(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Nekazaritzako Elikagaien Artisau Enpresen Erregistroa

Nekazaritzako Elikagaien artisau enpresetako pertsona fisikoak edo juridikoak inskribatzea; horien jarduera da nekazaritzako banan-banako elikagaiak, kalitatezkoak eta ezaugarri bereizgarriak dituztenak, artisau erara lan egiten duten langileen kontrolari eta esku-hartzeari esker lortutakoak, manipulatzea, prestatzea eta eraldatzea.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Nekazaritzako Elikagaien Artisau Diploma eskuratzeko:

  • Eskabide-orria, beteta.
  • Nekazaritzako Elikagaien Artisau Lanbideen Zerrendako dagokion lanbidean hiru urteko gutxieneko esperientzia justifikatzea, edo urtebetekoa, baldin eta nahikoa prestakuntza-maila duela egiaztatzen badu.
  • Lanak pertsonalki eta zuzenean egiten dituela dioen zinpeko adierazpena.
  • Bere lanbiderako onetsitako Arau Teknikoak onartzen dituela dioen zinpeko adierazpena.

Enpresa inskribatzeko:

  • Eskabide-orria, beteta.
  • Zinpeko adierazpena, produktuen elaborazioa guztiz mekanizatua ez dela, baizik eta zati bat eskuz egiten dela dioena.
  • Zinpeko adierazpena, bere lanbiderako onetsitako Arau Teknikoak onartzen dituela dioena. 
  • Lizentzia Fiskalaren fotokopia.
  • Erregistro Sanitarioaren fotokopia.
  • Nekazaritzako Industrien Erregistroaren fotokopia. 
  • 10 langile baino gutxiago izatea egiaztatzen duen frogagiria (matrikula-liburuaren fotokopia, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, etab.).
  • Azalpen-memoria, honakoak jasotzen dituena:
    • Ekoizten dituen produktuak, eta horiek ekoizteko erabiltzen dituen prozedurak, Batzordeari erakusteko artisau erara lantzen dituela.
    • Ekoizpen-gaitasuna.
    • Lan-eskua (familiakoak eta soldatapekoak).
    • Instalazioen krokisa, behar bezala kotatuta.  

Nola tramitatu?

Internet bidez

Eskabidea egiteko

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz. Nola lortu zure PIN zenbakia.
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

Ahal dela, honako helbidean entregatu:

  • Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa

Gonzalez Tablas kalea 9, 3. solairua
31005 Iruña (Nafarroa)

Dokumentazioa aurkezteko beste leku batzuk

Hurrengo urratsak

Nekazaritzako Elikagaien Artisau Diploma eskuratzeko:

  • Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeak eskabideak jaso eta aztertu egiten ditu.
  • Hala badagokio, onartzea, eta Diploma ematea.

Enpresa Erregistroan inskribatzeko:

  • Eskaerak jasotzea.
  • Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoko langileek enpresa bisitatzen dute
  • Inskribatzeko eskabidea onartu edo ezetsi egingo du Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordeak.

Araudia

Harremana

  • Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako zerbitzua
    Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren atala
    Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa (Erreferentzia: 31015)
    Gonzalez Tablas kalea 9, 3. solairua
    31005 Iruña (Nafarroa)

    Telefono zenbakia: 848 426 111
    Fax zenbakia: 848 426 102
    Helbide elektronikoa: nizquiev@navarra.es
  • Gai teknologikoak edo informatikoak konpontzeko, hona jo dezakezue:
    Telefono zenbakia: 948 013 555
    Helbide elektronikoa: soporte.tecnico.hacienda@cfnavarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua
Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.