(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Fundazio baten eraketa-aktaren eta/edo estatutuen aldaketa

Fundazioen eta Babes Jardueren Zerga Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitako zerga araubide berezia mantentzeko bete beharreko baldintzetako bat da.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Inskribatutako fundazioentzat.

Tramite honen helburuak dira:

  • Fundazio baten eraketa-eskrituran, bai eraketa-aktan bai estatutuetan, izan diren aldaketak jakinaraztea.
  • Erregistroko informazioa eguneratuta mantentzea eta fundatzaileei nahiz patronatuko kide zein onuradun eta hirugarrenei, inskribatutako fundazioen oinarrizko alderdiak ezagutaraztea.
  • Inskribatutako fundazioei bermeak eskaintzea, beste fundazio-erregistro batzuen aurrean.

 

Argibide gehiago

  1. Inskribatutako fundazioek Erregistroari jakinaraziko dizkiote, jasota gera daitezen, organo eskudunak estatutuekin bat onartzen dituen eta eraketa-atari edo estatutuei eragiten dizkieten aldaketa guztiak (egoitza, zuzkidura, helburuak, Patronatuaren osaketa eta/edo funtzionamendua, eta abar).
  2. Fundazioak behartuta daude inskripzioa egitera; hartara, eguneratuta egongo da erregistro-informazioa.
  3. Gainera, zerga-araubide berezia duten fundazioen kasuan, erregistroko informazioa eguneratuta egotea zerga-onura horiek mantendu ahal izateko bete beharreko baldintza da.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  1. Eskabide orokorra
  2. Hasierako eraketa-eskritura edo ondorengoak, kasuan kasu, aldatzeko eskritura publikoa.
    Eskritura notariotzan legeztatutako kopia edo administrazioan konpultsatutako jatorrizko agiriaren kopia izango da.
    Hasierako zuzkidura handitzen den kasuetan, hasierako zuzkiduraren ekarpena gauzatu zela ziurtatzen duen dokumentua (bankuko ziurtagiria edo antzekoa).
    Fundazioaren zuzkidura ez bada diruz areagotzen, aditu independente batek egin beharko du balorazioa, eta honako hauek jaso behar ditu: diruz bestelako ekarpen guztien deskribapena, dagozkien erregistro-datuekin; hala dagokionean, ekarpenaren titulua edo kontzeptua; eta, azkenik, onartutako balorazio-irizpideak. Aldaketetarako, erabilgarria izan daiteke estatutuen eredua.
  3. Fundazioa arautzen duten estatutuen aldaketa oso edo partzialeko eskritura publikoa. Aldaketetarako, erabilgarria izan daiteke estatutuen eredu hau.
    Eskritura notariotzan legeztatutako kopia edo administrazioan konpultsatutako jatorrizko agiriaren kopia izango da.
    Lurralde-aldaketen kasuan, adibidez, Fundazioa Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatuta egongo ez bada, baizik eta beste autonomia-erkidego bateko erregistro batean edo Estatukoan, aldaketa-inskripzioarekin batera, espedientea dagokion lurraldeko erregistro eskudunera bidaltzea eskatuko da.
  4. Bi kasuetan, organo eskudunak onartutako aldaketa-akordioa jasotzen duen ziurtagiria jaso behar da eskrituretan, idazkariak sinatuta eta presidentearen oniritziarekin, eta horretan jasota egon behar dute aldaketa estatutuekin bat datorrela eta aldaketa estatutuetan arautzen den prozedurarekin bat egin dela egiaztatzeko beharrezko baldintza guztiak.
  5. Bi kasuetan, patronatuaren osaketa aldatu egin bada erregistroan jasota dagoenarekiko, patronatua berritu delako inskripzioa izapidetuko da (fitxarako esteka).
  6. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutuna.

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, Eraketa Aktaren, Estatutuen eta eskatzen den gainerako dokumentazioaren jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat eman ondoren, inskripzioa egiteko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dira behar bezala sinatuta (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa  Adobe Reader-ek emana.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Bulegoetan

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 IRUÑA

Hurrengo urratsak

  1. Eskaeraren analisia; Fundazioen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatu ahalko dio fundazioari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten egingo da. Emandako epea igarota, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu egingo dira, eta prozedura bertan behera utzi.
  2. Eskaeraren ebazpena: eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera hori organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik zenbatzen hasita.
  3. Ebazpena epean ez ematea: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren berariazko jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.

Araudia

Harremana

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea

31002 IRUÑA
Telefono-zenbakiak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Posta elektronikoa: asociaciones@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.