(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleen onarpena. 2019-2020 ikasturtea

Aurkezteko epea itxita Behera kargatu agiriak


Epea

Noiztik 2019-02-04 Noiz arte: 2019-02-08

Epe arrunta:

  • Aurreinskripzio eskabideen aurkezpena: otsailaren 4etik 8ra (14:00ak arte). Eskaera lehen tokian eskatutako ikastetxean aurkeztuko da. Eskabide bakarra aurkeztuko da.
  • 3 urtekoentzako matrikulazioa: martxoaren 26tik 28ra.(14:00ak arte).
  • Beste mailetarako matrikulazioa: ekainaren 24etik 27ra (14:00ak arte)

Aurkezpena

Norentzat

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleen familiak

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak

Eskaera orriak betetzeko lagungarri izan dakizuke "Argibide gehiago" atalean dauden jarraibideak kontsultatzea.

Hautazko agiriak

Hurrengo urratsak

Epe arrunta

  • Onartuen behin-behineko zerrenda ikastetxean jendaurrean jartzeko: martxoaren 1a arte.
  • Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko: martxoaren 11tik martxoaren 12ko, 14:00ak arte.
  • Onartuen behin betiko zerrenda (3 urteko ikasleentzat 1. zerrenda izango da): martxoaren 14an.
  • Ez onartutako ikasleen ikaspostuen esleipena: martxoaren 15tik 25ra
  • Departamentuak esleitutako ikaspostuen zerrenda 3 urteko ikasleentzako (2. zerrenda): martxoaren 25a.
  • 3 urteko ikasleen matrikulazioa egiteko onartutako ikastetxean eta, bestela, aukera hobetzeko: martxoaren 26tik martxoaren 28ra. 14:00ak arte.
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen matrikulazioa, 3 urtekoak salbu: ekainaren 24etik 27ra, 14:00ak arte.
  • 3 urtetan aukera hobetzeari uko egiteko epemuga: irailak 2, 14:00ak arte.
  • Aukera hobetuz eskuratu duten 3 urteko ikasleen behin betiko zerrenda (3. zerrenda): irailak 5.
  • Aukera hobetuz onartutako 3 urteko ikasleen matrikula: irailaren 11etik 12ra, 14:00ak arte.

Epe berezia

  • Izena emateko eskabideak: irailaren 2tik irailaren 3ko 14:00ak arte.
  • Behin-behineko zerrenda: irailaren 5ean.
  • Onartuen behin-behineko zerrendari errekamazioak: irailaren 5etik irailaren 6ko 14:00ak arte.
  • Onartuen behin betiko zerrenda: irailaren 10an.
  • Matrikula: irailaren 11etik 12ko 14:00ak arte.
  • Baztertutako ikasleak (Departamenduak plazak esleitzea): irailaren 13an.

Araudia

Araudi orokorra

  • 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa.
  • 40/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 9koa, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia eta Tokiko Eskolatze Batzordeak sortu eta arautzen dituena.
  • 69/1995 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe sarea berrantolatzeko arauak ematen dituen 150/1996 Foru Dekretuak aldatzen duena. Martxoaren 30eko 109/1998 Foru Dekretuak aurrekoa aldatzen du.
  • 12/2009 Foru Agindua, otsailaren 11koa, ikastetxe publiko eta pribatu itunduen eragin eremuak ezartzen dituena.
  • 112/2013 Foru Agindua, abenduaren 13koa, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.
  • 8/2015 Foru Agindua, otsailaren 4koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onesten dituena.
  • 141/2016 Foru Agindua, 8/2015 Foru Agindua aldatzen duena.

2019-20 ikasturtea

  • 629/2017 Ebazpena, abenduaren 26koa, zeinaren bidez ezartzen baita zein izanen den, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren baitan, hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren prozeduraren jarraibideak, egutegia eta ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiteko 2019/2020 ikasturtean.

Harremana

Eskolatze Bulegoa

Argibide eta Agiri Bulegoa

  • Telefonoak:
    • 848 42 66 16
    • 848 42 65 16
    • 848 42 64 00

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Negociado de Escolarización


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.