(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Euskara ikasteko edo hobetzeko irakasleentzako 2019ko laguntzen deialdia

Irakasleentzako banakako laguntzetarako deia egiten da, euskara ikasteko ikastaroak egiteko (2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitarte), eta euskara hobetzekoak (epe horretako eskolarik gabeko aldietan eta 2019ko ekainaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte)

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2019-09-02 Noiz arte: 2019-09-13

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publikoetako eta itunduetako irakasleek eskatzen ahalko dituzte laguntzak, betiere matrikula egiten duten unean jarduneko zerbitzuan badaude edo administrazio edo lan kontratua badute, ikastetxe publikoen kasuan, edo lan kontratua, ikastetxe pribatu itunduen kasuan.

Argibide gehiago

Oharra: deialdiari buruzko informazio osoa (1. eranskina) eta gainerako eranskinak "Araudia" izeneko atalean daude.

Ikastaroak helduei euskara irakasten dieten zentro publikoetan (Hizkuntza Eskola Ofizialetan eta unibertsitateetan) eta zentro pribatuetan egin beharko dira.

Diruz lagunduko dira bai aurrez aurreko ikastaro estentsiboak bai trinkoak, barnetegiak eta on-line ikastaroak, bai euskara ikasteko bai hobetzeko. Hobetzeko ikastaroek xede izanen dute irakasleen beraien hizkuntza-gaitasuna lantzea edo irakasle lana hobetzeko metodologia.

Ez dira onartuko 2018ko urriaren 1etik 2019ko maiatzaren 31ra bitartean egindako euskara hobetzeko on-line ikastaroak eta metodologiaren gainekoak, baldin eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak-EIBZk eta Irakasleen Laguntza Zentroek eskaintzen badituzte, data horietan haien eskaintza irakasleentzat doakoa delako.

Prestakuntza jasotzen duten irakasleek eskubidea izanen dute 2018ko urriaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitartean egindako ikastaroen matrikularen zati bat ordain diezaieten, betiere laguntzaren xede den ikastaroan (edo ikastaroetan) eskolen %80tara gutxienez bertaratu badira. Gutxieneko bertaratze hori ez badute, deialdian parte hartzeko eskubidea galduko dute.

Diru-laguntza, printzipioz, ordaindutako matrikularen %50 izanen da.

Ezarritako irizpideak aplikatu ondoren, proposamen guztiak aintzat hartzeko bezainbeste dirurik ez badago aurrekontuan, hainbanaketa aplikatuko da guztietan, behar den portzentaje murrizketarekin.

Eskaera guztiak aintzat hartu ondoren, aurrekontuan dirua sobera badago, hainbanaketa aplikatuko da guztietan, behar den portzentaje igoerarekin.

Jasotzen den laguntzak ez dio inolako onura ekonomiko pertsonalik ekarriko esleipen hartzaileari.

Laguntzen %75 sare publikoko irakasleentzat izanen da, eta %25 sare itundukoentzat.

Sare batean erreserbatutako laguntza guztiak esleitzea posible ez bada, esleitu gabeak beste sarean emanen dira.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • Ikastaroa antolatzen duen erakundeak izenpeturiko bertaratze agiria, ondorengo datuekin: parte-hartzailearen izen-deiturak, egindako ikastaroaren izena, maila, mota (3. oinarriaren 1. puntua), prezioa, ikastaroaren hasiera eta bukaera datak, ordu kopuru osoa eta eskatzaileak egindako ordu kopurua, honek suposatzen duen asistentzia-portzentajea zehaztuta. Datu horiek guztiak nahitaezkoak dira laguntza pagatzeko.
  • Matrikularen ordainagiria

Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (TOE/SAT).
Laguntzen irakasle onuradunek "Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera" (3. eranskina) bidali beharko dute, beste inoiz egin ez badute, dagokion banketxeak betea eta zigilatua, ordaintzeko eskaera egiteko inprimakiaren orrialde oinean agertzen den helbidera, laguntza eman zaiela jakinarazi eta 10 eguneko epean. Agiri hori helbide honetan ere eskura daiteke:
https://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm

Bateragarritasuna. 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitartean euskara ikasteko edo hobetzeko prestakuntza ikastaroak egiteko beste administrazio publiko batzuetatik laguntzak jasoz gero, zenbatekoa egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, laguntza ematen duen administrazioak egina. Hezkuntzako Departamentuaren laguntzaren eta gainerako laguntzen baturak ezin du inola ere gainditu matrikularen zenbatekoa. Edonola ere, eskatzaileak eskatutako eta jasotako diru-laguntza guztien berri emanen dio Eleaniztasunaren eta Arte ikasketen Zerbitzuari.

Hurrengo urratsak

Eskaera egin

  1. Aukeran, eskaera web formulario baten bidez eginen da eta bere URL-a emanen da eskaerak egiteko epea hasten denean (irailaren 3an). Dokumentazioa eskaneatuta aurkeztu beharko da.
  2. Bestela, ebazpen honen 2. eranskineko eskabidea eta dagokion dokumentazioa Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira.
  3. Nolanahi ere, arestian esandakoa galarazi gabe, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduetako edozeinen bidez ere aurkezten ahalko dira.
    Eskabidea eta dokumentazioa posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean sartuko dira, postako funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezazkion.
  4. Deialdiaren prozesu osoa (eskaera, dokumentazioaren aurkezpena, etab.) telematika bidez egin daiteke, hurrengo web orriaren bitartez:
    https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico.
    Tramitazio elektronikoa egin ahal izateko, NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala izan beharko da.

Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko eskabideak Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio beti.

Irakasle eskatzaileen behin-behineko zerrenda
Irakasle eskatzaileen behin betiko zerrenda

Araudia

186/2019 Ebazpena, apirilaren 9koa, laguntzak onesten dituena (maiatzaren 9ko 89. NAOn argitaratua).

 

Harremana

Euskara Atala
Telefono zenbakia: 848 42 65 93
Helbide elektronikoa: dpto-euskaraatala@educacion.navarra.es 

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.