(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Euskara ikasteko beken deialdia 2018/19 ikastaroetan matrikula azaroaren 1etik aurrera egin duten helduentzako

Lagundutako ikastaroek 2019ko irailaren 30a baino lehen bukatuta behar dute

Laguntza hauek toki entitateek ematen dituztenekin bateragarriak dira

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2019-05-27 Noiz arte: 2019-09-16

  • NAOn argitaratzen den egunetik irailaren 16a arte.
  • Jakinarazten denetik akatsa edo hutsunea zuzentzeko 5 egun balioduneko epea.

Aurkezpena

Norentzat

  • Euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrentzat, baldin eta Nafarroan erroldatuta dauden deialdia argitaratzen den egunean:
  • Salbuespenak:
    • Hizkuntza eskola ofizialetan eta Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietan ari diren ikasleak.
    • Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, berariazko laguntzak dituzte eta.

Argibide gehiago

  • Ikastaro estentsibo eta trinkoen moduluak:
    • 90-200 ordu: 80,00 euro arte.
    • 201-270 ordu: 140,00 euro arte.
    • 271-40 ordu: 180 euro arte.
  • Barnetegien moduluak:
    • 80-200 ordu: 80,00 euro arte.
    • 201-270 ordu: 140,00 euro arte.
    • 271-40 ordu: 180 euro arte.
  • Autoikaskuntzako ikastaroen moduluak:
    • 100-189 ordu: 80,00 euro arte.
    • 190-250 ordu: 140,00 euro arte.
  • Eskaerek konprometitutako dirua (50.171,40 euro) gainditzen badute, prorrata eginen da.
  • Konpromisoak:
    • Ikasleak gutxienez ikastaroaren %80ko bertaratzea eduki behar du.
    • Ikasleak diru-laguntza itzuli beharko du bertaratze konpromiso hori betetzen ez badu.
    • Ikasleak diru-laguntza osoa ala zati bat itzuli beharko du beste diru-laguntzaren bat jasotzen duenean gainfinatziatzioa gertatzen bada, ala datuak faltsutuz lortu badu.
  • Esleipena: esleipenean ikasle bakoitzari dagokion diru kopurua jakinaraziko zaio.
  • Ordainketa: 2019 urtea amaitu baino lehen.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • Eskabideak aurkezteko era: lehentasunez orrialde honetako TRAMITATU botoiaren bidez.
  • Aurkeztu beharreko nahitaezko agiriak:
    • Eskabidea (pdf formatuan ala eskaneatuta),
    • Matrikularen agiria,
    • Ordainketa agiriak, eta
    • Bertaratze ziurtagiria
  • Gainerako agiriak (eskatzaileak hurrengo agiriak aurkeztea sahiesten ahal du eskabidea Euskarabideari datuak lortzen baimena ematen badio):
    • Errolda agiria,
    • Ogasuneko agiria, eta
    • Gizarte Segurantzako agiria.
  • Eskabidea bete: dokumentua deskargatu ondoren (pdf editagarri bat da), datuak idatzi, ordenagailuan gorde eta erregistro elektronikoko gainerako dokumentazioarekin batera erantsi.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Euskara ikasteko beken deialdia 2018/19 ikastaroetan matrikula azaroaren 1etik aurrera egin duten helduentzako

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz. Nola lortu zure PIN zenbakia.
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Araudia

  • 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, dirulaguntzei buruzkoa (2005/11/14ko 136. NAO).
  • 27/2019 Foru Agindua, maiatzaren 13koa, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 456305 (2019/05/27ko 101. NAO).

Harremana

Euskarabidea - Hizkuntza Baliabideen Zerbitzua
Yanguas y Miranda 27, 1.
31003 Iruña
Telefonoa 848 426071 - 848 426426
E- mail: euskarabidea@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutoa


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.