(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen egoerari buruzko atariko txostena

Jarduera kutsagarriren bat garatzen den lurzoruen egoerari buruzko atariko txostena bidaltzea Foru Komunitateko Administrazioko eskudun organoari.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

  • Kasu orokorretan: irekitzeko lizentzia jasotzen denetik bi urteko epea baino lehen.
  • 2005eko otsailaren 7a baino lehen kutsagarria izan daitekeen jardueraren bat izan duten lurzoruen jabeak kutsagarria ez den beste jarduera bat ezartzeko lizentzia eskatzen duenean, edo lurzoruaren erabilera aldatzen denean.

Aurkezpena

Norentzat

  • Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. Eranskinean jasotzen diren jardueren titularrei.
  • Urtean, gutxienez, 10 tona sustantzia arriskutsu ekoizten, erabiltzen edo biltegiratzen dutenei.
  • Erregai biltegien titularrei, gutxienez 50.000 litro biltegiratzen eta urtean 300.000 litro kontsumitzen badituzte.
  • Kutsagarria izan daitekeen jardueraren bat izan duten lurzoruen jabeei, kutsagarria ez den beste jarduera bat ezartzeko lizentzia eskatzen dutenean, edo lurzoruaren erabilera aldatzen denean.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

Lurzoruaren egoerari buruzko atariko txostena eta jarduera historikoen egoerari buruzko txostena prestatzeko enpresei laguntza eskaintzen dien tresnarako sarbidea.

Horretarako, lehenik eta behin, ondorengo fitxategiak deskargatu behar dira:

  • IPSS.zip (Lizentziarik behar ez duen softwarea).
  • ENVIOIPSS.zip (Lizentziarik behar ez duen softwarea).

Fitxategiak deskargatzen eta instalatzen laguntzeko, honekin batera doa instalaziorako gidaliburua, instalazioa behar bezala egiteko jarraitu beharreko urratsak azaltzen dituena:

Nola tramitatu?

Internet bidez

Posta elektronikoz bidali

Behin fitxategiak deskargatu eta bete ondoren, Tramitatu botoia sakatu ondoren sortzen den posta elektronikoan erantsi behar dituzu.

Araudia

9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa  (EAO, 15. alea, 2005eko urtarrilaren 18koa)

Harremana

  • Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua
    Hondakinen Atala
    Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña (Nafarroa)

    Telefono zenbakia: 848 427 879
    Helbide elektronikoa: rsalanum@navarra.es
  • Fitxategiak deskargatzerakoan edo Deklarazioa betetzerakoan arazo edo zalantzaren bat sortzen baldin bazaizu, adierazitako telefono zenbakira dei dezakezu, eta eskatu lurzoruaren egoerari buruzko txostenez arduratzen den teknikariarekin hitz egitea.

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua
Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.