(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Etxebizitza babestua saldu izana jakinaraztea

Oharra: COVID-19a dela eta ezarritako alarma-egoera bukatu bitartean, bakarrik Nafarroako Gobernuaren erregistro elektronikoaren bidez egin ahalko dira tramiteak, “Tramitatu” botoia sakatuz.

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Babestutako etxebizitzen jabeei.

Argibide gehiago

  • Aurtengo ezarritako prezioak.
  • Helburuak:
    • Babestutako etxebizitzaren hartzailea legez ezarritako eskakizunak betetzen dituen pertsona bat dela bermatzea.
    • Edozein gainprezio, sari edo babes publikoko edozein araubideren pean dagoen etxebizitzaren erosleari ordaintzea dagokion kopuruaren gainetiko edozein kopuru jasotzeko debekuaren gaineko kontrola.
    • Hala badagokio, etxebizitza babestua erosteagatik jasotako laguntzak itzuli direla egiaztatzea, baldin eta saltzaileak laguntzarik eskuratu bazuen eta etxebizitza babestuaren behin betiko kalifikazioa egin zenetik 5 urte baino gutxiago igaro bada.
    • Etxebizitza babestua bere eranskinekin batera (garajea edo trastelekua) eskualdatzen dela egiaztatzea; izan ere, unitate banandu ezina osatzen dute elementu biek eta ezin dira bereiz saldu.
    • Etxebizitza babestuarekin batera, haren behin betiko kalifikazio-zedulan eranskin gisa sartzen ez den lokalik ez dela eskualdatzen egiaztatzea.
    • Nafarroako Gobernuak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko aitortuta daukan eskubideaz baliatzeko aukera ahalbidetzea.
  • Informazio gehiago.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • Eragiketaren eskabide-orria, beteta.
  • NAN agiriaren fotokopia.
  • Zein etxebizitzaren salmenta jakinarazten den, haren eskrituraren fotokopia.
  • Laguntzak itzuli izana egiaztatzen duen ordainagiriaren kopia.
  • Erosle guztien PFEZren azken aitorpenaren fotokopia: aurkezteko epea bukatuta duen azken aitorpenarena.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Jakinarazpena

Tramitatu dezakezu:

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz.
  2. NAN + PIN zenbakiak erabiliz.
  3. Cl@ve erabiliz.

Sakatu ezazu "Tramitatu". Erantsi zure eskabideari behar bezala betetako dokumentazioa edo eskaneatua. 20 MB-ko artxiboak erants ditzakezu gehienez ere. Ikus ezazu ze formatu onartzen diren.

Arazo informatikorik baldin baduzu, hona idatzi: soportec@navarra.es, edo deitu 948013555 zenbakira.

Jendearentzako orduak: astelehenetik ostegunera: 08:30-17:30. Ostiraletan eta uztailetik irailera: 08:30-15:00.

Bulegoetan

Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña (Nafarroa) 

Hurrengo urratsak

  • 40 egun balioduneko epearen barruan erantzunik jaso ez bada, eskualdaketa egin daiteke. 
  • Jakinarazpenaren ondoreak indargabetu egiten dira sei hilabetera.

Araudia

Harremana

Kudeaketa eta Plangintza Ekonomikoaren Atala
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefono zenbakia: 848 42 75 70 
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es

Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Kudeaketa eta Plangintza Ekonomikoaren Atala


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.