: irailaren 1ean eta 2an (14:00ak arte).
  • Aukeratutako ikastetxean jartzea, ongi ikusteko moduko tokian, onartutakoen behin-behineko zerrenda: irailaren 4an.
  • Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea (3 urtekoentzat, epe bereziko 1. zerrenda): irailaren 10ean.
  • Epe arrunteko ikasleen matrikula (aukera hobetzea 3 urtetan) eta epe berezikoena: irailaren 11n eta 14an (14:00ak arte).
  • Onartu gabeko ikasleak: Hezkuntza Departamentuak esleitutako plazak: irailaren 14tik aurrera.

Araudia

2020-2021 ikasturtea:

  • 185/2019 Ebazpena, abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita zein izanen den, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren baitan, hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren prozeduraren jarraibideak, egutegia eta ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiteko 2020-2021 ikasturtean.

Araudi orokorra:

  • 2/2006 Lege Organikoa, martxoaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
  • 31/2007 Foru Dekretua, apirilaren 2koa, unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itunduetako ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dituena.
  • 8/2015 Foru Dekretua, otsailaren 18koa, apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dira.
  • 69/1995 Foru Dekretua, 150/1996 Foru Dekretuak aldatua Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe sarea berrantolatzeko arauak ematen dituena. Martxoaren 30eko 109/1998 Foru Dekretuak aurrekoa aldatzen du.
  • 12/2009 Foru Agindua, otsailaren 11koa, ikastetxe publiko eta pribatu itunduen eragin eremuak ezartzen dituena.
  • 112/2013 Foru Agindua, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.
  • 8/2015 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onesten dituena.
  • 141/2016 Foru Agindua, 8/2015 Foru Agindua aldatzen duena.

Harremana

Eskolatze Bulegoa
Posta elektronikoa: nescolar@navarra.es
Telefonoak:

  • 848 42 69 77
  • 848 42 66 17

Argibide eta Agiri Bulegoa
Telefonoak:

  • 848 42 66 16
  • 848 42 65 16
  • 848 42 64 00

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Negociado de Escolarización


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.