(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Euskara ikasteko helduentzako bekak, 2019ko urriaren 1etik 31ra bitarte hasten diren ikastaroetarako

Laguntza hauek toki entitateek ematen dituztenekin bateragarriak dira

Oraindik deitu gabea On line tramitazioa


Epea

Eskabideak aurkezteko epea hemendik gutxira irekiko da.

Eskaera epea urriaren 1etik 31ra irekiko da.

Aurkezpena

Norentzat

  • Euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrentzat, baldin eta Nafarroan erroldatuta dauden deialdia argitaratzen den egunean:
  • Salbuespenak:
    • Hizkuntza eskola ofizialetan eta Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietan ari diren ikasleak.
    • Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, berariazko laguntzak dituzte eta.

Argibide gehiago

  • Ikastaro estentsiboak eta trinkoak:
    • 90 eta 200 ordu bitartekoak, 100 eurora arte, horietatik, 50 euro 2019ko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 50 euro, aldiz, 2020ko aurrekontuaren kargu.
    • 201 eta 270 ordu bitartekoak, 175 eurora arte, 85 euro 2019ko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 90 euro, aldiz, 2020ko aurrekontuaren kargu.
    • 271 eta 400 ordu bitartekoak, 225 eurora arte, 110 euro 2019ko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 115 euro, aldiz, 2020ko aurrekontuaren kargu.
  • Barnetegiak:
    • 80 eta 200 ordu bitartekoak, 100 eurora arte, horietatik, 50 euro 2019ko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 50 euro, aldiz, 2020ko aurrekontuaren kargu.
    • 201 eta 270 ordu bitartekoak, 175 eurora arte, 85 euro 2019ko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 90 euro, aldiz, 2020ko aurrekontuaren kargu.
    • 271 eta 400 ordu bitartekoak, 225 eurora arte, 110 euro 2019ko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 115 euro, aldiz, 2020ko aurrekontuaren kargu.
  • Autoikaskuntzako ikastaroak:
    • 100 eta 189 ordu bitartekoak, 100 eurora arte, 50 euro 2019ko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 50 euro, aldiz, 2020ko aurrekontuaren kargu.
    • 190 eta 250 ordu bitartekoak, 175 eurora arte, 85 euro 2019ko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 90 euro, aldiz, 2020ko aurrekontuaren kargu.
  • Eskaerek konprometitutako dirua (150.000 euro) gainditzen badute, prorrata eginen da.
  • Konpromisoak:
    • Ikasleak gutxienez ikastaroaren %80ko bertaratzea eduki behar du.
    • Ikasleak diru-laguntza itzuli beharko du bertaratze konpromiso hori betetzen ez badu.
    • Ikasleak diru-laguntza osoa ala zati bat itzuli beharko du beste diru-laguntzaren bat jasotzen duenean gainfinatziatzioa gertatzen bada, ala datuak faltsutuz lortu badu.
  • Esleipena: esleipenean ikasle bakoitzari dagokion diru kopurua jakinaraziko zaio.
  • Ordainketak: lehendabizikoa 2019 urtea amaitu baino lehen, esleipenarekin batera, eta bigarrena 2020ko udan.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • Eskabideak aurkezteko era: lehentasunez orrialde honetako TRAMITATU botoiaren bidez.
  • Aurkeztu beharreko nahitaezko agiriak:
    • Eskabidea (TRAMITATU botoiaren bidez egiten ez bada, pdf formatuan ala eskaneatuta)
    • Matrikularen agiria
    • Ordainketa agiriak
  • Gainerako agiriak (eskatzaileak hurrengo agiriak aurkeztea sahiesten ahal du eskabidea Euskarabideari datuak lortzen baimena ematen badio):
    • Bertaratze ziurtagiria
    • Errolda agiria
    • Ogasuneko agiria
    • Gizarte Segurantzako agiria

Araudia

  • 37/2019 Foru Agindua, ekainaren 25ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena, 2019ko urriaren 1etik 31ra bitarte hasten diren ikastaroetarako. DDBN identifikazioa: 459870. (2019/07/03ko 128. NAO).
  • 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, dirulaguntzei buruzkoa (2005/11/14ko 136. NAO).

Harremana

Euskarabidea - Hizkuntza Baliabideen Zerbitzua
Yanguas y Miranda 27, 1.
31003 Iruña
Telefonoa 848 426071 - 848 426426
E- mail: euskarabidea@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Euskarabidea


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.