(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Ikasketetarako ematen diren beka eta laguntzen deialdia, 2019-2020 ikasturterako

Deialdiak ondorengo laguntzak ditu barne:

  • Derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak
  • Unibertsitateko ikasketak

Familia unitate berak derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketendako eta unibertsitateko ikasketendako laguntzak eskatzekotan, eskaera bakarra beteko da, laguntza guztiak barne sartuko direlarik.

 

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2019-10-25 Noiz arte: 2019-11-15

  • Eskaerak aurkezteko epea deialdiak N.A.O.n argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2019ko azaroaren 15ean amaituko da.

Aurkezpena

Norentzat

  • Gurasoak edo legezko tutoreak, eginiko ikasketei dagokienez:
    • 30 urtetik beherako seme-alabengatik (2018ko abenduaren 31n).
    • 30 urtetik gorako seme-alabengatik (2018ko abenduaren 31n), %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna badute.
  • Eskatzaileak edozein egoera zibil duela ere, familiatik aparte eta bere kontu bizi dela alegatzen badu, modu sinesgarrian egiaztatu beharko du:
    • Aparte bizitzeko baliabide ekonomiko aski dituela
    • Etxebizitza baten titulartasuna edo alokairua. Udalak emandako erroldatze eta bizikidetza ziurtagiria, 2018. urteari dagokiona, aurkeztu beharko du.

Argibide gehiago

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Araudia

18/2019 Ebazpena, urriaren 11koa, unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken deialdi orokorra onesten duena, 2019-2020 ikasturterako (NAO 211, 2019ko urriaren 24koa).

96/2019 Ebazpena, urriaren 11koa, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra onesten duena, 2019-2020 ikasturterako (NAO 211, 2019ko urriaren 24koa).

21/2019 Ebazpena, urriaren 25ekoa, 18/2019 Ebazpenean antzemandako akats materialak zuzentzen dituena (NAO 221, 2019ko azaroaren 8koa).

115/2019 Ebazpena, urriaren 25ekoa, 96/2019 Ebazpenean antzemandako akats materiala zuzentzen duena (NAO 221, 2019ko azaroaren 8koa).

Harremana

  •  Hezkuntza Departamentuko Beken Bulegoa

Santo Domingo, 8
31001 Iruña (Nafarroa)
Ordutegia: astelehenetik ostirala arte 8:30etatik 14:30etara

  • Euskarri tekniko eta funtzionala

Euskarri teknikoaren ordutegia (aplikazio informatikoarekiko arazoak): astelehenetik osteguna arte 8:30etatik 17:30etara / ostiraletan 8:300etatik 15:00etara
Euskarri funtzionalaren ordutegia: astelehenetik ostirala arte 8:30etatik 14:30etara
Telefonoa: 948013576
Posta elektronikoa: soportec@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua
Unibertsitateko Zerbitzua


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.