(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Idatzizko prentsarako, irratietarako eta online hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak 2019

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2019-09-02 Noiz arte: 2019-11-15

Justifikaziorako dokumentazioa: 2019ko azaroaren 15a da azken eguna.

Oharra! "Justifikazioa" botoia behin bakarrik erabiltzen ahal da justifikaldi bakoitzean, osatzeko edo zuzentzeko bidalketa gehiago egin behar badira, hauek Erregistro Orokor Elektronikoa erabilita sartuko dira.

Aurkezpena

Norentzat

Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona fisiko edo juridikoek.

Argibide gehiago

  • Bideratu den aurrekontua 680.000 eurokoa da gehienez ere.
  • Modalitateak:
    • Euskarazko eguneroko prentsa (egunkariak), gehienez ere 60.000 euro.
    • Euskara erabiltzen duen eguneroko prentsa (egunkariak), gehienez ere 60.000 euro
    • Nafarroan zabaltzen diren euskara hutsezko aldizkariak, gehienez ere 260.000 euro.
    • Euskara erabiltzen duten aldizkariak, Nafarroako hizkuntza eremu mistoan eta/edo ez-euskaldunean zabaltzen badira, gehienez ere 40.000 euro.
    • Euskara hutsezko irratiak, gehienez ere 140.000 euro.
    • Euskara erabiltzen duten eremu mistoko, ez euskalduneko edo bietako irratiak, gehienez ere 20.000 euro.
    • Euskarazko on-line hedabideak, edo euskara erabiltzen dutenak Nafarroan zabaltzen den beste hedabidearen bertsio digitala direnak, gehienez ere 30.000 euro.
    • Euskara hutsezko on-line bakarrik aritzen diren hedabideak, gehienez ere 50.000 euro.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • Egiaztatzeko dokumentazioa eta jarduerarena:
    • Eskabide eredua (Tramitatu botoia) eskatutako dokumentazioa zerrendatuz eta datuen egiazkotasuna baita onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen direla ere adieraziz, ezaugarriak eta aurrekontuarekin batera.
    • Gardentasuneko aitorpena (VI. Eranskina)
  • Justifikaziorako dokumentazioa:
    • Gastuen justifikazioa (II. Eranskina)
    • Sarreren justifikazioa (III. Eranskina)
    • Jaso diru-laguntzen justifikazioa (IV. Eranskina)
    • Justifikazioaren balantzea (V. Eranskina)
  • Justifikaziorako Excel artxiboa (II, III, IV eta V Eranskinak dauzka)
  • SAT (euskara)

Araudia

  • 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa (2005/11/14ko 136. NAO).
  • 13E/2019 Foru Agindua, otsailaren 20koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Kontseilariarena, idatzizko prentsan, irratietan eta online komunikabideetan euskara erabiltzeko laguntzen 2019ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 440652. (2019/02/28)

Harremana

Euskarabidea
Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua
Yanguas y Miranda 27, 1. solairua
31003 Iruña
Telefonoa: 848426426
E-mail: euskarabidea@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Euskarabidea


Emaitzak

Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.