(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Fundazio baten patronatuaren erregistroa

  • Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitako zerga-araubide berezia mantentzeko bete beharreko baldintzetako bat da.
Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Inskribatutako fundazioentzat.

Tramite honen helburuak dira:

  • Patronatuaren osaketa eta osaketa horretan izan diren aldaketak jakinaraztea.
  • Erregistroko informazioa eguneratuta mantentzea eta fundatzaileei, patronatuko kideei, onuradunei eta hirugarrenei fundazioaren gobernu-, administrazio- eta ordezkaritza-organoak uneoro osatzen dituzten pertsonak ezagutaraztea, orobat horien funtzio eta eskuduntzak ezagutaraztea.
  • Inskribatutako fundazioei bermeak eskaintzea, beste fundazio-erregistro batzuen aurrean.

Argibide gehiago

  1. Inskribatutako fundazioek Erregistroari jakinaraziko dizkiote, jasota gera daitezen, patronatuan estatutuetan ezarritako kausengatik gertatzen diren aldaketa guztiak; hala, patronatuko kideen kargu-uzteak eta izendapenak jakinaraziko dira, baita patronatuko goi-karguen izendapenak ere (presidentea, presidenteordea...).
  2. Fundazioak behartuta daude inskripzioa egitera; hartara, eguneratuta egongo da erregistro-informazioa.
  3. Gainera, zerga-araubide berezia duten fundazioen kasuan, erregistroko informazioa eguneratuta egotea, gainera, zerga-onura horiek mantendu ahal izateko bete beharreko baldintza da.
  4. Patronatua osorik edo partzialki berritu daiteke.
  5. Patronatua berritzeko prozedura estatutuen arabera gauzatu behar da eta ezarritako baldintzak bete behar dira (kargu-uztearen kausak, uko egitearen jakinarazpena, kide berrien aukeraketa, agintaldiaren iraupena, eta abar).
  6. Patronatuak biziarteko kideak baditu (horien agintaldiaren iraupena mugagabea da), kide horiek beti eskritura publiko bidez berritu behar dira, fundazio-akta aldatzen baita.
  7. Patronatuko kideak ex officio badira (kargu politiko eta / edo administratibo baten ondorioz), edo talde zehatz batek aukeratzen badu (adibidez, herri bateko bizilagunen ordezkari baten kasuan), izendapenaren arrazoia edo jatorria adierazi behar da.
  8. Aldaketa bakoitzaren ondoren egiten den inskripzioan, patronatuaren osaketak eguneratuta eta osorik egon behar du (kide guztien zerrenda xehakatua, horien izen-abizenekin eta Patronatuan duten karguarekin).

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  1. Eskabide orokorra
  2. Organo eskudunak onartutako akordioa jasotzen duen ziurtagiria, idazkariak sinatuta eta presidentearen oniritziarekin, eta horretan jasota egon behar dute berritze hori estatutuekin bat datorrela eta estatutuetan arautzen den prozedurarekin bat egin dela egiaztatzeko beharrezko baldintza guztiak.
  3. Hala badagokio, erregistroko traktuaren ziurtagiria, azkenekotik erregistratu nahi denera izandako patronatuak egiaztatzen dituena.
  4. Berritze-prozedurak biziarteko patronatuko kideei eragiten badie, fundazio-akta aldatzeko eskritura publikoa, edota hori aldatu zuten ondorengoak. Eskritura publikoan jaso beharko da, halaber, fundazioa arautzen duten estatutuek hala xedatzen badute.
  5. Patronatuko kidea pertsona juridikoa bada, organo eskudunak pertsona juridiko horren inguruan hartutako akordioaren ziurtagiria.
  6. Patronatuko kideek izendapena eta/edo karguak onartzearen edo horiei uko egitearen ziurtagiria, ziurtagirian edo eskritura publikoan jasota ez baldin badago.
  7. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutuna.

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, eskatzen den jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat eman ondoren, inskripzioa egiteko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dira behar bezala sinatuta (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa  Adobe Reader-ek emana.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Bulegoetan

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 IRUÑA

Hurrengo urratsak

  1. Eskaeraren analisia; Fundazioen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatu ahalko dio fundazioari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten egingo da. Emandako epea igarota, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu egingo dira, eta prozedura bertan behera utzi.
  2. Eskaeraren ebazpena: eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera hori organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik hasita.
  3. Ebazpena epean ez ematea: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren berariazko jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.

Araudia

Harremana

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 IRUÑA
Telefono-zenbakiak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Posta elektronikoa: asociaciones@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.