(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Ikastetxe itunduetan profesionalak kontratatzeko baliabide ekonomikoak , hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko (2019-2020 ikasturtea)

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2019-05-29 Noiz arte: 2019-06-11

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Ikastetxe itaunduetako ikasle talde hauek sartzen dira:

  • Hezkuntza-premia bereziak izateagatik (izan desgaitasun fisikoaren, intelektualaren edo zentzumenezkoaren ondorioz edo izan portaera-arazo larrien ondorioz) edo ikasteko berariazko zailtasunak izateagatik hezkuntza laguntza behar duten ikasleak.
  • Hezkuntza sisteman berandu sartzen diren eta/edo egoera soziokultural ahulean dauden ikasleak, curriculumeko atzerapena dutenak (bi ikasturte edo gehiago).

Argibide gehiago

Deialdi honen finantzaketarako, guztira, 4.458.544,28 euro daude.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako baliabideak eskatzeko, honako hau aurkeztu behar da:

  • Ikasleen zerrenda - III. eranskina.
  • Ebaluazio psikopedagogikoaren txostena. Ikasle batentzat baliabideak lehen aldiz eskatzen direnean, hura egoki baloratzeko eta ezagutzeko txosten bat aurkeztu beharko da - VI. eranskina.
  • Espainiako zeinu-hizkuntzaren interpretea behar duten ikasleen kasuan, txosten bat aurkeztu beharko da ikasle horiek Espainiako zeinu-hizkuntza bere inguru sozialean erabiltzen dutela frogatzeko.

Hurrengo urratsak

  • Alegazioak eta erreklamazioak.
  • Behin betiko ebazpena.
  • Aparteko deialdia (iraila).

 

Araudia

271/2019 Ebazpena, maiatzaren 13koa (NAO 102. aldizkaria, maiatzaren 28koa).

Harremana

Aniztasunarekiko Arretaren, Orientazioaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atala

Santo Domingo Kalea

31001 Iruñea (Nafarroa)

Telefonoa: 848 42 62 30

Helbide elektronikoa: educacion.especial@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua


Emaitzak

372/2019 Ebazpena, deialdiaren behin-behineko proposamena.

456/2019 Ebazpena, deialdiaren behin betiko proposamena.

Erreklamazioen ebazpenen akta.

 

Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.