(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Fundazioen erregistroa

  • Foru Berriarekin bat sortu diren Nafarroako fundazioen eraketa inskribatzea ahalbidetzen du.
  • Nafarroan jarduten duten atzerriko fundazioak inskribatzea ahalbidetzen du (10/1996 Foru Legearen lehen xedapen gehigarria)
  • Fundazioen eta babes-jardueren zerga-araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean zergetarako ezarritako araubideaz baliatu ahal izateko bete beharreko baldintzetako bat da.
Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Nafarroan fundazio bat eratuko duten edo jadanik eratu duten pertsona fisiko eta juridikoentzat.

Argibide gehiago

Fundazio bat eratzeko, komeni da eratze-eskritura ematea eskatuko zaion notarioari iritzia eta aholkularitza eskatzea aldez aurretik. Aholkularitza horrek ez dakar inolako kostu gehigarririk.

  1. Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatzen dira nagusiki Nafarroako Foru Komunitatean jarduten duten fundazioak. Laburbilduz, honako hauek:
    • Fundazio nafarrak, eskritura publikoak eratu direnak, Nafarroako Foru Berriaren 44. eta 45. legeetan xedatutakoarekin bat.
    • Estatuko edo autonomia-erkidego eskudunetako berezko arautegien arabera eratutako fundazioak, ondoren estatutuak aldatzen dituztenak, beren egoitza soziala Nafarroan egotera igarotzen delako eta beren jarduerak, nagusiki, Nafarroako lurralde-esparruan garatzen dituztelako (10/1996 Foru Legeko lehen xedapen gehigarria).
    • Atzerriko fundazioak, jarduera, nagusiki, Nafarroako Foru Komunitatean garatzen dutenean (10/1996 Foru Legeko lehen xedapen gehigarria).
  2. Foru Komunitatean, Erregistroan izena ematea borondatezkoa da; uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusten diren zerga-onurak eskatu eta eskuratu nahi direnean baino ez da beharrezkoa egiaztatzea.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nahitaezko agiriak
  1. Eskabide orokorra.
  2. Fundazio-akta, eskritura publikoan jasota (notariotzan egiaztatutako kopia edo administrazioan konpultsatutako kopia, notarioaren jatorrizko agiritik edo egiaztatutako agiri elektroniko batetik). Mortis causa eraketen kasuan, testamentu-xedapena aurkeztu beharko da. Uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen 4. artikulua.
  3. Fundatzailea pertsona juridikoa bada, fundazioaren sorrera-akordioaren ziurtagiria, pertsona juridiko horren organo eskudunak onartuta; orobat, fundazio-egintzan ordezkaria izendatu izanaren ziurtagiria.
  4. Estatutuak, eskritura publikoan jasota (notariotzan egiaztatutako kopia edo administrazioan konpultsatutako kopia, notarioaren jatorrizko agiritik edo egiaztatutako agiri elektroniko batetik). Uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen 5. artikulua.
  5. Hasierako zuzkiduraren ekarpena gauzatu zela ziurtatzen duen dokumentua (bankuko ziurtagiria edo antzekoa).
  6. Fundazioaren zuzkidura ez bada diruzkoa, aditu independente batek egin beharko du balorazioa, eta honako hauek jaso behar ditu: diruz bestelako ekarpen guztien deskribapena, dagozkien erregistro-datuekin; hala dagokionean, ekarpenaren titulua edo kontzeptua; eta, azkenik, onartutako balorazio-irizpideak.
  7. Azterketa ekonomikoa (fundatzaileek sinatuta), zuzkidura aski dela ziurtatzen duena; halaber, fundazioak lehen urtean izango dituen jardueren programa jaso behar du, aldi horretarako aurrekontuarekin edo kontuen egoerarekin justifikatuta (diru-sarrerak eta gastuak).
  8. Azalpen txostena (fundatzaileek sinatuta), entitatearen jarduera eta helburuen izaerari buruzkoa.
  9. Fundatzailearen edo, bestela, Patronatuaren adierazpena, Nafarroako Foru Administrazioaren babesletzan sartuko den ala ez jasotzen duena.
  10. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutuna.

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, Eraketa Aktaren, Estatutuen eta eskatzen den gainerako dokumentazioaren jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat eman ondoren, inskripzioa egiteko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dira behar bezala sinatuta (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa  Adobe Reader-ek emana.

Hautazko agiriak

Fundazioak uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeak ezartzen duen zerga-erregimen berezia izan nahi badu, hala adierazi behar da aurkeztutako dokumentazioan.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Bulegoetan

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 IRUÑA

Hurrengo urratsak

  1. Eskaeraren azterketa: Fundazioen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatzen ahalko dio Fundazioari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea pasatuta, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu eginen dira, eta prozedura bertan behera utziko da.
  2. Eskaerari buruzko ebazpena: eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik hasita.
  3. Epean ebazpenik eman ezean: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.

Araudia

Harremana

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 IRUÑA

Telefonoa: 848 426645 / 848 425136
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Zer egin hurrengo egoeretan:

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.