(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

2018ko BERDINNA Saria, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari

Hautagaien aurkezpena, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna  bideratu, sustatu eta babesten duten ekintzak, lanak edo proiektuak egin dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak saritzeko

Aurkezteko epea itxita On line tramitazioa


Epea

Noiztik 2018-01-23 Noiz arte: 2018-02-12

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Pertsona fisikoek zein juridikoek proposatzen ahalko dituzte hautagaiak, betiere horrekin batera proposatutako pertsonaren merezimenduen berri emanez.

Argibide gehiago

  • Saria jasoko dute emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna  bideratu, sustatu eta babesten duten ekintzak, lanak edo proiektuak egin dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek edo, eremu horretan duten bizi edo lan ibilbidea ikusita, saria merezi dutenek.
  • Sarirako hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabaki guztiak ere.
  • Epaimahaiak aurkezten diren hautagaiak aztertuko ditu, eta bakoitzaren merezimendu aipagarriak baloratuko, deialdian ezarritako irizpideen arabera.
  • Erabakia jendaurrean jakinaraziko da; horren bidez, aditzera emanen da saria zein entitate eta pertsonari eman zaion, edo, kasua bada, saria eman gabe gelditu dela.
  • Saria 3.000 eurokoa da eskudirutan.
  • Nafarroako Gobernuak emanen du saria, epaimahaiak egindako proposamena ikusita.
  • Saria Nafarroako Gobernuko lehendakariak entregatuko du, 2018ko martxoaren 8ko ospakizuna dela-eta horretarako propio antolatuko den jendaurreko ekitaldi batean.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak
  • 2018ko BERDINNA Sarirako hautagaia aurkezteko imprimakia  
  • Azalpen txostena.pdf(1.000 hitz gehienez), delako pertsona edo entitatea aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena, baita egokitzat jotzen den gainerako informazioa ere, saria eskuratzeko kontuan hartzen diren merezimenduen frogagarri.
  • Hautagaitza lan edo proiektu baterako bada, lan edo proiektu horrek deialdiaren aurreko azken bi urteetan egina izan behar du, eta lana edo proiektua bera erantsi beharko da.
Hautazko agiriak
  • Nahi izanez gero, hautagaiaren aldeko gutunak aurkezten ahal dira.
  • Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak indartu eta egiaztatzeko.

Araudia

  • 1/2018 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko Berdinna Saria sortzen duena.
  • 1/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2018ko BERDINNA Sariaren deialdia egin eta hura emateko oinarriak ezartzen dituena. (2018ko 15. NAOa, urtarrilaren 22koa)

Harremana

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

Alondegia k.1, 2.a 31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 15 73
Posta elektronikoa: gestionrecursosinai@navarra.es

Deialdiaren ardura duen erakundea
Nafarroako Berdintasunerako Institutua


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.